ADM ispln flexibilidad

Telelana eta lanaldi malgua: noizko NOPLOIn?

NOPLOI 2020/12/17

Langileen Batzordea utzi duen arren, LABek lanean jarraitzen du Institutuaren eta plantillaren alde. Horren erakusgarri da Profesionalen Zerbitzuko arduradunarekin berriki egin dugun bilera.

Duela aste batzuk jakinarazi genuen NOPLOIko Langileen Batzordea aldi baterako uzteko erabakia, gaizki funtzionatzen duelako. Hala ere, ohar honen bidez adierazi nahi dugu ez gaudela desagertuta edo jokoz kanpo, eginkizun sindikalak betetzen jarraitzen baitugu. Zehazki, azaroan bilera bat egin genuen Profesionalen Zerbitzuko arduradunarekin.

Besteak beste, helarazi genion hainbat langilek Institutuan telelana ezartzeko interesa erakutsi digutela. Arduradunak erantzun zigun Zuzendaritza ez dela inola ere telelana onartzearen aldekoa, eta honako argudio hauetan oinarritu zuen bere itxikeria:

  1. proiektu estrategikoek presentzialtasuna behar dute.
  2. lan-erritmoa murriztea ekarriko luke.
  3. langileen artean desberdintasunak sortzeko iturri izango litzateke.

LABen ez gatoz bat argudio horiekin. Gure ustez, horien azpian erabateko konfiantza falta dago, bai baliabideetan (lan gutxiago egiten dela uste dute), bai Institutuko langileengan (eginkizunak bete gabe etxean egonean egonen direla uste dute). Hala ere, gogorarazi genion Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egiten duela telelanaren alde, eta gaur egun praktika hori arautzeko prozesuan murgilduta dagoela; horiekin batera, adierazi genion NOPLOIk ezin duela errealitate horretatik ihes egin.

Telelanaz gain, lanaldi malgua ezartzeari buruz ere galdetu genion. Aurreko legegintzaldian, Zuzendaritzak interes handia agertu zuen, eta nabarmendu zuen presentzia kontrolatzeko sistema bat ezarri beharra zegoela lanaldi malgua aplikatu aurretik. Nolanahi ere, arrazoi batengatik edo besteagatik, gaur egun lanaldi malgua oraindik ez dago ezarrita. Arduradunak aitortu zuen gaia geldirik dagoela pandemiarengatik, baina, geu ere gure aldarrikapenean tematu ginenez, lanaldi malgua ezartzeko prozesuari berriro ekiteko konpromisoa hartu behar izan zuen.

Neurri horien harira, gogorarazi nahi dugu LABek gutxienez bost aldiz eskatu duela telelana ezartzeko, pandemiaren prebentzioan neurri egokia dela uste dugulako, eta langileei laneko denbora eta lanerako tokia nolabait uztartzeko aukera ematen dien tresna delako. Eztabaidaren hasiera-hasieratik agertu ginen telelana ezartzearen alde, lanaren antolaketa pertsonalerako aukera handia eskaintzen baitio langileari. Gure ustez, neurri hori ezarriko balitz, pertsona askok ez lukete lanaldi-murrizketarik eskatu beharrik izango; ziur gaude lanaldia goizago edo beranduago hasi eta bukatu ahal izateak Institutuko langileen beharrak aseko lituzkeela.

Are gehiago, uste dugu bi neurri horiek hartzeak merezitako aitortza emango liokeela langileek pandemiaren kudeaketan egindako ahaleginari.

Teletrabajo y jornada flexible: ¿para cuándo en el ISPLN?

ISPLN 2020/12/17

A pesar de haber abandonado la Comisión de Personal, LAB sigue trabajando por el Instituto y su plantilla. Muestra de ello es la reunión que hemos mantenido recientemente con el responsable del Servicio de Profesionales.

Hace unas semanas informábamos de la decisión de abandonar temporalmente la CP del ISPLN debido a su mal funcionamiento. Sin embargo, mediante esta nota queremos transmitir que no estamos desaparecidas o fuera de juego, ya que continuamos realizando funciones sindicales. Concretamente, en noviembre mantuvimos una reunión con el responsable del Servicio de Profesionales.

Entre otros asuntos, le trasladamos el interés que diferentes personas nos han transmitido acerca de la implantación del teletrabajo en el Instituto. Sin embargo, la respuesta que nos dio el responsable es que para nada la Dirección es partidaria de adoptarlo, y basó su cerrazón en los siguientes argumentos:

  1. los proyectos estratégicos requieren de presencialidad.
  2. traería consigo una disminución del ritmo de trabajo.
  3. sería una fuente de desigualdad entre las y los trabajadores del Instituto.

En LAB no compartimos esos argumentos. Nos parece que bajo ellos subyace una falta total de confianza tanto en los medios (creen que se trabaja menos) como en los y las trabajadoras del Instituto (creen que estarían en sus casas sin cumplir con sus obligaciones). No obstante, le recordamos que el Gobierno de Navarra apuesta firmemente por el teletrabajo y que actualmente se encuentra inmerso en el proceso de regulación de esa práctica, a la vez que apuntamos que el ISPLN no puede escapar de esta realidad.

Además del teletrabajo, también le preguntamos acerca de la aplicación de la jornada flexible. La legislatura pasada, la Dirección se mostró muy interesada en la misma e insistió en que hacía falta implantar un sistema de control de presencia previo a poder aplicarla. Sin embargo, por una u otra razón, a día de hoy la jornada flexible aún no está implantada. El responsable reconoció que el asunto está parado por la irrupción de la pandemia, pero ante nuestra insistencia, se vio obligado a comprometerse a retomar el proceso de implantación de la jornada flexible.

Queremos recordar, al respecto, que desde LAB hemos solicitado hasta en cinco ocasiones la implantación del teletrabajo, por considerarlo una medida adecuada en la prevención de la pandemia y una herramienta que permite a las personas autoorganizarse en cierto modo el tiempo y lugar de trabajo. Desde el inicio mismo del debate nos mostramos partidarias de su implantación, ya que ofrece a la persona trabajadora un importante margen de organización personal del trabajo. Gracias a esta medida, se podría evitar que muchas personas tuvieran que acogerse a reducciones de jornada; estamos convencidas de que, el hecho de poder entrar y salir antes o después del puesto, podría dar respuesta a las necesidades de los y las trabajadoras del Instituto.

Es más, creemos que la adopción de estas dos medidas supondría un merecido reconocimiento al esfuerzo realizado por la plantilla en la gestión de la pandemia.