LOGO mahai orokorra

 715 lanpostu eskainiko dira 2020ko LEPean
2020-09-14

332 lanpostu unibertsitatetik kanpoko irakasleentzat, 199 osasun arloan, eta 184 Administrazio Erroan. Ezarrita dagoen ordezte-tasa oso traba handia da Administrazioan dagoen behin-behinekotasun indizeak murrizteko.

Gaur egindako Mahai Orokorrean jakitera eman dutenez, 2020an 715 lanpostu aterako dira Lan Eskaintza Publikora, ordezte-tasak ahalbidetzen duen kopururik handiena, hain zuzen. Izan ere, tasa horren arabera, Nafarroan, azken urtean hutsik geratu diren lanpostuen % 75 bete daitezke. Horrela, Estatuko Gobernuak ezarritako eta egungo Nafarroako Gobernuak onartutako muga horrekin, behin-behinekotasunak gora egiten jarraituko du, ezinbestean.

LABek azpimarratu du gaur egun dagoen behin-behinekotasun tasa ikaragarri handia dela ( % 50 ingurukoa) eta hutsik dauden lanpostu guztiak sartu beharko liratekeela Lan Eskaintza Publikoan. Madrilek ezarritako murrizketek, baina, LEP masibo bat egitea eragozten dute.
Azkenean, guztira 715 lanpostu baino ez dira aterako LEPera: 332 irakasle-lanpostu, 199 osasun arloan (horietatik 4 NOPLOIn) eta 184 Administrazio Erroan. Datozen asteetan negoziatuko da LEPera aterako diren lanpostuen banaketa zehatza.

Funts osagarrien %0,30en banaketari buruzko neurriak

Bestalde, Mahai Orokorrak 2020ko funts gehigarrien %0,30i buruzko neurriei ekitea erabaki zuen, 2018an negoziatutakoa oinarri harturik; besteak beste, lehengo administrari laguntzaileak eta zaintzaileak C mailan kokatzea, eta zerbitzu orokorretako langileei, zeladoreei, gizarte-langileei, gizarte-hezitzaileei eta psikomotrizistei zenbait osagarri esleitzea. Soldata-igoera eragiten duten neurriak azaroko nominarekin kobratuko dira, eta 2020ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izanen dute.

Gai honetan, LABek adierazi du onartu egiten ditugula planteatutako neurriak, 2018an negoziatu zirenak, salbu eta zaintzaileei dagokienez. Alde horretatik, adierazi dugu ez gaudela ados kolektibo horren izen berriarekin, ez eta datozen bost urteetan kolektibo horrentzako lan-eskaintza publikorik ez egitearekin ere; neurri hori ez zaigu egokia iruditzen, kolektibo horrek duen behin-behinekotasun-tasa oso handia delako.

Azkenik, Mahai Orokorrean Administrazioaren esparruko telelanaren araudi berriari heldu zitzaion. Gai hori lantzen jarraituko dugu etorkizuneko negoziazioetan.

Aprobadas 715 plazas en la OPE 2020
14-09-2020

332 serán de docentes no universitarios, 199 de sanitarios y 184 de Administración Núcleo. La Tasa de Reposición sigue siendo una losa que impide reducir la temporalidad en la Administración.

En la Mesa General celebrada hoy se ha informado que el número de plazas que saldrán a Oferta Pública de Empleo en 2020 será de 715. Este es el número que permite la Tasa de Reposición vigente que, en el caso de Navarra, se limita al 75% de las plazas que ha quedado vacantes en el último año. Con estas limitaciones impuestas desde el Gobierno del Estado, y aceptadas por el actual Gobierno de Navarra, la temporalidad seguirá aumentando.

LAB ha insistido en que la temporalidad existente en la actualidad es enorme (se acerca al 50%) y que habría que sacar a OPE la totalidad de las plazas vacantes. Sin embargo, las restricciones impuestas por Madrid impiden poder abordar una OPE masiva.
Finalmente, solo se sacarán a OPE un total de 715 plazas divididas en 332 de docentes, 199 sanitarios (4 de ellas en el ISPLN) y 184 en Administración Núcleo. En las próximas semanas se negociará la distribución concreta de las plazas que saldrán a OPE.

Medidas relacionadas con el 0,30 de los fondos adicionales

Por otra parte, la Mesa General acordó incorporar las medidas relativas al 0,30 de los fondos adicionales correspondiente al año 2020 negociadas en el 2018. Entre ellas el encuadramiento en el nivel C del personal de los antiguos auxiliares administrativos y cuidadoras, así como asignaciones de diferentes complementos a personal de servicios generales, celadores, trabajadoras sociales, educadoras sociales y psicomotricistas. Las medidas que supongan incrementos retributivos, se cobrarán con la nómina de noviembre y efectos retroactivos a fecha de 1 de enero de 2020.

En este asunto, desde LAB hemos manifestado nuestra aprobación de las medidas planteadas que ya habían sido negociadas en 2018 excepto en lo relativo al personal cuidador. En este sentido hemos expresado nuestra disconformidad con el nuevo nombre de este colectivo y con que no se vaya a hacer ninguna OPE de este personal durante los próximos cinco años, algo que no nos parece adecuado dado el alto nivel de temporalidad que sufre este colectivo.

Por último en la Mesa General se abordó la nueva reglamentación del teletrabajo en la Administración, asunto que se seguirá trabajando en futuras negociaciones.

   
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA