adi egon

Iruñeko Udala


Ordaindutako baimen berreskuragarriaren kontrako helegitea

Iruñeko Udala 2020/09/10

Azken aste hauetan udal langile askok jaso dute jakinarazpen bat non udalak eskatzen dien baimen berreskugarriari dagozkion lan egin gabeko egunak itzultzeko. 

LABek uneoro defendatu du Udalean ez dela aplikatu behar 10/2020 Errege Lege-Dekretua, ezta horrek arautzen dituen baimenak ere.

Hori dela eta, ekainean Udalaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu genuen, sinetsita baikeunden errekurtsoa beharrezkoa eta defendagarria zela eta aurrera egiteko aukerak zituela .

Era berean, errekurtso indibidualak aurkeztera animatzen zaituztegu, eta, horretarako, gure aholkularitza eskaini nahi dizuegu langile guztioi, afiliatuei eta afiliatu gabekoei.

Ezin dugu onartu murrizketa iruditzen zaigun hau, eta gure esku dagoena egingo dugu geldiarazteko.


Recurso contra la aplicación del permiso retribuido recuperable

Ayuntamiento de Pamplona 10/09/2020

Estas últimas semanas muchos trabajadores/as del Ayuntamiento han recibido una notificación donde se les pide la devolución de los días no trabajados correspondientes al permiso recuperable.

LAB ha defendido en todo momento la no aplicación en el Ayuntamiento del Real Decreto-Ley 10/2020 y de los permisos que regula.

Es por eso que ya en junio presentamos un recurso contra la decisión del Ayuntamiento, convencidos de que el recurso era necesario, defendible y tenía posibilidades de salir adelante.

Os animamos asimismo a presentar recursos individuales y queremos ofrecer a toda la plantilla nuestro asesoramiento para hacerlos (personas afiliadas y no afiliadas).

No podemos aceptar algo que consideramos un recorte y haremos lo que esté en nuestra mano para detenerlo.

adi egon

Iruñeko Udala


Telelanari trabak

Iruñeko Udala 2020/07/08

Udala telelanaren gaiarekin erakusten ari den jarrera eskasa dela eta, LAB sindikatuak eskaera bat erregistratu du, eta bertan galdetu dugu telelana zein lanpostutan aplika litekeen, zenbat eskaera egin diren eta zein irizpide erabili diren onartu edo ukatzeko. Era berean, berariazko eskaera bat helarazi diegu Giza Baliabideei, egiten diren eskaera guztiak onar ditzaten, Giza Baliabideen Zuzendaritzak berak alarma-egoeraren hilabeteetan emandako 400 lizentzia baino gehiagorako ezarri zituen baldintzak betetzen badituzte.

Gure ustez, lan-modalitate horren behin betiko erregulazioa egon arte Udalaren jarrerak erakusten ari denaren oso bestelakoa izan beharko luke: orain arte uzkur ibili da aurrerapausorik emateko gai honetan, mesfidati, eta zenbaitetan ageriki kontra agertuz. Askoz ere malgutasun handiagoz jokatu beharko litzateke aurkeztutako eskabideekin, baldin eta aipatutako baldintzak betetzen badituzte: gutxienez jardueren % 50 bulegotik kanpo egin ahal izatea, komunikazioak, oro har, bitarteko telematikoen bidez egitea, informatizatu gabeko informaziorako sarbide gutxi eskatzen duten zereginak izatea eta horien plangintza, jarraipena eta kontrola egin ahal izatea.

 


Trabas al teletrabajo

Ayuntamiento de Pamplona-Iruña 08/07/2020

Ante la poca disposición que el Ayuntamiento está mostrando con el tema del teletrabajo el sindicato LAB ha registrado una solicitud en la que pedimos datos acerca de los puestos de trabajo en los que se podría aplicar el teletrabajo, número de solicitudes realizadas, y los criterios que se han seguido para determinar su aprobación o denegación. Así mismo trasladamos una petición expresa a Recursos Humanos para que se aprueben todas las solicitudes que se realicen y que cumplan los requisitos que la propia dirección de RRHH estableció para las más de 400 licencias concedidas en los meses del estado de alarma.

