ADM SOS formacion

Gure prestakuntza ez da apeta bat

Suhiltzaileak 2020/01/21

Beste behin ere, gure zerbitzuan egindako murrizketak salatu beharrean gaude, oraingoan prestakuntzari dagokionez.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolak sinatuak ditugun akordioei muzin egitea erabaki du, eta, bide batez, prestakuntzarik gabe utzi gaitu. Urteko 40 prestakuntza orduak 6,5era murriztu ditu.

LABek Prestakuntza Plana aurkeztean eskolan bertan egindako galderari erantzunez, zuzendariak, Jorge Mori jaunak, erantzun zuen 37 suhiltzaile berrientzat programatutako Oinarrizko sarrera Ikastaroa nahi badugu, urteko prestakuntzarik gabe geratu behar dugula. Hau da, Nafarroako Suhiltzaileak prestatzeko dirurik ez dagoela esan zigun. Hori gutxi balitz bezala, Foru Administrazioko langile guztientzako Prestakuntza Plana NAPIn aurkeztu zutenean ere ondorio bera atera genuen: ez dago dirurik gure langileen etengabeko prestakuntzarako.

Funtzio Publikotik azpimarratu dute sinatua dugun akordioak urtean 40 orduko prestakuntza bermatzen digula, eta hori nahitaez bete beharrekoa dela. Horregatik, eskubide hori bermatzeko finantzaketa osagarria bilatu beharko dela adierazi dute. Zain geratzen gara.

Foro horietan, bereziki harrigarria iruditu zaigu CCOOren jarrera-aldaketa, hasierako ezezkotik Segurtasun Eskolako Prestakuntza Planaren aldeko botoa ematera igaro baita, Suhiltzaileei eta Babes Zibilari egindako murrizketak barne.

Egungo egoera, beraz, hauxe da: NAPIk ez digu bermatzen gure lanposturako prestakuntza espezifikoa, eta Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolak diskriminatu egiten gaitu. Gure ustez, horrek esan nahi du iritsi dela gure prestakuntza nork kudeatu behar duen planteatzeko unea. LABek argi dauka prestakuntza onena dela Suhiltzaileen Zerbitzutik suhiltzaileek beraiek ematen dutena, eta horren kudeaketa gure zerbitzuaren esku gelditu beharko litzatekeela bakar-bakarrik.

Nuestra formación no es un capricho

Suhiltzaileak 2020/01/21

Una vez más nos vemos en la obligación de denunciar recortes en nuestro Servicio, esta vez en lo que a la formación se refiere.

La Escuela de Seguridad y Emergencias de Navarra ha decidido saltarse los acuerdos que tenemos firmados y, ya de paso, dejarnos sin formación. Ha reducido las 40 horas anuales a 6,5.

Ante la interpelación hecha por LAB en la presentación del Plan de Formación en la propia Escuela, el Director de esta, el Sr. Jorge Mori respondió que si queremos el Curso Básico de ingreso programado para 37 nuevos bomberos nos tenemos que quedar sin formación anual. Esto es, nos dijo que no hay dinero para formar a los Bomberos de Navarra. Por si esto fuera poco, en la presentación del Plan de Formación para todo el personal de la Administración Foral en el INAP volvimos a sacar la misma conclusión: no hay dinero para la formación continua de nuestro personal.

Desde Función Pública insisten en que el acuerdo que tenemos firmado nos garantiza una formación anual de 40 horas, y que es algo de obligado cumplimiento. Por eso, apuntan, habrá que buscar financiación adicional para garantizar ese derecho. Quedamos a la espera.

En esos foros, nos parece especialmente sorprendente el cambio de actitud de CCOO, que de la negativa inicial pasa finalmente a votar afirmativamente al Plan de Formación de la Escuela de Seguridad, aun incluyendo recortes exclusivamente a Bomberos y a Protección Civil.

La situación actual, por lo tanto, está de la siguiente manera: el INAP no nos garantiza la formación específica a nuestro puesto de trabajo, y la Escuela de Seguridad y Emergencias nos discrimina. A nuestro entender esto significa que ha llegado el momento de plantearnos quién debe gestionar nuestra formación. Desde LAB tenemos claro que la mejor formación es la que se imparte desde Bomberos y por bomberos, y que la gestión debería de ser exclusivamente de nuestro Servicio.

 

Euskarabidea eta Ollo kontseilaria, PSNren hizkuntza politikaren morroi

Irakaskuntza 2021/01/20

Berriki aditu dugu Parlamentuan Ollo kontseilariaren ahotik, aurten, iaz bezala, Euskarabideak ez duela aurrera eramanen euskarazko D ereduaren aldeko kanpainarik aurre-matrikulazio garaian. Kontzientzia garbitu eta kritikak apaldu nahian, prest azaldu da udalek eta mankomunitateek egin ditzaketen kanpainak finantzatzeko.

Azken hamarkadetan ikusi izan dugu UPNren gobernuek D ereduaren aldeko kanpainak egin zituztela Hezkuntza Departamentutik bideratuta. Azken urteetan zeregin hori Euskarabidearen esku gelditu zen Hezkuntza Departamentuak ardura gainetik kendu nahi izan baitzuen. Iaz LAB harremanetan jarri zen Euskarabideko arduradunekin, galdetzeko zein ote ziren lehenengo urtez kanpaina ez egitearen arrazoiak. Eman ziguten erantzuna izan zen hezkuntza eremuan euskararekin zerikusia zeukaten gaiak berriz ere Hezkuntza Departamentuaren esku gelditzea erabaki zutela. LABek salaketa publikoa egin ondoren, euskara teknikariekin sortutako koordinazio arazoei egotzi zieten, maltzurki, kanpaina ez egitearen arrazoia.

2020ko abenduan LAB sindikatuak e-mailez Euskarabideari galdera luzatu zion aurtengo asmoei buruz baina ez zuen erantzunik jaso. Hala ere, Ollo kontseilariak ardura guztia tokiko administrazioei pasa die berriz ere, nahiz eta ez den haien eskumena. Horrela, erabaki politiko larri bat estaltzen saiatu da eta bere funtzioetan Euskarabidearen utzikeria justifikatu du. Oraindik orain, 20 udalek baino ez dute D ereduaren aldeko kanpaina egiteko ardura bere gain hartu. Horrek esan nahi du egindako kanpaina hori finantzatzen bada ere, Nafarroa Garaiko biztanle gehienengana ez dela helduko, eta are gutxiago zonalde diskriminatuan edo ez euskaldunean daudenengana.

LABen iritziz, lotsagarria da kontseilariak baieztatzea kanpaina orokorrak ez direla eraginkorrak, eta horren aurrean, kanpaina zehatzago, iraunkorrago eta eraginkorragoa diseinatu beharrean, ezer ez egitea erabaki izana. Hau bai eraginkorra! Euskararen zabalkuntzaz arduratzen bada, ez ote luke honek ere Euskarabidearen egitekoa izan behar? D ereduaren aldeko kanpaina egitea ez al da euskara sustatzea?

Pasa zen urtean, LABek zonalde ez euskalduneko D ereduko hainbat eskola eta ikastolaren kexa jaso zuen. Hauetan esaten zenez, beraien eremuan Nafarroako Gobernuaren kanpaina egon ezean, D eredua ez dela existitzen ematen du. Sindikatuak honen berri Euskarabideari eman badio ere, PSNk, Geroa Baik eta Podemosek osatutako gobernuak erabaki politiko kontzientea hartu du euskarazko matrikulazioa eta zonalde ez euskalduneko D ereduko lerro berrien irekiera ez bultzatzeko. Kezkagarria eta deitoragarria da nola Geroa Baiko Ollo kontseilariak men egin dion PSNren euskararen kontrako hizkuntza politikari Euskarabidearen oinarrizko helburuei ezikusi eginez.

Aldi berean, kontseilariak ontzat jo du zonifikazio linguistikoan A ereduaren papera euskararen balorea transmititzeko. LABen ustez, euskara balore hutsa baino askoz gehiago da: Nafarroa Garaiko bi hizkuntzetako bat da, eta bere identitatearen zati garrantzitsua. Gure ustez, mezu argiak eman behar dira: A ereduak ez du bermatzen Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea; horretarako D eredua da aukerarik eraginkorrena. LABek apustu garbia egiten du egungo hizkuntza ereduak gainditu eta euskarazko murgiltze eredu eleanitz integral bakarra ezartzeko. Hori litzateke biderik egokiena Nafarroako jendartearen kohesio eta elkarbizitza bultzatzeko, egun hainbat zonaldetan ereduen artean dagoen segregazioa gaindituz.

Azkenik, LABek gonbit egin nahi die datorren urtean seme-alabak lehenengo aldiz matrikulatuko dituzten familiei euskaran murgiltzeko, Nafarroako bi hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza baten ezagutza ziurtatuko dien D ereduan izena emateko.

Euskarabidea y la consejera Ollo, al servicio de la política lingüística del PSN

Irakaskuntza 2021/01/20

Recientemente hemos escuchado en el Parlamento por boca de la consejera Ollo que este año, al igual que el año pasado, Euskarabidea no llevará a cabo una campaña a favor del modelo D (modelo en euskera) durante la prematriculación. Con intención de tranquilizar la conciencia y rebajar las críticas, se ha mostrado dispuesta a financiar las campañas que puedan realizar ayuntamientos y mancomunidades.

