ADM bomberos

Egoera berria, estrategia berria: negoziazioaren ordua iritsi da

NLA 2020/09/15

Joan den ekainaren 15ean, Barne Zuzendaritza Nagusiarekiko negoziazioa blokeatuta zegoenez eta Gobernuak inolako konpromisorik hartzen ez zuenez suhiltzaileentzako Lan Eskaintza Publikoei buruz (hemendik aurrera LEP), Langileen Batzordeak erreklutamenduetara ez joateko eskatu zien Zerbitzuko langile guztiei, presio-neurri gisa. Aldi berean, plataforma bateratuaren lau puntuak betetzea aldarrikatu genuen (gutxienekoak finkatzeko foru agindua, plantilla LEPen bidez sendotzea, inbertsio-plana eta suhiltzaileen eta SOS zerbitzuko lanpostuen balorazioa).

Erabaki horrek eragin handia izan du, zalantzarik gabe, eta, alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkiogu kolektiboari egindako ahaleginagatik, askotan lan baldintza eskasetan lan egin behar izan baitu, beste parke batzuetara mugituz, etab. Langileen artean tentsioak eta ezinegona sortu dituen egoera izan da, zalantzarik gabe.

Ahalegin horri esker, gaur egun, nabarmen aldatu da egoera: Barne Departamentuak 2020., 2021., 2022., 2023. urteetako LEPetarako deialdien plangintza aurkeztu du, Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak sinatua, Batzordean eskatu genuen bezala, eta bertan suhiltzaileen 120 lanpostu sartu dira (gehi 2019ko LEPeko beste 7 lanpostu).

Astelehen honetan bertan Mahai Orokorra berriz bildu da, udako etenaldiaren ondoren, eta gai nagusietako bat 2020ko Lan Eskaintza Publikoa izan da. Espero da urriaren hasieran LEP hori itxita geratzea, non kontseilariak proposatutako suhiltzaile lanpostuak sartuko diren.

Beste alde batetik, Barne Zuzendaritza Nagusiak Mahai Sektorialaren bilera iragarri du hilaren 22rako, benetako negoziazioari ekiteko. Gai-zerrendan, sindikatuek proposatutako puntu guztiak bildu dira (suhiltzaileenak eta Babes Zibilarenak).

Era berean, 2019-2023 legegintzaldirako erabaki-proposamen bat dugu mahai gainean, eskatu genituen puntu gehienak biltzen dituena: plantilla (LEP), lanpostuen balorazioa, suhiltzaile zerbitzuaren erregelamendu negoziatua eta, azkenik, parkeen gutxienekoak jasotzen dituen foru agindu berri bat.

Gure ustez, lortutako puntuek (bereziki 4 urtetarako LEParen konpromisoa eta lanpostuen balorazioari buruz hitz egiteko eta negoziatzeko asmoa) erabat desberdina den egoera batean kokatzen gaituzte, eta horrek negoziazio-prozesua hastea ahalbidetzen du.

Errekrutamenduei uko egitera deitzeko arrazoi nagusiak bideratzen hasi dira, eta horrek, une honetan daukagun errealitate ekonomiko, sozial eta sanitarioarekin batera, eraman gaitu estrategia aldatzera. Negoziatzeko eta ahaleginak egiteko garaia da, negoziazioak aurrera egin dezan, eta langile guztiei eskatu genizkien presio-neurriak bertan behera uzteko unea iritsi dela uste dugu. Ez dezagun ahaztu, gainera, gu geu garela presio-neurri horien ondoriozko kaltetu nagusiak.

LAB sindikatutik, sindikatu nagusia den aldetik, dei egiten diegu langileei gaurtik, urtea amaitu arte eta, betiere, negoziazio-prozesuak aurrera egiten duen bitartean, gutxienekoak betetzeko egiten diren deialdietan parte har dezaten, bakoitzak bere parkean; horrela, egun bakar batean ere ez da parkerik geratuko gutxienekoen azpitik, eta gutako inor ez da beste parke batera mobilizatu beharko.
Era berean, zuzendaritzari exijitzen diogu aldez aurretik kudeatu ditzala langile-gabeziak estaltzeko ezinbestekoak diren erreklutamendu horiek, behar bezala antolatuz eta irizpide ekitatiboak erabiliz, eta berehala eten ditzala parke batetik besterako mugimenduak.

Proposamen hau gainerako sindikatuei helarazi diegu estrategia-aldaketa bat adosteko, gehienak planteamendu horrekin bat etorriko zirelakoan, baina, oinarri-oinarrian helburu berberak izan arren, ez da posible izan. Haien erabakia errespetatzen dugu, baina ez gatoz bat gure ustez gaindituta dagoen presio-neurri horrekin jarraitzearekin. Gainera, iruditzen zaigu, gatazka gogortuz gero, zaila izango litzatekeela jarrera hori defendatzea herritarren aurrean.

