adi egon

Iruñeko Udala


Comunicado de LAB ante la situación generada por el coronavirus

  •  Como no puede ser de otra forma esta sección sindical vive con incertidumbre y preocupación la crisis desatada por el virus covid-19,que ha provocado una situación excepcional tanto a nivel social como laboral. Esa situación excepcional hace que se vayan tomando diferentes medidas prácticamente cada hora que pasa, y entendemos la dificultad que ello conlleva debido al propio desconocimiento del asunto.
    Estamos viviendo una concienciación sin precedentes de la sociedad para poder combatir esta epidemia y el esfuerzo que cada persona está realizando, dentro de sus posibilidades, por colaborar en esta lucha. Por ello creemos que esto debe hacerse extensible lo antes posible a los centros de trabajo y en concreto al Ayuntamiento de Pamplona. Nos preocupa ver cierta descoordinación con las medidas que se han tomado, ya que no parece que haya un criterio único para todas las Áreas. La sensación es de arbitrariedad dependiendo de cada Área.
    Parece que no hay un control sobre quién está trabajando y quién no, o quién lo está haciendo telemáticamente. En las diferentes áreas no parece que las Direcciones estén valorando qué puestos de trabajo no son esenciales o se pueden realizar con teletrabajo para de esta forma minimizar al máximo la presencia de personas en los centros de trabajo, que es el objetivo general, para poder continuar con el confinamiento.
    Nos están llegando muchas consultas de personas que ocupan puestos de trabajo no esenciales y que no entienden como no se les envía a casa. Hay servicios en los que además de no ser esenciales es prácticamente imposible mantener las medidas de protección indicadas por las autoridades y por el propio Ayuntamiento, pero tampoco esas personas están recibiendo la orden de ir a casa.
    Solicitamos que las Direcciones de cada área hagan, urgentemente, esa labor de análisis riguroso de cada puesto del que son responsables, con la finalidad de decidir qué puestos de trabajo no son esenciales, cuáles pueden realizar su labor desde casa, o quienes no pueden cumplir las medidas de seguridad marcadas y por lo tanto no es seguro que sigan realizando su actividad.
    También queremos solicitar que en aquellos puestos de trabajo que se consideren esenciales, se suministren todos los medios necesarios para poder cumplir con las medidas de higiene y protección estipuladas.
    Creemos que lo que pedimos es un ejercicio de responsabilidad en un momento en el que es clave tomar medidas lo antes posible pensando tanto en la salud de la plantilla del Ayuntamiento como en la del resto de la población.
     


LABen komunikatua koronabirusak sortutako egoeraren aurrean

  • Ezin bestela izan, atal sindikal honek ziurgabetasunez eta kezkaz bizi du covid-19 birusak eragindako krisia, salbuespenezko egoera eragin duena bai gizartean bai lanean. Salbuespenezko egoera horren ondorioz, neurri desberdinak hartzen dira ia igarotzen den ordu bakoitzean, eta ulertzen dugu horrek dakarren zailtasuna, gai honekiko ezjakintasuna dela eta.

  • Gizartearen aurrekaririk gabeko kontzientziazioa bizitzen ari gara, izurrite honi aurre egin ahal izateko eta nabarmentzekoa da pertsona bakoitza, bere aukeren barruan, borroka honetan laguntzeko egiten ari den ahalegina. Horregatik uste dugu hori ahalik eta azkarren zabaldu behar dela lantokietara, eta zehazki Iruñeko Udalera. Hartu diren neurriekiko nolabaiteko deskoordinazioa ikusteak kezkatzen gaitu, ez baitu ematen arlo guztietarako irizpide bakarra dagoenik. Arbitrariotasun sentsazioa dago, arlo bakoitzaren arabera.

  • Badirudi ez dagoela kontrolaturik nor ari den lanean eta nor ez, edo nor ari den telematikoki. Hainbat arlotan ez dirudi zuzendaritzak funtsezkoak ez diren lanpostuak edo telelanarekin egin daitezkeenak baloratzen ari direnik, horrela ahalik eta pertsona gutxien egon daitezen lantokietan, hori baita helburu orokorra, konfinamenduarekin jarraitu ahal izateko.

    Funtsezkoak ez diren lanpostuak betetzen dituzten pertsonen eta etxera ez bidaltzea ulertzen ez duten pertsonen kontsulta asko iristen ari zaizkigu. Zerbitzu batzuetan, funtsezkoak ez izateaz gain, ia ezinezkoa da agintariek eta Udalak berak adierazitako babes-neurriei eustea, baina pertsona horiek ere ez dira etxera joateko agindua jasotzen ari.

    Eskatzen dugu arlo bakoitzeko zuzendaritzek lehenbailehen egin dezatela beren ardurapeko lanpostu bakoitza zorrotz aztertzeko lan hori, erabaki ahal izateko zein lanpostu ez diren funtsezkoak, zeintzuk egin dezaketen beren lana etxetik, edo zeinek ezin dituzten ezarritako segurtasun-neurriak bete, hau da, lanean arriskurik gabe jarraitu ezin dutenak.

    Halaber, funtsezkotzat jotzen diren lanpostuetan, ezarritako higiene- eta babes-neurriak bete ahal izateko behar diren baliabide guztiak ematea eskatu nahi dugu.

    Gure ustez, eskatzen duguna erantzukizun-ariketa bat da, eta une honetan funtsezkoa da lehenbailehen neurriak hartzea, Udaleko plantillaren osasunean zein gainerako biztanleen osasunean pentsatuz.