En las últimas décadas hemos visto que los gobiernos de UPN hicieron campañas a favor del modelo D impulsadas desde el Departamento de Educación. En los últimos años esta tarea había quedado en manos de Euskarabidea, quitándose el Departamento de Educación la responsabilidad de encima. El año pasado LAB se puso en contacto con los responsables de Euskarabidea para preguntarles por el motivo de no hacer campaña por primera vez. La versión que se nos dio fue que se había tomado la determinación de que en el ámbito educativo las decisiones relacionadas con el euskera volvieran a quedar en manos del Departamento de Educación. Tras la denuncia pública de LAB, se achacó maliciosamente a los problemas de coordinación surgidos con las y los técnicos de euskera como la causa de no realizar la campaña.

En diciembre de 2020, el sindicato LAB preguntó vía e-mail a Euskarabidea sobre las intenciones de este año, pero no ha recibido respuesta alguna. Sin embargo, la consejera Ollo ha pasado el marrón a las administraciones locales, aunque no sea su competencia. Ollo ha tratado así de disimular una grave decisión política y de justificar la dejadez de Euskarabidea en sus funciones. Si solo se financian las campañas realizadas por 20 ayuntamientos, no llegará ninguna campaña a la mayoría de la población navarra, menos aún en la zona no vascófona.

En opinión de LAB, es vergonzoso que la consejera afirme que las campañas tradicionales no son efectivas y que, en lugar de diseñar campañas más específicas, permanentes y eficaces, decida no hacer nada. ¡Eso sí que es eficaz! Si Euskarabidea se dedica a impulsar el euskera en Navarra, ¿no debería ser este cometido también de Euskarabidea? ¿Acaso hacer campaña a favor del modelo D no es fomentar el euskera?

El año pasado, LAB recibió la queja de varias escuelas e ikastolas del modelo D de la zona discriminada diciendo que, si no hay campaña del Gobierno de Navarra en su zona, parece que el modelo D no existe. A pesar de que el sindicato ha informado de ello a Euskarabidea, el gobierno formado por PSN, Geroa Bai y Podemos ha tomado la decisión política consciente de no impulsar la matriculación en euskera y la apertura de nuevas líneas del modelo D en la zona no vascófona. Es preocupante y deplorable cómo la consejera Ollo, de Geroa Bai, ha acatado la política lingüística contraria al euskera del PSN, difuminando la razón de ser de Euskarabidea.

Al mismo tiempo, la consejera ha valorado el papel del modelo A en una situación de zonificación lingüística para transmitir el valor del euskera. LAB considera que el euskera es mucho más que un mero valor: es una de las dos lenguas propias de Navarra y parte de su identidad. En opinión de LAB, hay que lanzar mensajes claros: el modelo A no garantiza el dominio de las dos lenguas navarras; para ello la opción más efectiva es el modelo D. LAB apuesta firmemente por superar los modelos lingüísticos actuales e implantar un único modelo de inmersión en euskera plurilingüe integral. Sería el mejor modo de impulsar la cohesión y la convivencia de la sociedad navarra, superando las segregaciones existentes actualmente entre modelos en varias zonas.

Por último, LAB quiere invitar a las familias que matricularán por primera vez a sus hijos e hijas para el próximo curso a sumergirse en el euskera, a apuntarse al modelo D que, además de las dos lenguas navarras, les garantiza el conocimiento de una lengua extranjera.

Euskarabidea eta Ollo kontseilaria, PSNren hizkuntza politikaren morroi

Irakaskuntza 2021/01/20

Berriki aditu dugu Parlamentuan Ollo kontseilariaren ahotik, aurten, iaz bezala, Euskarabideak ez duela aurrera eramanen euskarazko D ereduaren aldeko kanpainarik aurre-matrikulazio garaian. Kontzientzia garbitu eta kritikak apaldu nahian, prest azaldu da udalek eta mankomunitateek egin ditzaketen kanpainak finantzatzeko.

Azken hamarkadetan ikusi izan dugu UPNren gobernuek D ereduaren aldeko kanpainak egin zituztela Hezkuntza Departamentutik bideratuta. Azken urteetan zeregin hori Euskarabidearen esku gelditu zen Hezkuntza Departamentuak ardura gainetik kendu nahi izan baitzuen. Iaz LAB harremanetan jarri zen Euskarabideko arduradunekin, galdetzeko zein ote ziren lehenengo urtez kanpaina ez egitearen arrazoiak. Eman ziguten erantzuna izan zen hezkuntza eremuan euskararekin zerikusia zeukaten gaiak berriz ere Hezkuntza Departamentuaren esku gelditzea erabaki zutela. LABek salaketa publikoa egin ondoren, euskara teknikariekin sortutako koordinazio arazoei egotzi zieten, maltzurki, kanpaina ez egitearen arrazoia.

2020ko abenduan LAB sindikatuak e-mailez Euskarabideari galdera luzatu zion aurtengo asmoei buruz baina ez zuen erantzunik jaso. Hala ere, Ollo kontseilariak ardura guztia tokiko administrazioei pasa die berriz ere, nahiz eta ez den haien eskumena. Horrela, erabaki politiko larri bat estaltzen saiatu da eta bere funtzioetan Euskarabidearen utzikeria justifikatu du. Oraindik orain, 20 udalek baino ez dute D ereduaren aldeko kanpaina egiteko ardura bere gain hartu. Horrek esan nahi du egindako kanpaina hori finantzatzen bada ere, Nafarroa Garaiko biztanle gehienengana ez dela helduko, eta are gutxiago zonalde diskriminatuan edo ez euskaldunean daudenengana.

LABen iritziz, lotsagarria da kontseilariak baieztatzea kanpaina orokorrak ez direla eraginkorrak, eta horren aurrean, kanpaina zehatzago, iraunkorrago eta eraginkorragoa diseinatu beharrean, ezer ez egitea erabaki izana. Hau bai eraginkorra! Euskararen zabalkuntzaz arduratzen bada, ez ote luke honek ere Euskarabidearen egitekoa izan behar? D ereduaren aldeko kanpaina egitea ez al da euskara sustatzea?

Pasa zen urtean, LABek zonalde ez euskalduneko D ereduko hainbat eskola eta ikastolaren kexa jaso zuen. Hauetan esaten zenez, beraien eremuan Nafarroako Gobernuaren kanpaina egon ezean, D eredua ez dela existitzen ematen du. Sindikatuak honen berri Euskarabideari eman badio ere, PSNk, Geroa Baik eta Podemosek osatutako gobernuak erabaki politiko kontzientea hartu du euskarazko matrikulazioa eta zonalde ez euskalduneko D ereduko lerro berrien irekiera ez bultzatzeko. Kezkagarria eta deitoragarria da nola Geroa Baiko Ollo kontseilariak men egin dion PSNren euskararen kontrako hizkuntza politikari Euskarabidearen oinarrizko helburuei ezikusi eginez.

Aldi berean, kontseilariak ontzat jo du zonifikazio linguistikoan A ereduaren papera euskararen balorea transmititzeko. LABen ustez, euskara balore hutsa baino askoz gehiago da: Nafarroa Garaiko bi hizkuntzetako bat da, eta bere identitatearen zati garrantzitsua. Gure ustez, mezu argiak eman behar dira: A ereduak ez du bermatzen Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea; horretarako D eredua da aukerarik eraginkorrena. LABek apustu garbia egiten du egungo hizkuntza ereduak gainditu eta euskarazko murgiltze eredu eleanitz integral bakarra ezartzeko. Hori litzateke biderik egokiena Nafarroako jendartearen kohesio eta elkarbizitza bultzatzeko, egun hainbat zonaldetan ereduen artean dagoen segregazioa gaindituz.

Azkenik, LABek gonbit egin nahi die datorren urtean seme-alabak lehenengo aldiz matrikulatuko dituzten familiei euskaran murgiltzeko, Nafarroako bi hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza baten ezagutza ziurtatuko dien D ereduan izena emateko.

SZK Tasubinsa

Gure lankidea berriz Tasubinsan nahi dugu

Iritzi artikulua I  Oihan Ataun I 2021/01/19

Joan den urrian, Tasubinsa enpresak -desgaitasuna duten pertsonentzako lan babestua diruz lagundutako enpresa- langile bat kaleratu zuen, obra eta zerbitzu kontratua amaitu zitzaiola argudiatuta. Judithek hiru urte zeramatzan Tafallako lantegian, eta lankideek LABeko enpresa-batzordeko ordezkari aukeratu zuten azkeneko hauteskunde sindikaletan.

Garai zailak ditugu laneko eskubideen eta baldintzen defentsa egiteko eta ez da erraza langileek enpresarekin ditugun arazoen aurrean ahotsa eta erreferente agerikoa izateko ahaleginean parte hartzeko urratsa ematea. Ez da erosoa zenbait enpresak ordezkari sindikalen aurka erabiltzen dituzten botereari eta errepresaliei aurre egitea.

Gure ustez, kasu honetan funtsezko hiru gai urratzen ari dira:

Lehenik eta behin, sistematikoa da Tasubinsak eta beste enplegu-zentro berezi batzuek aldi baterako gehiegizko eta iruzurrezko kontratazioa erabiltzea. Enplegu-zentro bereziek 3 urtez izan ditzakete langileak beren plantilletan, eta gero kaleratu. Jakina, ez dute inolako obra edo zerbitzurik egiten, ekoizpenerako beharrezkoak diren egiturazko lanpostuak betetzen baitituzte. Onartezina da horrela jokatzea desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko diru publikoa jasotzen duten enpresek, ustez haien gizarteratzea eta laneratzea errazteko kontratatzen direnean. Are okerragoa da, kasu honetan gertatu den moduan, jokabide hori eragotzi beharko luketen epaileek onartu egiten badute.

Bigarrenik, desgaitasuna duten pertsonek lanean babes handiagoa izan beharko lukete, baina erabat kontrakoa gertatzen ari da eta, gainera, gizarteratzearen izenean eta Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta. Bistakoa da baina, milioi askoko diru-laguntza horien gaineko kontrol publikoa zorroztasunetik eta etikatik kanpo dago.

