ADM SSGG

Argitaratu dira zerbitzu orokorretako langileen lekualdatze-lehiaketara atera diren lanpostu hutsak

Administrazioa 2020/11/25

Aukeratzeko epea 10 egun baliodunean egongo da zabalik, eta datozen egunetan irekiko da. LABek horrelako prozeduren gaineko salaketa egin nahi du beste behin ere, ez baitute zuzendaritza nagusi beraren barneko lekualdatzerik onartzen. Gainera, tartean diren departamentuei exijitzen diegu eman dezatela eskaintzen diren lanpostuen gaineko informazio osoa eta zehatza.

Joan den azaroaren 20an argitaratu zen NAOn (deialdirako esteka) Nafarroako Gobernuko zerbitzu orokorretako langileen lekualdatze-lehiaketan onartutako pertsonek aukera ditzaketen plazen zerrenda, hutsik dauden plazak eta erresultak. Aukeraketa egiteko epea datozen egunetan irekiko da, eta interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute horretarako. Prozedura osoa telematikoki eginen da.

Nolanahi ere, LABek horrelako prozeduren bidegabekerian jarri nahi du arreta beste behin ere, Afapna, CCOO eta UGT sindikatuek eta Nafarroako Gobernuak 2004-2005 urteetarako sinatutako akordio baten ondorioz ez baita onartzen zuzendaritza nagusi edo organismo autonomo beraren barneko mugimendurik, ezta lekualdatze-lehiaketetan ere. Horrela bada, lekuz aldatzeko nahia edo beharra duenak beste zuzendaritza nagusi edo organismo autonomo batera joan beste erremediorik ez du. Hori, esan beharrik ez dago, guztiz bidegabea da barne mailako lekualdaketa soil batekin nahikoa izango luketen guztientzat. Honi guztiari gehitu behar zaio, gainera, lekualdatze-lehiaketak motelegi garatzen diren prozedurak direla, eta oso maiztasun txikiarekin egiten dituztela halakoen deialdiak.

Hori gutxi balitz bezala, zerbitzu orokorretako langileen lehiaketa honi dagokionez, LABek salatu nahi du Nafarroako Gobernuko departamentu batzuek izan duten utzikeria lehiaketara ateratako lanpostu bakoitzari buruzko informazioa eskaintzeko orduan. Egia da kasu batzuetan argi eta garbi agertzen direla lanpostu bakoitzaren funtzioak eta gainerako ezaugarriak (gehienetan, batez ere LABek egindako presioari esker); baina beste askotan ez dira zehazten hautagai orok lanpostua aukeratu aurretik ezagutu beharko lituzkeen ezaugarriak: funtzioak, ordutegiak, txandaka lan egiten den, ezagutza espezifikoren bat behar den, asteburuetan lan egitea eskatzen duen, makinaren bat erabili behar den…

Egoera horrek ezinegon eta nahasmen handia eragiten du, eta, gainera, interesdunak behartzen ditu telefonoz dozenaka dei egitera lanpostuak dauden egoitzetara, deialdiaren fitxan zehazten ez den informazioa jasotzen saiatzeko. Horrek higadura emozionala dakar, eta denbora asko galtzea bai interesdunek, baita azalpenak eman behar dituztenek ere. Gure lana eta bertan ematen dugun denbora optimizatu nahi baditugu, horrelako egoerak saihestu behar dira kosta ahala kosta.
Pertsona guztiek ez dituzte betetzen lanpostu batzuetarako bete behar diren baldintza guztiak, eta hori are nabarmenagoa da zerbitzu orokorretako langileen eremu zabal eta askotarikoan. Horregatik guztiagatik, LABek exijentzia bikoitz bat luzatu nahi du: batetik, tartean diren departamentuek ahalik eta informazio osoena eman dezatela lehiaketara ateratako lanpostu guztiei buruz; horrela bakarrik lortuko baita parte-hartzaileek beren ezaugarrietara gehien egokitzen den lanpostua aukeratzea. Horrek, gainera, lanpostu bakoitza pertsona egokienak betetzea ekarriko du, eta, hala, zerbitzuak Nafarroako herritarrek behar eta eskatzen duten kalitatea izango duela bermatuko da. Eta beste alde batetik, horrelako lekualdatze-lehiaketetan gertatzen diren bidegabekeriei bukaera ematea exijitzen dugu, interesa duten guztiak beren zuzendaritza nagusi edo organismo autonomoaren barnean mugitu ahal izan daitezen, garai batean bezala.

