IRAK sistema obsoleto

Ikastetxeen lehenengo hiruhilekoaren balorazioa: langileak eta ikasleak estutu, hezkuntza sistema zaharkitu batean jarraitzeko

Irakaskuntza 2020/12/09

Ikasturtea hasi zenetik hiru hilabete pasa dira, lehenengo ebaluazioa itxi berria edo ixtear dago eta LABen COVID-19ak ekarri duen egoera aztertzeko unea dela uste dugu. Horretarako badugu hainbat osagai: Hezkuntza Komunitateko eragile ezberdinekin izandako kontaktu zuzena, kontsulten bidez helarazi zaizkigun kezkak, gure sindikatuaren inplikazioa eskatu duten tokian tokiko eskola eta profesionalak, egin ditugun inkestak, Hezkuntza Komunitate Foroan eta Hezkuntza Departamentuaren hainbat espaziotan (mahai sektorialak, Eskola Kontseilua, COVID-19 Batzordea…) izandako parte-hartze aktiboa... Faktore horiek guztiak aztertu ondoren, gure balorazioa ez da positiboa, batez ere Hezkuntza Departamentua autokonplazentziaz jositako diskurtsoa egiten ari baita, kontuan izan gabe ikasturte berriak ikastetxe eta bertako langileei eragin dien lan biderkatzea eta estresa. Esfortzu handiaren ondorioz, pandemiaren eragina txikia izan da kuantitatiboki, baina kualitatiboki prezio galanta ordaintzen ari gara lan-baldintzei edota arlo pedagogiko zein emozionalari erreparatzen baldin badiegu. Egun dugun hezkuntza sistema inoiz baino agortuago dago.

Kontigentzia Plana
Hasteko, Hezkuntza Departamentuarekin izandako Mahai Sektorialaren bileran erakunde horrek egun gauden egoeran egotea ez zuela espero onartu zuen. Testuinguru honetan, egon den aurreikuspen eza nabaria izan da. Ekainean bertan, kontingentzia plana aurkeztu zenean, LABek egitasmo horren gabeziak nabarmendu zituen eta faktore guztiak lantzeko (ez soilik segurtasunekoak, osasunari eta pedagogiari zegozkienak ere bai) uda baliatu behar genuela ohartarazi zuen, baina hor hilabete oso garrantzitsuak galdu genituen, ez baitzen izan Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanik egiteko aukerarik, ezta ikuspegi estrategikorik edota negoziazio errealik lantzeko aukerarik ere eta orain odolkiak ditugu ordainetan.
Ikastetxeen autonomia aitzakiatzat hartuz, plan guztien ardura haien gain erori da, Hezkuntzatik beharrezkoak ziren irizpide komun, adostu eta integralik gabe, berriro ere egon den arduragabekeria agerian geratuz. Irizpide ezak zentro bakoitzak ahal izan duen moduan egoera ezberdinak kudeatzea ekarri du, eta egun ikastetxeak leku seguruak direla entzuten badugu ere, hori, egia izatekotan, zalantzarik gabe, langileen lanarengatik izan dela argi dugu, baita lan hori baliabide nahikorik izan gabe egin dutela ere.

Hezkuntza kalitate eza
Departamentua aurrez-aurreko eskolak bermatzeaz kezkatu da orain arte baina ez hezkuntza kalitateaz. Egoera berrian gaude (jardunaldi jarraiak, osasun protokoloak, konfinamenduak, eskolak online ematea…) baina aurreko curriculum berarekin eta geletako ratioak bezalako gaiei erreparatzeko asmorik gabe jarraitzen dugu. Non dago egoerara egokitzeko eduki eta metodologiaren malgutasuna? Zerbait esan al da arlo emozionalari buruz? Non dago beti ahotan dugun konpetentzietan oinarritutako hezkuntza sistema? Ikasleak ardatz jarri al dira edo interes bakarra aurrez aurreko eskolak izatea izan da? Begien bistakoa da egoera honetan pedagogia galtzen irten dela eta eskolak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak lanez gainezka zamatuz aurrera goazela. Ikastetxeek autonomia dute, bai, baina lan biderkatzea saihestuko liekeen komuneko irizpiderik gabe. Hil zorian dagoen hezkuntza sistemari eutsi nahi diote, kalitatearen aldeko benetako apusturik egin gabe eta ikastetxeak leku asistentzialak izatera mugatuz.

