LOGO mahai orokorra

 Mahai Orokorraren laburpena

Langileek baimen ordaindua hartu ahal izanen dute seme-alabak zaintzeko, hauek konfinatuta edo ikastetxeak itxita daudenean

Neurriak ez die Justiziako langileei eragiten, baina bai irakasle ez diren langileei. 2020ko LEPeko plazak ere zehaztu dituzte.

Administrazioa 2020/09/24

Ezinbesteko betebeharragatiko baimen ordaindua

Gaurko Mahai Orokorrean onartu da 14 urtetik beherako seme-alabak zaindu behar dituzten langileek, baldin eta umeak konfinatuak badira edo ikastetxeak ixten badira, ezinbesteko betebeharragatiko baimen ordaindua hartu ahal izanen dutela, betiere telelana egiterik ez badute. Neurri horrek ez die Justiziako langileei eragiten. Irakasleentzat ere ez zegoen aurreikusita, baina sindikatuek eskatuta, erabaki bat hartuko dute eta epe laburrean jakinaraziko digutela adierazi digute.

Gaur hartu den neurria, funtsean, pandemiaren lehen olatuari aurre egiteko joan den udaberrian ezarri zen 59/2020 Foru Agindua berriz aktibatzea da. Hala ere, irakasleek orain duten egoera eta udaberrikoa desberdinak dira, orduan modu telematikoan egin ahal izan zutelako lana, eta orain, berriz, aurrez aurre. Horregatik, langile horiek gainerakoen baldintza berberetan aritu daitezela eskatu dugu.

Osasun-langileei dagokienez, Departamentuaren instrukzioa da baimen hori behar duten langile guztiei ahalik eta gehien erraztea aukera hori, nahiz eta zerbitzuaren premien mende egon beharko duten.

Bilera horretan bertan, baimen eta lizentzia jakin batzuetarako beharrezkoa den denborari buruzko azalpen bat sartzea erabaki da. Era berean, zaintza zuzena, etengabea eta iraunkorra behar duten gaixotasun larriak dituzten seme-alaba adingabeak zaintzeko baimena eskuratu ahal izateko baldintzetatik kendu egin da ospitaleratzearen baldintza.

Lan Eskaintza Publikoa

Funtzio Publikoak 2020ko 715 lanpostuetarako LEP proposamena helarazi digu.

descargas de archivos.orig PDF Reserva Mujeres Víctimas Violencia de Género

LABetik adierazi dugu ez dugula zertan jokatu Madrilek ezarri dizkigun eta plazak birjartze-tasara mugatzen dituzten arauekin. Ildo horretan, oso zaila da atera dezakegun plaza kopuru negargarria kudeatu behar izatea. Datozen egunetan sindikatuok Administrazioaren proposamenari buruzko iritzia eman behar dugu, eta heldu den astean erabakiko dira lanpostu zehatzak.

Nukleon 184 plaza daude. descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 Núcleo

LABen ustez, onartezina da plaza horien ia laurdena (45) foruzainentzat izatea. Asko jota, onargarria izan liteke 12 polizia-plaza ateratzea, beren birjartze-tasagatik dagozkienak. Ez dugu inolaz ere onartuko beste eremu batzuetako plazak Poliziari uztea. LABen propomena da Poliziari esleitzen zaizkion 33 plaza gehigarriak suhiltzaileentzat izatea, langile falta dela-eta, egoera larrian baitaude.

Irakasleei 332 plaza dagozkie. descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 Docentes. Kidegoaren araberako banaketa baino ez zaigu jakinarazi; ez, ordea, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoa. Administrazioaren proposamenak 32 plaza aurreikusten ditu Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, 90 Lanbide Heziketakoentzat, 9 HEOkoentzat, 12 Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunentzat eta 189 maisu-maistrentzat.

