ADM gobernua

Mahai Orokorra

Gobernuak ziurtatu du aurrez aurreko lanera itzultzea bermeekin egingo dela

Administrazioa 2020/05/09

Datorren astean, Nafarroako Gobernuak foru agindu bat argitaratuko du, futsezkotzat jotzen diren lanpostuetara era presentzialean itzultzeko baldintzak arautuko dituena, telelana lehenesten jarraituko den arren.

Foru aginduaren testua oraindik ezagutzen ez badugu ere, Gobernuak bere edukiaren zati bat aurreratu zuen joan den ostegunean bideokonferentziaz izandako Mahai Orokorrean. Oinarrian, Madrildik emandako jarraibideen oso antzekoa izango da. Aurrez aurreko lanera itzulera, lehenengo fasean, funtsezkotzat jotzen diren lanpostuetan bakarrik egingo da, eta horretarako langileak babesteko baldintzak bermatuko dira. Zerbitzuren batean ez badago babes-neurri horiek bermatzerik, ez da aurrez aurreko lanera itzultzerik izango. Nolanahi ere, asmoa da telelana sustatzea, ahal den guztietan eta aurrez aurreko lana ezinbestekoa ez denean. Jendeari telefonoz edo telematikoki emango zaio arreta, ahal dela. Ezinbesteko kasuetan bakarrik egingo da aurrez aurre.

Babes-neurriez gain (segurtasun-distantzia, okupazioa mugatzea, garbiketa orokorra, eskuak garbitzea), lan-txandak malgutu egingo dira; malgutasun horrek ez die ordutegiei eragingo, baizik eta langileek aurrez aurreko postuetan eta telelanean txandaka aritzeko aukerari. Era berean, bermatuko da babestuta egonen direla pertsona zaurgarriak, sintomak dituztenak edo Covid-19a izan dutenekin kontaktuan egon diren pertsonak. Adinekoak edo seme-alabak zaintzeko nahitaezko betebeharrengatiko baimenak bere horretan iraunen du, baina 12 urtetik beherakoak zaintzeko baino ez da izango.

Bilera berean jakinarazi ziguten lan-egutegiak eta San Fermin jaiak ere bere horretan jarraitzen dutela.

Mesa General

El Gobierno asegura que la reincorporación al trabajo presencial se hará con garantías

Administrazioa 2020/05/09

La próxima semana, el Gobierno de Navarra hará pública una Orden Foral que regulará las condiciones de la vuelta al trabajo presencial en aquellos puestos que se consideren esenciales aunque se seguirá priorizando el teletrabajo.

Aunque todavía no se conoce el texto de la Orden Foral, el Gobierno adelantó parte de su contenido en la reunión de Mesa General celebrada por videoconferencia el pasado jueves. En esencia será muy similar a las instrucciones dadas desde Madrid. La vuelta al trabajo presencial se realizará en una primera fase solo en aquellos puestos que se consideren esenciales y se garantizará las condiciones de protección de los trabajadores y trabajadoras. Si algún servicio no está preparado o no puede garantizar esas medidas de protección, no se realizará la vuelta al trabajo presencial. En cualquier caso, la idea es potenciar el teletrabajo siempre que sea posible y no sea indispensable el trabajo presencial. La atención al público se realizará preferentemente de manera telefónica o telemática. Solo en casos imprescindibles se hará de manera presencial.

Junto a las medidas de protección (distancia de seguridad, limitación de aforo, limpieza, lavado de manos…) se flexibilizarán los turnos de trabajo que no afectarán a los horarios, sino a la posibilidad de que la plantilla pueda rotar en los puestos presenciales y se combine con el teletrabajo. Asimismo se garantizará la protección de las personas vulnerables y de personas con síntomas o que hayan estado en contacto con otras con covid-19. También se mantendrá el permiso por deber inexcusable para cuidado de personas mayores o hijos e hijas, aunque la intención es que se limite a cuidado de menores de 12 años.

En la misma reunión se comunicó que el calendario laboral se mantiene tal y como está. También se mantienen los festivos de San Fermín.