Aurrez aurrekoa ez den Arreta Plana
Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzako Aurrez aurrekoa ez den Arreta Plana aurkeztu zuen orain dela bi aste. Orain, ikasturteko hiru hilabete pasa direnean, urtarrilean hasiko dela iragarri digute, baina beren proposamena gidoi soila baino ez da. Proposatuko den sistema ikastetxeek beraien baliabideekin bete beharko dutela iragarri digute, berriz ere haien autonomia aitzakiatzat erabiliz. Ingurune birtual horrek, egun planteatuta dagoen bezala, irakasleei eta zuzendaritza-taldeei lan-gainkarga handiagoa ekarriko diela salatu nahi dugu. Gure iritziz, Departamentua arduratu beharko litzateke hutsik dagoen eremu birtual hori modu sendo batez osatzeko baliabideak emateaz.
Balizko konfinamendu berri baten aurrean ikasleak teknologia berriak ongi erabiltzen ere trebatu behar direla uste dugu, autonomoak izan daitezen eta lan hori berriro ere gurasoen gain eror ez dadin. Bestalde, oraindik lerrotuta daude online ikasketak-streaming bidezko eskolak binomio horretan, baina tankera honetako plataforma batek beste planteamendu pedagogiko bat izan beharko luke, zabalagoa, osoagoa, integralagoa, funts pedagogiko handiagokoa. Une honetan plataforma horrek izan beharreko benetako izaera lantzen ari gara hainbat espaziotan eta gure proposamenekin saiatuko gara arestian aipatutako ideia horiek betearazten.
Berriro ere seriotasun falta leporatzen diogu Departamentuari, aurkeztu duen plana plan hutsa delako eta aspalditik prest egon beharreko zerbait ikasturtearen erdian jarri nahi duelako martxan.

Baliabideak eta ordezkapenak
Langileen inplikazioari esker, egoera larri honi txukun antzera aurre egitea lortu dugu, baliabideen muga nabaria izan arren. Ikastetxeetan eskolak modu presentzialean izateari eutsi baldin bazaio, langileriaren lanari esker izan da. Baliabide faltaren testuinguruan hainbat arrakala (teknologikoa, sozioekonomikoa, aniztasunaren trataerari dagokiona...) areagotu egin da eta horien artean nabarmendu beharra dugu euskararen sustapen, ezagutza eta erabilpenak jasan dituen atzerapauso handiak.

Segurtasun neurriak
Ikasturte hasieran, eta COVID-19aren auziak kudeaketa eta aurreikuspenerako zailtasunak eragin dituela argi izanik ere, irizpide zehatzik ez izateak ezinegon handia sortu du langile eta familien artean. Aste luzetan, positiboren bat ematen zenean zalantzak sortzen ziren ikastetxeetan: zenbat positibo behar da gela oso bat konfinatzeko? Eta eskola ixteko? Zergatik ez zaie irakasleei PCRrik egiten? Zein erakundek zehazten ditu erabaki horiek guztiak? Erraza ez bada ere, nabaria izan da ikasturte hasieran ez zegoela Hezkuntza eta Osasunbidea edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren arteko koordinazio sendorik eta horrek, anabasa eragiteaz gain, agerian utzi duela bai Hezkuntzan, zein Osasunbidean, dagoen baliabide falta.
Gainera, birusa zabal ez dadin eta eskolak modu eraikigarriagoan egin daitezen, aire librean eta jende kopuru murriztuetan egotea ezinbestekoa dela behin eta berriro entzun dugu eta LABek iazko ikasturtearen amaieratik proposamen hori egin du, baita ikasturte hasieran sortu zen COVID-19 batzorde teknikoan ere. Ildo hori landu nahi izan duten ikastetxeetan oztopoak izan dituzte, nahiz eta orain bideratzen ari den aldarrikapen hori behin eta berriro mahai gainean jarri dugun hainbat forotan. Horretan ere, beste hainbatetan bezala, ez dago guztiari zentzua emango liokeen Hezkuntza Departamentuaren planik. Laburbilduz, segurtasuna lehenetsi da, ez osasuna eta, are gutxiago, pedagogia.