Osasunbidean 195 plaza daude, ondorengo koadroan agertzen den moduan banatuta. descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 Osasunbidea 

NOPLOIri dagokionez, lau lanpostu izanen dira bertara bideratuko direnak, hiru fakultatiboenak eta Erizaintzako bat, ondorengo dokumentuak erakusten duen bezala: descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 ISPLN

Azkenik, legeak arautzen duen bezala, bortizkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako plazak gorde dira oraingoan ere. Hona hemen horien banaketa:
descargas de archivos.orig PDF Reserva Mujeres Víctimas Violencia de Género

Resumen Mesa General

El personal podrá disfrutar de permiso retribuido por cuidado de hijos e hijas si son confinados o se cierran los centros escolares

La medida no afecta al personal de Justicia, pero sí al personal no docente. También se han desgranado las plazas de la OPE 2020.

Administrazioa 2020/09/24

Permiso retribuido por deber inexcusable

En la Mesa General celebrada este jueves se ha aprobado que el personal que tenga que atender a hijos e hijas menores de 14 años, si son confinados o si se cierran los centros escolares, puedan disfrutar de un permiso retribuido por deber inexcusable, siempre que no se pueda realizar teletrabajo. Esta medida no afecta al personal de Justicia. El personal docente tampoco estaba contemplado, pero a instancia de los sindicatos van a tomar una decisión que nos comunicarán en breve.

La medida tomada en esta mesa es básicamente la de reactivar la Orden Foral 59/2020 que se implementó en primavera para hacer frente a la primera ola de la pandemia. Sin embargo, ahora la situación del personal docente es diferente a la de primavera, porque entonces pudieron realizar su trabajo de forma telemática mientras que ahora su trabajo se realiza de modo presencial. Por ello hemos pedido que se incluya a este personal en las mismas condiciones que el resto del personal.

En cuanto al personal sanitario, la instrucción del Departamento es que se facilite todo lo posible el disfrute de este permiso a todo el personal que lo necesite, aunque deberá estar sujeto a las necesidades del servicio.

En la misma reunión se ha acordado introducir una aclaración sobre el tiempo indispensable necesario para ciertos permisos y licencias. Del mismo modo, se ha quitado el requisito de la hospitalización para poder acceder al permiso para cuidado de hijos e hijas menores que padecen enfermedades graves que requieren cuidado directo, continuo y permanente.

Oferta Pública de Empleo

Desde función pública se nos ha trasladado la propuesta de OPE para las 715 plazas correspondientes a 2020.

Desde LAB hemos expresado nuestro rechazo a tener que jugar con las reglas que nos vienen impuestas desde Madrid y que limitan las plazas a la tasa de reposición. En esta línea, es muy difícil tener que gestionar la miseria de plazas que nos permiten sacar. En los próximos días los sindicatos tenemos que pronunciarnos sobre la propuesta de la Administración y la próxima semana se decidirán las plazas concretas.

 En Núcleo son 184 plazas. descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 Núcleo

Desde LAB consideramos inadmisible que casi una cuarta parte de esas plazas (45) sean para policías forales. Como mucho, podría ser aceptable que sacaran 12 plazas de policías, que son las que les corresponden por su propia tasa de reposición. En ningún caso admitiremos que las plazas que corresponden a otros ámbitos vayan a parar a la policía. Proponemos que las 33 plazas extra que se adjudican a la Policía vayan a bomberos, ya que están en una situación límite por falta de personal.

Al personal docente le corresponden 332 plazas. descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 Docentes. Únicamente se nos ha dado a conocer el reparto por cuerpo, pero no por especialidad e idioma. La propuesta de la Administración contempla 32 plazas de profesores de Secundaria, 90 de Formación Profesional, 9 de la EOI, 12 de catedráticos de Música y Artes Escénicas, y 189 de maestros y maestras.

En Osasunbidea hay 195 plazas que se distribuyen de la manera en que muestra este cuadro. descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 Osasunbidea 

En cuanto al ISPLN, serán cuatro plazas las que vayan a este organismo, tres de facultativos y una de Enfermería, tal y como se muestra en el siguiente documento: descargas de archivos.orig PDF Propuesta OPE 2020 ISPLN

Finalmente, tal y como establece la ley, también en esta ocasión se ha reservado un número de plazas para las mujeres víctimas de la Violencia machista. He aquí cómo se distribuyen: 
descargas de archivos.orig PDF Reserva Mujeres Víctimas Violencia de Género

   
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA