ADM ANADP horario

LABek eskatu du, instantzia bidez, El Vergel egoitzako langileak lan-ordutegitik kanpo arropa aldatzera behartzen dituen agindua baliogabetzeko

PAGNA 2020/10/27

Gure sindikatuko prebentzio delegatuaren bidez, PAGNAko zuzendari gerenteari instantzia bat aurkeztu diogu; horretan eskatzen diogu bertan behera uzteko langileen lanaldia egunero 20 eta 30 minutu luzarazten duen agindua.

Joan den irailaren 30ean, El Vergel egoitzako prebentzio ordezkariek Covid-19ari aurre egiteko aplikatu beharreko babes-neurrien berri jaso zuten. Arau horietako batek honela zioen: "Lanaldiaren sarreran eta irteeran pilaketak saihesteko, lanean ari diren pertsonek lanpostuan egon behar dute lanaldia amaitu arte; ondoren, fitxatu egingo dute, eta aldageletara joango dira arropa aldatzera. Lanera sartzen diren pertsonak aldageletara joanen dira lehenbizi, aldatu, fitxatu eta lanpostuan hasiko dira. Horrela, aldageletan egonen dira bakarrik txandan sartzen direnak edo txandatik ateratzen direnak ".

LABek berehala egin zion aurka neurri horri, zeinak, de facto, zentroko langileak behartzen baititu beren lanaldia 20-30 minutu luzatzera; izan ere, neurri horren arabera, garbiketa pertsonala eta arropa aldaketa egin behar dira lanaldiaren hasieran fitxatu aurretik, eta lanaldia amaitutakoan fitxatu ondoren.

Orain beste urrats bat eman dugu arau hori ezabatzea lortzeko, eta PAGNAko zuzendari kudeatzaileari eskatu diogu, instantzia baten bidez. Instantzia horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak gurea bezalaxeko bi kasuren aurrean emandako epaien berri ematen dugu; zehazki, 2018ko irailaren 25eko 1767/2018 eta 2018ko azaroaren 13ko 2240/2018 epaien berri. Horietan ezartzen zen garbitasun-denbora lan-denbora gisa zenbatu behar dela. Era berean, eskabidean jaso dugu Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14.5 artikuluan esaten dena: "Laneko segurtasuari eta osasunari buruzko neurrien kostua ez zaie inola ere langileei ezarri behar".

Horrekin guztiarekin, PAGNAko zuzendari kudeatzaileari berriz ere esan diogu arau hori bertan behera uzteko, benetan funtzionatzen duen babes-neurria langileen sarrera eta irteera mailakatua ezartzea baita, ez lanaldia luzatzea.

LAB solicita, vía instancia, anular la orden que obliga al personal de El Vergel a cambiarse fuera del horario de trabajo

ANADP 2020/10/27

Hemos presentado, a través de nuestra delegada de prevención, una instancia dirigida a la directora gerente de la ANADP en la que solicitamos que se deje sin efecto la orden por la cual obligan a la plantilla a ampliar diariamente entre 20 y 30 minutos su jornada laboral.

El pasado 30 de septiembre las delegadas de prevención de la residencia El Vergel recibieron las nuevas medidas de protección a aplicar para hacer frente a la Covid-19. Una de esas normas era la siguiente: “A la entrada y salida de la jornada laboral con el fin de evitar aglomeraciones se ha de permanecer en el puesto de trabajo hasta finalizar la jornada laboral, posteriormente se fichará y se irá a vestuarios a cambiarse. De esta manera solo deben coincidir en los vestuarios las personas cambiándose las que entran al turno o salen del turno. Las personas que entran a trabajar se van a vestuario, se cambian, fichan y se incorporan al puesto”.

Desde LAB no tardamos en salir al paso de esa medida que de facto obliga al personal del centro a aumentar su jornada laboral en 20-30 minutos, ya que según la misma, el aseo y cambio de ropa debe realizarse antes de fichar al inicio de la jornada, y después de fichar al concluirla.

Ahora hemos dado un paso más hacia la eliminación de dicha norma, solicitándolo mediante instancia a la directora gerente de la ANADP. En dicha instancia nos hacemos eco de las sentencias dictadas por el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ante dos casos idénticos al nuestro; concretamente las sentencias 1767/2018 de 25 de septiembre de 2018, y 2240/2018 de 13 de noviembre de 2018. En las mismas se establecía que el tiempo de aseo ha de ser computado como tiempo de trabajo. Asimismo, hemos recogido en la instancia el art. 14.5 de la LPRL 31/1995 de 8 de noviembre, en el que se dice que “el coste de las medidas relativas a la seguridad y salud en el trabajo no deberá recaer en modo alguno sobre los trabajadores”.

Con todo esto hemos vuelto a insistir, esta vez a la directora gerente de la ANADP, que deje en suspenso esa norma, pues la medida de protección que funciona realmente es la que establece la entrada y salida escalonada del personal; no la ampliación de la jornada.