ADM diana

COVID-19ak tregoa eman digu zerbitzu publikoetako langileoi, baina Diario de Noticias egunkariak jomugan jarri gaitu berriz ere

Administrazioa 2020/05/19

Aretako egunkariak argitara eman dituen informazioak eta ikuspuntuek aurreko krisialdian UPNk Diario de Navarran egindako iruzkinen tankera bera hartu dute. Espero dezagun iruzkin horiek orduan ekarri zituztenak bezalako murrizketarik ez ekartzea.

Maiatzaren 18an, Diario de Noticias egunkariak Nafarroako aurrekontuetatik osasungintzako, hezkuntzako, larrialdietako, foru-poliziako eta egoitzetako langileen soldatetara bideratuko den diruari buruzko albiste bat argitaratu zuen azalean, Ogasuneko diru-sarrerak murriztu ondoren langileen gastua asko haziko dela ohartaraziz.

1. kapituluari (langileei buruzkoa) eskainitako aurrekontu-partidaren portzentajezko hazkundea, jakina, COVID-19aren krisiak eragindako diru-sarreren beherakadari zor zaio, eta ez funtzionarioen soldaten eta pribilegioen igoerari. Zer berri hemen?

Egunkari honek, zoritxarrez, ez du galdetzen nola berreskura daitezkeen Ogasunaren diru-sarrerak, baina, aipatzen ditu inbertsio berrien bidez eta laguntzen bidez ekonomia suspertzeko premia eta bi helburu horiek bateragarriak izateko ezintasuna.

Zerbitzu publikoetako langileak arazo edo eragozpen gisa jartzen dituzte berriz ere, ziurgabetasun garai honetan herritarren behar berriei aurre egiteko, osasuna, hezkuntza eta gizarte-babesa lehentasunezko premiak ez direlakoan.

Estrategia bera erabili zuen UPN/PPk 2009tik 2014ra bitarteko krisi ekonomikoan. Orduan komunikabidea Diario de Navarra zen, baina mezua bera da bietan.

Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariak hauxe adierazi zuen 2009an: "Ez dut balizko murrizketez hitz egin nahi, baina azken bi urteotan langileen gastuan izan den igoera jomugan jarri nahi dut. Funtzionario-sarearen pisua 2007an 947 milioikoa izatetik 2009an 1.176 milioikoa izatera igaro da, hau da, urtean 202 milioiko igoera Foru Ogasunaren diru-kutxan ".

Hazkunde hori, ordea, diru-sarreren beherakadarekin bat dator, eta Mirandak egotzi zien "karrera profesionalei, hitzarmen kolektiboei, lerratzeei, itxaron-zerrendei edo Hezkuntzarekin egindako hitzarmenari". "Langileen gastuak bilakaera izan du. Datu garrantzitsuak dira eta jendeak jakin behar ditu", adierazi zuen orduko sailburuak, galdetu zitzaionean diru-sarreren beherakada eta langileen gastuaren igoera batera azaltzeko arrazoiei buruz.

Hurrengo urtean, 2010ean, langileen soldata % 5 murrizten zen eta ondorengo murrizketak bestela egin ziren: abenduko ordainsaria kendu zuten, urteko lanaldia handitu zuten eta baimen eta lizentzietarako eskubideetan ere murrizketak izan ziren; horien guztien ondorioz, langileek erosteko ahalmenaren % 20 galdu zuten, eta oraindik ez dugu osorik berreskuratu.

Espero dezagun Nafarroako Gobernuak ez izatea horrelako asmorik, ez ahal gaitu ustekabean harrapatuko, 2010ekoa bezalako murrizketa sorta batekin! Ongi gogoan dugu murrizketa haiek ez zutela balio izan gizartearen prestazioak eta babesa hobetzeko, baizik eta finantza-sistema pribatuaren 60.000 milioi euroko erreskatea ordaintzeko.

La COVID-19 da tregua al personal de los servicios públicos, pero Diario de Noticias nos vuelve a colocar en el centro de la diana

Administrazioa 2020/05/19

Informaciones y planteamientos como los que ha llevado a portada el diario de Areta se asemejan peligrosamente a los comentarios vertidos por UPN en Diario de Navarra durante la anterior crisis. Esperemos que, a diferencia de entonces, estos comentarios no traigan consigo aquellos recortes.

El lunes 18 de mayo Diario de Noticias presentaba en portada una noticia sobre el dinero que desde los presupuestos de Navarra se va a dedicar a los salarios del personal de sanidad, educación, emergencias, policía foral, residencias… avisando de que, tras la reducción de los ingresos en Hacienda, el tanto por ciento que supone el gasto de personal va a crecer de forma importante.

El crecimiento porcentual de la partida presupuestaria dedicada al capítulo 1 (el referido al personal), se debe obviamente a la caída de los ingresos producida por la crisis de la COVID y no al aumento de salarios y privilegios de los funcionarios. ¡No sabemos dónde está la noticia!

Este diario, desgraciadamente, no se pregunta cómo se pueden recuperar los ingresos de Hacienda, pero sí menciona las necesidades presupuestarias para reactivar la economía a través de nuevas inversiones, ayudas… y la imposibilidad de compatibilizar ambos objetivos.

Vuelven a poner al personal de los servicios públicos como un problema o inconveniente para afrontar las nuevas necesidades de la población, como si la salud, la educación y la protección social no fuesen necesidades prioritarias de la sociedad en esta época de incertidumbres.

Es exactamente la misma estrategia que UPN/PP desarrolló en la crisis económica que se se desarrolló desde 2009 hasta 2014. Entonces el medio de comunicación era Diario de Navarra, pero el mensaje el mismo.

Álvaro Miranda, Consejero de Economía, señalaba lo siguiente en 2009: "No quiero hablar de posibles recortes, pero sí poner en el punto de mira el aumento en el gasto de personal que se ha producido en los dos últimos años. El peso del entramado funcionarial ha pasado de suponer 947 millones en 2007 a 1.176 en 2009, un incremento del 20,7% que supone 202 millones anuales a las arcas de la Hacienda Foral".

Se trata de un crecimiento que coincide justamente con la caída de los ingresos, y que Miranda atribuye a "las carreras profesionales, los convenios colectivos, los deslizamientos, las listas de espera o el convenio con Educación". "El gasto de personal ha evolucionado de esta manera. Son datos importantes para que la gente los sepa", se limitó a señalar el entonces consejero, preguntado por los motivos que le habían llevado exponer de forma conjunta la caída de ingresos y el aumento del gasto de personal.

Al año siguiente, en 2010, se recortaba el salario del personal en un 5%, luego se complementarían los recortes con la supresión de la paga de diciembre, el aumento de la jornada anual y otros ajustes sobre los derechos a los permisos y licencias; recortes que supusieron una pérdida del 20% del poder adquisitivo del personal y del que todavía no nos hemos recuperado.

Esperemos que ésta no sea la intención del actual Gobierno de Navarra, y que no quiera sorprendernos al personal de los servicios públicos con una batería de recortes como la puesta en marcha en el año 2010. Recortes que no sirvieron para mejorar las prestaciones y la protección de la sociedad, sino para pagar el rescate del sistema financiero privado de 60.000 millones de Euros.