ADM mendigorria

Mendigorria: PSNren lubakia euskara geldiarazteko

Iritzi artikulua 2020/04/27
Imanol Karrera Nafarroako LABeko eleduna
Iñigo Orella Nafarroako LABeko irakaskuntzako koordinatzailea


Azaroan Mendigorriko 11 familiak eskaera ofiziala egin zioten Hezkuntza Departamentuari herriko eskolan 2020/21 ikasturtean D eredua zabaltzeko (sei haur 2020-21 ikasturtean hasteko eta bost gehiago 2021/22an). Hasieran Departamentutik hitz onak entzun bazituzten ere, urtarrilaren bigarren hamabostaldian, aurre-matrikulazio garaia zetorrela, bat-batean Hezkuntza Departamentuko webgunean Medigorriako eskolan euskaraz aurre-matrikulatzeko aukera desagertu zen. Hezkuntzak ez ditu bideratu Mendigorriko eskolan D eredua eskatuz sei familiek aurkeztu dituzten aurre-matrikulak eta bere komunikazio falta agerikoa izan da; ultimatuma baino ez diete jakinarazi: hamar egunetan Mendigorrian gaztelaniaz matrikulatu ala, euskaraz nahi izanez gero, Garesen.

Hezkuntzak hasieran argudiatu zuen gutxienez zortzi haur behar zirela (hau da Geroa Baik aurreko legegintzaldian ezarritako gutxieneko ratio zentzugabea D eredua zabaltzeko zonalde ez-euskaldunean) baina Mendigorria zonalde mistoa da 2015etik eta honetan sekula ez da ezarri gutxieneko ratiorik D eredua zabaldu ahal izateko. Ikusita argudioa erortzen zitzaiola, Gimenok iazko uztailean dekretuz onartutako eskola maparen interpretazio makurra beste dekretu eta Euskararen Legearen gainetik jarri du Mendigorriko eskolan aurkeztutako aurre-matrikulak ez onartzeko eta Gareseko eskolara bideratzeko. Azken urtetan euskarazko eredu eskaria Nafarroako edozein eskolatan aurkez zitekeen erreferentzia zentroa ez izan arren. Aurten Gimenok irizpide hori aldatu du familia hauei Euskararen Legeak aitortzen dien eskubidea urratuz (25. Art.), eta 31/2007 eta 159/1988 Foru Dekretuek zehazten duten ikasleen onarpen prozedura galaraziz. Familia hauei aukeratutako hizkuntza ereduan eta ikastetxean aurre-matrikula egiteko eskubidea ukatu zaie nahita D eredua zabaltzearen inguruko erabakirik hartu behar ez izateko. Laburbilduz, trikimailu bat asmatu dute ezkutatzeko Mendigorrian dagoen D ereduko eskaria. Ofizialki ez da existitzen, beraz ez zaio erantzunik eman behar. Gainera aipatutako dekretuaren arabera (80/2019), Kontseilariak aitzakiatzat harten duen eskola mapa alda dezake beharrezkoa balitz, baina ez du nahi.

Halaber, Mendigorriko eskola landa eremuko eskola da eta halakoetan ez dago gutxieneko ratiorik gela berriak zabaltzeko. Landa eremuan badaude gelak bizpahiru ikaslerekin. D eredua Mendigorriko eskolan zabaltzea aukera izan daiteke eskola honen biziraupena ziurtatzeko eta ez ixteko Mañeru edo Ziraukiko eskolekin gertatu den bezala. PSNk erakuts dezake ea “postureotik” baino haratago, benetan landa eremuko despopulazioaren kontra eta beraien eskolen alde dagoen.

Ekonomikoki merkeago aterako litzateke D eredua Mendigorrian zabaltzea. Aurtengo sei ikasle horiek Garesera joanez gero, hiru urteko gela bikoiztu beharko litzateke 25eko ratioa gainditzeagatik eta gainera Mendigorriko ikasleei garraioa eta jantokia ordaindu beharko litzaieke.

