adi egon

Langile batzordeen eta Giza Baliabideetako zuzendariaren arteko bilera 

Iruñeko Udala 2020/03/24

Atzo, martxoak 23, langile-batzordeetako ordezkariak (funtzionarioak eta kontratatuak, laboralak eta haur-eskolak) Giza Baliabideetako zuzendariarekin bildu ziren, eta hark informazioa eman zien COVID19k sortutako krisiari udalak lan-arloan nola aurre egin nahi dion azaltzeko. Udalak, azken egunotan, funtsezkoak ez diren lan-jarduera mugatzeko neurri gehiago hartu ditu. Segur aski horretarako akuilu ezin hobeak izan dira sindikatu batzuk eta beste eragile batzuk krisia hasi zenetik eskatzen ari gatzaizkiona, konfinamendua haustera eta arriskuan jartzera behartuta dauden langileen haserrea eta birusaren beraren areagotze latza. Uste dugu lehenbailehen sakondu behar dela ildo horretan, funtsezko zerbitzuekin zerikusirik ez duen jarduera ahalik eta gehien geldiarazi arte.

Komentatu ziren gauzetako batzuk hauexek dira:

- Udalak orain arte mantendutako irizpide orokorra aldatu du. Orain euren lanpostuetan langileen presentzia ahalik eta gehien murriztea da helburua. Arlo bakoitzak azterketa bat egin du, ahalik eta langile gutxien egon daitezen. Hortik kanpo geratzen dira funtsezko hiru zerbitzuak (Udaltzaingoa, Emad eta Gizarte Zerbitzuak). Oraintxe bertan 124 pertsona daude (funtsezko zerbitzuak zenbatu gabe) Udal osoan haien lanpostuetan, goi karguak barne.

Kontuan izan behar da, kutsatzea mugatzeko kontaktua eta jende mugimendua saihesten saiatzeaz ari bagara, nahiz eta egunero 124 pertsona egon, zerbitzu desberdinetako langileak txandakatzen joango direla, eta, beraz, hiru aste hauetan 124 pertsona desberdin baino dezente gehiago pasatuko direla udaletik. Gainera, uste dugu azterketa sakonagoa egin behar dela jakiteko pertsona horiek, kontuan hartuta jarduera murriztu egin dela eta funtsezkoak ez diren zerbitzuetako bulego gehienak itxita daudela, etxean gera daitezkeen, lanaldia murriztu dezaketen edo "guardian" egon daitezkeen, hau da, eskatzen zaienean joateko prest, baina bitartean etxean. Are gehiago, orain lan gutxiago duten arloetako udal langileei proposatu ahal izango litzaieke lagungarriak izan litezkeen beren mailako lanak lanaldian egitea, beste arlo batzuetan sortu litezkeen beharrak betetzeko eta , horrela, krisi egoera honetan herritarrei laguntzeko.

- Baieztatu digunez, orain bertan 31 balizko kasu ditugu, eta bi kasu baino ez daude baieztatuta.

- Adingabeen eta adinekoen zaintza-baimenak emateko ebazpenik ez egoteari buruz galdetu dugu. Zuzendariak komentatu zigun ez dakiela ebazpenen bat edo ziurtagiriren bat egingo duten, baina egingo ez balitz ere, inork ez duela inolako arazorik izango gai honekin.

- Arazo handia dago kutsatutako pertsonekin tratatzeko maskarak eta babes ekipoak lortzeko. 7500 maskara eskatu dizkiote Txinari, eta ez da ziurra lortuko dituztenik. Nafarroako Gobernuko presidenteari ere eskatu zaio estatutik Nafarroara iritsiko den partidatik ehuneko bat Iruñeko Udalera bideratzeko.

- Sintomak agertzen direnean gaixotasuna kontrolatzeko testa egingo zaien pertsonen kolektiboaren barruan sartu dira Gizarte Zerbitzuak. Hau, jada, Udaltzaingoari eta Emadeko langileei aplikatzen zitzaien.

- Telelana egiteko 222 eskaera daude, eta horietatik 180 instalatuta daude dagoeneko. Atzo alkateak prentsaurrekoan esan zuenez, 'Telelana egiteko 400 lizentzia' eta '191 postu ezarrita' zeuden. Emandako datuen arabera, alderdi horretan oraindik hobetzeko tarte handia dago, antza.

