ADM nosomosoldados

Suhiltzaileak. Ez gara soldaduak, ez, eta ez dugu soldadu izan nahi

Administrazioa 2020/04/07

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko LABetik gure gaitzespen sutsuena adierazi nahi dugu Espainiako armadako unitateak guri dagozkigun babes zibileko zereginetan sartu direlako.

Gure zerbitzua prestatuta dago militarrei agintzen ari zaizkien lanak egiteko, behar den materiala daukagu, horretarako prestatuta gaude, eta 280 suhiltzaile baino gehiago daude beren lan-ordutegitik kanpo lan egiteko prest. Zeren zain dago Nafarroako Gobernua bere baliabide guztiak aktibatzeko?

Motibazio politiko hutsagatik, bigarren mailako zereginak egitera mugatu gaituzte; zaharren egoitzak eta gobernu-egoitzak garbitzearekin, Espainiak gastu militarrera bideratzen dituen partida ekonomiko lizunak justifikatu nahi dira eta talante demokratiko zalantzakoa duen armadaren irudia garbitu nahi da.

Politika austerizidek minimoen azpitik utzi dituzte zerbitzu publikoak. Bruselari men eginez, Madrilek agintzen zuen, eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ankerkeriaz ezartzen zituzten murrizketak; eta orain sinetsarazi nahi digute militarrek aterako gaituztela ataka honetatik.

Ez, Nafarroak ez du militarren beharrik. Nafarroak behar ditu medikuak, erizainak, osasun-larrialdietako teknikariak, suhiltzaileak, babes zibileko langileak, egoitzetako laguntza-langileak, garbiketako langileak… Nafarroak egunero-egunero bere lana egiten ari den jende askoren lana behar du, bakoitza bere postutik eta anonimotasunetik; Nafarroak ez ditu behar erakustaldi eta desfile militar horiek, kameren aurrean beren burua sustatzeko eta beren irudi hondatua garbitzen saiatzeko eginak daude eta.

Baina Nafarroak gehien behar duena da bere baliabide propioak antolatzeko eta mobilizatzeko gaitasuna, Gobernuaren ordezkaritzaren esku-sartzerik gabe eta Madrilgo jeneralen esku-sartzerik gabe. Horregatik, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu aktiba dezala langile publikook eskaini dugun potentzial guztia. Bide horretan, Nafarroako suhiltzaile gehienon babesa izango du, baita zerbitzu honetako LABeko atal sindikalaren babesa ere.

Bomberos. No, no somos soldados, ni queremos serlo

Administrazioa 2020/04/07

Desde LAB del Servicio de Bomberos-Nafarroako Suhiltzaileak queremos mostrar nuestra más enérgica repulsa por la intromisión de unidades del ejército español en tareas de protección civil que nos corresponde hacer a nosotros.

Nuestro servicio está preparado para realizar las tareas que se están encomendando a personal militar, tenemos el material necesario, estamos formados para ello y existe una lista de más de 280 bomberos dispuestos a trabajar fuera de su horario laboral. ¿A qué espera el Gobierno de Navarra para activar todos sus recursos?

Se nos está relegando a mantener un papel secundario por una motivación exclusivamente política, a la vez que se limpian residencias y sedes gubernamentales, se pretende justificar las obscenas partidas económicas que España destina a gasto militar y lavar la imagen de un ejército de dudoso talante democrático.

Las políticas austericidas han dejado los servicios públicos bajo mínimos. Bruselas dictaba, Madrid ordenaba y los gobiernos vasco y navarro aplicaban con saña esos recortes, y ahora quieren hacernos creer que los militares nos van a sacar de esta.

No, Navarra no necesita militares. Navarra necesita médicas, enfermeros, técnicos de emergencias sanitarias, bomberos, personal de protección civil, personal asistencial en residencias, personal de limpieza… Navarra necesita el trabajo de tanta y tanta gente que está haciendo su labor, cada cual desde su puesto y desde el anonimato, y no estas exhibiciones y desfiles militares para darse autobombo frente a las cámaras y tratar de limpiar su deteriorada imagen.

Pero sobre todo, lo que Navarra necesita es capacidad para organizar y movilizar sus propios recursos sin injerencias de la delegación del Gobierno ni de generales de Madrid. Instamos al Gobierno de Navarra a que se active todo el potencial que los propios trabajadores y trabajadoras públicas hemos puesto sobre la mesa. En ese camino tendrá el apoyo de la mayoría de los bomberos y bomberas de Navarra y de la sección sindical de LAB en este servicio.