Baina argi dago euskarazko lerroa Mendigorrian ez zabaltzeko arrazoiak ez direla ekonomikoak, ikasle kopurua, landa eremua den ala ez, eskola mapa... PSN eta Gimenok asmatutako arazo tekniko-administratibo horien atzetik benetako arrazoia ezkutatzen dute: euskararen zabalkuntza galarazteko erabaki politiko irmoa. Argi daukate jokoan dagoena ez dela soilik 11 familia hauei legeak aitortzen dien eskubideari bidea ematea ala ez, baizik eta atzetik beste herri askotan D eredua zabaltzeko sor daitekeen eskaria, eta hori ezin dute onartu. Beraiek defendatutako Euskararen Legeak dioenaren kontra (legearen helburuak euskara babestea, sustatzea eta ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzea omen dira), Mendigorria euskara gehiago zabal ez dadin lubaki garrantzitsua bilakatu da. Horregatik Gimenok Arartekoak bitan bideratutako eskariei muzin egin die ez erantzunez, eta Mendigorrian G ereduan ikasle bakarra eskolara daiteke baina ez sei D ereduan. PSN eta Gimenok badakite familiek legea beraien alde dutela, eta horregatik agindu zuzena eman dute Mendigorrian jasotako aurre-matrikulak ez bideratzeko. Eskari hori ofizialki existitzen ez bada, ez dira kontraesanetan eroriko ez Euskararen Lege kutunak aitortzen duen eskubidearen kontrako erabakirik hatuz, ezta legea errespetatuz D eredua Mendigorrian zabalduz ere.

Azken hilabetetan Nafarroan ikusi dugu Iruñean 0-3n euskararen eskaintza izugarri murriztu dutela, Euskarabideak UPNren garaietatik egiten zen D ereduaren aldeko kanpainarik ez duela egin errua maltzurki herrietako euskara zerbitzuei botaz, Sakanan Lanbide Heziketan progresiboki zerbitzua euskaraz emateko adostutako plana atzera bota dutela, unibertsitatean ez dituzte ahalbidetzen euskarazko ikasketak… Euskarafobiaren pandemia han eta hemen, Nafarroako irakaskuntzan PSN eta Navarra Suma nor baino nor gogorrago hizkuntza eskubideak urratzen, azken boladan PSN nagusi.

LABen ustez zonifikazioa gaindituz Nafarroako herritar guztien hizkuntza eskubideak aitortuko dituen euskararen lege berri bat onartzen ez den bitartean, jai daukagu, eta horretarako herri mobilizazioa ezinbesteko tresna da. COVID-19 gainditzen dugunean kalean izanen gaituzte, ez izan zalantzarik. Gure babes osoa Mendigorriko familiei. Euskarafobiari stop!!

Mendigorria: la trinchera del PSN para parar al euskara

Artículo de opinión 2020/04/27
Imanol Karrera portavoz de LAB en Navarra
Iñigo Orella coordinador de educación de LAB en Navarra

En noviembre 11 familias de Mendigorria solicitaron oficialmente al Departamento de Educación la apertura del modelo D en la escuela del pueblo para el curso 2020/21 (seis niños/as para el curso 2020-21 y cinco más para el 2021/22). A pesar de que al principio la postura del Departamento fue positiva, en la segunda quincena de enero, cuando se acercaba el periodo de prematriculación, en la web del Departamento de Educación desapareció repentinamente la posibilidad de prematricularse en euskara en la escuela de Mendigorria. Educación no ha tramitado las prematrículas presentadas por las seis familias solicitando el modelo D en la escuela de Mendigorria y su falta de comunicación ha sido evidente; sólo se les ha hecho llegar un ultimátum: en diez días o se prematriculaban en Mendigorria en castellano o, si lo deseaban hacer en euskara, lo debían hacer en Puente la Reina.

