UDAL coronavirus

Ezinbesteko betebeharragatiko baimenak eta telelana: erabakiak lehenbailehen hartu beharra dago

Iruñeko Udala 2020/10/02

Irailaren 30ean, Nafarroako Gobernuak berretsi zuen berriz ere aktibatu behar dituela 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko baimenak, adingabeak konfinatuak gertatzen diren kasuetan. Udalak, ordea, uko egiten dio baimen horiek aplikatzeari (COVID kasuek gora egin arren), eta langileak behartzen ditu horretarako balio ez duten eta horretarako erabili beharko ez liratekeen baliabide arruntekin erantzutera salbuespenezko egoera horietan. Bestalde, halako egoeretarako hasiera batean onartzen diren aukerei dagokienez (telelana, adibidez), susmoa dugu ez direla behar bezain azkar aplikatzen ari eta segitzen dutela oztopoak jartzen.

Berriz ere, Udala Nafarroako Gobernutik aldentzen da txarrerako, eta arazo gehigarriak jartzen dizkigu kontziliatzeko eta pandemiaren ondoriozko zailtasunei aurre egiteko. Hala, ez du ezinbesteko betebeharragatiko baimena aktibatu nahi 14 urtetik beherako seme-alabei konfinamendua bitartean laguntzeko (PCRaren emaitzak eman arte), dela norberaren emaitza positiboagatik, dela ikasgelan positiboren bat egoteagatik. Ondorioz, horrelako kasuetan, langileek norberaren aferetarako egunak, antzinatasunekoak, baimenak edo oporrak hartu beharko dituzte. Egun horiek horrela hartu beharrak gastu ekonomiko bat ekarriko dio langileari (soldatarik gabeko baimena hartu behar izanez gero), kontziliatzeko arazoak ugalduko dira, eta langileari eskubidez dagozkion atseden egunak murriztuko zaizkio. Finean, arauaren interpretazio murriztaile horrek ez du batere laguntzen aparteko egoera honi aurre egiten.

Telelanari dagokionez, ez dirudi gauzak askoz hobeki daudenik. Teorian, posible da telelana eskatzea aurreko paragrafoan aipatu ditugun kasuetan, baina, ez dirudi -oraingoz behintzat- tresna eraginkorra izateko bezain azkar aplikatzen eta kudeatzen ari direnik. Informazio argia behar dugu; langileek jakin behar dute baliabide hori badutela, nola eska dezaketen eta zer egoeratan. Gainera, udal alorrek azkar eta irizpide zuzen eta objektiboei jarraikiz erantzun beharra dute.

Udaren hasieran, LABek gai honi buruzko informazioa eskatu zien Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta udal alorrei, eskaerak modu arbitrarioan eta ez oso garbi kudeatzen ari zirelako kexak iritsi zitzaizkigulako: ez ziguten inolako erantzunik eman. Orain, premiazkoa da telelanari dagokionez ere erabakiak eta neurriak hartzea; lehenik eta behin, premiarik handieneko kasuetarako, kontziliazioa erraztu dezaketen kasuetarako, baina baita ere, laster batean, udal langileen eskura jartzen den ohiko lan-modalitatea bihur dadin.

Permisos por deber inexcusable y teletrabajo: hay que tomar decisiones ya

Ayuntamiento de Pamplona 02/10/2020

El miércoles 30 de septiembre se ratificó por parte del Gobierno de Navarra la activación de los permisos por deber inexcusable por cuidado de hijos e hijas menores de 14 años si son confinados. El Ayuntamiento, a pesar de que los casos aumentan, se niega a aplicar esos permisos y obliga a su plantilla a responder a una situación excepcional con recursos ordinarios que ni sirven ni deberían usarse para eso. Mientras, con posibilidades que en principio sí se aceptan para estos casos como el teletrabajo, existen dudas sobre si se están aplicando con la celeridad necesaria o si se siguen poniendo trabas.

Nuevamente el Ayuntamiento se desmarca de Gobierno de Navarra para mal, y nos crea problemas añadidos a la hora de conciliar y adaptarnos a las dificultades derivadas de la pandemia. Así, se niega a activar los permisos por deber inexcusable para las personas de la plantilla que se vean en la obligación de acompañar a sus hijas o hijos menores de 14 años cuando se encuentren en confinamiento (y a la espera de los resultados de los PCR), ya sea por positivo propio o por posible positivo en su aula. Como consecuencia, las personas que lo necesitan se ven forzadas a recurrir a días de asuntos propios, antigüedad, permisos o vacaciones. Su utilización va a hacer que, a las dificultades de conciliación o de salud de una persona de nuestra familia tengamos que añadir el gasto económico (si debemos acudir a un permiso sin sueldo) y el gasto de los días que por derecho nos corresponden para descansar. Una actitud restrictiva que no ayuda a las personas a afrontar una situación excepcional.

Con el teletrabajo no parece que las cosas estén mucho mejor. En teoría, es posible solicitar teletrabajo en ocasiones como las que comentamos en el párrafo anterior, pero no parece que, de momento, su gestión y aplicación se estén realizando con la suficiente agilidad como para que resulten un instrumento eficaz. Es necesario que nos transmitan información clara; que la plantilla sepa que cuenta con este recurso, cómo puede solicitarlo y en qué situaciones. Además, la respuesta por parte de las áreas debe ser rápida, justa y objetiva.

Desde LAB, ya al inicio del verano, solicitamos información a las distintas áreas y Dirección de RRHH sobre este tema ante las quejas de que la gestión del mismo estaba siendo arbitraria y opaca: no hubo respuesta. Ahora urge que también con respecto al teletrabajo se tomen decisiones y medidas; en primera instancia para los casos más apremiantes en los que pueda facilitar la conciliación, pero también con la mirada puesta en que en breve se convierta en una modalidad de trabajo habitual disponible para la plantilla en general.