ADM Chomsky

Beldurraren pandemia

Iritzi artikulua |Mikel Xabier - Suhiltzailea| 2020/06/03

Noah Chomsky hizkuntzalariak jendearen kontrol soziala egiteko manipulazio mediatikorako 10 estrategia biltzen zituen zerrenda bat prestatu zuen. Haietako batek zera zioen: “Arazoak sortzea, eta, gero, konponbideak eskaintzea: arazoa-erreakzioa-konponbidea. Arazo bat sortzen da jendearengan nolabaiteko erreakzio bat sortzeko, hots, jende hori bihur dadin onartu nahi diren neurrien eskatzailea.

Arazoa: krisi ekonomikora eramanen gaituen osasun krisia. Ez dut esan nahi Gobernuak asmatu duela birusa, baina uste dut egoera aprobetxatzen ari dela neurriz kanpora eramateko. Ez dakit ezjakintasunagatik den, tentu handiz jokatu nahi duelako edo multinazionalen interes ekonomikoen presioagatik.
Erreakzioa: hiltzeko beldurra (gu edo gure ingurukoak), edo beldurra eritasunak uzten ahal dituen ondorioei. Beldurra, segurtasun eza, zalantzak. Segurtasuna eskatzen dugu.
Konponbidea: konfinamendua, urruntze soziala, maskarak, txertoak, kontrol soziala (eta horretarako: teknologia berriak).

Gutariko batzuek, agian, horrelako galderak egin dizkiogu geure buruari: neurri horietatik zenbat onartuko genituzkeen Gobernuak eta komunikabideek beldurraren birusa barren-barreneraino sartu izan ez baligute? Orain, badirudi birusa osasun publikoko arazorik handiena dela, baina gure inguruan izan dira eta badira beste osasun arazo batzuk halako irmotasunarekin eta zorroztasunarekin tratatu ez direnak: atmosferaren kutsadura, ibaien kutsadura, elikagai transgenikoak, beharrezkoak ez diren txertoak (gripearen aurkakoa, esate baterako, eraginkortasunik ez duela eta bigarren mailako ondorioak uzten dituela jakin arren, gomendatzen segitzen dutena), gehiegizko medikazioa, tabakoa (koronabirusak baino jende gehiago hiltzen du), alkohola, substantzia toxikoak dituzten elikagaiak, eta abar, eta abar.

Nire iritziz, izurrite hau beste helburu batzuetarako erabiltzen ari dira. Gainera, beren burua salbatu nahi dute nola edo hala, eta, horretarako, ez zaie inporta euliak kanoikadaz hiltzea. Izan ere, ur nahasietan, arrantzaleen irabazia. Pentsatu dugu nork atera behar duen egoera honetatik etekinik handiena? Farmazia-industriak (txertoak guk geuk ordainduko ditugu), teknologia-industriak (dronak, aplikazio informatikoak jakiteko nork duen birusa eta, horrela, lasai egon ahal izateko), gastu militarrak (handituko dituzte, seguru, gure salbatzaileak direla saldu digutelako). Interes ekonomiko asko daude jokoan. Izan gaitezke eszeptikoak, pixka bat bederen. Nire ustez, beldurra barreneraino sartu digute, eta zerbaitetan sinetsi beharra daukagu. Eta esaten dizkiguten gauzak sinesten ditugu horrek segurtasun sentsazio faltsu bat ematen digulako (hilketa bat dagoenean norbait atxilotzen dutenean bezala. Lasai geratzen gara. Ia jende guztiak ontzat ematen du bera dela erruduna. Errazena da).

Eta txertoak iristen direnean, haien eraginkortasunaz eta segurtasunaz fidatu behar gara jakinda enpresa farmazeutikoak lehia bizian daudela lehenbizikoa nork aterako? Diru asko dago jokoan. Baina badirudi denak balio duela birusa geldiarazteko. Beldurra sartzen digute, eta segurtasuna bilatzen dugu, baina aztertu beharko genuke zeren truke. Zergatik ez dugu erantzukizunez jokatzen, eta, lehenik eta behin, zergatik ez gara geure osasunaz arduratzen beste batzuen esku utzi beharrean? Osasuna ez da gaixotasunik ez izatea. Osasuna da elikadura ona izatea, jarduera fisikoa egitea, emozioak egoki kudeatzea, geure burua bakean izatea… Eta etxean sartzen gaituzte, eta gizartetik aparte bizi gaitezen nahi dute etsai ikusezin bati aurre egiteko. Batzuetan, okerragoa izaten da sendabidea gaixotasuna bera baino. Arau batzuk ezartzen dizkigute, toki batetik bestera ezberdinak direnak, inork ez baitaki zein den konponbiderik onena. Gero, arauak betetzen ez dituztenei errua botatzen diegu besteentzako arriskua eragiteagatik. Oso ongi saldu diguten arrisku bat. Eta horrenbesterako ez balitz? Inork ezagutzen du neurri horiek guztiek nolako ondorioak utziko dituzten gure osasun fisikoan, mentalean, emozionalean edo gure lan ingurunean? Inork ere ez. Neurri batzuk erabat zentzugabeak dira: mendi buelta bat egitea arriskutsua dela, konparazio batera. Zergatik onartzen dugu? Kolektibo zaurgarriak babestu behar dira eta gaixorik dagoen jendea konfinatu behar da, ados. Baina halako neurri gogorrak hartu behar dira?

