4 4 pcr navarrra

Arduragabekeriak ez du etenik PAGNAn, ezta Covid-19aren mehatxupean ere!

PAGNA 2020/08/24

Kontratu berri batekin edo oporren ondoren lanean hasten diren langileei PCR proba egiten zaie lanean hasi ondoren. Duela gutxi, langile batek positibo eman du, eta birusa zentro batean sartu da. LABek eskatzen du probak lanean hasi aurretik egiteko eta errefortzu kontratu gehiago egiteko.

LABek salatu nahi du PAGNAko langile berriei eta oporretatik itzultzen direnei egiten zaizkien PCR probak atzerapenarekin egiten ari direla, langile horiek lanean hasi ondoren egiten baitzaizkie. Horrek esan nahi du egunak daramatzatela lanean proba egiten zaienean.

Esan beharrik ez dago, horren ondorioz, zentroetako langile guztiak -egoiliarrak barne- arrisku larrian daudela; dagoeneko errealitate bihurtu den arriskua, tamalez. Langile batek positibo eman du, eta bere lankideak eta egoiliarrak arriskuan jarri ditu. Orain PCR testa egin beharko zaie pertsona horiei guztiei eta zentroko solairu oso bat isolatu.

Baina kudeaketa txar horrek baditu beste ondorio larri batzuk; izan ere, Agentziak uko egiten dio "gaixotuak" izan daitezkeen langileek beren proben emaitzak jaso bitartean, haiek ordezkatzeko kontratazioak egiteari. Gauzak horrela, egoiliarrentzako arreta gutxitzen ari da gehien behar dutenean. Horregatik, LABek eskatzen du lehenbailehen egin daitezela errefortzu kontratazioak, egoera horiek ahal den neurrian saihesteko eta erabiltzaileei zerbitzu publiko egokia bermatzeko.

Ez dago aitzakiarik arduragabekeria horretarako. Ez dugu onartuko langileekiko eta egoiliarrekiko errespetu falta gehiagorik.

Aski da! Guztion segurtasuna eta osasuna ez dira jolasa!

La irresponsabilidad no cesa en la ANADP, ni siquiera ante la amenaza de la Covid-19

ANADP 2020/08/24

A quienes se incorporan al trabajo con un nuevo contrato o tras sus vacaciones se les realiza la prueba PCR después de empezar a trabajar. Recientemente una trabajadora ha dado positivo, por lo que el virus ya ha entrado en un centro. Desde LAB exigimos que realicen las pruebas antes de la incorporación al trabajo y que se hagan más contrataciones de refuerzo.

Desde LAB queremos denunciar que las pruebas PCR que se realizan tanto a las nuevas trabajadoras de la ANADP como a las que regresan de sus vacaciones, se están llevando a cabo con retraso, posteriormente a que estas trabajadoras se incorporen a sus puestos. Esto significa que no se les realiza la prueba antes de empezar a trabajar, sino que ya llevan días trabajando cuando se les realiza.

Sobra decir que esto hace que todo el personal de los centros (personas residentes incluidas) corran un grave peligro; un peligro que por desgracia ya se ha hecho realidad. Una trabajadora ha dado positivo, por lo que se ha puesto en riesgo a sus compañeras y a residentes. Ahora habrá que realizar test PCR a todas esas personas y aislar a toda una planta del centro.

Pero las graves consecuencias de tan mala gestión no acaban ahí, ya que mientras se espera a que salgan los resultados de las trabajadoras que se han podido ver “afectadas”, la Agencia se niega a realizar las contrataciones oportunas para sustituir a ese personal. De esta forma, se está disminuyendo la atención a las personas residentes cuando éstas más la necesitan. Por eso, desde LAB exigimos que se realicen cuanto antes contrataciones de refuerzo, para evitar estas situaciones en la medida de lo posible y garantizar un servicio público adecuado a las personas usuarias.

No hay excusa posible para tal irresponsabilidad. No vamos a admitir más faltas de respeto al personal y a los residentes.

¡Basta ya de jugar con la seguridad y la salud de todas y todos!