ADMope

Aurrera doaz Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren menpeko hautapen prozedurak

Administrazioa 2020/08/13

Besteak beste, deialdi hauetako euskara probak egiteko egunak argitaratu dira: sistema informatikoetako teknikari-ofizialen oposizioa, atezainen kontratazio zerrendak eta zerbitzu orokorretako lekualdatze-lehiaketa. 

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak atzo, abuztuak 12, abian dauden hautapen prozedura batzuei buruzko informazio hau zabaldu zuen: 
  • Albaitarien aldi baterako kontratazioetarako deialdia: navarra.es atarian argitaratu da izangai onartuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena. Bertan, ariketa egiteko eguna ere finkatzen da.
  • Zaintzaileen oposizioa: lehenengo ariketaren behin betiko puntuazioak argitaratu dira, baita bigarren ariketa egiteko eguna ere. 
  • Euskara probak: kasuan kasuko deialdiari dagokion fitxan argitaratu dira deialdi hauetako euskara probak egiteko egunak: atezainen kontratazio zerrendak, sistema informatikoetako teknikari-ofizialen oposizioa eta zerbitzu orokorretako lekualdatze-lehiaketa. 
  • Sistema informatikoetako teknikari-ofizialen oposizioaren ondoriozko kontratazio zerrendak: aste honen bukaeran argitaratuko den ebazpenaren bidez onetsiko da sistema informatikoetako teknikari-ofizialen oposizioaren ondorioz sortuko diren aldi baterako kontratazioetarako izangaien behin-behineko zerrendak, eta 10 egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko eta euskara maila egiaztatzeko. 
  • Haur-hezitzaileen oposizioaren ondoriozko kontratazio zerrendak: aste honen bukaeran argitaratuko den ebazpenaren bidez onetsiko da haur-hezitzaileen oposizioaren ondorioz sortuko diren aldi baterako kontratazioetarako izangaien behin-behineko zerrendak, eta 10 egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko eta euskara maila egiaztatzeko. 
  • Sistema informatikoetako teknikari-ofizialen oposizioa: heldu den astean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena. Horrekin batera, lehenengo ariketa egiteko eguna jakinaraziko da. 
  • Liburutegiko arduradunen oposizio-lehiaketa: heldu den astean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena. Horrekin batera, lehenengo ariketa egiteko eguna jakinaraziko da.

Siguen adelante los procedimientos de ingreso dependientes de Función Pública

Administrazioa 2020/08/13

Entre otras resoluciones, se han publicado fechas de las pruebas de euskera para la oposición de OTSI, para las listas de contratación de conserje y para el concurso de traslados de Servicios Generales.

La Dirección General de Función Pública informó ayer, 12 de agosto, de los siguientes avances en lo que a los procedimientos de ingreso en proceso se refiere:

  • Convocatoria temporales Veterinario: Publicada en el portal navarra.es la Resolución que aprueba las listas definitivas de admitidos y la fecha de la prueba.
  • Oposición de Cuidador: Publicadas las puntuaciones definitivas de la primera prueba y la fecha de la segunda prueba.
  • Pruebas de Euskera: Publicadas, en las fichas de las respectivas convocatorias, las fechas de las pruebas de euskera de las listas de contratación de Conserje, de la oposición de OTSI y del concurso de traslados de Servicios Generales.
  • Listas contratación derivadas de la oposición Oficial Técnico Sistemas Informáticos: A finales de esta semana se publicará la Resolución que aprueba las listas provisionales de aspirantes a la contratación temporal derivadas de la oposición de OTSI y que abre el plazo de 10 días hábiles para reclamaciones y para la acreditación de euskera.
  • Listas contratación derivadas de la oposición Educador Infantil: A finales de esta semana se publicará la Resolución que aprueba las listas provisionales de aspirantes a la contratación temporal derivadas de la oposición de Educador Infantil y que abre el plazo de 10 días hábiles para reclamaciones y para la acreditación de euskera.
  • Oposición de Técnico Superior Sistemas Informáticos: la próxima semana se publicará en el BON la Resolución que aprueba las listas definitivas de admitidos y la fecha de la primera prueba.
  • Concurso-Oposición de Encargado de Biblioteca: la próxima semana se publicará en el BON la Resolución que aprueba las listas definitivas de admitidos y la fecha de la primera prueba.