Hirugarrena eta azkena. Langileen ordezkariak babestuta daude, ustez bermatzeko ekintza sindikala ez dela kaltebera enpresen errepresalien aurrean. Hemen erabat kontrakoa aurkitu dugu. Tasubinsak argi eta garbi erakutsi du zerrenda sindikaletan aurkeztera "ausartzen" diren langileen aurkako politika.Enpresa honetan ordezkari bati baino gehiagori gertatu zaio politika hori nozitu behar izatea.

800 langile baino gehiago dituen Tasubinsak ez al du Judith birkokatzeko lekurik? Tafallako lantegian eta beste lantegi batzuetan, kaleratze honen aurretik eta ondoren Tasubinsak ez dio kontratuak egiteari utzi.

LAB sindikatua Tasubinsako Enpresa Batzordean erabakigarria denetik, inoiz lortu gabeko hobekuntzak lortu dira. Nork bere ondorioak atera ditzala! Guk borrokan jarraituko dugu langileen lan-baldintzak hobetzeko eta Zuzendaritzaren autoritarismoaren aurka. Gizarte aurreratu baten betebeharra da desgaitasuna duten pertsonen lan- eta bizi-baldintzak defendatzea eta hobetzea. Ez dugu inolako diskriminaziorik onartuko.

Judith berriz lanean hartu!

Por la readmisión de nuestra compañera en Tasubinsa

Artículo de opinión I  Oihan Ataun I 2021/01/19

El pasado mes de Octubre TASUBINSA, empresa subvencionada de trabajo protegido para personas con discapacidad, despidió a una de sus trabajadoras, alegando que se había terminado su contrato por obra y servicio. Judith, llevaba ya tres años en la planta de Tafalla y, en las últimas elecciones sindicales, sus compañeros la eligieron como delegada del comité de empresa por LAB.

En estos tiempos difíciles para la defensa de los derechos y las condiciones laborables no es fácil que los trabajadores den el paso al frente necesario para implicarse en el esfuerzo de ser la voz y cara visible de los problemas con la empresa. No es cómodo enfrentarse al poder y a las represalias que algunas empresas utilizan contra los delegados sindicales.

A nuestro entender se están vulnerando tres cuestiones fundamentales en este caso:

En primer lugar, la contratación temporal abusiva y fraudulenta que utiliza Tasubinsa y otros centros especiales de empleo es sistemática. Se permite a los centros especiales de empleo tener a sus plantillas 3 años y luego despedirles. Obviamente no realizan ninguna obra o servicio, cubren puestos estructurales necesarios para el desarrollo de la actividad productiva. Es inadmisible que empresas que reciben dinero público para contratar personas con discapacidad para facilitar su integración social y laboral hagan esto. Y peor aún, que jueces que deberían impedirlo, lo permitan, como es el caso.

En segundo lugar, las personas con discapacidad deberían contar con mayor protección laboral y sin embargo, está sucediendo todo lo contrario en nombre de la inclusión y subvencionado por Gobierno de Navarra. Aunque como es palpable, el control público sobre estas subvenciones multimillonarias escapa al rigor y a la ética.

Tercero y último. Las representantes de las trabajadoras están protegidas supuestamente para garantizar que la acción sindical no es vulnerable frente a las represalias de las empresas. Aquí nos encontramos con todo lo contrario. TASUBINSA marca bien claro su política contra aquellos trabajadores que se “atreven” a presentarse en las listas sindicales. No es la primera delegada a la que le sucede en esta empresa.

Tasubinsa con más de 800 personas trabajadoras, ¿no tiene donde recolocar a Judith? Tanto en la planta de Tafalla, como en otras plantas, TASUBINSA no ha dejado de contratar antes y después del despido.

Desde que el sindicato LAB es determinante en el Comité de Empresa de Tasubinsa, se han logrado mejoras nunca antes conseguidas. Cada cual que saque sus propias conclusiones. Nosotras vamos a seguir luchando para mejorar las condiciones laborales de la plantilla y contra el autoritarismo de Dirección. La defensa y mejora de las condiciones de trabajo y de vida de las personas con discapacidad es una obligación de una sociedad avanzada. No vamos a permitir ningún tipo de discriminación.

¡Judith readmisión!

 

Gizarte Segurantzako irakasleen 2021eko erretiroari buruzko informazio-oharra

Irakaskuntza 2021/01/19

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Ekonomia eta Ogasuneko Ordezkaritza Bereziari, Klase Pasiboen eta Gai Orokorren Unitateari, kontsulta egin ondoren jakinarazi duen bezala, Nafarroako Gobernuko Irakasleen Kidegoetako karrerako funtzionarioek, 6/2018 Legearen 158 Xedapen Gehigarriaren legezko baldintzak egiaztatzen badituzte, Estatuko Klase Pasiboen erregimenaren borondatezko erretiroa hartu ahal izanen dute urte honetan (2021), betiere apirilaren 30eko 670/87 Legegintzako Errege Dekretuan (EAO 1987/05/27) ezarritako adinaren baldintzak eta gabealdia betetzen dituztela egiaztatzen badute.

Nota informativa sobre la jubilación del personal docente de Seguridad Social en 2021

Irakaskuntza 2021/01/19

Tal y como ha comunicado el Departamento de Educación tras consultar a a la Delegación Especial de Economía y Hacienda de Navarra, Unidad de Clases Pasivas y Asuntos Generales, los funcionarios de carrera de Cuerpos Docentes del Gobierno de Navarra que acrediten los condicionantes legales de la Disposición Adicional 158 de la Ley 6/2018 podrán acogerse durante el presente ejercicio (año 2021) a la jubilación voluntaria del régimen de clases pasivas del Estado, siempre que acrediten los requisitos de edad y periodo de carencia establecidos en el Real Decreto Legislativo 670/87 de 30 de abril (BOE 27/05/1987).

 

Eskola jarduerak gelatik kanpo egitea oztopatzen badizute, jar zaitez kontaktuan gurekin

Irakaskuntza 2021/01/18

LAB Irakaskuntza Nafarroa pasa den ikasturtearen amaieratik dabil Covidaren aferaren inguruan gelaz kanpo egindako jarduerak ez soilik onartu baizik eta bultzatu behar direla eskatuaz. Eskari hori behin eta berriro egin du, esate baterako, Nafarroako Eskola Kontseiluak sortutako Covid batzordean. Bertan, LABek, lehen indar sindikala izaki, ordezkaritza du hezkuntza komunitateko hainbat eragile eta Hezkuntza zein Osasun Departamentuetako teknikoekin batera. Azken bileretan, Hezkuntza Departamentua gelaz kanpoko jarduerak egitea oztopatzen aritu izan dela salatu dugu eta Osasunbideko teknikarien onarpena jaso dugu, modu horretako estrategiak gela barruko haur edo gazte metaketa baino eraginkorragoa dela agerian utziaz. Beraz, eta nahiz eta jakin garai hotz hau ez dela gelaz kanpoko jarduerak egiteko egokiena, honoko eskaria helarazi nahi dizuegu: modu horretako saioak egiten ari baldin bazarete edo datozen aste-hilabeteetan egin asmo baldin baduzue eta Hezkuntza Departamentuan oztopoak jartzen baldin badizkizuete, jar zaitezte gurekin kontaktuan behean dituzuen kontaktu bide horien bitartez.

Gelaz kanpoko jarduerak sustatzea edota aldaketa pedagogikoan zein ikasleen jarraipen eta zerbitzu pertsonalizatuagoan oinarrituko den ikasketa plataforma birtuala sortzea izan dira segurtasuna eta hezkuntza prozesuak hobe txertatzen saiatzen den Covid batzorde honetan egin ditugun proposamen batzuk. Ostegunean, hilak 14, egindako bileran Osasunbideko teknikariek aipatu zigutenez, une honetan Covidaren eragina oso baxua da geletan, baina goranzko joera aurreikusten da, jendarteko beste hainbat esparrutan bezalaxe. Eragin baxu hori onargarria izan baldin badaiteke ere, aurkeztutako beste daturen bat nabarmentzeko modukoa iruditu zitzaigun, esate baterako orain arte Haur eta Lehen Hezkuntzan konfinatu dituzten talde (1.046 talde) eta haur (21.038 haur) kopurua. Datu hori oso deigarria da, Nafarroan 21.000 familia baino gehiagotan konpondu behar izan baitira konfinatutako euren seme-alabei atentzioa emateko, horretarako inolako kontziliazio laguntzarik gabe. Bestalde, harrigarria iruditzen zaigu Haur eta Lehen Hezkuntzan talde guztiaren konfinamenduak horren arin egitea, horrek hainbat ikuspuntutik begiratuta dakartzan ondorioak kontuan izanda, haurren oreka emozionala barne, eta osasungintzako teknikoek beraiek adin tarte horietan oso kutsatze intzidentzia baxua izaten dela onartu izan dutenean.

Haur eta Lehen Hezkuntzan talde bakoitza Elkarbizitza Talde Egonkorra deituriko burbuila moduko batean antolatzen da eskolako jardueretan eta bertako partaide guztiak kontaktu zuzentzat jotzen dira. Beraz, kutsadura kasu batek talde osoari eragin omen diezaioke eta hortik konfinamendu masibo horiek. Bestalde, espainiar Ministerioaren aginduak betetzen ari omen dira. Hori horrela izaki, aurrerantzean neurri hori pixka bat findu eta malgutzeko eskaria egingo dugu, batez ere haurrek duten kutsatzen tasa baxua kontuan hartuta eta horren neurri gogorrak horren modu orokorrean hartzeak eragin ditzakeen ondorio kaltegarriez arduratuta.

