Share

paz

Bake epaitegiak: benetan ahaztuak

justizia 2017/02/15

LABeko justizia ordezkariok Nafarroako bake epaitegi guztietan egon gara, aipatu zentroen egoera eta hango langileen lan baldintzak zertan diren ezagutzeko.

Langile guztiek ez dihardute baldintza beretan. Epaitegi batzuk baldintza onetan daude, baina gehienetan, guztiz hobe daiteke egoera. Ikuskatu ditugun zentro guztietan langileek bat datoz beren buruak bigarren mailako langiletzat jotzean. Baztertuak eta ahantziak sentitzen dira. Ministerioaren, Nafarroako gobernuaren eta udalen arteko eskuduntza banaketak eragiten du, suerta daitezkeen arazoen aitzinean, haien ardura duten administrazioek fardela elkarri pasatzen diotela, eta administrazio-langileez inor arduratzen ez den linboan geratzen direla. Horren ondorioz ez dago baliabiderik, instalazioen artean aldeak daude, eta egiten den lana ia ez da aintzakotzat hartzen. Justiziako Zuzendaritza Nagusiak ez ditu gogoan hartzen, herri bakoitzean bizpahiru lagunek egiten dutelako lan. Aldiz, udalek ez dauzkate bere langiletzat eta dagokien ardura alde batera uzten dute.   

LABeko ordezkariok langileekin egin solasaldietan jaso ditugun eskakizun guztiak bildu ditugu; egoera hauek zuzentzen saiatuko gara. Hasteko, bi lan ildo proposatuko ditugu. Alde batetik, Nafarroako Gobernuaren arduradunekin solastatzea eskatuko dugu, gure egoeraren berri emateko eta konponbideak eskatzeko. Bestetik, hainbat udaletako arduradunekin mintzatuko gara haien ardurak gogorarazteko, aipatu langileek betetzen duten eginkizunaren garrantzia gogorarazteko eta egoera hobetzeko modua bilatzeko. Behin bilerak egin ondoren, Justiziako langileei emanen diegu emaitzen berri. 

Hobera egin behar du egoerak 

Bake epaitegietara egin bisitek eta haietan lan egiten dutenekin izaniko solasek hainbat gabezia erakutsi digute.    

Oro har, bake epaitegietako langileen eta udal-langileen arteko harremana ona da, nahiz eta gehienetan, udaleko langileekin alderatuta, bigarren mailako langiletzat dituzten beren buruak.  

Ia elkartze guztietan bigarren eskuko ordenagailuak dituzte. Behin Udalak bere langileen ordenagailuak aldatzen dituenean, bake epaitegiko langileei ematen dizkiete zaharrak.  

Batzuetan, irizten diote, Udalek gehiegi fiskali-zatzen dutela aurrekontu-partida, Nafarroako Gobernuak ematen dien dirua Epaitegien berezko gastuentzat denean. Udal batzuetan gastuaren fiskalizazioa gogaikarria izan daiteke, eta mesfidantza eragin dezake. Batzuk diote ez dutela jasotzen Nafarroako Gobernuaren ebazpena, non urtero daukaten aurrekontupartidari buruz jakinarazten zaien. 

Epaitegi batzuetan Udalarekiko harremanaz arduratzen den pertsonarekin dagoen harremana hagitz gaiztoa da; hori dela eta, azkenean, Alkatearekin berarekin mintzatu behar izaten dira.    

Euskal barrutian ez da euskaraz atenditzen, ez da xede horretan inor kontratatzen, ez dago lan-materialik. Euskaraz atenditzen da, baldin eta langileek beraiek euskaraz mintzatzen dakiten. Ez dute baliabiderik epai-hizkera ezagutzeko. Ezartzekotan, euskararen legea ere ez da ezartzen.   

Ez dago laneko txantiloi estandarrik, horrengatik langileek beraiek egin behar izaten  dituzte. Euskal barrutian ez daukate txantiloi elebidunik, egiten dituztenean, baliabide gabezia batez dihardute teknizismo juridikoen ezagutza ezagatik.  Ez dute loturarik, Avantius bidez, Epaitegi Mistoekin eta Iruñeko Epaitegiekin eta ez dute Interneterako loturarik ere.  

Oro har, ez deritze gatazkak dituztenik, baina salbuespenak arrunt larriak dira.

Ez dago intimitaterik   

Bake epaitegietako langileek gehien errepikatzen duten kexuetako bat ematen den intimitaterik eza erabiltzaileak zerbitzatzean.   

Normalki instalazioak txikiak dira (ez da epaitegi guztietan ematen);  bulego bakar batez osatuak ohi dira, non kudeaketa egitera datozenak topo egiten duten. Halako baldintzetan ezinezkoa da behar den intimitatea eta zuhurtzia bermatzea. Hori dela eta, egongela eta gune bereiziak eskatzen ditugu hainbat pertsona era berean hartzeko. 

