ADM inkesta

Berdintasunari buruzko inkesta Administrazioan

Administrazioa 2020/11/18

Jakin dugunez, Administrazioak langileen posta korporatiboetara bidalitako inkestak arazo asko sortu ditu bertara sartzeko orduan. Horregatik, orain beste esteka hau bidaltzen dizuegu, galdetegiari inolako arazorik gabe erantzun ahal izateko.

2020ko urriaren 13an, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan emakumeen eta gizonen arteko lehen berdintasun-planaren Negoziazio Batzordea eratu zen. Haren lanari esker, planaren diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta ebaluazioan aurrera egingo da berariaz, Administrazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela bermatzeko. Lehenengo urrats gisa, egoeraren aurretiko diagnostikoa egiteko prozesuaren barruan, Administrazioaren egiturari eta antolamenduari egokituta, informazio kuantitatibo garrantzitsua biltzeari ekin zaio, besteak beste, honako alderdi hauei buruz: plantilla, lan-baldintzak, ordainsariak, kontziliazioarekin lotutako neurriak, etab.

Informazio horren barruan, funtsezkoa da langileek Administrazioaren barruan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunari buruz duten esperientziari buruzko iritzia kontuan hartzea. Horretarako, iritzi-inkesta bat egin da, Langilearen Atarian argitaratu dena, eta langile guztiei bidali posta elektronikoz bidali zaiena.

Hala ere, LABen ohartu ginen langile guztiek ezin izan zutela inkestara sartu. Hori dela-eta, orain beste esteka hau sortu dute, inkesta langile guztiek bete ahal izan dezaten. Entregatzeko epea azaroaren 19a da. Beraz, estekan sartu eta inkesta sinple honi lehenbailehen erantzutera animatzen zaituztegu.

Berdintasunari buruzko inkesta Administrazioan

Encuesta sobre igualdad en la Administración

Administrazioa 2020/11/18

Hemos tenido conocimiento de que la encuesta enviada por la Administración a los correos corporativos del personal presenta muchos problemas a la hora de acceder a la misma. Por eso, ahora os enviamos este enlace que permitirá poder contestarla sin ningún tipo de problema.

El pasado 13 de octubre de 2020 se constituyó la Comisión Negociadora del primer PLAN DE IGUALDAD entre mujeres y hombres en la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus organismos autónomos, cuyo trabajo permitirá avanzar de forma específica en el diseño, implantación, seguimiento y evaluación del Plan con el fin de garantizar el cumplimiento del principio de igualdad de trato entre mujeres y hombres en la Administración. Como primer paso, dentro del proceso de elaboración de un diagnóstico previo de la situación, ajustado a la estructura y organización de la Administración, se ha iniciado la recogida de la información cuantitativa relevante sobre aspectos tales como plantilla, condiciones laborales, retribuciones, medidas relacionadas con la conciliación, etc.

Como parte de esta información, es esencial contar con la opinión del personal sobre su experiencia en relación con la igualdad de trato y oportunidades entre mujeres y hombres dentro de la Administración, para lo cual se ha elaborado una encuesta de opinión; encuesta que se ha publicado en el Portal del Empleado, y se ha remitido, asimismo, a todo el personal vía correo electrónico.

Sin embargo, desde LAB detectamos que no todo el personal pudo acceder a ella. Por ello, ahora han facilitado este enlace para hacer llegar la encuesta a toda la plantilla. El plazo de entrega es el 19 de noviembre, por lo que os animamos a entrar el enlace y contestar esta simple encuesta ya mismo.

Encuesta sobre igualdad en la Administración