Si te impiden realizar actividades escolares fuera del aula, ponte en contacto con nosotros

Irakaskuntza 2021/01/18

LAB Irakaskuntza Nafarroa lleva desde finales del curso pasado pidiendo que las actividades realizadas fuera del aula por el tema del Covid no solo se acepten, sino que se impulsen. Esta petición ha sido reiterada, por ejemplo, en la comisión Covid creada por el Consejo Escolar de Navarra. En ella, LAB, como primera fuerza sindical, tiene representación junto a diversos agentes de la comunidad educativa y técnicos de los Departamentos de Educación y Salud. En las últimas reuniones, hemos denunciado que el Departamento de Educación ha venido obstaculizando la realización de actividades fuera del aula y hemos recibido la aprobación de los técnicos de Osasunbidea, evidenciando que estas estrategias son más eficaces que la acumulación de niñxs o jóvenes dentro del aula. Por lo tanto, y aun siendo conscientes de que esta época fría no es la idónea para realizar actividades fuera del aula, os solicitamos que, si estáis realizando este tipo de sesiones o si tenéis intención de llevarlas a cabo en las próximas semanas y el Departamento de Educación os ha puesto trabas para ello, os pongáis en contacto con nosotros a través de los canales de contacto que encontraréis más abajo.

El fomento de las actividades fuera del aula o la creación de una plataforma virtual de aprendizaje basada tanto en el cambio pedagógico como en el seguimiento y servicio más personalizado del alumnado han sido algunas de las propuestas que hemos realizado en esta comisión Covid, que trata de integrar mejor la seguridad y los procesos educativos. Según nos comentaron los técnicos de Osasunbidea en la reunión celebrada el jueves 14 de enero, en estos momentos la incidencia del Covid en las aulas es muy baja, pero se prevé una tendencia al alza, al igual que en otros ámbitos de la sociedad. Si bien este bajo impacto puede ser aceptable, algún dato más de los presentados nos pareció destacable, como el número de grupos (1.046) y niñxs (21.038) confinados hasta la fecha en Educación Infantil y Primaria. Este dato es muy llamativo ya que, en Navarra, más de 21.000 familias se han visto obligadas a atender a sus hijxs confinadxs sin ninguna ayuda de conciliación para ello. Por otro lado, nos parece sorprendente que en Educación Infantil y Primaria todo el grupo realice confinamientos tan ágiles, teniendo en cuenta las consecuencias que ello conlleva desde distintos puntos de vista, incluido el equilibrio emocional de los niños y niñas, y cuando los propios técnicos sanitarios han reconocido que en estas franjas de edad la incidencia de contagio es muy baja.

En Educación Infantil y Primaria cada grupo se organiza en una especie de burbuja llamada Grupo de Convivencia Estable en las actividades escolares y todos sus participantes son considerados contactos directos. Por lo tanto, un caso de contaminación puede afectar a todo el grupo y de ahí esos confinamientos masivos. Por otro lado, aseguran estar cumpliendo las órdenes del Ministerio español. Así pues, en lo sucesivo vamos a solicitar que esta medida se refine y flexibilice un poco, sobre todo teniendo en cuenta la baja tasa de contagios que tienen los niños y niñas y las consecuencias negativas que puede tener la adopción de medidas tan duras de forma generalizada.

ADM euskarafobia

LABek bat egiten du Foru Administrazioko lehiaketetan euskara jakitea merezimendutzat hartzeko eskaerarekin

Administrazioa 2021/01/18

descargas de archivos.orig PDF Elkarretaratzeko afitxa

Babestu egiten dugu hainbat langile publikok Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne gaietako Batzordean urtarrilaren 19an egingo duten eskaera. Halaber, egun horretarako deitu duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten dugu, eguerdiko 15:00ak baino lehen, ordu horretan ordezkaritza bat Parlamentura sartuko baita.

Merezimendu-lehiaketetan euskararen ezagutza barematu ez izanak eragindako langile publikoen ordezkaritza batek Legebiltzarreko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne gaietako Batzordea osatzen dutenei beren ezinegona eta eskubideen urraketa horri amaiera emateko eskaera helaraziko dizkie.

Zenbait sindikatuk (Afapna, SMN, SATSE, eta UGT lehebizi; eta UGT eta Spa ondoren) Nafarroako Administrazioan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretuari demanda bana jarri ondoren, Nafarroako auzitegiek horietako zenbait puntu onartu zituzten, hainbat artikulu (20.1, 20.2, 21.2, 21.3, 21.4, 31, 35, 39 eta 4. Xedapen Iragankorra) indargabetuz. Baliogabetze horren ondorio zuzena da lehiaketetan eta oposizio-lehiaketetan ezin dela euskara merezimendu gisa baloratu.

Ordutik igaro diren hilabeteetan, hainbat prozedura deitzen eta ebazten jarraitu da, eta, horren ondorioz, gero eta pertsona gehiagori ari zaio eskubide-urraketa hori eragiten. Hala, Euskarafobiak kaltetutako langile publikoen kolektiboko zenbait ordezkarik Parlamentuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne gaietako Batzordera iristea lortu dute, haien egoera azaldu, haserrea erakutsi eta sarbide- nahiz lekualdaketa-prozeduretan euskara kontuan hartu beharko litzatekeela defendatzeko dituzten argudioak azaltzeko.

LABek babes osoa ematen dio kolektibo horri, eta euskara meritu gisa baloratzearen beharra azpimarratzen dugu. Hala ere, jakin badakigu eskubideen urraketa hori eta euskarafobia hori egungo Euskararen Legea bazterrean utzi eta legeak ezartzen duen zonifikazioarekin amaitzen denean bakarrik gainditu ahal izango direla. Horretarako ausardia eta borondatea behar dira, ordea.

Gure babes osoa ematen diogu Euskarafobiak kaltetutako langile publikoei, eta dei egiten diogu jendarte guztiari urtarrilaren 19an, asteartea, 15:00ak baino pixka bat lehentxeago, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Amai dezagun euskarafobiarekin!

LAB se suma a la petición de que el conocimiento de euskera cuente como mérito en los concursos de la Administración Foral

Administrazioa 2021/01/18

descargas de archivos.orig PDF Cartel de la concentración

Apoyamos la petición que varias personas afectadas, trabajadores y trabajadoras públicas, van a exponer en la Comisión de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior del Parlamento navarro el próximo martes 19 de enero. Asimismo, llamamos a participar en la concentración de apoyo que se ha convocado para ese día antes de las 15:00 del mediodía, hora en que una representación accederá al Parlamento.

Una representación de trabajadores y trabajadoras públicos afectados por el hecho de que en los concursos de méritos no se bareme el conocimiento de euskera, van a trasladar a las y los intengrantes de la Comisión de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior del Parlamento su malestar y la petición de que se ponga fin a esta vulneración de derechos.

Después de que varios sindicatos (AFAPNA , SMN, SATSE, y UGT en primera instancia; y UGT y el SPA posteriormente) interpusieron sendas demandas al Decreto Foral 103/2017 que regula el uso del euskera en la Administración navarra, los tribunales navarros aceptaron varios puntos de las mismas dejando sin validez algunos de los artículos (20.1, 20.2, 21.2, 21.3, 21.4, 31, 35, 39 y la Disposición Transtoria 4ª) del citado decreto. La consecuencia directa de dicha invalidación es que en los concursos y concursos-oposición no se pueda valorar el conocimiento de euskera como mérito.

En los meses que han transcurrido desde entonces se han seguido convocando y resolviendo varios procedimientos, y eso ha hecho que las personas afectadas por esta vulneración de derechos sean cada vez más. Tanto es así, que varios representantes del colectivo de Trabajador@s Públic@s Afectad@s por la Euskarafobia han conseguido llegar hasta la Comisión de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior del Parlamento para poder explicar su situación, mostrar su indignación y exponer los argumentos por los que el euskera sí debería tenerse en cuenta en los procedimientos de acceso y traslado.

Desde LAB mostramos todo nuestro apoyo a este colectivo e insistimos en la necesidad de que el euskera sea valorado como mérito. Sin embargo, somos conscientes de que esa vulneración de derechos y esa euskarafobia solo podrán superarse cuando se deje de lado la actual Ley del Euskera y se termine con la zonificación que ella establece. Pero para eso hace falta valentía y voluntad.

Trasladamos todo nuestro apoyo al Colectivo de Trabajador@s Públic@s Afectad@s por la Euskarafobia y llamamos a toda la ciudadanía a participar en la concentración que tendrá lugar el próximo martes 19 de enero frente al Parlamento de Navarra un poco antes de las 15:00.

Pongamos fin a la euskarafobia!

ADM SSGG

Zerbitzu Orokorretako langileen lekualdatze-lehiaketako plazen behin betiko esleipena argitaratu da

Administrazioa 2021/01/15

Funtzio Publikoak Nafarroako Gobernuaren menpeko Zerbitzu Orokorretako langileen lekualdatze-lehiaketak utzi dituen behin betiko esleipenen zerrenda ezagutarazi du. Bertan, Nafarroako Foru Administrazioko langile finkoek parte hartu dute, bai Zerbitzu Orokorrekoek, bai zeladoreek.

Zerrenda honako esteka honetan kontsulta daiteke: behin betiko emaitzak.

Publicada la adjudicación de plazas definitiva del concurso de traslados de Servicios Generales

Administrazioa 2021/01/15

Función Pública ha dado a conocer el listado de adjudicaciones definitivas que ha deparado el concurso de traslados del personal de Servicios Generales a cargo del Gobierno de Navarra. En el mismo ha participado el personal fijo de la Administración Foral de Navarra, tanto de Servicios Generales, como personal celador.