Prestakuntza 

Prestakuntzari dagokionez, langile gehienek eskatzen dute Inforederi, Borondatezko Jurisdikzio-ari eta haiei eragin legeen azken  eguneraketei buruzko informazio gehiago.  Prestakuntza mailan, Justiziaren Zuzendaritza Nagusiak baztertzen eta ahazten dituela sentitzen dute.  

Joan den urtean, 2016ko ekainean, Inforedari buruzko ikastaroa egin zen, baina hala ere, langile guztiek ezin izan zuten parte hartu eta ez zitzaien haren berri eman egokiro.

Instalazioak   

Bake epaitegietako instalazioen egoera udalen arabera aldatzen da. Batzuen egoera ona da (Burlata, Leitza,...), beste batzuena ordez, tamalgarria.   

Erriberrin, adibidez, aspaldi ekin zitzaiola udal osoa berritzeari, epaitegia izan ezik. Elizondon, epaitegiak kalte handiak pairatu zituen uholdeen eraginez; gaur gaurkoz, arazoek bere horretan diraute.   

Oro har, instalazioen egoera ona dela erraten dute, baina hori diote egoera okerragoan egon direlako, eta horrela, hobetze horrek pentsarazten die egoera onean daudela, eta Udal beraren beste bulegoetako egoera (txarra, hala moduzkoa) bera delako. 

Mugapeak 

Mugapeak zaharkituak geratu dira  

Bake Epaitegietako Idazkaritza-Elkartzeen eta haietaz arduratzen diren langileen mugapeak 1998. urtekoak dira. Ordudanik errealitate soziala eta demografikoa asko aldatu da; gaur egun zaharkitua dago.   

Adibiderik esanguratsuena Noaingo Idazkaritza-Elkartzearena da. Elkartze honek biztanleria bikoiztu du, 1998. urtean 18.484 biztanle izatetik, egungo 40.310 biztanle izatera igaro da. Horri gehitu behar zaio Talluntxeko, Itaroakok, Mutiloako, etab... industrialdetan eman den hazkunde handia.   

Elkartze honen lan-zama Nafarroa osoko handiena da, eta langile kopurua 4 pertsonez osatua dago: 2 kudeatzaile eta 2 laguntzaile; honi gehitu behar zaio, joan den maiatzean, laguntza-eragile bat erantsi izana. Hauek bost Bake Epaitegiez arduratu behar dute, horietako hiruk 7.000 biztanle baino gehiago dituzte eta laugarrenak, Huarte/Uharte, 6.941 biztanle ditu.  

Hau ez dugu Nafarroako adibide bakarra; horrengatik, LABen ustez, egoera hau ez daiteke gehiago luza eta elkartze guztiek berraztertzeari eta beharrezkotzat jo daitekeenean, sakabanatzeari ekin beharko liekete. 

Juzgados de paz: los grandes olvidados

justizia 2017/02/15

Las delegadas de LAB en Justicia hemos recorrido todos los juzgados de paz de Navarra para conocer la situación de estos centros de trabajo y las condiciones en que su personal tiene que desarrollar su trabajo.   

No todo el personal se encuentra en las mismas condiciones. Hay juzgados que se encuentran en buenas condiciones pero en la mayoría la situación es muy mejorable. Tanto en unos como en los otros, el personal coincide en que los consideran trabajadores y trabajadoras de segunda. Se sienten marginadas y olvidados. El reparto de competencias entre el ministerio, el Gobierno de Navarra y los ayuntamientos hace que, ante los problemas, las diferentes administraciones responsables se pasen la pelota de unas a otras y el personal quede abandonado en un limbo del que nadie se hace responsable. Esto se traduce en la falta de medios, deficiencias en las instalaciones y poca valoración del trabajo que hacen. La Dirección General de Justicia no les tiene en cuenta porque son dos o tres personas trabajando en cada localidad. Los ayuntamientos por su parte,  no los consideran trabajadores propios y descuidan su responsabilidad.    

Las delegadas de LAB hemos recopilado todas las reivindicaciones recogidas en nuestras entrevistas con los trabajadores y trabajadoras y vamos a buscar el modo de corregir estas situaciones. En principio vamos a plantear dos líneas de trabajo. Por un lado vamos a solicitar entrevistarnos con las responsables del Gobierno de Navarra para darles a conocer la situación y reclamar soluciones. Por otro, vamos a acudir a hablar con diferentes ayuntamientos para recordarles sus responsabilidades, hacerles ver la importancia del trabajo que hace este personal y buscar la manera de mejorar la situación. Una vez realizadas estas reuniones informaremos a la plantilla de Justicia de sus resultados. 

