ADM sos discapacidad

SOSen desgaitasun-txandako plazen erreserba desorekatua da

Administrazio Erroa osoan erreserbatzen diren 13 plazetatik 3 harako proposatzen dira

NLA 2020/10/15

Neurriak kalte egiten die desgaitasuna duten pertsonei eta aukerak mugatzen dizkie
Administrazioaren eremuan desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lor dezaten sustatzeko Batzorde Mistoak onartu du Osasunbidean eta Hezkuntzan desgaitasun-txandako plazen erreserbaren banaketa, baina ez da hala gertatu Administrazio Erroan. Mahai gainean proposamen hau zegoen: guztira 13 plaza gordetzea, 2020ko LEPeko 184 plazetatik. 13 plaza horiek honela banatuko ziren:
• Kazetariak - 1
• Enplegu arloko goi mailako tituludunak - 2
• Enpresa zientzietako diplomadunak - 1
• Gizarte-hezitzaileak - 2
• Zerbitzu orokorrak - 4
• Koordinazioko operadore laguntzaileak - 3

Bilera horretan, LABek proposatu du kentzea erreserban zeuden koordinazioko operadore laguntzaileen plazak, edo, gutxienez, bat bakarra eskaintzea.

Cerminek, aldiz, 4 izatea proposatu du, etaenpleguko goi mailako teknikarien plaza bat kentzea.

Funtzio Publikoak, Balorazio Zentroarekin batera, proposamen berri bat egiteko konpromisoa hartu du: proposamen hori posta elektronikoz bidaliko dute, guk egokitzat jotzen ditugun ekarpenak egin ditzagun.

LABen ustez, desorekatua da koordinazioko operadore laguntzaileen 3 plaza gordetzea desgaitasun-txandarako(guztira horrelako 20 lanpostu aterako dira LEPera). Plazak esleitzeko irizpidea da plazen % 7 gordetzea desgaitasuna duten pertsonentzat. Kasu horretan, bikoitza gordeko litzateke, % 15, alegia. Gainera, adostutako irizpideetako baten aurka aukeratu dira, hau da, lanpostuaren funtsezko eginkizunetako batzuei eragin diezaieketen gaixotasunekin bateraezinak diren lanpostuak baztertzea.

Erreserbatutako plazak lanpostu bakar batean kontzentratzea kaltegarria izanen da interesdunentzat, plaza bat lortzeko aukerak mugatzen baitizkie. Bestalde, koordinazioko operadore laguntzaileen plazak eskatzen dituen baldintza fisikoak,alegia, trebetasun mekanografikoa eta ikusmen-zorroztasuna, entzumen-zorroztasuna eta ahozko gaitasuna, besteak beste,trabaerantsi bat izango dira desgaitasuna duten pertsona askorentzat.

Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuan, arestian esan ditugun trebetasunak beharrezkoak dira, eta, gainera, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandakako lana izaten da; estres-maila handia du, eta erreakzio eta erreflexu gaitasun handia behar da larrialdi-deiei erantzuteko eta herritarren beharrei erantzun azkar eta eraginkorra emateko. Horregatik guztiagatik, bateraezina da ezintasun askorekin.

Adibide bat ematearren: horrelako lanpostuetan sartzeko azkeneko hiru ikastaroetan, beti egon da desgaitasuna duen pertsonaren bat hasieran, baina batek ere ez du ikastaroa bukatu, beren ezaugarriekin bateraezina gertatu zaielako. Kontuan hartu behar da, gainera, horrelako operadore lanpostuak ezin direla egokitu, altzariak moldatzeaz haratago; izan ere, SOS-Nafarroan erabiltzen den sistema informatikoa espezifikoa da, Administrazioaren beste inolako zerbitzutan erabiltzen ez dena.

La reserva de plazas del turno de discapacidad en SOS es desproporcionada

Se proponen 3 plazas de las 13 que se reservan en toda la Administración Núcleo

ANE 2020/10/15

La medida perjudica y limita las opciones a las personas con discapacidad
La Comisión Mixta de promoción del acceso al empleo de las personas con discapacidad en el ámbito de la Administración ha aprobado el reparto de la reserva de plazas del turno de discapacidad en Osasunbidea y Educación, pero no ha sido así en Administración Núcleo. Había sobre la mesa una propuesta de reservar un total de 13 plazas sobre un total de 184 plazas de la OPE 2020. El reparto propuesto de estas 13 plazas era el siguiente:
• Periodista - 1
• Titulado/a Superior de Empleo - 2
• Diplomado/a en Empresariales - 1
• Educador/a Social - 2
• Servicios Generales - 4
• Operador/a Auxiliar de Coordinación - 3

En esta reunión, LAB ha propuesto eliminar las plazas de OAC reservadas o, a lo sumo, dejarlas en una.

Cermin, por el contrario, ha propuesto incrementar hasta 4 las plazas de OAC reservadas y eliminar una de las plazas de Técnico/a Superior de Empleo.

Función Pública con el Centro de Valoración se ha comprometido a elaborar una nueva propuesta que enviarán por correo electrónico para que hagamos las aportaciones que consideremos.

Desde LAB consideramos desproporcionada la adjudicación de 3 plazas de Operador Auxiliar de Coordinación de un total de 20 plazas de OAC que saldrán a OPE. El criterio de reserva de plazas es adjudicar un 7% de las plazas a personas con discapacidad. En este caso se estaría reservado el doble, un 15%. Incluso se han elegido en contra de uno de los criterios acordados, que es excluir los puestos de trabajo incompatibles con enfermedades que puedan afectar a algunas de las funciones esenciales del puesto.

Esta concentración tan alta de plazas reservadas en un solo puesto de trabajo va a ocasionar perjuicios a las personas interesadas ya que limita sus posibilidades de obtener una plaza. Los condicionantes físicos que requiere la plaza de OAC en lo relativo a destreza mecanográfica y agudeza visual, auditiva y capacidad oral entre otros, va a ser una limitación añadida para muchas personas con discapacidad.

El puesto de trabajo de OAC, además de ser necesarias las destrezas citadas, es un trabajo a turnos de mañana, tarde y noche, está sujeto a un alto grado de estrés y es necesaria una gran capacidad de reacción y reflejos para atender las llamadas de emergencia y dar una respuesta rápida y eficaz a las necesidades de la ciudadanía, lo que lo hace incompatible con muchas discapacidades.

Prueba de ello es que en los tres últimos cursos de acceso al puesto de trabajo, todas las personas con discapacidad que lo comenzaron, acabaron abandonando el curso sin terminarlo al ser incompatible con sus características. También hay que tener en cuenta que es imposible adaptar el puesto de trabajo, más allá de adaptar el mobiliario, ya que en SOS se utiliza un sistema informático diferente y aislado del resto de la Administración.