El listado puede consultarse en el siguiente enlace: resultados definitivos.

 IRAinterino

LABek salatu du Euskarabideak eta Ollo kontseilariak men egin diotela PSNren hizkuntza politika euskarafoboari

Irakaskuntza 2021/01/15

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria Ana Ollok atzo Parlamentuan berretsi zuen aurten ere aurre-matrikulazio garaian Euskarabideak ez duela abiatuko euskarazko D ereduaren aldeko kanpainarik. UPNren gobernuen garaietatik urtero errepikatu izan den D ereduaren aldeko kanpaina ez gauzatzeko erabaki politikoa hartu du Nafarroako Gobernuak.

Iaz, LAB sindikatuak Euskarabideko zuzendaria den Mikel Arregirekin hitz egin ondoren, salatu zuen Nafarroako Gobernuak erabaki politikoa hartua zuela euskarazko D ereduaren aldeko kanpaina ez garatzeko. Ondoren, maltzurki kanpainaren gabeziaren ardura euskara teknikariei egotzi izan nahi zitzaien.

Abenduan LAB sindikatuak e-mailez Euskarabideari galdera luzatu zion aurtengo asmoei buruz baina ez du erantzunik jaso. Atzo Ollo kontseilariak berretsi zuen Euskarabidearen aldetik ez dela ikasle berriak euskaraz matrikulatzeko kanpainarik egonen. Kontseilariak baieztatu zuen halako kanpainak ez direla eraginkorrak eta ardura udal eta mankomunitateen gain utzi du. Bakarrik 20 tokiko administraziok bultzatutako kanpainak finantzatuko dituzte.

LABen iritziz, lotsagarria da kontseilariak baieztatzea kanpaina orokorrak ez direla eraginkorrak eta kanpaina zehatzago, iraunkorrago eta eraginkorragoa diseinatu beharrean, ezer ez egitea erabakitzea. Hau bai eraginkorra! Euskalduntzen duen hezkuntza ereduaren aldeko kanpainarik ez badu Euskarabideak egiten, zertarako balio du Euskarabideak? Hori ez al da euskara sustatzea? LABen ustez ez da bidezkoa ardura hau udalen esku uztea. Bakarrik 20 udalek egindako kanpaina finantzatzen bada, Nafarroa Garaiko biztanle gehiengoarengana ez da kanpainarik helduko, are gutxiago zonalde diskriminatuan.

Pasa zen urtean, LABek zonalde ez euskalduneko D ereduko hainbat eskola eta ikastolaren kexa jaso zuen esanez beraien eremuan Nafarroako Gobernuaren kanpaina egon ezean, D eredua ez dela existitzen dirudiela. Sindikatuak honen berri Euskarabideari eman badio ere, PSNk, Geroa Baik eta Podemosek osatutako gobernuak erabaki politiko kontzientea hartu du euskarazko matrikulazioa eta zonalde ez euskaldunean D ereduko lerro berrien irekiera ez bultzatzeko. Kezkagarria eta deitoragarria da nola Geroa Baiko Ollo kontseilariak men egin dio PSNren euskararen kontrako hizkuntza politikari Euskarabidearen existitzeko zioa baliogabetuz.

Aldi berean, Kontseilariak ontzat jo du zonifikazio linguistikoan A ereduaren papera euskararen balorea transmititzeko. LABen ustez, euskara balore hutsa baino askoz gehiago da: Nafarroa Garaiko bi hizkuntzetako bat. Bere ustez, mezu argiak eman behar dira: A ereduak ez du bermatzen Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea, horretarako D eredua da aukerarik eraginkorrena. LABek apustu egiten du hizkuntza ereduak gainditzeko eta euskarazko murgiltze eredu eleanitz integral bakarra ezartzeko. Biderik egokiena litzateke Nafarroako jendartearen kohesio eta elkarbizitza bultzatzeko, egun hainbat zonaldetan ereduen artean dauden segregazioak gaindituz.
Azkenik, LABek gonbit egin nahi die datorren urtean seme-alabak lehenengo aldiz matrikulatuko dituzten familiei euskaran murgiltzeko, Nafarroako bi hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza baten ezagutza ziurtatuko dien D ereduan izena emateko.

LAB Irakaskuntza

LAB denuncia que Euskarabidea y la consejera Ollo han acatado la política lingüística euskaráfoba del PSN

Irakaskuntza 2021/01/15

La consejera de Relaciones Ciudadanas e Institucionales, Ana Ollo, confirmó ayer en el Parlamento que este año Euskarabidea tampoco realizará una campaña a favor del modelo educativo en euskera durante la prematriculación. El Gobierno de Navarra ha tomado la decisión política de no llevar a cabo una campaña a favor del modelo D, hecho que se ha venido repitiendo desde los gobiernos de UPN.

El año pasado, tras ponerse en contacto con el director de Euskarabidea, Mikel Arregi, LAB denunció que el Gobierno de Navarra había tomado la decisión política de no desarrollar una campaña a favor del modelo educativo en euskera (modelo D). Después, maliciosamente se pretendió achacar a los técnicos y técnicas de euskera la responsabilidad de no realizar la campaña.

En diciembre el sindicato LAB hizo llegar una pregunta vía e-mail a Euskarabidea sobre las intenciones para este año, pero no ha recibido respuesta. Ayer la consejera Ollo confirmó que Euskarabidea no llevará a cabo ninguna campaña promoviendo la matriculación en euskara del nuevo alumnado. La consejera afirmó que este tipo de campañas son ineficaces y ha dejado su realización en mano de ayuntamientos y mancomunidades, pero se ha mostrado dispuesta a financiarlas. Solo habrá 20 administraciones locales que impulsarán dichas campañas.

En opinión de LAB, es vergonzoso que la consejera afirme que las campañas tradicionales no son efectivas y que, en lugar de diseñar campañas más específicas, permanentes y eficaces, decida no hacer nada. ¡Eso sí que es eficaz! Si Euskarabidea no hace una campaña a favor del único modelo educativo que euskalduniza, ¿para qué sirve Euskarabidea? ¿Su objetivo no es fomentar el euskera? LAB considera que no procede delegar esta responsabilidad en los ayuntamientos. Si solo se financian las campañas realizadas por 20 ayuntamientos, no llegará ninguna campaña a la mayoría de la población navarra, menos aún en la zona no vascófona.

El año pasado, LAB recibió la queja de varias escuelas e ikastolas del modelo D de la zona discriminada diciendo que, si no hay campaña del Gobierno de Navarra en su zona, parece que el modelo D no existe. A pesar de que el sindicato ha informado de ello a Euskarabidea, el gobierno formado por PSN, Geroa Bai y Podemos ha tomado la decisión política consciente de no impulsar la matriculación en euskera y la apertura de nuevas líneas del modelo D en la zona no vascófona. Es preocupante y deplorable cómo la consejera Ollo de Geroa Bai ha acatado la política lingüística contraria al euskera del PSN difuminando la razón de ser de Euskarabidea.

Al mismo tiempo, la consejera ha valorado el papel del modelo A en una situación de zonificación lingüística para transmitir el valor del euskera. LAB considera que el euskera es mucho más que un mero valor: es una de las dos lenguas propias de Navarra y parte de su identidad. En opinión de LAB, hay que lanzar mensajes claros: el modelo A no garantiza el dominio de las dos lenguas navarras, para ello el modelo D es la opción más efectiva. LAB apuesta por superar los modelos lingüísticos e implantar un único modelo de inmersión en euskera plurilingüe integral. Sería el mejor modo de impulsar la cohesión y la convivencia de la sociedad navarra, superando las segregaciones existentes actualmente entre modelos en varias zonas.

Por último, LAB quiere invitar a las familias que matricularán por primera vez a sus hijos e hijas para el próximo curso a sumergirse en el euskera, a apuntarse al modelo D que, además de las dos lenguas navarras, les garantiza el conocimiento de una lengua extranjera.

LAB Educación

ARGAZKIA 980 px X 157px (100%)

ALDATU 524px x 372px (100%)

Eskola jarduerak gelatik kanpo egitea oztopatzen badizute, jar zaitez kontaktuan gurekin

Irakaskuntza 2021/01/15

LAB Irakaskuntza Nafarroa pasa den ikasturtearen amaieratik dabil Covidaren aferaren inguruan gelaz kanpo egindako jarduerak ez soilik onartu baizik eta bultzatu behar direla eskatuaz. Eskari hori behin eta berriro egin du, esate baterako, Nafarroako Eskola Kontseiluak sortutako Covid batzordean. Bertan, LABek, lehen indar sindikala izaki, ordezkaritza du hezkuntza komunitateko hainbat eragile eta Hezkuntza zein Osasun Departamentuetako teknikoekin batera. Azken bileretan, Hezkuntza Departamentua gelaz kanpoko jarduerak egitea oztopatzen aritu izan dela salatu dugu eta Osasunbideko teknikarien onarpena jaso dugu, modu horretako estrategiak gela barruko haur edo gazte metaketa baino eraginkorragoa dela agerian utziaz. Beraz, eta nahiz eta jakin garai hotz hau ez dela gelaz kanpoko jarduerak egiteko egokiena, honoko eskaria helarazi nahi dizuegu: modu horretako saioak egiten ari baldin bazarete edo datozen aste-hilabeteetan egin asmo baldin baduzue eta Hezkuntza Departamentuan oztopoak jartzen baldin badizkizuete, jar zaitezte gurekin kontaktuan behean dituzuen kontaktu bide horien bitartez.

Gelaz kanpoko jarduerak sustatzea edota aldaketa pedagogikoan zein ikasleen jarraipen eta zerbitzu pertsonalizatuagoan oinarrituko den ikasketa plataforma birtuala sortzea izan dira segurtasuna eta hezkuntza prozesuak hobe txertatzen saiatzen den Covid batzorde honetan egin ditugun proposamen batzuk. Ostegunean, hilak 14, egindako bileran Osasunbideko teknikariek aipatu zigutenez, une honetan Covidaren eragina oso baxua da geletan, baina goranzko joera aurreikusten da, jendarteko beste hainbat esparrutan bezalaxe. Eragin baxu hori onargarria izan baldin badaiteke ere, aurkeztutako beste daturen bat nabarmentzeko modukoa iruditu zitzaigun, esate baterako orain arte Haur eta Lehen Hezkuntzan konfinatu dituzten talde (1.046 talde) eta haur (21.038 haur) kopurua. Datu hori oso deigarria da, Nafarroan 21.000 familia baino gehiagotan konpondu behar izan baitira konfinatutako euren seme-alabei atentzioa emateko, horretarako inolako kontziliazio laguntzarik gabe. Bestalde, harrigarria iruditzen zaigu Haur eta Lehen Hezkuntzan talde guztiaren konfinamenduak horren arin egitea, horrek hainbat ikuspuntutik begiratuta dakartzan ondorioak kontuan izanda, haurren oreka emozionala barne, eta osasungintzako teknikoek beraiek adin tarte horietan oso kutsatze intzidentzia baxua izaten dela onartu izan dutenean.

Haur eta Lehen Hezkuntzan talde bakoitza Elkarbizitza Talde Egonkorra deituriko burbuila moduko batean antolatzen da eskolako jardueretan eta bertako partaide guztiak kontaktu zuzentzat jotzen dira. Beraz, kutsadura kasu batek talde osoari eragin omen diezaioke eta hortik konfinamendu masibo horiek. Bestalde, espainiar Ministerioaren aginduak betetzen ari omen dira. Hori horrela izaki, aurrerantzean neurri hori pixka bat findu eta malgutzeko eskaria egingo dugu, batez ere haurrek duten kutsatzen tasa baxua kontuan hartuta eta horren neurri gogorrak horren modu orokorrean hartzeak eragin ditzakeen ondorio kaltegarriez arduratuta.

Eskola jarduerak gelatik kanpo egitea oztopatzen badizute, jar zaitez kontaktuan gurekin

Irakaskuntza 2021/01/15

Texto resumen castellano

OSA sala de espera

Egun bat gutxiago ZIU Pediatrikoan

Iritzi artikulua I Imanol Karrera eta Nahikari Arduya I Izarren aita eta ama

2020ko abenduaren 13an, Covid-19ak eragindako munduko pandemia baten erdian, E.coli bakterioak eragindako konplikazio larri baten ondorioz, gure seme Izar, bi urte eta hiru hilabete baino ez dituena, Nafarroako Ospitalegunean ospitaleratu zuten (zehazki, Bideko Ama Birjinaren Ospitalean). Larrialdietako behaketan gau bat eta solairuan hainbat egun eman ondoren, ZIU Pediatrikora eraman zuten. Ordutik aurrera, praktikan, gure etxe bihurtu den unitate horretan jarraitzen dugu.

Carla Monterok dioenez, "haurtzaroa garai zoragarria da. Ez dago iraganik, ez etorkizunik, baizik eta xumetasunez, intentsitatez eta ilusioz bizitako oraina". Ziur gaude hori izan zela Izarrek bakterio hori hartzeko modua. Jolasteak, intentsitatearekin bizitzeak zoriontsu egiten gaitu, baina batzuetan izaki bizidunoi gertatzen zaigun bezala, gaixotzera ere eramaten gaitu. Horrela onartu dugu gure semea gaixorik dagoela. Hau gogorra izan bada ere, E.coli bakterioa ez dugu gure etsaitzat hartzen, ez diogu zentzurik gabeko gerra deklaratu nahi. Gure ustez, zorionez, hau beste zerbaitetatik dator, gaixo dagoena sendatu eta zaintzetik. Lehenengoa osasun publikoari dagokio, bigarrena guri, amari eta aitari. Gure esku dago energia eta maitasun guztia ematea, laguntza ematea eta indarberritzeko ahaleginean laguntzea, eta nekeak indarrak ahultzen dituen arren, horretan ari gara eta horretan jarraituko dugu.

Zalantzarik gabe, gure bizitzako esperientziarik intentsuena eta gogorrena den honetan, ospitaleko langileak (garbitzaileak eta osasun-langileak, gehienak emakumeak) gure bigarren familia bihurtu dira. Lerro hauen bidez, miretsi, eskertu eta aintzatetsi nahi dugu Izar sendatzeko egindako lana, egindako ahalegina eta egindako ekarpen militantea, bokaziozkoa, eta indar apartarekin sendatzen saiatzen diren gainerako haurrak. Bidezkoa da esatea, halaber, sendatzen saiatzeaz harago, gurekin batera gure seme-alabak zaintzen dituztela. Eta beste sektore batzuetako milaka langilek bezala egiten dute, lan baldintza prekarioetan, neoliberalismo horrek aplikatutako pribatizazioen, murrizketen eta behin-behinekotasunaren ondorioz, dena negozio bihurtzen baitu, oinarrizko eta funtsezko zerbitzuak barne.

Pandemiak Nafarroako Ospitaleguneko (helduen) ZIUko irudiak ekarri ditu prentsara eta gure telebistetara. Unitate berri bat, paziente bakoitzarentzako boxekin (logelak), eta osasun-langileentzako kontrol-eremu zabal bat. Nafarroa osorako erreferentziazko ZIU Pediatrikoaren errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Horretarako baldintzak betetzen ez dituen leku batean dago behin-behinean, Kirurgia Handi Anbulatorioko Unitatea (KHAU) jasotzeko bideratuta dagoena. Eremu laukizuzen zabal bat, 6 oherekin (gehieneko edukiera), bionboz bereizita, eta mostradore bat, mediku, erizain eta laguntzaileentzako kontrol-eremu gisa. Horrela, familiok ez dugu intimitaterik informazio medikoa jasotzeko, egoera larrian dauden gure seme-alabekin egoteko. Gainera, larritasunez eta lekuko zuzen gisa, honetan ere gureak diren gainerako haurrek jasaten dituzten krisi gogorren aurrean gaude. Ez daukagu leku intimo eta duinik albisterik zailenak jaso eta digeritzeko, elkar besarkatzeko, barre egiteko eta negar egiteko aurrerapenengatik eta atzerapenengatik. Eguneko 24 orduetan gaude gure seme-alabekin, baina, solairuan ez bezala, ez dugu ospitaleko janaria jasotzeko eskubiderik, ezta dutxatzeko eta aldatzeko aldagelarik ere.

Esan bezala, Izar gaixorik dago eta sendatzea behar du. Horretarako, funtsezkoa da tratamendu egokia eta behar diren langileak izatea, hori guztia baldintza duin eta egokietan. Baikortasunez dio ZIU Pediatrikoko pediatra batek "pasatzen den eguna, egun bat gutxiago dela hemen". Bada, ospitaleko arduradunek eta Gobernuko Osasun Departamentuko arduradunek aukera dute gaurko eguna bat gutxiago izateko, azkena, Nafarroak ZIU Pediatriko bat izan dezan, ZIU Pediatriko baten baldintzekin. Lehentasunetan oinarritutako aitzakiek ez dute balio egoera horren aurrean osasun-langileek, haurrek eta haien familiek halako premia dutenean. Etorkizuneko planek ere ez dute balio, benetako eta behin betiko planek baino ez dute balio, data urgenteak eta zehatzak.

Luzatzen ari den esperientzia baten lehen egunetan, irizpide oneko lagun on batek esan zigun geure burua zaindu behar genuela zaindu ahal izateko. Osasun publikoa eta langileen eskubideak defendatzea gure osasuna zaintzea da. Zerbitzu publikoak indartzea, gure bizitzak erdigunean jartzea. Hori da modu kolektiboan zaintzeko modua.

Un día menos en la UCI Pediátrica

Artículo de opinión I Imanol Karrera y Nahikari Arduya I Padre y madre de Izar

El 13 de diciembre de 2020, en medio de una pandemia mundial provocada por el Covid-19, una complicación grave ocasionada por la bacteria E.coli llevó a nuestro hijo Izar, de tan solo dos años y tres meses, a ser hospitalizado en el Complejo Hospitalario de Navarra (concretamente en el Hospital Virgen del Camino). Tras una noche en observación de urgencias y varios días en planta, fue trasladado a la UCI Pediátrica. Desde entonces seguimos en esa unidad que, en la práctica, se ha convertido de un día para otro en nuestra casa.

Dice Carla Montero que “la infancia es una época maravillosa. No hay pasado ni futuro, sino un presente vivido con sencillez, intensidad e ilusión”. Estamos seguros de que esa fue la manera en la que Izar contrajo esa bacteria. Jugar, vivir con intensidad nos hace felices, pero como en ocasiones nos ocurre a los seres vivos, también nos lleva a enfermar. De esta forma hemos asumido que nuestro hijo esté enfermo. En ningún momento, por duro que éste haya sido, hemos considerado a la bacteria E.coli como nuestro enemigo a batir, al que había que declararle una guerra sin sentido. En nuestra opinión, por suerte, esto va de otra cosa, de curar y cuidar al que está enfermo. Lo primero le corresponde a la sanidad pública; lo segundo, a nosotras, su madre y su padre. En nuestra mano está darle toda la energía y cariño, apoyarle y ayudarle en su esfuerzo por recuperarse y, aunque las fuerzas empiezan a flojear por el cansancio, en ésas estamos y en ésas seguiremos.

