ADM trabajo

COVID-19arengatik etendako administrazio-epeak ekainaren 1ean irekiko dira berriz

Administrazioa 2020/05/27

Funtzio Publikotik jakinarazi dutenez, ekainaren 1ean jarriko dira berriz abian martxoaren 14an eperen bat irekita zutelarik eten ziren hautapen prozedurak. Gainerakoak poliki-poliki irekiko dira aurrerantzean, eta, Zuzendaritza Nagusitik adierazi dutenez, ireki ahala, horren berri emanen dute.

Alarma-egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, etenda dauden administrazio-epeak 2020ko ekainaren 1ean irekiko dira berriz.

Horretan oinarrituta, 2020ko ekainaren 1ean berriz irekiko dira martxoaren 14an etenda geratu ziren Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren hautapen prozedura batzuen epeak. Informazio hori aste honetan zehar iragarriko da deialdi bakoitzaren web-fitxan, navarra.es webgunean. Hauek dira berriz abian jarriko diren prozedurak:

  • Liburutegiko Arduradunen Oposizioa: ekainaren 1ean berriz irekiko da parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea, 21 egun naturalez, eta ekainaren 22an amaituko da.
  • Foruzaingoko Agenteen Oposizioa: ekainaren 1ean berriz irekiko da euskara eta gidabaimena egiaztatzeko epea, 6 egun baliodunez, eta ekainaren 8an amaituko da.
  • Sistema Informatikoetako Ofizial Teknikoen oposizioa: ekainaren 1ean berriz irekiko da bigarren probaren behin-behineko emaitzei alegazioak aurkezteko epea, 2 egun baliodunez, eta ekainaren 2an amaituko da.
  • Liburutegiko Arduradunen lekualdatze-lehiaketa: ekainaren 1ean berriz irekiko da parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea, egun natural batez, eta ekainaren 1ean bertan amaituko da.
  • Osasun-Kudeaketako Teknikarien lekualdatze-lehiaketa: ekainaren 1ean berriz irekiko da parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea, egun natural batez, eta ekainaren 1ean bertan amaituko da.
  • Mantentze-Lanetako 1. Mailako Ofizialen lekualdatze-lehiaketa: ekainaren 1ean berriz irekiko da euskara maila eta kargen erabilera egiaztatzeko epea, 7 egun baliodunez, eta ekainaren 9an amaituko da.
  • Mendietako Ingeniarien aldi baterako deialdia: ekainaren 1ean berriz irekiko da parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea, 6 egun baliodunez, eta ekainaren 8an amaituko da.
  • Gidarien aldi baterako deialdia: ekainaren 1ean berriz irekiko da parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea, egun baliodun batez, eta ekainaren 1ean bertan amaituko da.
  • Arkitektoen aldi baterako deialdia: ekainaren 1ean berriz hasiko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea, 3 egun baliodunez, eta ekainaren 3an amaituko da.
  • Albaitarien aldi baterako deialdia: ekainaren 1ean berriz hasiko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea, 3 egun baliodunez, eta ekainaren 3an amaituko da.

Goian esan bezala, prozesu horiek dira martxoaren 14an eperen bat irekita zeukatenak, eta, horrenbestez, egun horretan berean etenda gelditu zirenak. Gainerako deialdiak, Funtzio Publikotik esan digutenez, aldian-aldian joanen dira abian jartzen. Horien artean, honako hauek daude: Etxezainen eta Zaintzaile Gerontologiken deialdiak (ekainaren 5ean argitaratuko dira irekierari buruzko ebazpenak); Administrari Laguntzaileen deialdia (hurrengo egunetan aditzera emanen dira bigarren probako CDak entregatzeko modua, tokia eta egunak, baita behin-behineko emaitzen aurka alegazioak aurkezteko epea ere); Haur-Hezitzaileen deialdia (hurrengo egunetan aditzera emanen dira plikak modu telematikoan irekitzeko eguna, bigarren probako behin-behineko emaitzak eta bigarren probako behin-behineko emaitzen aurka alegazioak aurkezteko epea), eta Prestakuntza eta Enpleguko Erdi Mailako Tituludunen deialdia (ekainaren 1ean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena, eta 10 egun balioduneko epea egonen da erreklamazioak aurkezteko).

Era berean, ekainaren 1ean argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean lekualdatze-lehiaketa hauen deialdiak: enpresa-zientzietako diplomadunak, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak, eta Ogasuneko teknikariak.

