adi egon

Iruñeko Udala


LABek graduaren atzeraeraginari buruz galdetu dio Giza Baliabideetako zuzendariari 

Iruñeko Udala 2020/01/21

Atzo egindako negoziazio mahai batean, LAB sindikatuak galdetu zion Giza Baliabideetako zuzendariari graduaren atzeraeraginari buruz. Zuzendariak esan zigun aurreikusten zuela ordainduko dutela martxoan edo apirilean eta kontuan hartuko duten atzeraeragina 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoa izanen dela. Era berean, adierazi zuen formakuntza dekretuarekin dauden pertsonen graduaren ordaintzea erregulatuko duela, betetzen duten lanpostuei dagokien gradua kobratu dezaten.


LAB pregunta sobre la retroactividad del grado al director de RRHH

Ayuntamiento de Pamplona 21/01/2020

En una mesa de negociación celebrada ayer, el sindicato LAB preguntó al director de Recursos Humanos sobre la retroactividad del grado. El director nos dijo que preveía que se pagará en marzo o abril y que la retroactividad que se tendrá en cuenta será la generada a partir del 1 de enero de 2015. Asimismo, señaló que regulará el pago del grado de las personas con decreto de formación, para que cobren el grado correspondiente a los puestos que desempeñan.