UDALiruea 1.orig

Informatu beharrean nahastu

Iruñeko Udala 2020/09/21 

Joan den martxoaren 16an, AFAPNAk komunikatu bat bidali zuen Iruñeko Udaleko etxeko arreta zerbitzuko langile bati buruzko epaiketa batean emandako epaiari buruz. Langile hori udalak subrogatu zuen bere garaian, eta orain lan-arloko epaitegi batek finkotasuna onartu du. Albiste hori aprobetxatuz, komunikatuan, lanpostu huts batean 3 urte baino gehiago daramatzaten kontratatutako langileei eskatzen zitzaien finkotasuna eskatzeko eta lehenbailehen eskatzeko.

Geroztik kontsulta eta dei ugari jaso dugu, eta jabetu gara komunikatu horrek nahasmena eta ezinegona sortu duela udaleko langile kontratatuen artean, eta, beraz, beste behin ere gaia argitzeko premia ikusi dugu, oinarrizko ildoena behintzat.

Lehenik eta behin, eta argi gera dadin, epaiketaren gaia da subrogatutako langileen egoera eta ez du zerikusirik kontratatutako langileen egoerarekin; azken hilabeteetan, sarri eztabaidatu baita kontratatuen aldi baterakotasunaren abusuaz. Baina EZ DU ZERIKUSIRIK, EZ DU ZERIKUSIRIK. Erabat desberdinak bi gaiak, eta bi langile motari eragiten diete: bata, subrogatutako langileak; bestea, administrazioak kontratatuta urte batzuk daramatzaten langileak. Hori dela eta, AFAPNA sindikatuak bere komunikatuan aditzera eman duena bazter utzi: albistean aipatu duten epaiak ez du zerikusirik eta ez du inolako ondoriorik subrogazio batetik ez datorren kontratatutako langileengan.

Behin-behinekotasunaren abusuaren inguruko azken berrikuntza judizialek dagoeneko nahiko segurtasun falta eta kezka sortu dute kontratatutako langileen artean, eta, horregatik, ez zaigu onargarria iruditzen kezka horiek elikatzen segitzea eta, gainera, nahasmena eragitea, sindikatu bakoitzak egin ditzakeen balorazio juridikoak alde batera utzita. Guztiok dakigu ibai nahasia arrantzaleen irabazia dela.

Gai juridikoei buruz egon daitekeen ezjakintasuna baliatzeak eta kontratatutako langileen kezka, ezinegona eta premia beren helburuetarako erabiltzeak adierazten dute oso elkartasun eskasa lehendik nahiko jipoitua dagoen kolektibo horrekiko.

Guri iruditzen zaigu gisa honetako gai zalantzagarri baten aurrean adi eta arduraz jokatu behar dela, argi informatuz eta itxaropen faltsua sortu gabe, are gehiago gaiak arreta handia pizten duenean eta aspaldidanik arrastan dakargun behin-behinekotasun egoera batean gaudenean. Tokatzen zaigu, zoritxarrez, beste iturri batzuetatik datozen informazio okerrak, faltsuak edo interesatuak argitu behar izatea; zoritxarrez diogu, ez baitugu ulertzen norbaitek horrela jokatzea, arduragabekeriagatik, ezjakintasunagatik edo asmo txarrez ez bada. Langileen prekarietateari edo egonkortasuna nahi izateari etekina ateratzen saiatzen denak aurrean izanen gaitu.

Confundir en vez de informar

Ayuntamiento de Pamplona 21/09/2020

El pasado miercoles 16 de marzo, Afapna envió un comunicado sobre la sentencia dictada en un juicio relativo a una trabajadora del servicio de atención domiciliaria del ayuntamiento de Iruña. Esta trabajadora fue en su día subrogada por el ayuntamiento y ahora un juzgado de lo social ha concedido la fijeza. Aprovechando dicha noticia, se exhortaba al personal contratado que lleve más de 3 años en una vacante a solicitar la fijeza y a hacerlo cuanto antes.

Por las consultas y llamadas recibidas, hemos visto que dicho comunicado ha creado confusión e inquietud entre el personal contratado del ayuntamiento, por lo que una vez más nos vemos en la necesidad de aclarar el tema, siquiera en sus lineas fundamentales.

Lo primero de todo y para que quede claro, el asunto debatido en el juicio al que se refiere la noticia, que es la situación del personal subrogado, nada tiene que ver con la situación del personal contratado respecto al cual en los últimos meses se esta discutiendo el abuso en la temporalidad. Y cuando decimos nada es NADA. Son dos temas completamente distintos que afectan a dos tipos de personal radicalmente diferentes: uno, el personal subrogado; otro, el personal contratado que lleve varios años contratado por la administración. Por ello, y a diferencia de lo que pretende dar a entender el sindicato Afapna en su comunicado, la sentencia a la que se refiere nada tiene que ver y ningún efecto tiene sobre la situación del personal contratado que no provenga de una subrogación.

Las últimas novedades judiciales surgidas en torno al tema del abuso en la temporalidad han creado ya bastante inseguridad e inquietud entre el personal contratado, y no nos parece aceptable que, independientemente de las diferentes valoraciones jurídicas que cada sindicato es libre de hacer, se siga alimentando esa inquietud y se induzca al error y a la confusión . Y ya se sabe que “A rio revuelto…”.

Servirse del desconocimiento que pueda haber sobre temas jurídicos y utilizar la preocupación, inquietud e incluso la necesidad del personal contratado para sus propios fines, denota muy poca solidaridad para con ese colectivo ya de por sí bastante vapuleado.

Por nuestra parte nos parece que en un tema tan incierto como este, que despierta tanta atención y afecta a una situación de eventualidad que se arrastra desde hace años, lo que toca es andar con pies de plomo, informando con claridad y sin crear falsas expectativas. Muy a nuestro pesar, también nos suele tocar aclarar las informaciones incorrectas, falsas o interesadas procedentes de otras fuentes. No entendemos que alguien actúe así si no es por irresponsabilidad, desconocimiento o mala intención. Quien intente sacar provecho de la precariedad o de los deseos de estabilidad de la plantilla nos tendrá enfrente.