Publicadas las plazas vacantes que salen al concurso de traslados de Servicios Generales

Administrazioa 2020/11/25

El plazo se abrirá próximamente y permanecerá abierto durante 10 días hábiles. Desde LAB, volvemos a denunciar la injusticia de este tipo de procedimientos, que no permiten el traslado dentro de una misma dirección general. Además, exigimos a los departamentos involucrados que ofrezcan la información completa y concisa sobre la plazas ofertadas.

El pasado 20 de noviembre, se publicaron en el BON (enlace a la convocatoria) las plazas vacantes y las resultas a las que optan las personas admitidas en el concurso de traslados de Servicios Generales del Gobierno de Navarra, para que puedan proceder a su elección. El plazo se abrirá en los próximos días, y las personas interesadas tendrán el plazo de diez días hábiles para poder elegir. Todo el procedimiento se desarrollará vía telemática.

Sin embargo, desde LAB queremos poner el foco nuevamente en lo injusto de este tipo de procedimientos, ya que, debido a un antiguo convenio firmado entre Afapna, CCOO, UGT y el Gobierno de Navarra para los años 2004-2005, no es posible realizar movilidades internas de puesto dentro de la misma dirección general u organismo autónomo, ni siquiera en los concursos de traslado. De modo que el personal que quiera o necesite cambiar de puesto, se ve obligado sí o sí a cambiar a otra dirección general u organismo autónomo. Esto, salta a la vista, no deja de ser injusto para aquellas personas a las que les hubiera bastado con una mera movilidad interna. A todo esto hay que sumar, además, que los concursos de traslado no son ni mucho menos ágiles, y que se celebran cada demasiado tiempo.

Por si todo esto fuera poco, si observamos con detenimiento esta convocatoria concreta, podemos apreciar la dejadez mostrada por algunos departamentos del Gobierno de Navarra a la hora de ofrecer la información relativa a cada puesto sacado a concurso. Si bien es cierto que en algunos casos las plazas vienen acompañadas muy claramente de las funciones y el resto de características que define cada puesto (en la mayor parte de los casos gracias a la presión sindical ejercida sobre todo por LAB), en numerosas ocasiones no se especifican las características que cualquier solicitante debiera conocer antes de proceder a elegir un puesto u otro: funciones, horarios, si se trabaja a turnos, si se precisa algún conocimiento específico, si exige trabajar fines de semana, si es necesario el manejo de cierta maquinaria…

Esta situación, además de generar gran malestar y desconcierto, da paso a que las y los interesados tengan que tirar de teléfono y realizar docenas de llamadas a las sedes en las que se ubican los puestos ofertados para intentar recoger la información que no se detalla en la ficha de la convocatoria. Esto, además de un desgaste emocional, supone una enorme pérdida de tiempo tanto para las y los interesados como para quienes atienden sus demandas. Si queremos optimizar nuestro trabajo y el tiempo que le dedicamos al mismo, hay que evitar situaciones como ésta a toda costa.

No todas las personas reúnen las condiciones necesarias para todos los puestos, y esto es más notorio aún en un ámbito tan amplio y diverso como el de los Servicios Generales. Es por ello por lo que desde LAB hacemos una doble exigencia: por un lado, para que los departamentos correspondientes ofrezcan la información más completa posible de todas las plazas sacadas a concurso, pues solo así se conseguirá que las y los participantes puedan elegir la plaza que más se adapte a sus características. Y esto, a su vez, será lo que posibilite que cada plaza sea ocupada por la persona más adecuada a ella, y que el servicio que se ofrezca cuente con la calidad que necesita y exige la ciudadanía navarra. Por otro lado, exigimos que se ponga fin a la injusticia que rodea a estos concursos de traslado y se regulen de tal manera que las personas interesadas puedan volver a trasladarse dentro de su misma dirección general u organismo autónomo.