ADM recortes vacaciones ISPLN

Oporrak 2020: NOPLOI edo nola bihurtu betebehar eskubide bat

NOPLOI 2020/06/01

Beste behin ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak alde bakarreko murrizketak ezarri nahi dizkio oporrak hartzeko langileek duten eskubideari; murrizketa horiek ez daude jasota indarrean dagoen araudian, eta, gure ustez, berau urratu ere egiten du.

Oporren, lizentzien eta baimenen erregelamenduak, 11/2009 Foru Dekretuan jasotakoak, honako hau ezartzen du 6.5 artikuluan:

"Oro har, langileek eskubidea izango dute erregelamenduz zor zaizkien oporretatik 15 egun udan hartzeko, ekainaren 15etik irailaren 15era. Gainerakoa urtean zehar hartuko da, zerbitzuaren beharrak errespetatuz eta lana eta familia uztartzearen arloan indarrean dagoen araudia kontuan hartuta".

NOPLOIn, ordea, eskubide hori betebehar bihurtu nahi da, langile guztiei zirkular bat bidali baitzaie oporrak nola hartu behar dituzten esateko, honako baldintza hauetan:

a) Beharrezkoa den unitateetan, gutxienez 15 opor-egun hartuko dira udan, 2020ko ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean, eta gainerakoa urtean zehar banatuko da, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Aurrerago, honako hau ezartzen du:
b) "Zerbitzu-/atal-/unitateetako buruek baldintzatu dezakete 2020ko azaroaren 29tik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean oporrak hartzea; langile bakoitzak 5 egun hartu ahal izango ditu gehienez, betiere beharrezkoa bada zerbitzuen funtzionaltasun osoa bermatzeko eta beharrek hala eskatzen badute.

Oporrak hartzeko txandak elkarren segidan antolatzeko ahalegina egingo da, kategoria bereko langileen oporraldiak segidan izatea bermatzeko eta, hala, unitate guztien funtzionaltasunari eutsiko zaio".

Aurreko txanda batzuetan adierazi genuen bezala, araudiak ez ditu inoiz murrizketa horiek jaso eta, gainera, gatazka sortzen du ez dagoen tokian. Jendeak oporrak kateatzea planteatzearen zentzu bakarra da ordezkapen-kontratu duinak osatzea; baina ez dago hori hedatzerik eta, beraz, ezin da adierazi. LABek behin eta berriz esan du jokabide horrek gatazka sortzen duela ez dagoen lekuan, mundu guztiak baitaki oporrak zerbitzuaren beharren mende daudela.

Gure ustez, oporrak antolatu egin behar dira eta, seguruenik, denek hartzekoak izango dituzte, guztiak ez badira, gehienak. Baina uste dugu zentzuz jokatu behar dela eta oporrak langileekin batera antolatu behar direla, ahalik eta hobekien egin dadin.

Gure iritziz, NOPLOIren planteamenduak eraso egiten dio langileak oporrak komeni zaionean hartzeko duen eskubideari eta, gainera, indarrean dagoen araudiaren kontra egiten du.

Horregatik, berriz ere eskatzen diogu NOPLOIri indarrean dagoen araudia aplika dezala; eta langileei, era berean, arazorik izanez gero, beren ordezkari sindikalengana jo dezatela honako posta elektroniko honen bidez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Vacaciones 2020: ISPLN o cómo convertir en obligación un derecho

ISPLN 2020/06/01

Una vez más el Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra pretende establecer unilateralmente restricciones al derecho de la plantilla a disfrutar de sus vacaciones; restricciones, que no constan en la normativa vigente y a nuestro entender incluso la contraviene.

El Reglamento de vacaciones, licencias y permisos, recogido en el Decreto Foral 11/2009, establece lo siguiente en su artículo 6.5:

"Con carácter general, se establece el derecho del personal a disfrutar hasta 15 días de sus vacaciones reglamentarias en verano, del 15 de junio al 15 de septiembre. El resto se disfrutará a lo largo del año, respetando las necesidades del servicio y teniendo en cuenta la normativa vigente en materia de conciliación de la vida laboral y familiar del personal".

En el ISPLN este derecho se quiere convertir en obligación, al enviar una circular a todo el personal para decir cómo han de disfrutar sus vacaciones en los siguientes términos:

a) "En aquellas unidades que sea necesario, se disfrutarán de un mínimo de 15 días de vacaciones en verano, entre el 15 de junio y el 30 de septiembre de 2020, y el resto se distribuirá a lo largo del año, todo ello de acuerdo con las necesidades del servicio".

Más adelante establece lo que sigue:
b) "Los Jefes de Servicio/Sección/Unidad, podrán condicionar el disfrute de vacaciones entre el 29 de noviembre de 2020 y el 31 de enero de 2021, a un máximo de 5 días por trabajador, si es necesario, para garantizar la plena funcionalidad de los servicios y si las necesidades lo requieren.

Los turnos de disfrute de vacaciones se procurará que se distribuyan de forma sucesiva, de tal manera que a las vacaciones de un trabajador sigan inmediatamente las de otro de la misma categoría, manteniendo la plena funcionalidad de las distintas unidades".

Como ya se trasladó en ocasiones anteriores, la normativa no contempla en ningún momento estas restricciones, y además crea conflicto donde no existe. El único sentido de plantear que la gente encadene las vacaciones es conformar contratos de sustitución decentes, hecho que ya se indica que no será extensible, por lo que no cabe indicarlo. Desde LAB insistimos en que lo único que se consigue mediante este proceder es crear problemas donde no los hay, todo el mundo sabe que las vacaciones están supeditadas a las necesidades del servicio.

Entendemos que hay que organizar las vacaciones, y que seguramente todo el mundo las para coger, si no son todas, casi todas. Pero creemos que ante todo debe primar la sensatez, y que el disfrute de las vacaciones se debe organizar con el personal para poder hacerlo de la mejor manera posible.

Consideramos que el planteamiento que hace el ISPLN en este asunto es un ataque al derecho de la plantilla a disfrutar sus vacaciones cuando le sea más conveniente, y que va en contra de la normativa en vigor.

Por eso, una vez más instamos al ISPLN a que aplique la normativa existente en esta materia, y al personal a que si tiene problemas se dirija a sus representantes sindicales mediante el siguiente correo electrónico: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..