Zerbitzu publikoen defentsan mobilizazio garaia da
Balorazioa kezkagarria baldin bada ere, azken hilabeteak ez dira antzuak izan. Egin dugun borrokak fruituak eman ditu, esate baterako, Hezkuntza Itunari dagokionez. Baina, Ituna betetzeko aurrerapausoak eman diren arren, beste arlo askotan ez da hala izan. COVID-19ak ekarri duen egoera berri honek bi aukera eman dizkigu: Hezkuntzak behingoz behar duen aldaketari bide ematea edo, aitzitik, hilda dagoen sistema hau elikatzea. Gure aburuz, Hezkuntza Departamentuak bigarrena aukeratu du.
LABek argi du zerbitzu publikoen defentsan arituko dela, langileen lan baldintzekin batera kalitatezko zerbitzuen eskaintza egin behar dugula, eredu aldaketa bat aldarrikatuz. Hausnarketa egin eta gero, bizi dugun egoera salatzeko garaia iritsi dela uste dugu. Urtarriletik aurrera mobilizazioak egingo ditugula iragarri nahi dugu eta gure eskua zabalik duela gurekin batera bidea egin nahi duen hezkuntzako eragile orok.

Valoración del primer trimestre de los centros educativos: sostener un sistema educativo obsoleto a costa de los y las trabajadoras y alumnado

Irakaskuntza 2020/12/09

Han pasado tres meses desde el inicio del curso, la primera evaluación está recién cerrada o a punto de hacerlo y en LAB creemos que es el momento de analizar la situación que ha traído la COVID-19. Para ello contamos con nuestro contacto directo con los diferentes agentes de la Comunidad Educativa, las inquietudes que se nos han transmitido a través de diversas consultas, las escuelas y profesionales locales que han solicitado la implicación de nuestro sindicato, las encuestas que hemos realizado, la participación activa en el Foro de la Comunidad Educativa y en diferentes espacios del Departamento de Educación (mesas sectoriales, Consejo Escolar, la Comisión de la COVID-19...). Tras analizar todos estos factores, nuestra valoración no es positiva, sobre todo porque el Departamento de Educación está elaborando un discurso cargado de autocomplacencia, sin tener en cuenta la sobrecarga de trabajo y el estrés que el nuevo curso ha supuesto para los centros escolares y sus trabajadorxs. Su gran esfuerzo ha hecho que la pandemia haya tenido un impacto cuantitativamente bajo, pero cualitativamente estamos pagando un precio muy alto si nos fijamos en las condiciones laborales y en el ámbito pedagógico y emocional. El sistema educativo actual está más agotado que nunca.

Plan de Contigencia
Para empezar, en la reunión de la Mesa Sectorial con el Departamento de Educación este organismo reconoció que no esperaba que nos encontráramos en la situación en la que estamos actualmente. En este contexto, la falta de previsión ha sido evidente. Cuando se presentó el plan de contingencia en junio, LAB puso de relieve las carencias de dicho plan y advirtió de que teníamos que aprovechar el verano para tratar todos los factores (no sólo los de seguridad, sino también los de salud y pedagogía); no obstante, no hubo posibilidad de colaborar con el Departamento de Educación, ni de trabajar en puntos de vista estratégicos ni de negociación real; perdimos meses muy importantes y ahora tenemos lo que tenemos.
Escudándose en la excusa de la autonomía de los centros, la gestión y responsabilidad de todo plan ha recaído sobre estos últimos, sin los criterios comunes, consensuados e integrales que eran necesarios desde el Departamento, quedando de nuevo en evidencia la irresponsabilidad que ha existido. La falta de criterio ha llevado a que cada centro gestione las diferentes situaciones como ha podido y, aunque en la actualidad escuchamos que los centros son lugares seguros, eso, de ser cierto, tenemos claro que ha sido por el trabajo de sus trabajadorxs, y que ese trabajo lo han hecho sin contar con los recursos suficientes.

Falta de calidad educativa
El Departamento se ha preocupado hasta ahora por garantizar las clases presenciales pero no la calidad educativa. Estamos en una nueva situación (jornadas continuas, protocolos de salud, confinamientos, impartición online de clases) pero seguimos con el currículo anterior y sin pretender atender a temas como los ratios de las aulas. ¿Dónde está la flexibilidad de contenido y metodología para adaptarse a la nueva situación? ¿Se ha dicho algo sobre lo emocional? ¿Dónde está el sistema educativo basado en competencias del que tanto hablamos? ¿Se ha centrado este en lxs alumnxs o el único interés ha sido tener clases presenciales? Es evidente que en esta situación la pedagogía ha salido perdiendo y que, una vez más, avanzamos cargando de trabajo a las escuelas, al profesorado y al personal no docente. Los centros tienen autonomía, sí, pero sin criterios comunes que les evitarían multiplicar su trabajo. Quieren mantener un sistema educativo moribundo y convertir los centros en meros lugares asistenciales, sin apostar de verdad por la calidad.