En la que sin lugar a dudas está siendo la experiencia más intensa y dura de nuestras vidas, las trabajadoras del hospital (personal de limpieza y sanitarias, en su amplia mayoría mujeres) se han convertido en nuestra segunda familia. A través de estas líneas queremos admirar, agradecer y reconocer su trabajo, esfuerzo y aportación militante, vocacional por curar a Izar y al resto de niños y niñas que con una fuerza extraordinaria tratan de recuperarse. Es justo decir también, que más allá de tratar de curar, junto con nosotras cuidan de nuestros hijos e hijas. Y lo hacen como miles de trabajadoras de otros sectores, en condiciones de precariedad laboral fruto de las privatizaciones, recortes y temporalidad aplicadas por este neoliberalismo que todo lo convierte en negocio, incluidos los servicios básicos y esenciales.

La pandemia en la que nos encontramos ha traído a la prensa y nuestras televisiones imágenes de la UCI (de adultos) del Complejo Hospitalario de Navarra. Una unidad nueva, con boxes (habitaciones) para cada paciente y un amplio espacio de control para el personal sanitario. La realidad en la UCI Pediátrica de referencia para toda Navarra, sin embargo, es bien distinta. Se encuentra alojada de manera provisional en un lugar que no cumple las condiciones para ello, destinado a albergar la Unidad de Cirugía Mayor Ambulatoria (UCMA). Un amplio espacio rectangular con 6 camas (su capacidad máxima) separadas por biombos, y un mostrador como zonal de control para médicas, enfermeras y auxiliares. De esta forma, las familias carecemos de intimidad para recibir la información médica, para estar con nuestros hijos e hijas que se encuentran en una situación grave. Además, asistimos con angustia y como testigos directos a las duras crisis que sufren el resto de niños y niñas, que en esto también son las nuestras. No disponemos de ningún espacio íntimo y digno para recibir y digerir las noticias más difíciles, para abrazarnos, reír y llorar por los avances y retrocesos. Estamos las 24 horas del día junto a nuestros hijos e hijas, pero al contrario de lo que ocurre en planta, no tenemos derecho a recibir la comida del hospital, tampoco disponemos de un vestuario para ducharnos y cambiarnos.

Como decíamos, Izar está enfermo y necesita que le curen. Para ello, es fundamental contar con el tratamiento adecuado y el personal necesario, todo ello en unas condiciones dignas y apropiadas. Dice con optimismo un pediatra de la UCI que “cada día que pasa es un día menos aquí”. Pues bien, las personas responsables del hospital y del Departamento de Salud del Gobierno tienen la oportunidad de que el día de hoy sea un día menos, el último, para que Navarra cuente con una UCI Pediátrica con las condiciones de una UCI Pediátrica. No valen las excusas en las prioridades ante esta necesidad de las trabajadoras sanitarias, de los niños y niñas, de sus familias. Tampoco valen planes futuros, solo sirven planes reales y definitivos, fechas urgentes y concretas.

Durante los primeros días de una experiencia que se va alargando, una buena amiga con buen criterio nos dijo que teníamos que cuidarnos para poder cuidar. Defender la sanidad pública y los derechos de sus trabajadoras es cuidar nuestra salud. Fortalecer los servicios públicos, poner en el centro nuestras vidas. Ésta es la forma de cuidarnos de manera colectiva.

ADM Vergel

Arartekoak Iruñeko Udalari gomendatu dio El Vergel inguruan trafikoa eta mugikortasuna ordenatzeko

ANDEP 2021/01/15

Egoitzako bi langilek aurkeztutako kexaren ondoren, Enerizek Udaleko Gobernu taldeari eskatu dio inguruetako trafikoa eta segurtasuna zaindu dezala, espaloiak une oro libre gera daitezen bereziki zainduz.

Pandemia eragiten ari den ondorioen artean dago, besteak beste, Nafarroako ikastetxe gehienetan ordutegi jarraitua ezartzea. Hori dela eta, El Redin ikastetxeko ikasleak jasotzeko ordutegi berriak bat egiten du El Vergel egoitzako langileak ateratzeko ordutegiarekin eta banaketa-kamioien eta zabor-bilketako kamioien sarrera-irteerarekin. Hau da, egoitzako autoen eta kamioien ohiko pilaketaz gain, ikasturte honetan El Redinera ikasleak jasotzera joaten diren eskola-autobusek eta gurasoen ibilgailu partikularrek sortzen duten pilaketa handia pairatzen du inguruak.

Egoera horren ondorioz, Aranzadiko Ingurunea bezalako bide estu batean auto-ilara handiak sortzen dira eta ibilgailu asko espaloietan aparkatuta egoten dira. Horregatik, arrisku egoerak izaten dira gidarientzat eta, batez ere, oinezkoentzat. Hori ikusita, El Vergel egoitzako bi langilek Arartekoarengana jo zuten arazoa aztertzeko eta, beharrezko ikusiz gero, Iruñeko Udalari gatazka konpontzeko neurriak har ditzala eskatzeko. Konponbiderako proposamen bat ere zehaztu zuten, hurrengo bi oinarriok aintzat hartuta: batetik, ikasleak jasotzera sartzen diren ibilgailu partikularren aparkalekua El Vergel sarreraren eskuinaldera mugatzea (errepidea eta espaloiaren ezkerraldea libre utzita) eta egoitzako oinezkoen irteeran zebra-bide bat errotulatzea. Proposamen horren aurretik aurkeztu ziren iradokizun eta eskaera guztiei entzungor egin zien Udal Gobernuak eta horregatik erabaki zuten kexa eta proposamena bidaltzea Arartekoari, ea horrela erantzutea lortzen zuten.

Kexa aurkeztu ondoren, Arartekoak txosten bat eskatu zion Udalari, eta horrek Udaltzaingoaren beste txosten bat ere erantsi zuen. Nabarmentzekoa da, nahiz eta Udaltzaingoak hilabeteak daramatzan gatazka-eremuan, hartu dituzten neurriek ez dutela saihesten arrisku-egoerak gertatzen jarraitzea. Are gehiago, Udalaren txostenak dio aurkeztutako kexak egoitzako langileen nahiari erantzuten diola: "Gure ustez, erosotasun kontua da", adierazi du. Errealitatea oso bestelakoa da, ordea. Arartekoak berak gezurtatu egin du baieztapen hori bere ondorioetan: "Erakunde honek uste du kexan azaldutako egoeran trafikoan eta mugikortasunean aldaketa nabarmena gertatzen ari dela".

Alderdi guztiei entzun eta araudia kontuan hartuta arazoa aztertu ondoren, 2020ko abenduaren 29an Arartekoak honako hau ebatzi zuen: "Iruñeko Udalari gomendatzea, ordenamendu juridikoak aitortzen dizkion eskumenak erabiliz, zaindu dezala El Vergel egoitzaren eremuko trafikoaren eta mugikortasunaren antolamendua, ondoko ikastetxeko ikasleak ateratzen diren uneak antolatuak eta seguruak izan daitezen; horrekin batera, zaindu dezala espaloiak une oro libre egotea oinezkoak pasatzeko, batik bat oinezkoek gurpil-aulkiak erabiltzen badituzte”.

Orain, Udalak bi hilabete ditu Arartekoari jakinarazteko gomendioa onartzen duen ala ez. Erantzuna ezezkoa bada, “Organo judizial eskudunaren aurrean gauzatu ahal izango dira dagozkion ekintzak”, Enerizen esanetan. LAB sindikatuko kideok erne egongo gara eta beharrezko urrats guztiak emango ditugu El Vergel egoitzako langileen nahiz bertako egoiliar eta bisitarien segurtasuna bermatzeko.

El Defensor del Pueblo recomienda al Ayuntamiento de Pamplona velar por la ordenanción del tráfico y la movilidad en las inmediaciones de El Vergel

ANADP 2021/01/15

Tras la queja presentada por dos trabajadoras en la residencia, Enériz insta al equipo de Gobierno municipal a que cuide el tráfico y la seguridad de los alrededores, velando especialmente porque las aceras queden libres en todo momento.

Entre las consecuencias que está generando la pandemia se encuentra, entre otras, la aplicación del horario continuo en la gran mayoría de centros escolares de Navarra. Eso hace que el nuevo horario de recogida de alumnos del colegio El Redín coincida con la salida de trabajadoras y trabajadores de la cercana residencia El Vergel, y con la entrada y salida de camiones tanto de reparto como de recogida de basuras al centro. Es decir: a la habitual confluencia de coches y camiones de la residencia, este curso se ha sumado la enorme congestión que suponen tanto los autobuses escolares que acuden a El Redín, como la multitud de vehículos particulares de padres y madres que acuden a recoger a los escolares.

Todo eso conlleva que en una vía tan estrecha como la Vuelta de Aranzadi se genere un gran atasco e incluso que muchos vehículos acaben estacionados en las aceras. Eso, a su vez, genera numerosas situaciones de peligro tanto para las y los conductores como sobre todo para las y los peatones. Es por ello, por lo que dos empleadas de El Vergel acudieron al Defensor del Pueblo solicitando que analizase el problema e instase, si lo viera necesario, al Ayuntamiento de Pamplona a tomar medidas que diesen una solución al conflicto. Incluso elaboraron una propuesta de solución basada en limitar el aparcamiento de los vehículos particulares que vienen a recoger a los escolares a la derecha de la entrada de El Vergel (dejando la carretera y la parte izquierda de la acera libres), y en rotular un paso de cebra en la salida peatonal de la residencia. Y es que el gobierno municipal de Navarra Suma había hecho oídos sordos a todas las peticiones y sugerencias presentadas anteriormente al respecto, por lo que las demandantes optaron por realizar una propuesta concreta, a ver si así conseguían ser atendidas.