Creemos que hasta que exista una regulación definitiva de esta modalidad de trabajo la posición del Ayuntamiento debería ser muy diferente de la que está mostrando hasta ahora: reacia a avances en este tema, desconfiada cuando no manifiestamente contraria a su implantación. Se debería actuar con mucha más flexibilidad con las solicitudes presentadas, siempre y cuando cumplan los requisitos mencionados: que al menos el 50% de las actividades se puedan desarrollar fuera de la oficina, que las comunicaciones tengan lugar por norma general por medios telemáticos, que sean tareas que requieran poco acceso a información no informatizada y que permitan su planificación, seguimiento y control.

adi egon

Iruñeko Udala


Sindikatuen arteko akordioa Udalari eskatzeko Negoziazio Mahaia berriro bildu dadila 

Iruñeko Udala 2020/05/11

Atzo, ekainak 10, egin zen Langile Batzordean sindikatuok akordio bat lortu genuen Udalari eskatzeko hain zakarki eten zituzten negoziazioak berriro abiarazteko (egutegiaz, baimen berreskuragarriaz, sanferminez eztabaidatu genuen horiek) eta Mahai Negoziatzailera deitzeko.

Akordioa ikus dezakezue hemen


Acuerdo entre los sindicatos para pedir al Ayuntamiento que se reúna de nuevo la Mesa de Negociación

Ayuntamiento de Pamplona 11/05/2020

En la reunión de la Comisión de Personal celebrada ayer, 10 de junio, los sindicatos acordaron solicitar que se pongan otra vez en marcha las negociaciones que tan bruscamente se interrumpieron (en las que se habló de calendario, permiso recuperable, San Fermín...) y se convoque de nuevo la Mesa de Negociación

Podéis consultar el acuerdo aquí

adi egon

Iruñeko Udala


Propuesta de LAB para la Mesa Negociadora

Ayuntamiento de Pamplona 21/05/2020

Una vez revisada la propuesta de resolución presentada por el Director de RRHH en la pasada mesa de negociación,  LAB  ha elaborado su propia propuesta que ha trasladado a la Administración para que sea tratada en la Mesa que hoy, jueves 21 de mayo,se realizará a las 12:30 (PropuestaLAB.pdf)

Entendemos que es una propuesta razonable, que no va más allá de lo aprobado por el Gobierno de Navarra para su plantilla, y que evitaría crispación entre la plantilla en un momento en el que es fundamental poder recuperar la normalidad lo antes posible y olvidar la situación excepcional y en algunos casos dramática que estamos viviendo.


LABen proposamena Negoziazio Mahairako

Iruñeko Udala 2020/05/21

Giza Baliabideen zuzendariak aurreko negoziazio-mahaian aurkeztutako ebazpen-proposamena aztertu ondoren,  LABek bere proposamena egin eta Administrazioari helarazi dio, gaur maiatzaren 21ean, 12:30ean egonen den negoziazio-mahaian horretaz eztabaidatzeko (LABproposamena.pdf)

Gure ustez, zentzuzko proposamena da, Nafarroako Gobernuak bere langileentzat onartutakoa baino haratago ez doana, eta langileen haserrea saihestuko lukeena; izan ere, une honetan funtsezkoena da normaltasuna ahalik eta lasterren berreskuratu ahal izatea eta bizi dugun egoera salbuespenezkoa eta, kasu batzuetan, dramatikoa ahaztea.

adi egon

Langile batzordeen eta Giza Baliabideetako zuzendariaren arteko bilera 

Iruñeko Udala 2020/03/24

Atzo, martxoak 23, langile-batzordeetako ordezkariak (funtzionarioak eta kontratatuak, laboralak eta haur-eskolak) Giza Baliabideetako zuzendariarekin bildu ziren, eta hark informazioa eman zien COVID19k sortutako krisiari udalak lan-arloan nola aurre egin nahi dion azaltzeko. Udalak, azken egunotan, funtsezkoak ez diren lan-jarduera mugatzeko neurri gehiago hartu ditu. Segur aski horretarako akuilu ezin hobeak izan dira sindikatu batzuk eta beste eragile batzuk krisia hasi zenetik eskatzen ari gatzaizkiona, konfinamendua haustera eta arriskuan jartzera behartuta dauden langileen haserrea eta birusaren beraren areagotze latza. Uste dugu lehenbailehen sakondu behar dela ildo horretan, funtsezko zerbitzuekin zerikusirik ez duen jarduera ahalik eta gehien geldiarazi arte.

