ADM Vergel

El Vergel zentroko langileek arreta-eredu berrirako proposamenak dituzte; entzun diezaiegun

PAGNA 2020/05/22

PAGNAko gerentziak arreta-eredua aldatu nahi du El Vergel egoitzan; eredu berriak hainbat unitate izango ditu, familiarragoa izanen da, konfiantza handiagokoa eta guztiontzat seguruagoa. Baina, besterik da nola egin nahi duen aldaketa hori (azkarregi eta COVIDek langileengan utzi duen neke-ondorioak kontuan hartu gabe) eta ez zaigu modu egokia iruditzen. Une honetan, langileek beste lehentasun batzuk dituzte, eta gerentziaren eginkizuna da horiek entzutea eta kontuan hartzea.

Duela lau urte, PAGNAko gerentziak El Vergel egoitzarako arreta-eredu berri bat aurkeztu zuen, pertsona erdigunean jartzen duen eredu batean oinarrituta. Horretarako, egoiliarren bizikidetza-unitateak sortzekoak ziren, eta erreferentziazko langile berak artatuko zituen beti egoiliarrak; hala, egungo egoitzetakoa baino giro familiarragoa eta etxekoagoa bilatzen zen. Alabaina, COVIDek planak eten egin zituen, eta orain, bi hilabete geroago, gerentziak eredu berria ezarri nahi du, azkar batean eta langileen proposamenei jaramonik egin gabe.

COVIDen aurkako lehen borroka hau gainditu ondoren, El Vergelen lan egiten dugunok akituta gaude; agortuta eta pozik ere bagaude, guztion artean lortu dugulako egoera hau gainditzea, azkenean kasu positibo bakar bat izan dugu eta hori sendatua dago.

Baina bat-batean, erauntsiak hartuak bezalaxe, aldaketa sorta bat datorkigu: ingreso berriak, unitateak antolatzeko modu berria, isolamendurako eremua desagertzea... Hori guztia gertatzen ari da oso denbora laburrean eta, gainera, ordutegiak, lanaldiak eta funtzioak aldatzeko proposamena ere ailegatu zaigu... Erauntsi honen aurrean, orian sentitzen dugu etxea hankaz gora dagoela eta inoiz baino ahulagoak garela.

Mahai Sektorialean eman genuen egoera honen berri eta PAGNAko gerentziari leporatu genion azkarregi ibili izana eta langileoi informaziorik eman ez izana, ezta Langileen Batzordeari ere! Ines Francesek argudiatu zuen Osasun Publikoaren irizpidea zela unitateen eredua lehenbailehen ezartzea, langile berak beti egoiliar berberak artatzea lortzeko eta, horrela, COVIDek kutsatzeko arriskua gutxitzeko. LABek begi onez ikusten du proposatutako eredua, baina ez dugu onartzen eredu hori ezartzeko modua eta ez gaude prest anabasa honek dakarren guztia jasateko, noiz eta osasun-krisiaren hasiera gainditu berritan.

LABen ustez, orain ordutegiak, lanaldiak eta funtzioak negoziatzeko garaia da. Pandemiaren zamarik okerrena emaitza bikainarekin gainditu duen plantillari kasu egin eta bere ekarpenak kontuan hartzeko tenorea da.

Horregatik, LABeko ordezkariok honako aldarrikapen hauek bidali dizkiogu PAGNAri:

COVIDerako ezarritako zerbitzu orokorren errefortzua luzatzea. Zergatik eskaera hori? Unitateen Sistema ezartzen denean, kolektibo horrek lan-karga nabarmen handiagoa izanen duelako. Errefortzu horrenik gabe, ezinezkoa izango litzateke garbiketa eta desinfekzio egokia egiten jarraitzea, ez baitugu ahaztu behar pandemia batean murgilduta jarraitzen dugula.

• Erronkariko zentrotik etorritako egoiliarrek profil berria osatu dutela eta, unitate horretarako zaintzaile bat gehiago txanda bakoitzean. Egoiliar horiek etengabeko arreta espezializatua eskatzen dute, eta, beraz, berehala eman behar zaie prestakuntza haiek zaintzeko ardura duten langileei, behar duten arreta eskainiko badiete.

Bizikidetza Unitate bakoitzean zaintzaile bat gehiago arratsaldeetan.

Ordain ekonomikoa azken hilabeteotan txanda aldatu zieten pertsonentzat. Pandemiari aurre egiteko, goizeko ordutegia zuten pertsona batzuek txanda aldatu eta txandaka egin behar izan zuten lana eta, zenbaitetan, baita gauekoa ere. Txandaka aritzeagatik ordaintzea eskatzen dugu; salbuespenezko neurriak, salbuespenezko konponbideak.

Hiru zentroetarako neurriak

El Vergel zentrorako espreski eskatutako neurriez gain, jakin dugu PAGNAko gainerako zentroetan ere (San Jose eta Santo Domingo zentroak) neurriak hartu behar direla, garai berri honi begira. Horregatik, LABek honako hau ere eskatu dio PAGNAri:

• Deseskaladan, egoiliarren eta bisitarien artean segurtasun-neurriak hartzea, bisitak hitzorduen bidez antolatzea eta desinfekzioa ziurtatzea.