Joka dezagun osasun onaren alde, beldurrik gabe, eta ez ustezko etsai batengandik defendatzearren; birusak min handiagoa eragin behar du sortzen duen beldurragatik jendea hiltzeko benetan duen ahalmenagatik baino. Uko egin diezaiogun pentsamendu bakarra sinesteari. Eta ikas dezagun denok, gure ustez sekula ikasiko ez duten horiei gainetik begiratu beharrean. Izan gaitezen apalagoak. Zalantza egin dezagun, ez sinetsi dena, iturri independente eta zientifikoetara jo informazio bila, izan gaitezen arduratsu, eta, batez ere, utzi diezaiogun jendea beldurtzeari, faborez.

Pandemia del miedo

Artículo de opinión |Mikel Xabier - Bombero| 2020/06/03

El lingüista Noah Chomsky elaboró una lista de 10 estrategias de manipulación mediática para el control social de las masas. Una de ellas decía: ¨Crear problemas y después ofrecer soluciones: Problema-reacción-solución. Se crea un problema para causar cierta reacción en el público a fin de que éste sea el mandante de las medidas que se desea hacer aceptar.

Problema: Crisis sanitaria que llevará a crisis económica. No digo que el Gobierno se haya inventado el virus, pero sí creo que se está aprovechando para sobredimensionarlo. No sé hasta qué punto es ignorancia, hasta dónde es curarse en salud y hasta dónde obedece a intereses económicos de multinacionales.
Reacción:
Miedo a la muerte, nuestra o de personas de nuestro entorno, o quizás miedo a las secuelas de la enfermedad. Miedo, inseguridad, incertidumbre. Demandamos seguridad.
Solución: Confinamiento, distanciamiento social, mascarillas, vacunas, control social (y para esto: Nuevas tecnologías).

Preguntas que quizás algunos de nosotros nos hacemos: ¿Cuántas de estas medidas habríamos aceptado si el Gobierno y los medios no nos hubieran inoculado el virus del miedo a través de los medios? Ahora parece que el virus es un gran problema de salud pública, cuando hay y ha habido muchos otros que no se han tratado con la misma contundencia y severidad: contaminación atmosférica, contaminación de ríos, alimentos transgénicos, vacunas innecesarias como la de la gripe (innecesarias, ineficaces, con efectos secundarios, lo saben y siguen suministrándola), sobremedicación, tabaco (mata más gente que el coronavirus…), alcohol, alimentos procesados que llevan sustancias tóxicas, y más.

En mi opinión se está utilizando esta epidemia con otros fines, además de salvar el culo y matar moscas a cañonazos. Hay un dicho que dice “A río revuelto ganancia de pescadores”. ¿Hemos pensado quién va a salir beneficiado de todo esto? Industria farmacéutica (nos vamos a pegar por las vacunas), industria tecnológica (drones, aplicaciones informáticas para saber quién tiene el virus y poder estar tranquilos), gastos militares (seguro que aumentan porque nos han vendido que ellos son nuestros salvadores)... Realmente hay muchos intereses económicos en juego. Seamos un poco escépticos al menos. En mi opinión, nos han metido el miedo y necesitamos creer. Y nos creemos cosas que nos dicen porque nos da una falsa sensación de seguridad (lo mismo que cuando hay un crimen y detienen a alguien. Ya estamos tranquilos. Casi todo el mundo da por hecho que es el culpable. Es lo más fácil).

Y cuando vengan las vacunas, ¿nos vamos a fiar de su efectividad y de su seguridad cuando hay una competición por parte de las farmacéuticas para ver quién la saca primero? Hay mucho dinero en juego. Pero parece que todo vale para frenar al virus. Nos meten el miedo y buscamos seguridad, pero habría que ver a qué precio. ¿Por qué no hacemos un ejercicio de responsabilidad y para empezar nos responsabilizamos de nuestra salud en vez de dejarla en manos de otros? La salud no es ausencia de enfermedad. La salud es una buena alimentación, actividad física, no abusar de medicamentos, contacto con la naturaleza, relaciones sociales, afectividad, gestión emocional, paz mental… Y nos encierran en casa y quieren que nos distanciemos por miedo a un enemigo invisible. A veces es peor el remedio que la enfermedad. Nos imponen unas normas, en cada país diferentes, ya que nadie sabe a ciencia cierta qué es lo mejor. Luego responsabilizamos a los que no cumplen las normas por crear un peligro para los demás. Un peligro que nos lo han vendido muy bien. ¿Pero y si no fuera para tanto? ¿Alguien conoce las consecuencias que van a tener todas estas normas a nivel de salud mental, física, emocional y a nivel laboral? Nadie lo sabe. Hay medidas absurdas, como la que nos dice que el paseo por el monte es un riesgo. ¿Por qué lo aceptamos? Proteger a la población vulnerable es una cosa; confinar a los enfermos vale, pero ¿hacen falta medidas tan drásticas realmente?

Actuemos en pro de una buena salud, sin miedo, y no en defensa de un supuesto enemigo que va a hacer más daño por el miedo que genera que por su verdadera letalidad. Huyamos de creernos un pensamiento único. Y aprendamos cada uno en lugar de mirar con superioridad moral a los que damos por hecho que no aprenden. Un poco más de humildad. Dudemos, seamos escépticos, informémonos de fuentes independientes y científicas, seamos responsables y, sobre todo, por favor, dejemos de meter miedo a la gente.