- Gizarteratzeko 8 teknikariren kontratazioa kudeatzen ari da Hezitzaileen Elkargoaren bidez (zerrendekin ez baita inor lortu), antolatuko den oinezkoen aterpetxean lan egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

Reunión de las comisiones de personal con el director de RRHH

Ayuntamiento de Pamplona 24/03/2020

Ayer, 23 de marzo, representantes de las comisiones de personal (plantilla funcionaria y contratada administrativa, personal laboral y Escuelas Infantiles), se reunieron con el director de recursos humanos, que les trasladó información relativa a cómo intenta afrontar a nivel laboral el ayuntamiento la crisis creada por el COVID19. El Ayuntamiento ha adoptado estos últimos días medidas más limitadoras de la actividad laboral no esencial, suponemos que aguijoneado por lo que algunos sindicatos y otros agentes venimos reclamándole desde el inicio de la crisis, por el descontento de la plantilla obligada a romper su confinamiento y exponerse, y por el avance demoledor del propio virus. Pensamos que se debe profundidar sin demora en esa linea hasta paralizar al máximo posible la actividad no relacionada con servicios esenciales.

Estas son algunas de las cosas que se comentaron:

- Ha cambiado el criterio general mantenido hasta ahora. Ahora el objetivo es reducir al máximo la presencia del personal en sus puestos de trabajo. Cada área ha realizado un análisis de la misma con el fin de minimizar almáximo la presencia del personal. Quedan excluidos de esto los tres Servicios esenciales ( Policía Municipal, EMAD y Servicios sociales). Ahora mismo hay 124 personas (sin contar los servicios esenciales) haciendo trabajo presencial en todo el Ayuntamiento incluyendo los altos cargos.

Hay que tener en cuenta que si hablamos de intentar evitar el contacto y el movimiento de gente para limitar el contagio, aunque cada día haya 124 personas, la plantilla de los distintos servicios se va a ir rotando, con lo que durante estas tres semanas bastante más de 124 personas distintas van a pasar por el Ayuntamiento. Creemos además que debe realizarse un análisis más exhaustivo de si estas personas, habida cuenta de que la actividad se ha visto reducida y la mayoría de oficinas de servicios no esenciales están cerradas, pueden quedarse en casa, reducir su jornada o estar "de guardia", es decir disponibles para acudir cuando se les requiera, pero mientras tanto en su casa. Incluso se podría proponer a personal municipal ​de áreas que ahora tienen menos trabajo emplear su jornada laboral en la realización de labores de su nivel que pudieran ser de utilidad para cubrir necesidades que se puedan estar generando ​en otras áreas, y ayudar ​así ​a la población en esta situación de crisis.

- Nos ha confirmado que ahora mismo tenemos 31 casos de posibles positivos entre la plantilla de los cuales solo hay dos casos confirmados

- Hemos preguntado sobre el hecho de que no haya ninguna resolución para la concesión de permisos de guarda de menores y personas mayores. El director nos comentó que no sabe si harán algún tipo de resolución o de certificado, pero que aunque no se hiciera nadie va a tener ningún problema con este tema.

- Hay un gran problema para conseguir mascarillas y equipos de protección para tratar con personas contagiadas. Incluso se ha hecho un pedido a China de 7500 mascarillas y no es seguro que se vayan a conseguir. También se ha solicitado a la Presidenta del Gobierno de Navarra que de la partida que va llegar del estado a Navarra se destine un porcentaje al Ayuntamiento de Pamplona.

- Se han incluido a Servicios Sociales dentro del colectivo de personas a los que se les hará test de control de la enfermedad cuando se manifiesten síntomas. Esto ya se aplicaba a Policía Municipal y al EMAD

- Hay 222 solicitudes de teletrabajo y de ellas 180 ya están instaladas.Ayer el alcalde en rueda de prensa dijo que había "400 licencias de teletrabajo" y "191 puestos implantados". Los datos dados sugieren que todavía queda bastante margen de mejora en este aspecto.

- Se está gestionando la contratación de 8 Ténicos/as de Integración Social mediante el Colegio de Educadores ( ya que con las listas no se ha conseguido a nadie) para trabajar en el albergue de transeúntes que se va a habilitar.