Komentatu ziren gauzetako batzuk hauexek dira:

- Udalak orain arte mantendutako irizpide orokorra aldatu du. Orain euren lanpostuetan langileen presentzia ahalik eta gehien murriztea da helburua. Arlo bakoitzak azterketa bat egin du, ahalik eta langile gutxien egon daitezen. Hortik kanpo geratzen dira funtsezko hiru zerbitzuak (Udaltzaingoa, Emad eta Gizarte Zerbitzuak). Oraintxe bertan 124 pertsona daude (funtsezko zerbitzuak zenbatu gabe) Udal osoan haien lanpostuetan, goi karguak barne.

Kontuan izan behar da, kutsatzea mugatzeko kontaktua eta jende mugimendua saihesten saiatzeaz ari bagara, nahiz eta egunero 124 pertsona egon, zerbitzu desberdinetako langileak txandakatzen joango direla, eta, beraz, hiru aste hauetan 124 pertsona desberdin baino dezente gehiago pasatuko direla udaletik. Gainera, uste dugu azterketa sakonagoa egin behar dela jakiteko pertsona horiek, kontuan hartuta jarduera murriztu egin dela eta funtsezkoak ez diren zerbitzuetako bulego gehienak itxita daudela, etxean gera daitezkeen, lanaldia murriztu dezaketen edo "guardian" egon daitezkeen, hau da, eskatzen zaienean joateko prest, baina bitartean etxean. Are gehiago, orain lan gutxiago duten arloetako udal langileei proposatu ahal izango litzaieke lagungarriak izan litezkeen beren mailako lanak lanaldian egitea, beste arlo batzuetan sortu litezkeen beharrak betetzeko eta , horrela, krisi egoera honetan herritarrei laguntzeko.

- Baieztatu digunez, orain bertan 31 balizko kasu ditugu, eta bi kasu baino ez daude baieztatuta.

- Adingabeen eta adinekoen zaintza-baimenak emateko ebazpenik ez egoteari buruz galdetu dugu. Zuzendariak komentatu zigun ez dakiela ebazpenen bat edo ziurtagiriren bat egingo duten, baina egingo ez balitz ere, inork ez duela inolako arazorik izango gai honekin.

- Arazo handia dago kutsatutako pertsonekin tratatzeko maskarak eta babes ekipoak lortzeko. 7500 maskara eskatu dizkiote Txinari, eta ez da ziurra lortuko dituztenik. Nafarroako Gobernuko presidenteari ere eskatu zaio estatutik Nafarroara iritsiko den partidatik ehuneko bat Iruñeko Udalera bideratzeko.

- Sintomak agertzen direnean gaixotasuna kontrolatzeko testa egingo zaien pertsonen kolektiboaren barruan sartu dira Gizarte Zerbitzuak. Hau, jada, Udaltzaingoari eta Emadeko langileei aplikatzen zitzaien.

- Telelana egiteko 222 eskaera daude, eta horietatik 180 instalatuta daude dagoeneko. Atzo alkateak prentsaurrekoan esan zuenez, 'Telelana egiteko 400 lizentzia' eta '191 postu ezarrita' zeuden. Emandako datuen arabera, alderdi horretan oraindik hobetzeko tarte handia dago, antza.

