LOGO mahai orokorra

 Seme-alabak zaintzeko ezinbesteko betebeharragatiko baimena berretsi da

Administrazioa 2020/09/30

Asteazken honetako Mahai Orokorrean, berretsi egin da ezinbesteko betebeharragatiko baimena 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko, horiek konfinatuak badira. Irakasleek ere baliatu ahal izango dute baimen hori.
LEPari dagokionez, Gobernuak ez ditu onartu gure hobekuntza-proposamenak.

Asteazkeneko Mahai Orokorraren bileran, Gobernuak, azkenean, onartu egin du irakasleek ere izatea14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko ezinbesteko betebeharragatiko baimena, baldin eta seme-alabak konfinatzen badituzte edo ikastetxeak ixten badituzte pandemiaren ondorioz. Gogorarazi nahi dugu Gobernuaren hasierako proposamenak kanpoan uzten zituela irakasleak.

Bileran, 2021erako lan-egutegia aztertu eta onartu da. LABek kritikatu du lan-egutegia Madrildik inposatutako jaiegun erlijioso edo politikoek ezartzen dutela. Hala ere, positiboki baloratu dugu mediku-bisitetara joateko behar den denbora urteko ordu-kopuruaren barruan sartu izana.

Era berean, aho batez onartu da 11/2009 Foru Dekretuaren 13 bis artikuluaren aldaketa, zeinetan bermatzen baiten langileek lizentzia ordaindua izatea zaintza zuzena, jarraitua eta iraunkorra behar duten gaixotasun larriak dituzten adingabeak atenditzeko.

2020ko LEP proposamena ere onartu da, sindikatu guztien aurkako botoarekin. LABek adierazi du ez gaudela ados birjartze-tasa aplikatzearekin. Hala ere, kontuan hartu ez diren ekarpen batzuk egin ditugu. Besteak beste, eskatu dugu foruzainen plazak 45etik 12ra murriztea, eta 33 plaza horiek suhiltzaileetara eta SOS gelako burutzetara joatea. Osasunbideko lan-eskaintza publikoari buruz, berriz, adierazi dugu ez gaudela ados lanpostuen banaketarekin, ez baitiete benetako beharrei erantzuten.

Azkenik, Administrazioak jakinarazi du, sindikatuek proposatuta, jarraibideak eman direla oposizio-probetan izena emanda dauden pertsonak, probaren egunean konfinatuta baldin badaude, azterketak egitera joan ahal izan daitezen, arrazoi justifikatutzat jotzen baita. Azterketara joan eta egin ahal izateko, nahikoa izango da frogagiri gisa mugikorrean erakustea proba egiteko onartutakoen behin betiko zerrenda.

Ratificado el permiso por deber inexcusable por cuidado de hijos e hijas

Administrazioa 30/09/2020

En la Mesa General que tuvo lugar este miércoles fue ratificado el permiso por deber inexcusable por cuidado de hijos e hijas menores de 14 años si son confinados. El personal docente también podrá beneficiarse de este permiso
En cuanto a la OPE, el Gobierno no ha aceptado nuestras propuestas de mejora.

El Gobierno finalmente ha aceptado, en la Mesa General de Función Pública celebrada este miércoles, que el personal docente también pueda beneficiarse del permiso por deber inexcusable para el cuidado de hijos e hijas menores de 14 años en el caso de que éstos sean confinados o lleguen a cerrar los centros escolares a causa de la pandemia. Recordamos que la primera propuesta del Gobierno dejaba fuera a los docentes.

Otro asunto que se ha tratado y aprobado en la misma reunión ha sido el calendario laboral para el 2021. Desde LAB hemos criticado que el calendario laboral venga limitado por festividades de tipo religioso o político impuestas desde Madrid. No obstante, hemos valorado positivamente que se haya recogido que el tiempo necesario para acudir a visitas médicas se incluya dentro del cómputo anual.

Asimismo, ha salido por unanimidad la modificación del artículo 13 bis del DF 11/2009 para garantizar la licencia retribuida del personal con menores de edad que sufran enfermedades graves que requieran cuidado directo, continuo y permanente.

También se ha aprobado la propuesta de OPE 2020 con el voto en contra de todos los sindicatos. Desde LAB hemos expresado nuestra disconformidad con la aplicación de la tasa de reposición. Sin embargo, hemos hecho algunas aportaciones que no han sido tenidas en cuenta. Entre ellas hemos solicitado que se reduzcan de 45 a 12 las plazas de policía foral y que esas 33 plazas vayan a bomberos y a jefes de sala de SOS. También hemos manifestado nuestra disconformidad respecto a la OPE de Osasunbidea, ya que el reparto de plazas no responde a las necesidades reales.

Por último, la Administración ha informado de que, a propuesta de la parte sindical, se han dado instrucciones para que, las personas inscritas en pruebas de oposición y que el día de la prueba se encuentren confinadas con motivo de la Covid-19, puedan acudir a realizar los exámenes al considerarse ésta una causa justificada. Para desplazarse al examen, será suficiente con enseñar en el móvil, a modo de justificante, la lista definitiva de personas admitidas a la prueba.

   
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA