ADM funtzezko

LABek funtsezko zerbitzuak bermatzeko behar diren langileak zehaztu ditzatela eskatzen du

Administrazioa 2020/03/30

Idazki hau Administrazioko zuzendaritza nagusi guztiei bidali zaie.

Covid-19ak eragindako osasun-krisia hasi zenetik, gaixotasuna ez zabaltzeko zenbait jarraibide ezarri dira lantokietan. Senari kasu egitearekin batera, langileen osasunerako egokiena eta seguruena da lantokietan ez egotea, eta, funtsezko zerbitzuen kasuan, kutsatzeak saihesteko neurriak bermatzea.

Aurrez aurrekoa ez den lana eta etxetik telefono bidezko arreta ezartzea ezinbestea da gaixotasunak aurrera egitea galarazteko.

1/2020 Foru Lege-Dekretua garatzen duen 51/2020 Foru Aginduak ezartzen duenez, honako langile-talde hauek ematen dituzte funtsezko zerbitzu publikoak:
A) Nafarroako Foruzaingoa.
B) Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko langileak.
C) Babes Zibileko Zerbitzuko langileak.
D) Zerbitzu informatikoetako langileak.
E) Osasun- eta laguntza-langileak.
F) Gizarte-zerbitzuetako langileak.
G) Aurreko multzoetakoak izan ez, baina funtsezko zerbitzu publikoak mantendu eta ematen direla bermatzeko ezinbestekoak diren langileak.
H) Administrazioaren jarduera bermatzeko ezartzen diren gutxien-gutxieneko zerbitzuen mantentze-lanak bermatzeko behar diren langileak.

Funtsezko zerbitzu publikoak bakarrik zehaztu direnez, eta ez denez oraindik zehaztu nortzuk diren behar-beharrezko langile horiek, gure ustez, departamentu eta erakunde autonomo batzuetan ez da agindua zuzen aplikatzen ari. Oraindik ere langile asko ari da aurrez aurreko lanean, osasun-arlokoak edo laguntza-arlokoak ez direnak eta gainerako kasuistikan sartzen ez direnak; beraz, ezin dira funtsezkotzat jo.

Gaur egun, onartezina da gutxieneko zerbitzu horiek oraindik zehaztu ez izana eta aurrez aurre lanean jarraitzen duten langileak funtsezkotzat jotzea.
Jokabide horiek osasun-agintariek langileen osasuna babesteko emandako gomendio guztiak urratzen dituzte, eta, beraz, arriskuan jartzen ari dira langile horiek, inolako beharrik gabe.

Gaixotasunaren hedapena ikusita, estatu mailan martxoaren 29an ezarri da funtsezko zerbitzuetan aritzen ez diren langileak etxean geratu behar direla, baina, osasun-krisia ez da geldituko zuzendaritza nagusi batzuek funtsezko langile horiek nortzuk diren adierazi gabe jarraitu bitartean eta lana aurrez aurre, lantokietan txandaka eta abar egin behar dela uste duten bitartean.

Egoera bidera dezatela exijitzen dugu; berriz ere aldarrikatzen dugu beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestu behar direla; eta arduradunei gogorarazten diegu Zigor Kodearen 316. artikuluan ezarrita dagoena:

“Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak hautsiz eta horretara legez behartuta egonik, langileek beren jarduera segurtasun- eta higiene-neurri egokietan egiteko behar dituzten bitartekoak ematen ez dituztenei, horrela haien bizitza, osasuna edo osotasun fisikoa arrisku larrian jartzen badute”.

LAB exige que se determine el personal necesario para garantizar los servicios esenciales

Administrazioa 2020/03/30

Este escrito ha sido remitido a todas las Direcciones Generales de la Administración

Desde el inicio de la crisis sanitaria por Covid-19 se han ido decretando una serie de instrucciones de trabajo para evitar la propagación de la enfermedad. Junto con el sentido común, la actuación más garantista para la salud del personal es la no exposición en los centros de trabajo y, en el caso de los servicios esenciales, garantizar las medidas para evitar los contagios.

El trabajo no presencial y la atención telefónica desde casa son medidas imprescindibles para frenar el avance de la enfermedad.

La Orden Foral 51/2020, que desarrolla el Decreto-ley Foral 1/2020, establece que son servicios públicos esenciales los prestados por los siguientes colectivos de personal:
a) Cuerpo de la Policía Foral de Navarra.
b) Personal del Servicio de Bomberos de Navarra-Nafarroako Suhiltzaileak.
c) Personal del Servicio de Protección Civil.
d) Personal de los servicios informáticos.
e) Personal sanitario y asistencial.
f) Personal de los servicios sociales.
g) Personal no incluido en los anteriores que resulte imprescindible a los efectos de garantizar el mantenimiento y prestación de los servicios públicos esenciales prestados por los colectivos anteriores.
h) Personal necesario para garantizar el mantenimiento de los servicios mínimos que en su caso se establezcan para garantizar la actividad de la Administración absolutamente imprescindible que debe prestarse en todo caso.

Como únicamente se concretan los servicios públicos esenciales y no se ha especificado quién es el personal necesario, entendemos que la aplicación en algunos Departamentos y Organismos Autónomos no está siendo correcta. Todavía hay mucho personal trabajando presencialmente que no es sanitario ni asistencial, ni entra en el resto de supuestos, por lo que no puede ser considerado esencial.

A día de hoy lo que no puede ser es que no se hayan definido esos servicios mínimos y que se considere esencial a todo el personal que sigue trabajando de manera presencial.
Estas actuaciones constituyen un incumplimiento de todas las recomendaciones para proteger la salud del personal dictadas por las autoridades sanitarias, por lo que se está poniendo en peligro, sin ninguna necesidad, a este personal.

Viendo la expansión de la enfermedad, el 29 de marzo a nivel estatal se establece que quienes no sean servicios esenciales deben quedarse en casa, pero mientras algunas Direcciones Generales sigan sin indicar quiénes son esenciales y consideren que el trabajo debe realizarse de manera presencial, a turnos en los centros de trabajo, etc. no se va a frenar la crisis sanitaria.

Exigimos que se reconduzca esta situación, reiteramos la necesidad de evitar los desplazamientos innecesarios a los puestos de trabajo, y recordamos a los responsables de estas actuaciones el Artículo 316 del Código Penal:

“Los que con infracción de las normas de prevención de riesgos laborales y estando legalmente obligados, no faciliten los medios necesarios para que los trabajadores desempeñen su actividad con las medidas de seguridad e higiene adecuadas, de forma que pongan así en peligro grave su vida, salud o integridad física, serán castigados con las penas de prisión de seis meses a tres años”.