- Gizarteratzeko 8 teknikariren kontratazioa kudeatzen ari da Hezitzaileen Elkargoaren bidez (zerrendekin ez baita inor lortu), antolatuko den oinezkoen aterpetxean lan egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

Reunión de las comisiones de personal con el director de RRHH

Ayuntamiento de Pamplona 24/03/2020

Ayer, 23 de marzo, representantes de las comisiones de personal (plantilla funcionaria y contratada administrativa, personal laboral y Escuelas Infantiles), se reunieron con el director de recursos humanos, que les trasladó información relativa a cómo intenta afrontar a nivel laboral el ayuntamiento la crisis creada por el COVID19. El Ayuntamiento ha adoptado estos últimos días medidas más limitadoras de la actividad laboral no esencial, suponemos que aguijoneado por lo que algunos sindicatos y otros agentes venimos reclamándole desde el inicio de la crisis, por el descontento de la plantilla obligada a romper su confinamiento y exponerse, y por el avance demoledor del propio virus. Pensamos que se debe profundidar sin demora en esa linea hasta paralizar al máximo posible la actividad no relacionada con servicios esenciales.

Estas son algunas de las cosas que se comentaron:

- Ha cambiado el criterio general mantenido hasta ahora. Ahora el objetivo es reducir al máximo la presencia del personal en sus puestos de trabajo. Cada área ha realizado un análisis de la misma con el fin de minimizar almáximo la presencia del personal. Quedan excluidos de esto los tres Servicios esenciales ( Policía Municipal, EMAD y Servicios sociales). Ahora mismo hay 124 personas (sin contar los servicios esenciales) haciendo trabajo presencial en todo el Ayuntamiento incluyendo los altos cargos.

Hay que tener en cuenta que si hablamos de intentar evitar el contacto y el movimiento de gente para limitar el contagio, aunque cada día haya 124 personas, la plantilla de los distintos servicios se va a ir rotando, con lo que durante estas tres semanas bastante más de 124 personas distintas van a pasar por el Ayuntamiento. Creemos además que debe realizarse un análisis más exhaustivo de si estas personas, habida cuenta de que la actividad se ha visto reducida y la mayoría de oficinas de servicios no esenciales están cerradas, pueden quedarse en casa, reducir su jornada o estar "de guardia", es decir disponibles para acudir cuando se les requiera, pero mientras tanto en su casa. Incluso se podría proponer a personal municipal ​de áreas que ahora tienen menos trabajo emplear su jornada laboral en la realización de labores de su nivel que pudieran ser de utilidad para cubrir necesidades que se puedan estar generando ​en otras áreas, y ayudar ​así ​a la población en esta situación de crisis.

- Nos ha confirmado que ahora mismo tenemos 31 casos de posibles positivos entre la plantilla de los cuales solo hay dos casos confirmados

- Hemos preguntado sobre el hecho de que no haya ninguna resolución para la concesión de permisos de guarda de menores y personas mayores. El director nos comentó que no sabe si harán algún tipo de resolución o de certificado, pero que aunque no se hiciera nadie va a tener ningún problema con este tema.

- Hay un gran problema para conseguir mascarillas y equipos de protección para tratar con personas contagiadas. Incluso se ha hecho un pedido a China de 7500 mascarillas y no es seguro que se vayan a conseguir. También se ha solicitado a la Presidenta del Gobierno de Navarra que de la partida que va llegar del estado a Navarra se destine un porcentaje al Ayuntamiento de Pamplona.

- Se han incluido a Servicios Sociales dentro del colectivo de personas a los que se les hará test de control de la enfermedad cuando se manifiesten síntomas. Esto ya se aplicaba a Policía Municipal y al EMAD

- Hay 222 solicitudes de teletrabajo y de ellas 180 ya están instaladas.Ayer el alcalde en rueda de prensa dijo que había "400 licencias de teletrabajo" y "191 puestos implantados". Los datos dados sugieren que todavía queda bastante margen de mejora en este aspecto.

- Se está gestionando la contratación de 8 Ténicos/as de Integración Social mediante el Colegio de Educadores ( ya que con las listas no se ha conseguido a nadie) para trabajar en el albergue de transeúntes que se va a habilitar.

 

 

 

 

adi egon

Iruñeko Udala


Babes ditzagun gure osasuna eta gure eskubideak

Iruñeko Udala 2020/03/23

Animatu nahi zaituztegu, ongi baderitzozue, bidaltzera Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. gure posta elektronikora edozein informazio, salaketa, kritika edo ideia, martxoaren 19an ezarritako neurriei buruz baita lanean bizi eta ikusten ari zaretenari buruzkoak ere .

