ADM UME rastreadores

Covid kontaktuak bilatzeko zerbitzua langile egonkorrekin sortzea exijitzen dugu; ez dezatela armadara jo

“Osasun-lanak egiteko militarrak behar badituzu, militarrak soberan dituzu eta sanitarioak falta zaizkizu”.

 

Administrazioa 2020/09/10

Osasunbideko langileek beren gain har ditzaketen funtzioak militarek bete ditzatela proposatzeak alarma soziala eragiten du, alferrikakoa da eta demagogikoa da. Are gehiago, haien prestakuntza ez da nahikoa eta, gainera, herritarron datuen babesa kinka larrian legoke. Nafarroako Gobernuaren eskaerak hutsaren pare uzten du Nafarroako Covid kontaktuen-bilatzaile taldea, eta agerian uzten du Nafarroako Gobernuak lasaitasunerako mezu faltsua helarazi nahi duela.

Alarma egoera bukatu zenetik, LAB sindikatua eskatzen ari zaio Osasuneko kontseilariari Covid bilaketa-zerbitzu egonkor bat sortzeko. Horrek ekarriko luke zerbitzu bat sortzea profil administratiboko langileekin (eginkizun horretarako bakarrik izanik ez baita beharrezkoa arlo sanitariokoak izatea, horien premia handia da eta), Nafarroako osasun-sistemaren funtzionamendua ezagutuko duena eta langile tituludunek koordinatua. Plantillaren kontratazioa, berriz, zehaztuko lukete aditu zientifikoek definitzen dituzten ratioek eta fokuen kontrol eraginkorra duten herrialdeen esperientziek.

Hori dena egin behar da gaixotasuna hedatzea eten nahi badugu eta kutsadura-kateak hasieratik moztu nahi baditugu. Horrek ekarriko luke, era berean, PCR probak askoz eraginkorragoak izatea positiboak zehazteko orduan.

Orain arte horrela egin ez bada, Indurain kontseilariaren eta haren mendeko koadroen borondate politiko faltagatik da, nahiago baitute profesional jakin batzuek produktibitate-gastuak (aparteko orduak) puztea, langile gehiago kontratatu eta enplegua sortu beharrean.
Gauzak horrela, Osasun Departamentuaren kontuak koadratzeko, Covid kontaktuak bilatzeko lanetan militarrak erabiltzeko asmoa iragarri dute orain. Herritarren artean lasaitasuna baino alarma handiagoa eragiten duen neurri bat da; izan ere, osasun publikoaren gai bat kudeatzeko estamentu militarrera jotzeak egoera gainezka dagoela edo ezohiko larritasun-mailetara iritsi dela besterik ez du adierazten.

LABek nabarmendu nahi du une honetan ezinbestekoa dela egoki kudeatzea langileak eta gure esku dauden baliabide ekonomikoak. Baina kudeaketa egokia egitea Gobernu honen asmoetatik urruti dago; izan ere, Gobernuak nahiago du arlo guztietan epe laburreko neurriak hartu eta pandemia baliatu asistentzia-zerbitzuak murrizteko (horren erakusgarri osasun-zentroetan eta oinarrizko osasun laguntzan gertatzen ari dena ), eta, era horretan, pribatizaziorako bidea erraztu.

Horiek guztiak nahikoa ez eta, militarrak atera nahi ditu paseatzera (kontaktuak “bilatzera”); aurrez aurrekoak ez diren klaseen bidez hiru eguneko prestakuntza jaso duten militarrak, eta, gainera, bilatze lanetarako baino, propagandarako grina handiagoa erakusten dutenak.

Exigimos la creación de un servicio de rastreo Covid con personal estable; no que se recurra al ejército

“Si necesitas militares para hacer tareas sanitarias, es que te sobran militares y te faltan sanitarios”.

 

Administrazioa 2020/09/10

Además de ser innecesario y demagógico, proponer que elementos militares realicen funciones asumibles por personal de Osasunbidea provoca alarma social. Más aun cuando su formación es totalmente insuficiente y entraría en grave conflicto la protección de datos de la ciudadanía. La petición del Gobierno de Navarra deja a la altura del barro al equipo de rastreadores de Covid de Navarra y demuestra la falsa tranquilidad que pretende transmitir el Gobierno de Navarra.

Desde el mismo final del estado de alarma, LAB viene demandado la creación de un servicio estable de rastreo Covid a la Consejera de Salud. Ello significaría crear un servicio con un personal de perfil administrativo (pues siendo únicamente para esa labor no hace falta tirar del tan demandado personal sanitario) que conozca el funcionamiento de la sanidad navarra y esté coordinado por el personal titulado. La contratación de plantilla vendría determinada por las ratios que definen los expertos científicos y la experiencia de países con un control efectivo de los focos.

Es lo que procede si realmente queremos atajar la expansión de la enfermedad y cortar las cadenas de contagio desde los inicios. Ello traería, a su vez, que la PCR fuese también mucho más efectiva a la hora de determinar positivos.

Si hasta ahora no se ha hecho así es por falta de voluntad política de la consejera Induráin y sus cuadros subalternos, que prefieren inflar los gastos en productividad (horas extras) para determinados profesionales en vez de contratar y generar empleo.
Así pues, para cuadrar el círculo que pretenden dibujar desde el Departamento de Salud, ahora se anuncia la intención de emplear elementos militares en las labores de rastreo de la Covid. Una medida que produce más alarma que calma en la población, ya que el recurrir al estamento militar para gestionar una cuestión de salud pública solo puede indicar que la situación está desbordada o ha llegado a unos niveles de gravedad excepcionales.

Desde LAB insistimos en que lo necesario en estos momentos es una gestión eficiente tanto del personal como de los recursos económicos a nuestro alcance. Una salida que se encuentra a años luz de las intenciones de este Gobierno, que prefiere tomar medidas cortoplacistas en todos los ámbitos y aprovechar la pandemia para recortar los servicios asistenciales (como está pasando en los centros de salud y en atención primaria), y de esta forma allanar el camino hacia la privatización.

Y como guinda, para más inri, pretenden sacar a los militares a pasear (rastrear); unos militares que han recibido una formación de tres días mediante clases no presenciales, y que además demuestran más un afán propagandístico que un verdadero interés por las tareas de rastreo.