ADM elvergelrecorteshorario

PAGNAk ordutegi- eta lan osasun- arloetako murrizketak egin nahi ditu El Vergelen

Administrazioa 2020/10/10

descargas de archivos.orig PDF INFOadm ANADP murrizketak 
Badirudi PAGNAko Zuzendaritzak argi duela Covid pandemia geldiarazteko langileek lortutako emaitzei erantzuteko orduan; zoritxarrez, arriskuak prebenitzeko arloari dagozkion eskubideen arloko murrizketa berri batekin eginen dute.

Izan ere, xehetasun txikietan geratzen da agerian zein jarrera duen Zuzendaritzak pandemia garaian eta ondoren ere langileek erakusten duten profesionaltasunarekiko. Lana optimizatzeko izan duten ideia bikaina honakoa da: langileek lanpostura joaten direnean uniformearekin janzteko eta biluzteko behar duten denbora beraiek ordain dezatela. Neurri horrek argi eta garbi egiten du honako puntu hauen aurka:

• Maila juridikoa: funtzioak garatzeak nahitaez arropa aldatzea eskatzen du, dela higiene eta segurtasun arrazoiengatik, dela egoiliarrekiko arretarengatik eta dela ematen duten irudiarengatik. Laneko uniformearekin etxetik joateko aukera ez da planteatzen, eta are gutxiago Covida hedatzeko arrisku larria dagoen honetan. Kasu hauetan, arropaz aldatzeko erabiltzen duten denbora lanaldiaren zati gisa hartzen ez bada, hau da, lanorduen barruan sartzen ez bada, arrisku prebentzioan eta langileen baldintzetan eskubideak murrizteko interes argia dutelako izanen da.

• Maila sanitarioa: El Vergeleko langile askok hainbat agente biologiko jasaten dituzte burutzen duten jarduera dela-eta; beraz, higiene pertsonalak beharrezkoa, zehatza eta derrigorrezkoa izan behar du, bai lanorduetan eta bai ondoren. Gainera, badirudi Covid-aren hedapenak lotura estua duela kontaktuaren ondorengo higiene ezarekin, kontaktu fisikoarekin eta gainazal desberdinetan aerosolak erabiltzearekin. Horri distantzia eza gehitzen badiogu, birusa kontrolik gabe hedatzea da lor dezakeguna.

• Lan eskubideak: estrategia honek ordutegien kontrol bat baino gehiago suposatzen du, beste langile batzuekiko alderaketan bidegabekeria ezartzea dakar da, eta baita esparru pribatuko beste egoitza batzuekiko ere; izan ere, azken horietan langileei arropa aldatzeko eskubidea aitortzen zaie, ukaezin eta derrigorrezkotzat baitute.

Zuzendaritzak hartutako jarrera oso bidegabea da, eta lanaldiaren interpretazio guztiz interesatua egiten du. Gainera, hórrela lortzen den gauza bakarra da instituzioarekiko euren profesionaltasuna eta konpromisoa sobera erakutsia duten profesionalen aurka egitea.

LAB sindikatutik gogoratu nahi dugu egoitza publikoak izan direla, egoitza pribatuetan bizi izan den nahasmenarekin alderatuta, bizilagunen kutsakortasunari dagokionez desberdintasunak markatu dituztenak. Badirudi gure Zuzendaritza ez dagoela pozik langileek egindako lan bikainarekin, eta horregatik erabaki dutela baldintzak okertzea. Gogoratzen dugu, halaber, Prebentzioari eta Laneko Arriskuei buruzko Legeak, bere 14.5 artikuluan zehazten duela "laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako neurrien kostua ez dela inolaz ere langileengan eroriko"; beraz, espero dugu Zuzendaritzak neurri hori berraztertu eta aldatzea, lan eskubideei dagokienez atzerapen argia suposatzeaz gain, desadostasun eta kezka handia sortzen baitu langile guztien artean. Bizitako guztiarengatik nekatuta eta etor daitekeenaren aurrean beldurrak jota dagoen plantillari horrelako neurriak ezarrita, langileen arteko tentsioa areagotzea eta eguneroko funtzioei etsipenez ekitea baino ez da lortzen.

La ANADP pretende aplicar en El Vergel recortes en horario y salud laboral

Administrazioa 2020/10/10

descargas de archivos.orig PDF INFOadm ANADP recortes
La Dirección de la ANADP parece tenerlo claro a la hora de responder a los resultados conseguidos por las trabajadoras en la contención de la pandemia Covid; desafortunadamente, lo hacen con un nuevo recorte de derechos en la prevención de riesgos.

Y es que es en los pequeños detalles donde se pone de manifiesto la actitud que muestra la Dirección hacia las trabajadoras que han demostrado y están demostrando su profesionalidad durante todo este periodo. La gran idea para optimizar el trabajo es que, el tiempo que las trabajadoras tardan en uniformarse y desvestirse cuando acudan a sus puestos de trabajo, corra a su cuenta, obviando claramente los siguientes puntos de forma totalmente premeditada:

• Nivel legal: el desarrollo de las funciones requiere necesariamente el cambio de vestuario por razones de higiene y seguridad, por razones de imagen y atención a los residentes. No se contempla la posibilidad de ir con el uniforme de trabajo desde el domicilio, y mucho menos de regresar con él por el grave riesgo de diseminación de la Covid. Si en estos casos el tiempo utilizado para el cambio de vestuario no se considera parte de la jornada de trabajo, es decir, como tiempo trabajado, es por un claro interés de recortar los derechos en prevención de riesgos y condiciones de la plantilla.

• Nivel sanitario: numeroso personal de El Vergel está expuesto a diversos agentes biológicos debido a la naturaleza de la actividad que realiza, por lo que el aseo personal es necesario, específico y obligatorio tanto durante como después de la jornada laboral. Además, la expansión de la Covid parece íntimamente ligada a la falta de limpieza tras un contacto, al contacto físico y al uso de aerosoles en las diferentes superficies. Esto unido a la falta de distanciamiento puede desembocar en una expansión incontrolada del virus.

• Derechos laborales: esta estrategia supone, más que un control de horario, un agravio comparativo con otras trabajadoras e incluso con otras residencias del ámbito privado que sí recogen el derecho de la trabajadora al cambio de indumentaria, ya que lo consideran algo irrenunciable y obligatorio.

La actitud adoptada por la Dirección es injusta sobremanera, y hace una interpretación totalmente interesada del horario laboral. Además, va en contra de favorecer la labor de las profesionales que han demostrado con creces su profesionalidad y compromiso con la institución.

Desde el sindicato LAB queremos recordar que han sido las residencias públicas las que han marcado las diferencias en cuanto a infectividad de sus residentes frente al desaguisado de las residencias privadas. Parece que nuestros gestores no están contentos con que las trabajadoras estén realizando una gran labor, y han decidido empeorar sus condiciones laborales. Recordamos, asimismo, que la Ley de Prevención y riesgos laborales, en su artículo 14.5 especifica que “el coste de las medidas relativas a la seguridad y la salud en el trabajo no deberá recaer en modo alguno sobre las trabajadoras”, por lo que esperamos que la Dirección recapacite y enmiende esa medida -la cual supone un claro retroceso en materia de derechos laborales- que está generando una importante disconformidad e inquietud entre todo el personal. En estos momentos que la plantilla está agotada y asustada ante lo que pueda venir, medidas como estas solo favorecen la crispación y alientan el desánimo en las funciones diarias de las trabajadoras y trabajadores de El Vergel.