ADM medidas desescalada

LABek, deseskaladari begira, segurtasun neurriak zorrozteko eskatu dio Administrazioari

Administrazioa 2020/05/06

Gobernuari zenbait proposamen egin dizkiogu lanera itzultzea segurua izan dadin langile guztientzat.
Duela gutxi, Funtzio Publikoak bidali zigun dokumentu batean jakinarazi ziguten zeintzuk diren Lan Arriskuen Prebentzioko Atalak eta NOPLOIk Administrazioan deseskalatzeko eta lan presentzialera itzultzeko prestatu dituzten jarraibideak. Hori ikusirik, LABek langileen osasuna babesteko neurri zorrotzagoak eskatu ditu, baita lan presentzialera itzuliko diren langile guztiei PCR testak eta serologia egitea ere.

Esan beharra dago oraindik ez dagoela lan presentzialera itzultzeko egutegi zehatzik, baina hartu beharreko prebentzio-neurrien plangintza nahiko aurreratua dago. Dokumentuak hainbat neurri aurkezten ditu aurrez aurreko egoera eta lanpostu desberdinetarako.

LABen, hainbat neurri bildu ditugu Administrazioak planteatzen dituenak osatzeko, eta jadanik haren esku daude. Uste dugu kasu batzuetan zehaztasun falta handiegia dagoela planteatutako neurrietan, edo ez direla kontuan hartu lan-egoera jakin batzuk. Era berean, nabarmendu dugu ez direla kontuan hartu orain arte ezagutzen ez genituen errealitate berri batzuk, telelana kasu. Kezkatzen gaituen beste kontu bat da jendearekin harreman zuzena duten lanpostuak. Arlo horretan, neurriak bermatzaileagoak izatea eskatu dugu lanpostu horietan lan egiten duten pertsonentzat. Horri guztiari buruz hitz egiteko, bihar bideokonferentzia bat eginen dugu Gobernuaren eta sindikatuen ordezkarien artean, eta neurriak zehaztea espero dugu.

Azkenik, modu presentzialean lanean hasi behar duten pertsona guztiei PCR testak eta serologia egin beharra dagoela azpimarratu dugu.

LAB pide a la Administración que extreme las medidas de seguridad de cara a la desescalada

Administrazioa 2020/05/06

Hemos remitido al Gobierno nuestras aportaciones para garantizar una vuelta al trabajo segura para la plantilla.
Recientemente, desde Función Pública, nos remitieron el documento de instrucciones planteadas por la Sección de Prevención de Riesgos Laborales y el ISPLN de cara a la desescalada y la vuelta al trabajo presencial en la Administración. Desde LAB, hemos pedido medidas más estrictas para proteger la salud de la plantilla y que se hagan test PCR y serología a todas las personas a las que afectará.

Hay que decir que todavía no hay un calendario concreto para la vuelta al trabajo presencial pero la planificación de las medidas preventivas que habrá que adoptar ya está en fase avanzada. El documento presenta una serie de medidas para las distintas situaciones y puestos de trabajo presenciales.

Desde LAB, hemos hecho una aportación de medidas que consideramos que habría que implementar para complementar las que plantea la Administración y así se lo hemos hecho llegar. Consideramos que en algunos casos existe demasiada imprecisión en las medidas planteadas o que no se ha tenido en cuenta determinadas situaciones de trabajo. También hemos hecho notar que no se ha tenido en cuenta la nueva realidad de situaciones que no habíamos conocido como el teletrabajo. Otra cuestión que nos preocupa es los puestos de atención o contacto con el público. En este ámbito hemos pedido que las medidas sean más garantistas para las personas que trabajan en esos puestos. Para hablar de todo esto, mañana vamos a realizar una videoconferencia entre el Gobierno y la representación sindical donde esperamos concretar las medidas.

Por último hemos insistido en la necesidad de realizar test PCR y serología a todas las personas que se vayan a incorporar de manera presencial a los puestos de trabajo.