ADM sanjose brote

Covid agerraldia San José zentroan: 24 positibo egoiliarren artean

PAGNA 2020/12/23

Kezkagarriena da zentroko zuzendaritzaren gardentasun falta, Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideei benetako datuak ezkutatzen saiatu baita.

Abenduaren 22an PAGNAko Segurtasun eta Osasun Batzordea bildu zen, gaur egun bizi dugun egoeran bigarren mailakotzat jo ditzakegun zenbait gai jorratzeko. Aipagarriena etorri zen San José Zentroko zuzendariak esan zigunean hango egoiliarren artean bi Covid kasu zeudela.

Ikertzen hasi ginen eta gaur jakin dugu atzo 7 kasu zeudela (ez 2, zentroko zuzendariak jakinarazi zigun bezala), eta gaur 24 direla. Astakeria bat! Are gehiago kontuan hartzen badugu zentroan 80 egoiliar daudela. Zergatik ezkutatzen dute benetako informazioa? Zergatik ezkutatu nahi dute errealitatea? Ez al zaie iruditzen kontu larria dela eta denok jakinaren gainean egon beharko genukeela neurri egokiak hartzeko kutsatutako pertsona horiek eta zentroko gainerako egoiliarrak eta langileak babestearren?

Hartu beharreko neurrietan dago gakoa. Izan ere, nahiz eta Nafarroako Gobernuak beste zentro batean atal bat prestatu duen egoitza publikoetako Covid gaixoak bertan zentralizatzeko, errealitateak dio San Joséko egoiliarrak ez direla leku horretara eramaten ari. Izan ere, San José Nafar Gobernuaren menpeko egoitza da, ezgaitasun intelektual larria pairatzen duten egoiliarrak artatzeko,. Eta Covid gaixoentzako egoitzako langile guztiek ez dute halako egoiliarrek eskatzen duten formakuntza.

Horregatik, LABek berehalako erantzuna eskatzen du: positibo eman duten pertsona horiek erreferentziako zentrora eraman daitezela, edo, bestela, horretarako prestatutako bitarteko baliabidera. Horrez gainera, eskatzen dugu behar bezalako neurriak har daitezela gainerako egoiliarrak eta San Joséko langileak babesteko. Eta horretarako, nahitaezkoa da pandemiak irauten duen bitartean langile gehiago jartzea zentroan; izan ere, pandemia hasi zenetik lan-kargak izugarri handitu dira erregistratzen ari diren positibo-kopuru handia dela kausa (eta beldur gara kasu kopuruak ez ote duen gora eta gora egiten segituko).

Brote en el Centro San José: 24 residentes han dado positivo en Covid

ANADP 2020/12/23

Lo preocupante del tema es la falta de transparencia de la Dirección del Centro, ya que ha tratado de ocultar los datos reales a los integrantes del Comité de Seguridad y Salud.

El pasado 22 de diciembre se reunió el Comité de Seguridad y Salud de la ANADP, para tratar, en este caso, temas que podríamos considerar de segundo orden en la situación que estamos viviendo actualmente. Lo más destacable vino cuando el Director del Centro San José nos informó de que había dos personas contagiadas por Covid entre las y los residentes.

Sin embargo, indagando en el tema, hoy hemos sabido que ayer eran 7 (no 2 como nos comunicó el director del Centro), y que hoy ya son 24; una auténtica barbaridad si tenemos en cuenta que en el Centro hay 80 personas residentes. ¿Por qué ocultan y esconden la información real? ¿Por qué pretenden esconder la realidad? Acaso no les parece una situación lo suficientemente seria como para que se sepa, en aras a tomar las medidas oportunas tanto para las personas contagiadas como para el resto de residentes y el personal del centro?

Y en las medidas que se deben tomar es exactamente donde está la madre del cordero. Aunque el Gobierno de Navarra ha habilitado un ala de otro centro para centralizar ahí a las personas enfermas de Covid de las residencias públicas, la realidad nos dice que los residentes de San José, no están siendo trasladados a esa ubicación. Se da la circunstancia de que San José es un centro del Gobierno de Navarra para atender a personas adultas con discapacidad intelectual, gravemente afectadas, y no todo el personal del centro habilitado para enfermos Covid tiene la formación necesaria para atender a ese tipo de residentes.

Por eso, desde LAB exigimos una respuesta inmediata: que las personas que hayan dado positivo sean trasladadas al centro de referencia, o en su defecto, al recurso intermedio habilitado a tal efecto. Asimismo, solicitamos que se adopten las medidas pertinentes para proteger al resto de residentes y al personal de San José. Y eso pasa, necesariamente, porque se refuerce el Centro con más personal mientras dure la pandemia, ya que desde el inicio de la misma las cargas de trabajo han aumentado exponencialmente debido al alto número de positivos que se están registrando (y que mucho nos tememos que seguirá creciendo).