El 1 de junio se reanudarán los plazos de los procesos suspendidos por la COVID-19

Administrazioa 2020/05/27

Desde Función Pública han anunciado que el próximo 1 de junio se reanudarán aquellos concursos que el 14 de marzo tenían plazos abiertos; es decir, los que quedaron en suspenso ese mismo día. El resto se reanudará paulatinamente, y desde la Dirección General han señalado que lo irán notificando.

En virtud del artículo 9 del Real Decreto 537/2020, de 22 de mayo, por el que se prorroga el estado de alarma, el cómputo de los plazos administrativos que hubieran sido suspendidos se reanudará con efectos de 1 de junio de 2020.

En base a ello, el 1 de junio de 2020 se reanudarán los plazos de los procedimientos de la Dirección General de Función Pública que quedaron suspendidos el 14 de marzo. Éstos, además, se anunciarán a lo largo de esta semana en las fichas web de cada convocatoria que se pueden consultar en navarra.es:

  • Oposición de Encargado de Biblioteca: el 1 de junio se reanudará el plazo para la presentación de instancias de participación, durante 21 días naturales, finalizando el plazo el 22 de junio.
  • Oposición de Agente Policía Foral: el 1 de junio se reanudará el plazo para la acreditación de euskera y de carnet conducir, durante 6 días hábiles, finalizando el plazo el 8 de junio.
  • Oposición de Oficial Técnico Sistemas Informáticos: el 1 de junio se reanudará el plazo de alegaciones a los resultados provisionales de la segunda prueba, durante 2 días hábiles, finalizando el plazo el 2 de junio.
  • Concurso de traslado de Encargado de Biblioteca: el 1 de junio se reanudará el plazo para la presentación de instancias de participación, durante 1 día natural, finalizando el plazo el 1 de junio.
  • Concurso de traslado de Técnico Gestión Sanitaria: el 1 de junio se reanudará el plazo para la presentación de instancias de participación, durante 1 día natural, finalizando el plazo el 1 de junio.
  • Concurso de traslado de Oficial 1ª/Oficial Mantenimiento: el 1 de junio se reanudará el plazo de acreditación de euskera y del manejo de cargas, durante 7 días hábiles, finalizando el plazo el 9 de junio.
  • Convocatoria temporales de Ingeniero Montes: el 1 de junio se reanudará el plazo para la presentación de instancias de participación, durante 6 días hábiles, finalizando el plazo el 8 de junio.
  • Convocatoria temporales de Conductor: el 1 de junio se reanudará el plazo para la presentación de instancias de participación, durante 1 día hábil, finalizando el plazo el 1 de junio.
  • Convocatoria temporales de Arquitecto: el 1 de junio se reanudará el plazo de reclamaciones a las listas provisionales de admitidos y excluidos, durante 3 días hábiles, finalizando el plazo el 3 de junio.
  • Convocatoria temporales de Veterinario: el 1 de junio se reanudará el plazo de reclamaciones a las listas provisionales de admitidos y excluidos, durante 3 días hábiles, finalizando el plazo el 3 de junio.

Como se ha dicho más arriba, estos procesos son únicamente los que a día de 14 de marzo tenían plazos abiertos, y por lo tanto, quedaron en suspenso ese mismo día. El resto de convocatorias, según han confirmado desde Función Pública, irán reanudándose paulatinamente. Entre ellas quedan pendientes las siguientes: las convocatorias de Conserje y Cuidador Gerontológico (el 5 de junio se publicarán las resoluciones sobre la apertura de éstos), de Auxiliar Administrativo (en los próximos días se anunciarán las fechas, el lugar y la forma para la entrega de los CD de la segunda prueba y el plazo de alegaciones a los resultados provisionales de ésta), de Educador Infantil (en los próximos días se publicará la fecha de apertura de plicas telemáticas, las puntuaciones provisionales de la segunda prueba y el plazo de alegaciones a los resultados provisionales de la segunda prueba), y de Titulado de Grado Medio en Formación y Empleo (el 1 de junio se publicará en el BON la resolución que aprueba lista provisional de admitidos y excluidos y abre el plazo de 10 días hábiles para la presentación de reclamaciones).

Asimismo, el próximo 1 de junio también se publicarán en el BON las convocatorias de los siguientes concursos de traslado: Diplomado en Empresariales, Gestor e Investigador de Hacienda y Técnico de Hacienda.