La situación debe mejorar 

Las visitas a todos los juzgados de paz y las conversaciones mantenidas con el personal que trabaja en ellos nos han revelado numerosas deficiencias.     

En general, la relación del personal de los Juzgados de Paz con los Ayuntamientos son buenas, aunque en la mayoría de los casos se sienten trabajadores y trabajadoras de segunda con respecto a los de los ayuntamientos.   

En casi todas las agrupaciones, disponen de ordenadores de segunda mano. Una vez que el Ayuntamiento cambia ordenadores para su personal, les pasan a ellos los viejos.   

En ocasiones consideran que los Ayuntamientos fiscalizan en exceso la partida presupuestaria, cuando el dinero que reciben por parte del Gobierno de Navarra, es para gastos de los propios Juzgados. En algún Ayuntamiento la fiscalización del gasto llega a resultar molesta y desconfiada. No todos dicen recibir la resolución del Gobierno de Navarra en la que se les informa de la partida presupuestaria de que disponen anualmente.   

En algunos Juzgados la relación con la persona de contacto del Ayuntamiento es muy mala por lo que acaban hablando directamente con el Alcalde.   

En la zona vascófona no se atiende en euskera, no existe ni personal requerido para tal fin, ni material de trabajo preparado. Solo se atiende en euskera si los propios trabajadores y trabajadoras conocen el idioma. No tienen medios para conocer el lenguaje judicial en Euskera. Ni siquiera se aplica la ley del vascuence.   

No tienen plantillas de trabajo estándar por lo que son las propias trabajadoras quienes deben realizarlas. En la zona vascófona no tienen plantillas bilingües, cuando las realizan se encuentran con falta de medios por desconocimiento de los tecnicismos jurídicos.    No están conectados con los Juzgados Mixtos y Juzgados de Pamplona por Avantius y tampoco tienen acceso a Intranet.    

En general, no consideran que tengan conflictos, pero las excepciones son muy graves. 

No hay intimidad   

Una de las quejas más repetidas por el personal de los juzgados de paz es la falta de intimidad a la hora de atender a las personas usuarias.    

Normalmente (no en todos los juzgados) las instalaciones son pequeñas y consisten en un único despacho donde coinciden las personas que acuden a realizar gestiones. En estas condiciones es imposible garantizar la intimidad y discreción que necesitan. Por ello reclaman salas de espera y espacios separados para atender a diferentes personas al mismo tiempo. 

Formación   

En relación a la formación, la mayoría del personal solicita mas formación en Infored, Jurisdicción Voluntaria y las últimas actualizaciones de las leyes que les afectan. A nivel de formación se sienten descuidados y olvidados por parte de la Dirección General de Justicia.   

El último curso se realizó el Junio de 2016 de Infored pero no todo el personal pudo asistir ni se les informó adecuadamente. 

Instalaciones   

El estado de las instalaciones de los juzgados de paz varía según los ayuntamientos. En algunos las condiciones son buenas (Burlada, Leitza...) pero en otros son lamentables.    

En Olite, por ejemplo, hace años se acometió la reforma de todo el ayuntamiento con la única ex-cepción del juzgado. En Elizondo el juzgado sufrió graves desperfectos tras las inundaciones y a día de hoy siguen sin solucionarse.   

En gereral, dicen que tienen buenas instalaciones, pero esta impresión es así porque han estado en peores situaciones, con lo cual la mejora les hace pensar que están en buenas condiciones y porque la situación de otras oficinas del propio Ayuntamiento están en misma (mala-regular) situación.  

Demarcaciones

Las demarcaciones se han quedado obsoletas.   

La demarcación de las distintas Agrupaciones de Secretarías de Juzgados de Paz y el personal que las atiende data del año 1998. Desde entonces la realidad social y demográfica ha cambiado mucho y en la actualidad se ha quedado obsoleta.   

El caso más llamativo es el de la Agrupación de Secretarías de Noain. Esta Agrupación ha duplicado su población, pasando de 18.484 habitantes en el año 1998 a 40.310 habitantes en la actualidad. A esto se añade el fuerte incremento de la industria sufrido en los polígonos de Talluntxe, Itaroa, Mutilva, etc.   

La carga de trabajo en esta Agrupación es la mayor de toda Navarra y la dotación de personal asciende a 4 personas: 2 gestoras y 2 auxilios a los que se añade la ultima incorporación como refuerzo de un agente de auxilio, en mayo pasado. Tienen que dar servicio a cinco Juzgados de Paz, tres de los cuales superan los 7.000,- habitantes y el cuarto es Huarte/Uharte que tiene una población de 6.941 habitantes.   

No es el único caso de Navarra por lo que desde LAB consideramos que esta situación no puede seguir más tiempo y que debería acometerse una revisión de todas las agrupaciones y una disgregación donde sea necesario.