UDAL mentriras talde

LAB sindikatuak
TALDEk egindako akusazio faltsuei emandako erantzuna

Iruñeko udala 2020/11/06

2017an Iruñeko Udaleko aurreko gobernu taldeak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua udal plantillan sartzea erabaki zuenetik, LAB sindikatuaren helburu nagusia izan da kalitatezko zerbitzu publiko baten alde eta langile guztientzako baldintza duinen alde lan egitea.

Desberdintasun-egoera batetik gentozen, eta batzuk beren estatusa defendatzen aritu diren bitartean, gainerakook Udaleko plantillan sartzean genituen prekarietate-baldintzak duintzen saiatu gara; hobera egin dugun arren, baldintza kaskar horietako askok bere horretan irauten dute oraindik ere.

Urte zailak izaten ari dira sindikatuen jarduerarako; kasuan kasuko gobernuarekin liskar ugari izateaz gain, batasun sindikala ez da posible izaten ari, hain zuzen ere, TALDEren (Iruñeko Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzuko sindikatu korporatibista) jarreragatik. Izan ere, langile guztien baldintzak duintzeko eta berdintzeko akordioak bilatu beharrean, gezurra erabiltzen ari dira, hainbat arlotan hobetzeko akordio-saiakera guztiak oztopatzeko: oporrak, lanaldi luzapenak, lanaldi zatituak kentzea, komunikazio arloan hobetzea…

Gutaz egiten ari diren salaketak oso larriak dira, eta oso zikin jokatzen ari dira. Akordio bat sinatzeaz akusatzen gaituzte, non, haien ustez, langileen prestasuna oparitzen dugun musutruk. Eta hori ez da egia! Are gehiago, LABek, bere zerbitzu juridikoen bidez, klausula bat gehitu dio akordioari, bilatzen duena langile behar berriak banatzeko edo bajak, lizentziak, baimenak edo bestelakoak betetzeko aplikazio berria ahalik eta bermatzaileena izan dadila, eta ez dezala balio inolaz ere txanda- edo lanaldi-aldaketak errazteko, eta, are gutxiago, langileen erabateko prestasuna ezartzeko.

Komunikazio moduaren aldaketa horretatik interesatzen zaiguna da guztiok berdin tratatzen gaituen tresna bat izatea –eta horrela jasotzen da guk egindako beste ekarpen bati esker–, eta gutxi batzuen pribilegioei behin betiko amaiera emateko balio izatea.

LABen ez gara TALDEren etengabeko probokazioetan eroriko, nahiz eta oso garrantzitsua iruditzen zaigun gai honen inguruan dugun jarrera argi uztea. Guk geureari eutsiko diogu, hau da, langile guztien baldintzak defendatzeari.

LAB, Zure bide lagun

Respuesta del sindicato LAB
a las falsas acusaciones vertidas por TALDE

Iruñeko udala 2020/11/06

Desde que en 2017 el anterior equipo de gobierno del Ayuntamiento de Pamplona decidiese integrar el servicio de Atención a Domicilio en la plantilla municipal, el objetivo principal del sindicato LAB ha sido trabajar por un servicio público de calidad y por unas condiciones dignas para toda su plantilla.

Veníamos de una situación de desigualdad y, mientras unas han estado defendiendo su status, el resto nos hemos dedicado a intentar ir dignificando las condiciones de precariedad con las que pasamos a formar parte de la plantilla del Ayuntamiento; unas condiciones que, aunque han mejorado, todavía perduran en gran medida.

Están siendo años complicados para la actividad sindical; además de las numerosas confrontaciones con los gobiernos de turno, la unidad sindical no está siendo posible debido a, precisamente, la actitud de TALDE (el sindicato corporativista de la atención domiciliaria del Ayuntamiento de Pamplona); una actitud que, lejos de buscar acuerdos para la dignificación e igualdad de las condiciones de toda la plantilla, se está caracterizando incluso por utilizar la mentira para tratar de entorpecer todos los acuerdos que en diferentes materias se están intentando sacar adelante: vacaciones, ampliaciones de jornada, eliminación las jornadas partidas, mejoras en la comunicación...

Las acusaciones que se están vertiendo sobre nosotras son muy graves, y se está jugando muy sucio. Se nos está acusando de firmar un acuerdo en el que regalamos la disponibilidad de las trabajadoras a coste cero. ¡Y eso no es cierto! Precisamente ha sido LAB quien, por medio de sus servicios jurídicos, ha introducido una cláusula en el acuerdo para que la nueva aplicación que se va a usar para el reparto de las nuevas necesidades -o la cobertura de bajas, licencias, permisos u otras- sea lo más garantista posible, y que de ninguna manera sirva para favorecer cambios de turnos o de jornadas, y mucho menos para establecer una disponibilidad absoluta de las trabajadoras.

Lo que nos interesa de ese cambio en la comunicación, y así se recoge gracias a otra de nuestras aportaciones, es que sea una herramienta que nos trate a todas por igual y ponga fin de una vez por todas a los privilegios de unas pocas.

En LAB no vamos a caer en las continuas provocaciones de TALDE, aunque sí nos parecia importante dejar clara nuestra postura respecto a este tema que tanto nos preocupa. Nosotras vamos a seguir a lo nuestro, que es defender las condiciones de toda la plantilla.

LAB, tu compañera de viaje. Zure bide lagun.