Tras la queja presentada, el Defensor del Pueblo solicitó un informe al Consistorio, el cual incorporó incluso otro informe de la Policía Municipal. Cabe destacar que, a pesar de que este cuerpo lleva meses acudiendo a la zona de conflicto, las medidas adoptadas no evitan que se sigan sucediendo las situaciones de peligro. Es más, el informe del Ayuntamiento cree que la queja presentada responde al capricho de los y las trabajadoras de la residencia: “Entendemos que se trata de un tema de comodidad”, apunta. Sin embargo, nada más lejos de la realidad. Es el propio Defensor del Pueblo quien desmiente esa afirmación en sus conclusiones: “esta institución aprecia que en la situación expuesta en la queja viene produciéndose una notable alteración del tráfico y de la movilidad”.

Habiendo escuchado a todas las partes y analizado el problema con normativa en mano, el Defensor del Pueblo, con fecha de 29 de diciembre de 2020, ha resuelto lo siguiente: “Recomendar al Ayuntamiento de Pamplona/Iruña que, en ejercicio de de las potestades que el ordenamiento jurídico le reconoce, vele porque la ordenación del tráfico y la movilidad en la zona de la residencia el Vergel, en los momentos en los que se produce la salida del alumnado del centro escolar ubicado en sus inmediaciones, no se vea perturbada y sea segura, así como porque las aceras queden en todo momento expeditas para el paso de peatones, especialmente si emplean sillas de ruedas”.

Ahora, el Ayuntamiento tiene dos meses para informar al Defensor si acepta la recomendación. En caso negativo, continúa Enériz, se podrán ejercitar “las acciones oportunas ante el órgano judicial competente”. Desde LAB, nos mantendremos alerta y daremos todos los pasos necesarios para garantizar la seguridad de la plantilla de El Vergel, así como de todas las personas que diariamente acuden a la residencia.

 

Azaroan ireki ziren GAZTELANIAZKO ESPEZIALITATEETAKO zerrenden behin-betiko zerrendak

Irakaskuntza 2021/01/14

Hezkuntza Departamentuak azaroan egindako GAZTELANIAZKO ESPEZIALITATEETAKO zerrenden irekieran onartutakoen behin-betiko zerrendak argitaratu ditu.

Informazio guztia honoko ESTEKAN ikusi, "Emaitzak" erlaitzean.

Listado definitivo apertura de listas específicas noviembre ESPECIALIDADES EN CASTELLANO

Irakaskuntza 2021/01/14

El Departamento de Educación ha publicado las listas definitivas de admitidos en la apertura de listas de ESPECIALIDADES EN CASTELLANO del pasado mes de noviembre.

Toda la información en el siguiente ENLACE, en la pestaña de "Resultados".

 

Itunpekoan, zor zaigun soldata leheneratzerik ez

Irakaskuntza 2021/01/14

Mobilizazio ugariren ondorioz, aurreko ikasturtean 2012ko murrizketen leheneratzea lortu omen genuen behingoz: %2,5eko igoera irakasleentzat eta %2koa gainontzeko langileentzat. Nafarroako Gobernuak honen ordainketa bi urtetan zatitzeko konpromisoa hartu zuen: erdia 2020ean eta, beste erdia, 2021ean. Bada, aurtengo bigarren zatia (%1,25 irakasleentzat eta %1 gainontzekoentzat) ez dutela leheneratuko ziurtatu du LABek. Ez eta 2016ean administraziopeko langileei igo zitzaien %1aren baliokiderik ere.
Hezkuntza Departamentuak ahalik eta lasterren administrazioko langileen oinarrizko soldatarekiko legez dagokigun %95eko soldata analogia berreskuratu behar du. Bestela mobilizazioetara joko dugu berriz ere.

descargas de archivos.orig Irakurri dena hemen

En la concertada, sin la reversión salarial que se nos debe

Irakaskuntza 2021/01/14

Como consecuencia de numerosas movilizaciones, parecía que el curso pasado conseguimos revertir los recortes de 2012 de una vez por todas: un incremento del 2,5% para el personal docente y del 2% para el personal no docente. El Gobierno de Navarra se comprometió a fraccionar su pago en dos años: una mitad en 2020 y la otra en 2021. Pues bien, LAB ha contrastado que no revertirán la segunda mitad de este año (1,25% para el personal docente y un 1% para el personal no docente) ni tampoco el equivalente al 1% que se incrementó en 2016 al personal de la administración.
El Departamento de Educación debe aplicar cuanto antes el 95% de analogía retributiva con respecto al sueldo base de lxs trabajadorxs de la administración que nos corresponde por ley. De lo contrario, volveremos a las movilizaciones.

descargas de archivos.orig Toda la info aquí

OSA vacuna covid

Osasunbideko profesionalen txertaketa urtarrilaren 16an hasiko da, larunbat honetan

Osasunbidea 2021/01/13

Osasunbideak txertaketa puntuak jarriko ditu Reina Sofía eta García Orcoyen ospitaleetan, Nafarroako Ospitaleguneko A eta B eraikinetan eta Refenan. Gainera, unitate mugikor bat izanen da, herrietako zentroetara joanen dena.

Osasunbideko Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak jakinarazi duenez, urtarrilaren 16an, larunbatarekin, hasiko da Osasunbideko langileei COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko kanpaina.

Kanpainaren lehenengo fasea urtarrilaren 16tik otsailaren 12ra arte izanen da. Fase horretan, Osasun Ministerioaren Txertaketa Estrategian lehenetsitako osasun langileei jarriko zaie txertoa, Pfizer etxeko Comirnaty txertoa, hain zuzen. Une honetan, Nafarroak astero 1.300 txerto inguru ditu esleituak, baina kopuru hori handituz joanen da, kanpaina martxoaren erdialdean bukatu ahal izateko (bi dosiak jarrita).

Prebentzio Zerbitzutik jakinarazi dutenez, lehenengo fase honetan, lehenetsitako kolektiboetako profesionalekin banan-banan harremanetan jarriko dira, txertoa jartzeko hitzordua eskaintzeko. Hemendik gutxira jakinaraziko da nola emanen zaien hitzordua Osasunbideko gainerako profesionalei.

Txertoa jartzeko, honako gune hauek egokitu dira:

  • Gune bat Reina Sofía ospitalean, Tuterako osasun barruti osoarentzat.
  • Gune bat García Orcoyen ospitalean, zentroko langileentzat.
  • Bi gune Nafarroako Ospitalegunean, bertako langileentzat: bat A eraikinean, eta bestea B eraikinean.
  • Iruñeko oinarrizko osasun laguntzan, osasun mentalean eta Lizarrako oinarrizko osasun laguntzan, honela eginen da txertaketa: Iruñerrian kokatutako zentroetako langileei Refenan jarriko zaie txertoa. Herrietako zentroetako langileentzat (SUOAZak barne), unitate mugikor bat joanen da.

Txertoak honako hauek jarriko dituzte: medikuntza prebentiboko zerbitzuetako langileek, Oinarrizko Osasun Laguntzako txertaketa taldeetako langileek eta Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuko langileek.

Azkenik, zalantzak argitzeko eta galderei erantzuteko, baliabide hauek jarriko direla ere baieztatu digute:

· Osasun Kontseiluaren telefonoa: 948290290.
· Osasunbideko langile guztiak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. (Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzua).
· Nafarroako Ospitaleguneko langileak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. (Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboko Zerbitzua).

El sábado 16 comienza la vacunación de los profesionales de Osasunbidea

Osasunbidea 2021/01/13

El Servicio Navarro de Salud habilitará puntos de vacunación en los hospitales Reina Sofía y García Orcoyen, en el CHN-A y CHN-B, y en Refena. También dispondrá una unidad móvil que se desplazará a los centros rurales.

Según han informado desde el Servicio de Prevención de Riesgos Laborales de Osasunbidea, el próximo sábado 16 de enero comenzará la campaña de vacunación frente a COVID-19 para el personal del SNS-O.

La primera fase de la campaña se extenderá entre el 16 de enero y el 12 de febrero. En esa fase, se vacunará de forma progresiva al personal sanitario priorizado por la Estrategia de Vacunación del Ministerio de Sanidad con la vacuna Comirnaty de Pfizer. En estos momentos, la asignación de vacunas es de unas 1.300 vacunas semanales, cifra que se irá incrementando progresivamente con el objetivo de que la campaña finalice a mediados de marzo (con la segunda dosis puesta).

Según han informado desde el Servicio de Prevención, en esta primera fase se contactará con cada profesional de los colectivos priorizados con el fin de ofrecerle cita para la vacunación. En próximas fechas se comunicará cómo se procederá a la citación del resto profesionales del SNS-O.

Para llevar a cabo la vacunación, se han habilitado los siguientes puntos:

  • Un punto en HRS para toda el Área de salud de Tudela.
  • Un punto en HGO para el personal del centro.
  • Dos puntos en CHN para su personal: uno en CHN-A y otro en CHN-B.
  • En AP Pamplona, Salud Mental y AP Estella, se realizará la vacunación de la siguiente forma: el personal de los centros ubicados en la comarca de Pamplona, se vacunarán en Refena. Para los centros rurales (incluye también CASSYR), se desplazará una unidad móvil.

La vacunación la llevará a cabo personal de los Servicios de Medicina Preventiva, de los equipos de vacunación de Atención Primaria y del Servicio de Prevención de Riesgos Laborales.

Finalmente, han comunicado que se han habilitado los siguientes recursos para dudas o preguntas:

· Teléfono del Consejo Sanitario: 948290290.
· Todo el personal del SNS-O: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. (Sº Prevención de riesgos laborales).
· Personal del CHN: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. (Sº de Medicina Preventiva del CHN).