ADM cuidado

Ikasturtea hastean, Gobernuak berriz ere kontuan hartu behar du ezinbesteko betebeharrak betetzeko baimena

Administrazioa 2020/08/27

LAB sindikatuak eskatu du Mahai Orokorraren lehen bileran gai batzuk lantzea, ikasturtearen hasieran gerta daitezkeen egoera desberdinei aurre egiteko, besteak beste, adingabeak zaintzeko ezinbesteko betebeharra betetzeko baimena berriro aktibatzea.

Ikasturtea modu presentzialean hasi denez, eta egungo osasun-egoera ikusita, uste dugu egoera posible guztiak aztertu behar direla eta eskolara joan ezin diren adingabeak zaintzeko baimena –dela zentroak itxi direlako, dela Covid-19ak kutsatuta edo berrogeialdian daudelako- berriro aktibatzeko baldintzak negoziatu behar direla.

Mahai Orokorrean eztabaidatu nahi dugun beste gai bat da 11/2009 Foru Dekretuaren 13bis artikulua aldatzea, hau da, gaixotasun larria duen seme edo alaba adingabea zaintzeko lanaldia murrizteko eskubidea ez dadila ospitaleratze bati lotuta egon. Gure proposamena da langile guztiek lanaldiaren erdia murrizteko eskubidea izatea, ordainsariak murriztu gabe, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko, baldin eta ospitaleratzea iraupen luzekoa bada edo zaintza zuzena, etengabea eta iraunkorra behar badute. Salbuespen gisa, proposatzen dugu lanaldiaren murrizketa handiagoa izatea, gehienez ere % 75ekoa, behar bezala egiaztatzen bada murrizketa beharrezkoa dela.

Azkenik, Mahai Orokorrak funts gehigarriei buruzko Akordioa garatzeko egoera eta egutegia aztertzea ere proposatu dugu.

El Gobierno debe volver a contemplar el permiso por deber inexcusable ante el inicio del curso

Administrazioa 2020/08/27

El sindicato LAB ha solicitado que en la primera reunión de la Mesa General se incluyan algunas cuestiones para hacer frente a los diferentes escenarios que pueden darse con el inicio del curso escolar, entre otros, volver a activar el permiso por deber inexcusable por cuidado de menores.

Ante el inicio del curso escolar de manera presencial y vista la situación sanitaria actual, entendemos que hay que estudiar todos los escenarios posibles y negociar las condiciones para volver a activar el permiso por deber inexcusable por razón de cuidado de menores que no puedan ir a clase, bien por cierre de centros, bien por razón de contagio o cuarentena por COVID-19.

Otra de las cuestiones que hemos solicitado debatir en Mesa General es la modificación del artículo 13bis del Decreto Foral 11/2009, en el sentido de que el derecho de reducción de jornada para cuidado de hijo o hija menor afectada por enfermedad grave, no vaya ligado a una hospitalización. Nuestra propuesta es que todo el personal tenga derecho a una reducción de la jornada de trabajo de la mitad de su duración, sin reducción de las retribuciones, para el cuidado de menores afectados por cáncer o por otra enfermedad grave que implique ingreso hospitalario de larga duración o que requiera la necesidad de su cuidado directo, continuo y permanente. Excepcionalmente, proponemos que la reducción de jornada pueda alcanzar un porcentaje superior, como máximo hasta el 75% cuando se acredite debidamente su necesidad.

Por último, también hemos propuesto que la Mesa General aborde la situación y calendario para el desarrollo del Acuerdo sobre fondos adicionales.