UDAL Berriobeiti

Berriobeitiko alkateak bete egin du arrazoirik gabe kaleratu zuen langilea berriz kontratatzeko erabakia

Udalak 2020/10/12

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Berriobeiti

Raúl Julio Bator herriko alkateak langile baten kontratua deuseztatu zuen 2019ko urrian, bere kabuz eta inolako arrazoirik gabe, eta LABek errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian. Auzitegi horrek arrazoia eman zion langileari, eta, orain, alkateak sinatu egin behar izan du langilea berriz onartzeko ebazpena.

Joan den urriaren 6an, Berriobeitiko alkateak, eskuin muturreko bere jarrera politikoagatik, bere euskarofobiagatik eta bere autoritarismoagatik aski ezaguna denak, atzera egin behar izan zuen eta, Nafarroako Administrazio Auzitegiak behartuta, bere kasa kontratua deuseztatu zion zerbitzu anitzetako langile bat berriz hartzeko ebazpena sinatu behar izan zuen.

2019ko urriaren 8an, Berriobeitiko alkateak, Raúl Batorrek, kontratua bertan behera utzi zion Xabier Urdin zerbitzu anitzetako langileari, probaldia gainditu ez izanaren aitzakian. Nahiz eta Udalak berak ohartarazi zion ezin zuela erabaki hori hartu justifikazio sendorik izan gabe, aurrera egitea erabaki zuen, berriz ere bere harrokeria agerian utziz. Horrelako erabaki bat hartzeko, zerbitzuaren arduradunaren aldeko txostena behar da, kontratuaren deuseztapena argudiatu eta gomendatzen duena. Baina kasu honetan errealitatea oso bestelakoa zen, langileak arduradunaren oniritzia baitzuen.

Une hartan, LABek bide bikoitza hasi zuen: alde batetik, protesta bidea (osoko bilkura batean egindako elkarretaratze baten bidez), eta bestetik, administrazio bidea. Gure zerbitzu juridikoek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten Nafarroako Administrazio Auzitegian, eta hura, 2020ko 1017 Ebazpenean, langilearen alde agertu zen. Alkatetzaren Ebazpenean adierazten den bezala, Auzitegiak ebatzi zuen "lan-kontratuaren deuseztapena deuseza deklaratzea". Gainera, Berriobeitiko Udala behartu zuen langilea lanpostu berean berriz hartzera eta 2019ko urriaren 22tik jaso behar zituen ordainsari eta soldatak ordaintzera.

Erabaki horrek bultzada bat eman dio LABek Nafarroako langile publiko guztien alde egiten duen lanari, eta abisu bat da Nafarroako administrazio publikoetako langileen lan baldintzen eta eskubideen aurka joan nahi dutenentzat.

LABen, adi eta lanean jarraitzen dugu enplegu duin baten alde. LAB, zure bide lagun.

El alcalde de Berrioplano cumple con la obligación de readmitir al trabajador que despidió sin justificación

Udalak 2020/10/12

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Berrioplano

Después de que el alcalde de la localidad, Raúl Julio Bator, rescindiera en octubre de 2019 el contrato de un trabajador de forma unilateral y sin motivos que lo sustentasen, LAB interpuso un recurso ante el TAN. Éste le dio la razón al trabajador y ahora el alcalde se ha visto obligado a firmar la resolución mediante la cual el empleado es readmitido.

El pasado 06 de octubre fue el día en que el alcalde de Berrioplano -de sobra conocido por su posicionamiento político de extrema derecha, su euskarofobia y su autoritarismo- tuvo que dar su brazo a torcer y firmar la Resolución que, obligado por el Tribunal Administrativo de Navarra, hacía efectiva la readmisión del trabajador de Servicios Múltiples al que Bator le rescindió el contrato unilateralmente.

Los hechos se remontan al 08 de octubre de 2019, cuando el alcalde de Berrioplano, Raúl Bator, firmó la resolución mediante la cual rescindía el contrato a Xabier Urdin, empleado de Servicios Múltiples, bajo la excusa de no haber superado el periodo de prueba. A pesar de los avisos que recibió desde el mismo Consistorio advirtiéndole de que no podía tomar esa decisión sin una justificación sólida, decidió seguir adelante, haciendo gala una vez más de la arrogancia que le caracteriza. Para poder resolver en ese sentido, es necesario un informe del encargado del servicio que lo argumente y recomiende. Pero nada más lejos de la realidad, ya que el empleado afectado contaba con el visto bueno del encargado.

En aquel momento, LAB inició una doble vía: la de protesta (mediante una concentración realizada durante la celebración de un pleno), y la administrativa. Nuestros servicios jurídicos presentaron un recurso de alzada en el TAN, y éste, en su Resolución número 1017 de 2020, se posicionó a favor del trabajador. Tal y como señala la Resolución de Alcaldía, el TAN resolvió “declarar nula la rescisión del contrato de trabajo”. Obligaba al Consistorio de Berrioplano, además, a reincorporar al trabajador al mismo puesto que ocupaba y a abonarle “los sueldos y salarios que debiera haber percibido” desde el 22 de octubre de 2019.

Este hecho supone un espaldarazo más a la labor que desde LAB realizamos en defensa de todas y todos los empleados públicos de Navarra, y un aviso más a quienes pretenden ir en contra de las condiciones y derechos laborales de la plantilla de las administraciones públicas navarras.

En LAB, continuamos atentos y trabajando por un empleo digno. LAB, zure bide lagun.