Plan de Atención No Presencial
El Departamento de Educación presentó hace dos semanas un Plan de Atención No Presencial para los centros educativos. Ahora, cuando han pasado tres meses de curso, nos anuncian que empezará en enero, pero su propuesta no es más que un simple guión. Nos han anunciado que el sistema que se va a proponer deberá ser puesto en marcha por los centros con sus propios recursos, esgrimiendo de nuevo su autonomía como excusa. Queremos denunciar que este entorno virtual, tal y como está planteado actualmente, va a suponer una mayor sobrecarga de trabajo para el profesorado y los equipos directivos. En nuestra opinión, el Departamento debería encargarse de aportar los recursos para dotar de una manera sólida a ese espacio virtual vacío.
Creemos que ante un posible nuevo confinamiento hay que formar también a lxs alumnxs en el buen uso de las nuevas tecnologías para que sean autónomxs y que ese trabajo no vuelva a recaer sobre lxs padres y madres. Por otra parte, siguen empeñados en el binomio estudios online - clases en streaming, pero una plataforma de este tipo debería tener otro planteamiento pedagógico más amplio, más completo, más integral, de mayor fondo pedagógico. En estos momentos estamos trabajando en diferentes espacios sobre el verdadero carácter que debe tener esta plataforma y con nuestras propuestas trataremos de hacer cumplir las ideas antes mencionadas.
Volvemos a acusar al Departamento de falta de seriedad, porque el plan que ha presentado es un plan vacío y porque quiere poner en marcha a mitad de curso algo que debería estar preparado desde hace ya tiempo.

Recursos y sustituciones
Gracias a la implicación de los trabajadores, hemos conseguido afrontar esta grave situación de forma ordenada, a pesar de la evidente limitación de recursos. Si se han mantenido las clases presenciales en los centros ha sido gracias al gran trabajo de su personal. Pero la falta de recursos ha acentuado las brechas tecnológica, socioeconómica, de tratamiento de la diversidad… entre las que debemos destacar los grandes retrocesos que ha sufrido la promoción, el conocimiento y el uso del euskera.

Medidas de seguridad
A principios de curso, y aun siendo claro que el asunto de la COVID-19 ha creado dificultades de gestión y previsión, la falta de criterios concretos ha generado un gran malestar entre trabajadorxs y familias. Durante largas semanas, cuando se daba algún positivo surgían dudas en los centros: ¿cuántos positivos se necesitan para confinar un grupo? ¿Y para cerrar el centro? ¿Por qué no se hace PCR a los profesores? ¿Qué institución toma todas estas decisiones? Aunque no es fácil, ha sido evidente que a principio de curso no había una coordinación sólida entre Educación y Sanidad o Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra lo que, además de generar confusión, ha puesto de manifiesto la falta de recursos tanto en Educación como en Sanidad.
Además, una y otra vez hemos escuchado que, para evitar que el virus se extienda y hacer que las clases sean más constructivas, es primordial estar al aire libre y en grupos reducidos; desde finales del curso pasado LAB ha hecho esa propuesta y también en la Comisión Técnica COVID-19 que se creó a principios de curso. Esta reivindicación que ahora se está encauzando la hemos puesto sobre la mesa una y otra vez en diferentes foros; sin embargo, los centros que han querido trabajar en esta línea se han encontrado multitud de obstáculos. Tampoco en esto, como en tantas otras ocasiones, hay un plan del Departamento de Educación que dé sentido a todo. En resumen, se ha primado la seguridad, no la salud y, mucho menos, la pedagogía.

Es tiempo de movilizaciones en defensa de los servicios públicos
Aunque la valoración es preocupante, los últimos meses no han sido estériles. La lucha que hemos emprendido ha dado frutos, por ejemplo, en lo que respecta al Pacto Educativo. Pero, a pesar de los avances en el cumplimiento del Pacto, en muchas otras materias no ha sido así. Esta nueva situación que ha traído la COVID-19 nos ha dado dos posibilidades: dar paso al cambio que necesita la educación de una vez por todas o, por el contrario, alimentar un sistema ya marchito.
LAB tiene claro que va a actuar en defensa de los servicios públicos, que junto a las condiciones laborales de los trabajadores tenemos que hacer una oferta de servicios de calidad, reivindicando un cambio de modelo. Tras reflexionar, creemos que ha llegado el momento de denunciar la situación que vivimos. Queremos anunciar que, a partir de enero, realizaremos movilizaciones y que tendemos nuestra mano a todos los agentes educativos que quieran acompañarnos en el camino.