ADM negociacion

LABek Suhiltzaileen Zerbitzuko langile guztiei: negoziatzeko ordua da

Administrazioa 2020/08/05

Langileen Batzordeak adostutako aldarrikapen-plataformak indarrean jarraitzen du oso-osorik.

Erreklutamenduetara ez joateko hartu genuen presio-neurria fruituak ematen hasi da, eta negoziatzen hasteko baldintza egokietan gaude. Kontseilariak berak datozen urteetarako langile berriak kontratatzeko kronograma sinatu du (guztira, 127 suhiltzaile berri, eskatu genion bezala). Egoera aldatu egin da, bistan da, eta hitz onak baino zerbait gehiago dugu orain. Izan ere, duela egun batzuk arte, hitz ederrak baino ez ziguten eskaintzen.

Denok dakigunez, LABentzat plantilla egonkortzea gai estrategikoa da; historikoki hala izan da eta hala izaten jarraituko du. Plantilla nahikoa izatea etorkizunerako bideragarritasunaren bermea da, are gehiago gurea bezalako zerbitzu konplexu eta beharrezko batean. Baina, horrez gainera, gure aldarrikapenak lortzeko bermea ere bada, eta kalitatezko lan publikoa banatzeko oinarria.

127 lanpostu berri. Gobernuak agindu digu Mahai Orokorrera kopuru hori eramanen duela, eta sindikatuen onespena izatea espero du.

Gure parkeen egoera oso delikatua da. COVIDaren ondorioz, 38 suhiltzaile berriek lanean hasteko eguna atzeratu behar izan dute, eta horrek muturrera eraman du langile faltak eragindako egoera tamalgarria. Errua gurea ez den arren eta erantzuleak ez garen arren, gu gara egoera hori ordaintzen ari garenok, jokoan dagoena gure segurtasuna baita, eta, zeharka, herritarren eta haien ondasunen segurtasuna. Baina ezin dugu jokatu gure inguruan ezer gertatuko ez balitz bezala: krisi ekonomiko, sozial eta sanitario larria dugu begien aurrean, guztiok astintzen gaituena (familiak, koadrilak, etab.). Hori dela eta, egoera berri honen aurrean, beste irakurketa bat partekatu nahi dugu gainerako sindikatuekin eta, batez ere, langileekin, eta negoziazio prozesu bat hasi nahi dugu. Ildo horretan, borondate ona erakusteko, parkeetan eguneroko minimoen kudeaketa erraztuko dugu.

Era berean, gaur bertan, LABek publikoki eskatu behar dio Nafarroako Gobernuari eta, zehazkiago, Barneko kontseilariari, Barneko zuzendari nagusiari eta Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariari, negoziazio prozesu bat hastea berehala. Negoziazio prozesu horri hasiera emateko, ezinbestekoa da mahai sektoriala biltzeko deia egitea lehenbailehen, honako puntu hauek jorratzeko:

• Mahai horretan negoziatu beharreko dokumentuan sartzea suhiltzaile-lanpostuen deialdiaren kronologiari buruz Barneko kontseilariak sinatutako dokumentua.

• Kontseilariak konpromisoa hartzea Mahai Orokorrean negoziatzeko gure lanpostu-osagarriaren berrikuspena eta eguneratzea, aldarrikapen historikoa baita guretzat. LABek konpromiso hori bere gain hartzea eskatu nahi die gainerako sindikatuei, ahots bakarrarekin joan gaitezen gure ustez bidegabekeria historiko bat dena erreibindikatzera.

• Erregelamendu negoziatua. Gehienez ere sei hilabeteko epean, zuzendaritzak Langileen Batzordeari aurkeztu beharko dio egiturari, maila-igoerei, eginkizunei eta antzekoei buruzko erregelamendu bat, Babes Zibilari eta Larrialdiei buruzko Legean txertatuko dena.

• Behar adinako kabo-lanpostu betetzeko deialdia ateratzea berehala, bukaera emateko bitarteko egoerei eta zenbait egunetan kaborik gabe lan egin beharrari.

Beste behin ere, suhiltzaileak izango gara zerbitzua salbatuko dugunak. Ahaleginak merezi duela uste dugu, eta, horregatik, eskua luzaturik dugu.

LAB a todo el personal de bomberos: Ahora es el momento de ponerse a negociar

Administrazioa 2020/08/05

La plataforma reivindicativa acordada por la Comisión de Personal sigue plenamente vigente.

La medida de presión puesta en marcha de no acudir a los reclutamientoas ha comenzado a dar sus frutos. Hemos conseguido un escenario deseado para comenzar a negociar. El propio Consejero ha firmado un cronograma de nuevas incorporaciones en los próximos años (un total de 127 nuevos bomberos-as, como le solicitamos). Desde luego la situación ha cambiado y tenemos algo más que buenas palabras que era lo único que teníamos hasta hace unos días.

Como es conocido por todos, para LAB la estabilización de la plantilla es un tema estratégico, lo ha sido históricamente y lo seguirá siendo. Una plantilla suficiente es garantía de viabilidad a futuro para un servicio tan complejo y necesario como el nuestro, es garantía para conseguir nuestras reivindicaciones y es reparto de trabajo público y de calidad.

127 nuevas plazas, que el Gobierno se compromete a llevar a Mesa General, donde espera contar con la aprobación de los sindicatos.

La situación en los parques es muy delicada. El retraso en la incorporación de los 38 nuevos bomberos (a causa de la COVID) ha sido la puntilla a la escasez de personal y, aunque ni es nuestra culpa, ni somos los responsables, sí somos los paganos, pues lo que está en juego es nuestra seguridad y de manera indirecta la de la ciudadanía y sus bienes. Asimismo nosotros no podemos actuar como si a nuestro alrededor no pasase nada: crisis económica, social y sanitaria que nos sacude a todos (familias, cuadrillas, etc,) Es por lo que nos planteamos hacer una nueva lectura compartida con el resto de sindicatos y sobre todo con la plantilla ante esta nueva situación y comenzar una negociación. En este sentido, como muestra de buena voluntad, vamos a facilitar la gestión de los mínimos diarios en los parques.

A su vez, hoy mismo, desde LAB vamos a emplazar al Gobierno de Navarra y más en concreto al Consejero de Interior, a la Directora General de Interior y al Director del Servicio de Bomberos a comenzar una negociación de manera inmediata. Negociación que pasa por la convocatoria inmediata de una Mesa Sectorial para tratar los siguientes puntos:

• Inclusión del documento ya negociar en dicha Mesa del documento ya firmado por el Consejero de Interior sobre la cronología de convocatoria de plazas de bombero.

• Compromiso por parte del Consejero de negociar en Mesa General la reivindicación histórica de revisión de nuestro complemento de puesto de trabajo y su actualización. Compromiso que LAB piensa exigir al resto de sindicatos para ir con una sola voz a reivindicar lo que entendemos es una injusticia histórica.

• Reglamento negociado. En un plazo no superior a seis meses la dirección debe presentar a la Comisión de Personal el reglamento que incluya todo lo relativo a estructura, ascensos, funciones… y su inclusión en la Ley de Protección Civil y Emergencias.

• Convocatoria inmediata de suficientes plazas de ascenso a cabo, para poner fin a las interinidades y a la ausencia de esa figura algunos días.

Una vez más vamos a ser los bomberos y bomberas de este servicio los que lo vamos a salvar. Creemos sinceramente que merece la pena. Ahí estaremos todos y todas.