Share

Desobedientziaz ebaluazio hezitzailea iruten

Irakaskuntza 2017/05/04

LABeko kideak Nafarroako hezkuntza sailaren eta Bilboko hezkuntza delegaritzaren aurrean bilduko gara errebalidei planto egin eta ebaluazio hezitzailea aldarrikatzeko.

Iruñeako elkarretaratzea maiatzaren 5ean, 11:30ean izanen da.

Azken urteetako bideari jarraiki, tantaka tantaka,Nafarroa zein EAEko hezkuntza sailek LOMCE legea inplementatzen darraite. Ikasturte honetan LOMCEtik eratorritako errebalida guztiak (LH3-LH6-DHB4-BATX2) egiteko asmotan dabiltza. Modu batean zein bestean mozorrotuta,hurrengo egunetan errebalida hauei bide eman eta Hego Euskal Herriko ehunka ikasle ebaluatuak izango dira: arrotza, antipedagogikoa,atzerakoia,segregatzailea...den eredu baten arabera.

Gure ustez, inoiz baino baldintza hobeak daude egun Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzeko, adostasunak lortzeko eta pauso sendoak emateko.