Azken INFOan esan genuen bezala, LABek bere konpromisoa agertu nahi du ahal duen guztia egiteko pandemia honi aurre egiteko eta oinarrizko zerbitzu publikoak defendatzeko. Bizi behar dugun osasun larrialdi egoera honetan funtsezkoa da publikoa eta kolektiboa indartzea. LABek adi jarraituko du langile guztien eskubideak berma daietezen eta , beharrezkoa bada, segituko dugu  ideiak eta kritikak etengabe egiten.
 


Protejamos nuestra salud y nuestros derechos

Ayuntamiento de Pamplona 23/03/2020

Queremos animaros a que si queréis trasladarnos cualquier información, denuncia, crítica o idea sobre las medidas adoptadas el día 19 por el Ayuntamiento o sobre la situación que podáis estar viviendo u observando en vuestro lugar de trabajo, lo hagáis a través de esta dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Como ya dijimos en nuestro anterior INFO, desde LAB queremos manifestar nuestro compromiso para colaborar en todo lo que esté en nuestra mano en la lucha contra esta pandemia y el mantenimiento de los servicios públicos fundamentales. Es fundamental fortalecer lo público y lo colectivo en esta situación de emergencia sanitaria que nos está tocando vivir. LAB seguirá vigilante para garantizar los derechos de toda la plantilla y estaremos permanentemente aportando ideas y críticas cuando sean necesarias.

adi egon

Iruñeko Udala


Comunicado de LAB ante la situación generada por el coronavirus

  •  Como no puede ser de otra forma esta sección sindical vive con incertidumbre y preocupación la crisis desatada por el virus covid-19,que ha provocado una situación excepcional tanto a nivel social como laboral. Esa situación excepcional hace que se vayan tomando diferentes medidas prácticamente cada hora que pasa, y entendemos la dificultad que ello conlleva debido al propio desconocimiento del asunto.
    Estamos viviendo una concienciación sin precedentes de la sociedad para poder combatir esta epidemia y el esfuerzo que cada persona está realizando, dentro de sus posibilidades, por colaborar en esta lucha. Por ello creemos que esto debe hacerse extensible lo antes posible a los centros de trabajo y en concreto al Ayuntamiento de Pamplona. Nos preocupa ver cierta descoordinación con las medidas que se han tomado, ya que no parece que haya un criterio único para todas las Áreas. La sensación es de arbitrariedad dependiendo de cada Área.
    Parece que no hay un control sobre quién está trabajando y quién no, o quién lo está haciendo telemáticamente. En las diferentes áreas no parece que las Direcciones estén valorando qué puestos de trabajo no son esenciales o se pueden realizar con teletrabajo para de esta forma minimizar al máximo la presencia de personas en los centros de trabajo, que es el objetivo general, para poder continuar con el confinamiento.
    Nos están llegando muchas consultas de personas que ocupan puestos de trabajo no esenciales y que no entienden como no se les envía a casa. Hay servicios en los que además de no ser esenciales es prácticamente imposible mantener las medidas de protección indicadas por las autoridades y por el propio Ayuntamiento, pero tampoco esas personas están recibiendo la orden de ir a casa.
    Solicitamos que las Direcciones de cada área hagan, urgentemente, esa labor de análisis riguroso de cada puesto del que son responsables, con la finalidad de decidir qué puestos de trabajo no son esenciales, cuáles pueden realizar su labor desde casa, o quienes no pueden cumplir las medidas de seguridad marcadas y por lo tanto no es seguro que sigan realizando su actividad.
    También queremos solicitar que en aquellos puestos de trabajo que se consideren esenciales, se suministren todos los medios necesarios para poder cumplir con las medidas de higiene y protección estipuladas.
    Creemos que lo que pedimos es un ejercicio de responsabilidad en un momento en el que es clave tomar medidas lo antes posible pensando tanto en la salud de la plantilla del Ayuntamiento como en la del resto de la población.
     


LABen komunikatua koronabirusak sortutako egoeraren aurrean

  • Ezin bestela izan, atal sindikal honek ziurgabetasunez eta kezkaz bizi du covid-19 birusak eragindako krisia, salbuespenezko egoera eragin duena bai gizartean bai lanean. Salbuespenezko egoera horren ondorioz, neurri desberdinak hartzen dira ia igarotzen den ordu bakoitzean, eta ulertzen dugu horrek dakarren zailtasuna, gai honekiko ezjakintasuna dela eta.

  • Gizartearen aurrekaririk gabeko kontzientziazioa bizitzen ari gara, izurrite honi aurre egin ahal izateko eta nabarmentzekoa da pertsona bakoitza, bere aukeren barruan, borroka honetan laguntzeko egiten ari den ahalegina. Horregatik uste dugu hori ahalik eta azkarren zabaldu behar dela lantokietara, eta zehazki Iruñeko Udalera. Hartu diren neurriekiko nolabaiteko deskoordinazioa ikusteak kezkatzen gaitu, ez baitu ematen arlo guztietarako irizpide bakarra dagoenik. Arbitrariotasun sentsazioa dago, arlo bakoitzaren arabera.

  • Badirudi ez dagoela kontrolaturik nor ari den lanean eta nor ez, edo nor ari den telematikoki. Hainbat arlotan ez dirudi zuzendaritzak funtsezkoak ez diren lanpostuak edo telelanarekin egin daitezkeenak baloratzen ari direnik, horrela ahalik eta pertsona gutxien egon daitezen lantokietan, hori baita helburu orokorra, konfinamenduarekin jarraitu ahal izateko.

    Funtsezkoak ez diren lanpostuak betetzen dituzten pertsonen eta etxera ez bidaltzea ulertzen ez duten pertsonen kontsulta asko iristen ari zaizkigu. Zerbitzu batzuetan, funtsezkoak ez izateaz gain, ia ezinezkoa da agintariek eta Udalak berak adierazitako babes-neurriei eustea, baina pertsona horiek ere ez dira etxera joateko agindua jasotzen ari.

    Eskatzen dugu arlo bakoitzeko zuzendaritzek lehenbailehen egin dezatela beren ardurapeko lanpostu bakoitza zorrotz aztertzeko lan hori, erabaki ahal izateko zein lanpostu ez diren funtsezkoak, zeintzuk egin dezaketen beren lana etxetik, edo zeinek ezin dituzten ezarritako segurtasun-neurriak bete, hau da, lanean arriskurik gabe jarraitu ezin dutenak.

    Halaber, funtsezkotzat jotzen diren lanpostuetan, ezarritako higiene- eta babes-neurriak bete ahal izateko behar diren baliabide guztiak ematea eskatu nahi dugu.

    Gure ustez, eskatzen duguna erantzukizun-ariketa bat da, eta une honetan funtsezkoa da lehenbailehen neurriak hartzea, Udaleko plantillaren osasunean zein gainerako biztanleen osasunean pentsatuz.

     

adi egon

Iruñeko Udala


LABek graduaren atzeraeraginari buruz galdetu dio Giza Baliabideetako zuzendariari 

Iruñeko Udala 2020/01/21

Atzo egindako negoziazio mahai batean, LAB sindikatuak galdetu zion Giza Baliabideetako zuzendariari graduaren atzeraeraginari buruz. Zuzendariak esan zigun aurreikusten zuela ordainduko dutela martxoan edo apirilean eta kontuan hartuko duten atzeraeragina 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoa izanen dela. Era berean, adierazi zuen formakuntza dekretuarekin dauden pertsonen graduaren ordaintzea erregulatuko duela, betetzen duten lanpostuei dagokien gradua kobratu dezaten.


LAB pregunta sobre la retroactividad del grado al director de RRHH

Ayuntamiento de Pamplona 21/01/2020

En una mesa de negociación celebrada ayer, el sindicato LAB preguntó al director de Recursos Humanos sobre la retroactividad del grado. El director nos dijo que preveía que se pagará en marzo o abril y que la retroactividad que se tendrá en cuenta será la generada a partir del 1 de enero de 2015. Asimismo, señaló que regulará el pago del grado de las personas con decreto de formación, para que cobren el grado correspondiente a los puestos que desempeñan.