ADM LAB Euskaraldia

LAB, Euskaraldiarekin bat

Administrazioa 2020/11/18

2018eko edizioan egin zuen bezala, 2020ko honetan ere Euskaraldian parte hartuko du LABek. Oraingoan, gainera, berrikuntza batekin: kanpora begirako komunikazio guztia euskara hutsean eginen dugula.

Nagusiki euskaraz funtzionatzen duen sindikatua izanik, gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea izanen dugu helburu aurten, baita sindikatu barruko hizkuntza prozesuetan euskararen erabilera areagotzea ere.

Horretarako eman dugu izena ekimenean. Euskararekin sindikatuak duen konpromisoa agerian utzi eta Euskal Herriko eragile sozial gisa dugun eragin esparruaz kontziente izanik, ezinbestekotzat jotzen dugulako gure komunitatea aktibatzea.

Gure egoitza aktibo guztiak Arigune izanen dira, bai kanpora begira eta baita barrura begira ere. Kanpora begira Belarriprest Ariguneak izango dira. Egoitzara hurbiltzen denari arreta euskaraz bermatzea badugun arren, datorrenak euskaraz dakien ezin dugulako jakin. Barne mailako Ariguneak, ordea, Ahobizi izango dira. LAB sindikatuaren funtzionamendua euskara hutsean izateko bidean aurrerapauso gisa ulertu dugu Euskaraldia, eta marko nazionalaz gain eskualdekako markoak ere euskalduntzen arreta jarri nahi izan dugu.

LABkide guztiek Euskaraldian izena ematea izan da gure beste erronka bat. Liberatuen artean ezezik, delegatuengana ere zabaldu dugu deialdia, beraien enpresetan ariguneak sortu eta ekimenean izena eman dezaten. Orotara 500 txapa banatu ditugu, 300 inguru Ahobizi-enak eta 200 Belarriprest-enak.

Aurtengo konpromisoa: kanpo komunikazioa euskara hutsean

Euskaraldiak irauten duen bitartean, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, euskara hutsean egingo du bere kanpo-komunikazio osoa LABek (prentsa eta sare sozialak).

Orain euskarari ekitea da erronka. Egunerokoan darabilgun kasuetan eutsi eta orain arte kamuts xamar genbiltzanetan gehiago saiatuz. LAB sindikatuak onartu egin du Euskaraldiaren ordagoa.

LAB, con el Euskaraldia

Administrazioa 2020/11/18

Tal y como hizo en la edición de 2018, LAB también participará en la segunda edición de Euskaraldia. En esta ocasión, además, con la novedad de que toda la comunicación externa la realizaremos íntegramente en euskera.

Somos un sindicato que, mayoritariamente funciona en euskera, y el objetivo establecido para este año es superar las inercias que tenemos en nuestras relaciones respecto al uso del idioma y demostrar que la comunicación en euskera es posible en más ocasiones de las que creemos, además de incrementar el uso del euskera dentro del sindicato.

LAB se ha inscrito en la iniciativa para dejar de manifiesto el compromiso que tiene el sindicato con el euskera, siendo conscientes de nuestro ámbito de influencia como agentes sociales de Euskal Herria, porque consideramos imprescindible activar nuestra comunidad.

Todas nuestras sedes activas serán Arigunes, de cara al exterior y a nivel interno. De cara al exterior serán Belarriprest, ya que aunque podamos garantizar la atención en euskera a todas las trabajadoras y trabajadores que se acerquen a nuestras sedes, no podemos saber si la persona que se ha acercado sabe euskara o no. A nivel interno, serán “arigunes Ahobizi”. Entendemos el Euskaraldia como un paso adelante en el camino hacia un funcionamiento del sindicato íntegramente en euskera, y además de los marcos nacionales, también hemos querido poner el acento en la euskaldunización de los marcos comarcales.

Que todas las personas que integramos LAB nos inscribamos en Euskaraldia es otro de nuestros retos, y además, hemos extendido el llamamiento a las y los delegados del sindicato, para que creen arigunes en sus centros de trabajo y participen en la iniciativa. Hemos distribuido 500 chapas, alrededor de 300 de Ahobizi y unas 200 de Belarriprest.

Nuestro compromiso de este año: comunicación externa íntegramente en euskara

Mientras dure el Euskaraldia, del 20 de noviembre al 4 de diciembre, LAB llevará a cabo toda su comunicación externa (prensa y redes sociales) íntegramente en euskera.

Ahora, el desafío es seguir trabajando en euskera; manteniéndolo en los casos en los que lo utilizamos, e intentando extender su uso en los ámbitos en los que tenemos mayores déficits. El sindicato LAB ha aceptado el hórdago de Euskaraldia.