ADM vergel sos

Kontzentrazioa, El Vergelen antolaketa-eredu berria ezartzeko baliabiderik ez dagoelako

ANADP 2020/06/25

descargas de archivos.orig PDF Langileen Batzordearen irakurketa

LABek begi onez ikusten du eredu berria, eta ematen den zerbitzuan eragin positiboa izan dezakeela uste dugu. Baina gure ustez presaka ezarri nahi da eta une honetan ez dago baldintza egokirik antolaketa hori aurrera eramateko.

El Vergel egoitzako langileok elkarretaratzea egin dugu ostegun eguerdian, PAGNAko Gerentziak eta zentroko Zuzendaritzak ezarri nahi duten antolaketa eta kudeaketa eredu berriak behar dituen baliabideak eta bitartekoak eskatzeko.

Ezarri nahi duten sistemaren oinarria da langileak diziplina anitzeko taldeen arabera antolatzea eta talde bakoitzak erabiltzaile jakin batzuk soilik artatzea. LABek positibotzat jotzen du abiapuntu hori, uste baitugu erabiltzaileen kalitatea hobetuko duela, egoiliar bat artatzen duen taldea beti berbera izango baita.

Hala ere, badakigu ez dela unerik egokiena eredu berria ezartzeko, plantilla ahituta baitago Covid igaro ondoren; gainera, ez dago behar adina langilerik profesional-taldeak sortzeko, eta zentroak gaur egun dituen azpiegiturak ere ez dira egokiak. Horrela, bada, El Vergeleko Langileen Batzordearen deialdiarekin bat eginda, LAB ere zentroaren atarian bildu da, baliabide gehiago eskatzeko eta aldarrikatzeko eredu berria martxan jartzeko prozesua egokiagoa, pausatuagoa eta irmoagoa izan dadila.

Concentración por la falta de medios para instaurar el nuevo modelo organizativo en El Vergel

ANADP 2020/06/25

descargas de archivos.orig PDF Lectura de la Comisión de Personal

Desde LAB vemos con buenos ojos el nuevo modelo, y creemos que puede incidir positivamente en el servicio que se presta. Pero creemos que se pretende implantar de manera precipitada y que ahora mismo no se dan las condiciones idóneas para llevarlo a cabo.

Las y los trabajadores de la residencia de El Vergel nos hemos concentrado este pasado jueves al mediodía para exigir los recursos y medios necesarios que requiere el nuevo modelo organizativo y de gestión que la Gerencia de la ANADP y la Dirección del Centro quieren instaurar.

El sistema que quieren implantar parte de la base de organizar a la plantilla por equipos pluridisciplinares y que cada uno de ellos atienda únicamente a unas determinadas personas usuarias, un punto de partida que desde LAB valoramos positivamente pues creemos que incidirá en la mejora de la calidad a las y los usuarios en tanto en cuando el equipo que atienda a una persona residente será siempre el mismo.

Sin embargo, somos conscientes de que el momento y las condiciones para que se dé esta implantación no son las óptimas, pues la plantilla está exhausta tras el paso de la Covid, no hay personal suficiente para crear los equipos de profesionales y ni siquiera las infraestructuras con las que cuenta el Centro actualmente son las idóneas.
Así pues, atendiendo a la convocatoria de la Comisión de Personal de El Vergel, LAB también se ha concentrado a las puertas del Centro en para exigir más medios y una implantación del nuevo modelo más adecuada, paulatina, y firme.