• Kontratazio berriko langile guztiei berehala egitea PCR eta ELISA testak.

• Hiru zentroei ematea asteburuetan lan egiten duten profil guztien aldi baterako kontratazioen zerrenda eguneratua, azken orduko kontratazioak azkarrago egin ahal izateko, eta, beharra dagoenean, zuzendariek deitzea.

La plantilla de El Vergel tiene propuestas para el nuevo modelo asistencial; escuchémosle

ANADP 2020/05/22

La Gerencia de la ANADP se dispone a instaurar en la residencia El Vergel un nuevo modelo de atención basado en diferentes unidades, más familiar, de mayor confianza y más seguro para todas y todos. Pero la forma en que pretenden hacerlo (excesivamente rápido y sin tener en cuenta el agotamiento que arrastra la plantilla tras el paso de la COVID) no nos parecen las más adecuadas. La plantilla ahora mismo tiene otras prioridades, y es deber de la Gerencia escucharlas y tenerlas en cuenta.

La Gerencia de la ANADP presentó hace cuatro años un nuevo modelo de atención para la residencia El Vergel, basado en una atención que sitúa a la persona en el centro. Para eso se iban a crear unidades de convivencia de residentes, donde estas personas serían siempre atendidas por el mismo personal de referencia, buscando un ambiente más familiar y hogareño que las actuales residencias. Sin embargo, la llegada de la COVID truncó los planes, y ahora, dos meses después, la Gerencia pretende implantar el nuevo modelo de una manera casi inmediata y sin atender a las propuestas de la plantilla.

Tras superar esta primera batalla contra la COVID todas las personas que trabajamos en El Vergel estamos agotadas y exhaustas, pero con la satisfacción de que entre todas y todos hemos logrado superar esto lamentando un solo caso positivo que además ya ha sanado.

Pero de repente, como si de un tsunami se tratara, nos vienen oleadas de cambios, nuevos ingresos, la implantación del nuevo modelo de unidades, la desaparición de la zona de aislamiento… Todo ello en un tiempo record y acompañado de propuestas de modificación de horarios, de jornadas, de funciones… Con todo esto, ahora sentimos que la casa donde trabajamos está patas arriba; que somos más vulnerables que nunca.

En Mesa Sectorial sacamos sobre la mesa esta problemática y recriminamos a la Gerencia de la ANADP las prisas, la nula información que hemos recibido las trabajadoras… ¡Ni siquiera informaron a la Comisión de Personal! Inés Francés alegó que era premisa de Salud Pública instaurar el modelo de unidades cuanto antes para conseguir que el mismo personal atendiera siempre a los mismos residentes y así minimizar el riesgo de contagio por COVID. Desde LAB, aunque compartimos el modelo propuesto, no aceptamos la forma de implantarlo, no estamos dispuestas a cargar con todo lo que supone este nuevo caos que nos han impuesto cuando ya habíamos superado lo peor de esta crisis sanitaria.

En opinión de LAB, ahora es tiempo de negociar plantillas, horarios, jornadas, funciones… Es tiempo de escuchar a esta plantilla que ha superado con excelente nota lo peor de la pandemia y de tener en cuenta sus aportaciones.

Por eso, las delegadas de LAB hemos enviado las siguientes reclamaciones a la ANADP:

Prolongar la contratación del refuerzo de Servicios Generales establecido para la COVID. Esta petición se basa en el aumento considerable de la carga de trabajo que ese colectivo va a sufrir con la implantación del Sistema de Unidades. De no mantenerse el refuerzo, sería imposible seguir realizando una limpieza y desinfección adecuada, ya que no debemos olvidar que seguimos inmersas en una pandemia.

Refuerzo de una cuidadora más por turno para la unidad de nuevo perfil que componen las personas usuarias trasladadas desde el centro Valle del Roncal. Éstas requieren atención especializada continua, por lo que se debe impartir, inmediatamente, formación al personal que se encarga de su cuidado, para que éste pueda ofrecerles la atención que requieren.

Refuerzo de una cuidadora más por las tardes para cada Unidad de Convivencia.

Compensación económica para aquellas personas a quienes les cambiaron el turno durante los últimos meses. Para afrontar lo peor de esta pandemia, varias personas con horario de mañana vieron cómo les cambiaron el turno a rotatorio, e incluso tuvieron que hacer alguna noche. Solicitamos que se les compense económicamente el cómputo por turnicidad; a medidas excepcionales, soluciones excepcionales.

Medidas para los tres centros residenciales

Además de las medidas solicitadas concretamente para El Vergel, hemos sido conscientes de que en el resto de centros de la ANADP (Centro San José y Santo Domingo) también hay que adoptar medidas de cara a esta nueva etapa que afrontamos. Por ello, desde LAB también hemos solicitado a la ANADP lo siguiente:

• Adoptar medidas de seguridad entre los residentes y sus visitas durante la desescalada, organizar las visitas con cita previa y asegurar la desinfección.

• Realizar urgentemente test PCR y ELISA a todo el personal de nueva contratación.".

• Facilitar a los tres centros la lista actualizada de contratación temporal de cada perfil que trabaja en fin de semana para poder realizar con mayor rapidez las contrataciones de última hora, y que sean sus respectivas direcciones las que llamen en caso de necesidad.