Educación argumentó inicialmente que se necesitaban al menos ocho niños/as (ratio mínimo ilógico establecido por Geroa Bai en la anterior legislatura para la apertura de nuevas líneas del modelo D en la zona no vascófona) pero Mendigorria es zona mixta desde 2015 y en esta zona nunca se ha establecido un ratio mínimo para abrir el modelo D. Visto que el argumento no se sostenía, Gimeno, en contra de otros decretos y de la propia Ley del Euskera, ha inventado una interpretación retorcida del decreto que regula el mapa escolar aprobado en julio pasado con el fin de no aceptar las prematrículas presentadas en la escuela de Mendigorria y derivarlas a la escuela de Puente la Reina. En los últimos años el modelo en euskera se podía demandar en cualquier escuela de Navarra aunque no fuera un centro de referencia. Este año Gimeno ha modificado este criterio vulnerando el derecho que la Ley del Euskera reconoce a estas familias (art. 25) e impidiendo el procedimiento de admisión del alumnado que regulan los Decretos Forales 31/2007 y 159/1988. A estas familias se les ha denegado conscientemente el derecho a la prematrícula en el modelo lingüístico y centro educativo elegido para no tener que tomar una decisión sobre la implantación del modelo D. En resumen, se han sacado de la manga una artimaña para ocultar la demanda del modelo D en Mendigorria. Como oficialmente no existe, no hay que dar respuesta. Según el citado Decreto sobre el mapa escolar (80/2019) que se usa como excusa, el Consejero puede modificar dicho mapa si fuera necesario, pero no le da la gana.

Asímismo, la escuela de Mendigorria está catalogada como escuela rural, y como tal, tampoco existe un ratio mínimo para abrir nuevas aulas. De hecho existen aulas con dos o tres alumnos/as en escuelas rurales. La implantación del modelo D en Mendigorria puede suponer una oportunidad para asegurar la supervivencia de su escuela y para que no se cierre tal y como sucedió con las escuelas de Mañeru y Zirauki. El PSN puede demostrar si más allá del "postureo", realmente está en contra de la despoblación rural y a favor de sus escuelas.

Económicamente saldría más rentable abrir un aula del modelo D en Mendigorria. Si estos seis alumnos/as se trasladaran a Puente la Reina, habría que desdoblar el aula de tres años por superar el ratio de 25 alumnos/as y además habría que pagar el transporte y el comedor a las familias de Mendigorria.

Pero está claro que las razones para no abrir la línea en euskera en Mendigorria no son económicas, el número de alumnos/as, si es escuela rural o no, el mapa escolar... Tras estas excusas técnico-administrativas inventadas por el PSN y Gimeno, se oculta la verdadera razón: la firme decisión política de impedir el avance del euskara. Tienen claro que lo que está en juego no es sólo garantizar o no a estas 11 familias el derecho que les reconoce la ley, sino la demanda que pueda surgir detrás solicitando el modelo D en otros muchos pueblos, y eso no lo pueden permitir. En contra de lo que dice la Ley del Euskara que defienden con fervor (se supone que su objetivo es proteger, promover y garantizar el derecho a aprender y usar el euskara), Mendigorria se ha convertido en una importante trinchera para frenar el avance del euskara. Por ello, Gimeno ni siquiera ha respondido a las dos peticiones del Defensor del Pueblo, y en Mendigorria no hay problema para escolarizar un único alumno en el modelo G pero sí seis en el modelo D. El PSN y Gimeno saben que las familias tienen la ley de su parte, por lo que han ordenado que no se tramiten las prematrículas recibidas en Mendigorría. Si esa demanda no existe oficialmente, no incurrirán en contradicciones ni por decidir en contra del derecho que se reconoce en la Ley del Euskara, ni por impulsar el modelo D en Mendigorria deacuerdo con la ley.

En los últimos meses en Navarra hemos visto que la oferta de euskara se ha reducido drásticamente en las escuelas infantiles de Pamplona, que Euskarabidea no ha realizado la habitual campaña desde los tiempos de UPN a favor del modelo D echando la culpa maliciosamente a los servicios de euskara de los pueblos, que han suspendido el plan acordado para que la Formación Profesional en Sakana progresivamente pueda ser en euskara, que en la universidad no se posibilita el derecho a estudiar en euskara… La pandemia de la euskarafobia aquí y allá, en la educación navarra PSN y Navarra Suma peleando a ver quién vulnera los derechos lingüísticos más y mejor, últimamente el PSN campeón de la competición.

LAB cree que mientras no se apruebe una nueva ley del euskara que reconozca los derechos lingüísticos de todos los ciudadanos/as de Navarra superando la zonificación, no se podrán garantizar, y para ello la movilización ciudadana es imprescindible. Cuando superemos el COVID-19 nos tendrán en la calle, que no lo duden. Todo nuestro apoyo a las familias de Mendigorria. ¡¡Euskarafobiari stop!!