adi egon

Iruñeko Udala


Urriko Langile Batzordea

Iruñeko Udala 2020/10/09

Joan den urriaren 7an Langileria Batzordearen hil honetako bilera egin zen. Giza Baliabideei zuzendutako zeinbait proposamen onartu ziren, eta, zuentzat interesgarriak direlakoan, jakinarazi nahi dizkizuegu. LABek aurkeztu eta aho batez onartu zirenak honako hauek izan ziren:

- Udal instalazioetako funtzionamenduko laguntzaileen kolektiboaren eskaerari sostengu emateko proposamena, langile horien sustapen prozesua, aspaldidanik egiteke dagoena, ahalik eta lasterren egin dadin, Kirol Zerbitzuko eta Ikastetxeen Zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez bete aurretik, sustapena lortzen duten pertsonek lanpostu hori lortzeko aukera izan dezaten.

- Eskaera, Udalak telelanaren plana aurkez dezan eta sindikatuekin negoziatzen has dadin, ekarpenak edo proposamenak egin ahal izateko eta plana lehenbailehen ezartzeko moduan egon dadin. Era berean, eskatzen da plan hori eztabaidatzen eta aplikatzen den bitartean ez diezaietela trabarik jarri telelanaren bidez lan egiteko moduko lanpostua daukaten pertsonei, konfinamenduan zehar Administrazioak lizentziak emateko erabili zituen irizpideen arabera.

- Onartu zen, halaber, Iruñeko Udalari eskatzea ahalik eta lasterren aktiba ditzala betebehar saihestezinagatiko baimenak, era horretan udal langileei laguntzeko aurre egiten, ikastetxeetako COVID-19 kasuak direla eta, adingabeak nahitaez konfinatu behar izateagatik gertatzen ari diren egoerei. Baimen horiek jada onartu dira Nafarroako Gobernuan, eta konfinamendua hasten denetik PCR proben emaitzak jakinarazten diren arteko aldiari aplikatuko zaizkio, baldin eta adingabeak legezko tutorearekin edo aitarekin edo amarekin egon behar badu, eta betetzen diren eginkizunak telelanaren bidez egin ezin badira.

- Berriz ere, Udalari eskatzen diogu ez dezala aplikatu baimen ordaindu berreskuragarria, eta bertan behera utz dezala, 10/2020 Errege Dekretuaren indarraldian zehar eta nahitaezko konfinamendua zela eta, aurrez aurre lan egitera joan ezin izan ginen egunak itzultzeko asmoa.

- Bizi dugun salbuespenezko egoeraren aurrean, Hitzarmenaren 23. artikuluan arautzen diren esperientziazko egunak ("urdinduak” edo “kanosoak" izenekoak) martxoaren 31ra arte hartu ahal izateko eskaera.

Beste proposamen batzuek ere LABen eta Batzordearen babesa lortu zuten:

- Afapnak eta CCOOk proposamen bat aurkeztu zuten Joaquín Maya Musika Eskolan behar diren neurriak aplika daitezen, irakasleek zein ikasleek eskola-jarduera testuinguru seguruan egin ahal izan dezaten. Izan ere, zentro horretan 1.000 ikasle inguru daude, eta COVID-19a kutsatzeko jarduera arriskutsuak egiten dira: abestu, haize-instrumentuak jo, hurbiltasun fisikoa, etab. Horregatik, ezinbestekoa da ikasleen eta langileen osasuna babesteko beste neurri batzuk aktibatzea: FFP2 maskarak, manparak...

- SPMPk proposatuta, Batzordeak Giza Baliabideen Alorrari eskatu zion Udaltzaingoarentzako kontingentzia-plana, zeinak pandemiaren bilakaeraren arabera ordutegi eta txanda aldaketak aurreikusten baititu, Negoziazio Mahaian azter dadila; izan ere, gure lan baldintzei eragiten dieten gai guztiak han landu behar dira.

 


Comisión de Personal de octubre

Ayuntamiento de Pamplona 09/10/2020

El pasado 7 de octubre se realizó la reunión de este mes de la Comisión de Personal. Se aprobaron varias propuestas dirigidas a Recursos Humanos, y os las queremos trasladar por si son de vuestro interés. Las presentadas por LAB, aprobadas por unanimidad, fueron estas:

- Propuesta de apoyo a la petición del colectivo de auxiliares de funcionamiento de instalaciones municipales para que la promoción de este personal, pendiente desde hace años, se realice a la mayor brevedad y antes de la provisión mediante concurso de méritos de la plaza de Jefe/a del Servicio de Deportes y del Servicio de Colegios, para que las personas que hubieran logrado promocionar puedan optar al mismo.

- Solicitud para que el Ayuntamiento presente ya su plan de teletrabajo y que se dé inicio a negociaciones con los sindicatos para que se puedan realizar aportaciones o propuestas con el objetivo de que el mencionado plan esté en condiciones de ser implementado sin dilación. Asimismo, se solicita que mientras dicho plan se debata y aplique no se pongan trabas a las personas cuyo puesto sea teletrabajable según los criterios que durante el confinamiento la Administración utilizó para conceder las licencias.

- Se aprobó también exigir al Ayuntamiento de Pamplona/Iruña que active a la mayor brevedad posible los permisos por deber inexcusable para ayudar a la plantilla municipal a hacer frente a las situaciones que ya se están produciendo debido al confinamiento obligatorio de menores por casos de COVID-19 en sus aulas. Estos permisos ya han sido aprobados en el Gobierno de Navarra y serían de aplicación al periodo que comprende desde que se inicia el confinamiento hasta la comunicación de los resultados de las pruebas PCR, cuando el/la menor debe estar acompañado por su tutor legal o padre/madre y en los casos en que las funciones que se desempeñen no sean susceptibles de realizarse mediante teletrabajo.

- Nuevamente pedimos al Ayuntamiento que no aplique el permiso retribuido recuperable y retire su pretensión de hacer devolver a la plantilla los días que, durante el periodo de vigencia del Real Decreto 10/2020 y debido al confinamiento obligatorio, no pudimos acudir a trabajar presencialmente.

- Petición para que, ante la situación excepcional que estamos viviendo, los días por experiencia que regula el artículo 23 del Convenio (los conocidos como “canosos”) se puedan disfrutar hasta el 31 de marzo.

También hubo otras propuestas que lograron el respaldo de LAB y del resto de la Comisión:

- Afapna y CCOO presentaron una propuesta para que se apliquen en la Escuela de Música Joaquín Maya las medidas necesarias para que tanto profesorado como alumnado puedan desarrollar la actividad lectiva en un contexto seguro. Se trata de un centro donde hay alrededor de 1000 alumnos/as y donde se dan actividades de riesgo para el contagio de COVID-19: cantar, tocar instrumentos de viento, cercanía física, etc. Por eso se ve imprescindible activar otras medidas para proteger la salud de estudiantes y plantilla: mascarillas FFP2, mamparas...

- A propuesta de SPMP, la Comisión solicitó a RRHH que el plan de contingencia para Policía Municipal que prevé cambios en horarios y turnos en función de la evolución de la pandemia sea tratado también en Mesa de Negociación, en donde corresponde tratar cualquier tema que afecte a nuestras condiciones de trabajo.