adi egon

Iruñeko Udala


Telelanari trabak

Iruñeko Udala 2020/07/08

Udala telelanaren gaiarekin erakusten ari den jarrera eskasa dela eta, LAB sindikatuak eskaera bat erregistratu du, eta bertan galdetu dugu telelana zein lanpostutan aplika litekeen, zenbat eskaera egin diren eta zein irizpide erabili diren onartu edo ukatzeko. Era berean, berariazko eskaera bat helarazi diegu Giza Baliabideei, egiten diren eskaera guztiak onar ditzaten, Giza Baliabideen Zuzendaritzak berak alarma-egoeraren hilabeteetan emandako 400 lizentzia baino gehiagorako ezarri zituen baldintzak betetzen badituzte.

Gure ustez, lan-modalitate horren behin betiko erregulazioa egon arte Udalaren jarrerak erakusten ari denaren oso bestelakoa izan beharko luke: orain arte uzkur ibili da aurrerapausorik emateko gai honetan, mesfidati, eta zenbaitetan ageriki kontra agertuz. Askoz ere malgutasun handiagoz jokatu beharko litzateke aurkeztutako eskabideekin, baldin eta aipatutako baldintzak betetzen badituzte: gutxienez jardueren % 50 bulegotik kanpo egin ahal izatea, komunikazioak, oro har, bitarteko telematikoen bidez egitea, informatizatu gabeko informaziorako sarbide gutxi eskatzen duten zereginak izatea eta horien plangintza, jarraipena eta kontrola egin ahal izatea.

 


Trabas al teletrabajo

Ayuntamiento de Pamplona-Iruña 08/07/2020

Ante la poca disposición que el Ayuntamiento está mostrando con el tema del teletrabajo el sindicato LAB ha registrado una solicitud en la que pedimos datos acerca de los puestos de trabajo en los que se podría aplicar el teletrabajo, número de solicitudes realizadas, y los criterios que se han seguido para determinar su aprobación o denegación. Así mismo trasladamos una petición expresa a Recursos Humanos para que se aprueben todas las solicitudes que se realicen y que cumplan los requisitos que la propia dirección de RRHH estableció para las más de 400 licencias concedidas en los meses del estado de alarma.

Creemos que hasta que exista una regulación definitiva de esta modalidad de trabajo la posición del Ayuntamiento debería ser muy diferente de la que está mostrando hasta ahora: reacia a avances en este tema, desconfiada cuando no manifiestamente contraria a su implantación. Se debería actuar con mucha más flexibilidad con las solicitudes presentadas, siempre y cuando cumplan los requisitos mencionados: que al menos el 50% de las actividades se puedan desarrollar fuera de la oficina, que las comunicaciones tengan lugar por norma general por medios telemáticos, que sean tareas que requieran poco acceso a información no informatizada y que permitan su planificación, seguimiento y control.