Negoziazio-aldi berri batean sartu gara, non hainbat eszenatoki dauden; badakigu egoera ekonomikoa ez dela onena, baina plataforma sindikal bateratuaren lau puntuak defendatzen jarraituko dugu. Legealdi osorako akordio bat lortu beharra dugu, planteatutako helburuei buruzko konpromisoak jasoko dituena. Uste dugu hemendik urte bukaerara denbora nahikoa dagoela akordio batera iristeko, baldin eta bi aldeek horretarako borondatea badute.

Eta horrela ez balitz, presio neurri berriak planteatuko genituzke.

Nueva situación, nueva estrategia: ha llegado la hora de la negociación

ANE 2020/09/15

El pasado 15 de junio, ante el bloqueo en la negociación con la Dirección General de Interior y la ausencia de compromiso por parte del Gobierno sobre futuras OPEs de bomberos, la Comisión de personal solicitó a todo el personal del Servicio no acudir a los reclutamientos, como medida de presión. Al mismo tiempo, reclamábamos los cuatro puntos de la plataforma conjunta (Orden Foral de mínimos, OPEs, plan de inversiones y valoración de puesto de trabajo en bomberos y en SOS).

Esta medida ha tenido, sin lugar a dudas, su repercusión, y por tanto, queremos agradecer al colectivo el esfuerzo realizado, trabajando en muchas ocasiones bajo mínimos, siendo movilizados a otros parques de la comunidad, etc… Situaciones que han generado tensiones y malestar entre el personal.

Gracias a este esfuerzo, a día de hoy, la situación ha cambiado sustancialmente: el Departamento de Interior ha presentado la planificación para la convocatoria de nuevas OPEs para los años 2020, 2021, 2022, 2023 firmada por el vicepresidente del Gobierno de Navarra, tal y como habíamos solicitado desde la Comisión, con 120 nuevas plazas (más 7 existentes de la OPE 2019).

Este mismo lunes se ha reanudado la Mesa General (interrumpida durante el verano), con la OPE 2020 como uno de los principales temas. Se espera que dicha OPE quede cerrada a primeros de octubre, incluyendo las plazas de bomberos según la propuesta del consejero.

La DGI ha convocado una Mesa Sectorial para el próximo día 22 de este mes, con un orden del día que incluye todos los puntos propuestos por la parte sindical (tanto de Bomberos como de Protección Civil), para iniciar una negociación real.

Asimismo, tenemos sobre la mesa una Propuesta de Acuerdo para la Legislatura 2019-2023, que incluye la mayoría de los puntos que habíamos solicitado: plantilla (OPE), valoración de puestos de trabajo, reglamento de Bomberos negociado y nueva Orden Foral con mínimos de parques.

Creemos que los puntos conseguidos (especialmente el compromiso de OPE para 4 años), incluyendo por primera vez la disposición a hablar y negociar sobre la valoración de los puestos de trabajo, nos sitúan en un escenario absolutamente diferente, el cual posibilita el inicio de una de negociación.

Los principales motivos por los que llamamos a no ir reclutados se han encauzado, y esto, unido a la realidad económica, social y sanitaria que nos rodea, nos lleva a pensar que es mejor cambiar de estrategia. Es tiempo de negociar y de poner todo el esfuerzo en que la negociación prospere, y es tiempo de levantar las medidas de presión que en su día pedimos a toda la plantilla. No olvidemos además que somos los y las bomberas del Servicio quienes más sufrimos las consecuencias de esta presión.

Desde LAB, como sindicato mayoritario, emplazamos a la plantilla para que desde hoy, hasta final de año y siempre y cuando el proceso negociador vaya avanzando, a que acuda a los llamamientos para cubrir los mínimos, cada uno en su parque, de tal manera que ningún día ningún parque se quede por debajo de los mínimos y ninguno de nosotros tenga que ser movilizado a otro parque.

Al mismo tiempo, exigimos a la dirección que gestione con antelación, de forma ordenada y equitativamente esos reclutamientos imprescindibles para cubrir la falta de personal, así como el cese inmediato de las movilidades entre parques.

Hemos trasladado esta propuesta al resto de sindicatos para consensuar un cambio de estrategia, convencidos de que puede ser compartida por la mayoría. A pesar de tener los mismos objetivos en lo fundamental, no ha sido posible. Respetamos su decisión, pero no compartimos seguir con una medida de presión que entendemos superada y que tendría difícil explicación ante la ciudadanía, en caso de recrudecimiento del conflicto.

Entramos en un periodo de negociación con diferentes escenarios; sabemos que la situación económica no es la más favorable, pero vamos seguir defendiendo los cuatro puntos de la plataforma sindical conjunta. Es necesario alcanzar un acuerdo de legislatura que incluya compromisos sobre los objetivos planteados. Creemos que de aquí a final de año hay tiempo suficiente para llegar a un acuerdo, si existe voluntad de ello en ambas partes.

Y si no fuese así, volveríamos a plantear nuevas medidas de presión.