adi egon

Iruñeko Udala


2020ko hauteskunde sindikalak: nola bozkatu posta bidez?

Iruñeko Udala 2020/11/04

Dakizuenez, azaroaren 24an hauteskunde-sindikalak eginen dira. Oso egoera zalantzagarria bizi dugu eta zaila da jakitea normaltasunez bozkatu ahalko dugun. Pentsatzekoa da jende dezente konfinatua, bajan edo bozkatzera joateko beldurrez ibiliko dela eta horregatik oroitarazi nahi dizuegu posta bidez bozkatzeko aukera dagoela eta hori egiteko eredua eta argibideak bidaltzen dizkizuegu.

Eskerrik asko eta eutsi

NOLA EGIN POSTA BIDEZKO BOTOA

1. ESKAERA: gutun ziurtatu bidez eskatu behar da (gutun-azala irekita eraman behar da, postetxeko funtzionarioak sarrera egunaren datarekin zigilua jar dezan). Eskaera egiteko epea zabalik dago eta bozketa-eguna baino 5 egun lehenago itxiko da. Eskaerak helbide honetara bidaliko dira: Iruñeko Udaleko Hauteskunde-mahaia (funtzionarioak eta kontratatu administratiboak), Zapateria kalea, 40, 1. solairua, 31001, Iruña

2. DOKUMENTAZIOA: Mahaiak eskatzailea erroldan dagoela egiaztatuko du eta ondoren, gutun ziurtatu bidez, boto-txartelak bidaliko dizkio, baita botoa sartzeko gutun-azala ere.

3. BOZKETA: Hautesleak jaso duen gutun-azalean sartu beharko du bozkatu nahi duen sindikatuaren txartela. Gero, gutun-azala itxi behar da. Gutun-azal hori, ondoren, gutun-azal handiago batean sartu behar da, NANaren fotokopiarekin batera. Gutun-azal hori berriz ere goian aipatutako helbidera bidaliko du, gutun ziurtatuaren bidez. Gutunazal honetan argi agertu beharko da “Iruñeko Udaleko Hauteskunde sindikalak 2020 (funtzionarioak eta kontratatu administratiboak) - Posta bidezko botoa” eta bozkatzailearen izen-abizenak, hala ezean, botoa baliogabea izanen baita.


Elecciones sindicales 2020: ¿cómo votar por correo?

Ayuntamiento de Pamplona-Iruña 04/11/2020

Como sabréis, el 24 de noviembre se van a realizar las elecciones sindicales. Estamos en una situación incierta y es difícil saber si podremos votar con normalidad. Es de esperar que mucha gente esté confinada, de baja o con miedo de acudir a las urnas y por eso os queremos recordar que existe la posibilidad de votar por correo y os enviamos el modelo e instrucciones para hacerlo.

Gracias y ánimo

CÓMO VOTAR POR CORREO

1. SOLICITUD: hay que realizarla por carta certificada (hay que llevar el sobre abierto para que la persona funcionaria de Correos le ponga la fecha de entrada). El plazo para hacer la solicitud está ya abierto y concluirá cinco días antes de la fecha de votación. Hay que enviarla a esta dirección: Mesa electoral del Ayuntamiento de Pamplona (personal funcionario y contratado administrativo), C/ Zapatería, 40, 1º. 31001, Pamplona-Iruña

2. DOCUMENTACIÓN: La Mesa verificará que la persona solicitante se encuentra en el censo y posteriormente, a través de una carta certificada, le enviará tanto las papeletas electorales como el sobre para introducir el voto. 

3. VOTO: La persona electora tiene que introducir en el sobre la papeleta del sindicato al que quiere votar. Después, tiene que cerrar el sobre y meterlo en otro sobre más grande junto con la fotocopia de su DNI. Esto se manda a la misma dirección que hemos mencionado antes, por carta certificada. En este sobre deberá aparecer claro “Elecciones sindicales del Ayuntamiento de Pamplona-Iruña (personal funcionario y contratado administrativo)-voto por correo”, y el nombre y apellidos de la persona. En caso contrario el voto sería nulo.