Udal 1

Hasitako lanarekin jarraitzea

Iruñeko Udala 2020 Hauteskunde sindikalak

Iruñeko Udaleko langileek hitzordu bikoitza dugu hautestontziekin gure ordezkaritza sindikala aukeratzeko. Lan-kontratudunak, azaroaren 25ean, eta funtzionarioak eta administrazio-kontratudunak, azaroaren 24an.

• Orain arte jorratutako ildoetan jarraituko dugu lanean, langile guztiei entzunez eta lagunduz, inolako bereizketarik egin gabe.
• Erakutsi dugu, gobernu taldean nor dagoen gorabehera, Langileen Batzordera proposamen gehien eraman duen sindikatua garela.
• Gure lan baldintzetan modu batean edo bestean eragina izan dezaketen Udalaren jarduketa guztiak fiskalizatzen jarraituko dugu.

Continuar con el trabajo iniciado

Ayuntamiento de Pamplona 2020 Elecciones sindicales

La plantilla del Ayuntamiento de Pamplona tenemos una doble cita con las urnas para elegir nuestra representación sindical. El personal laboral el 25 de noviembre y el personal funcionario y contratado administrativo el 24 de noviembre.

• Seguiremos desarrollando las actividades que hasta ahora venimos realizando, apoyando y escuchando los problemas que puedan surgir a toda la plantilla sin ningún tipo de distinción.
• Hemos demostrado que esté quien esté en el equipo de gobierno, somos el sindicato que más propuestas ha llevado a la Comisión de personal.
• Continuaremos llevando a cabo las labores de fiscalización de todas las actuaciones del Ayuntamiento que puedan afectar de uno u otro modo a nuestras condiciones laborales.

Udal 2

Funtzionarioak eta administrazio-kontratudunak
Lorpenak

Ayuntamiento de Pamplona 2020 Elecciones sindicales

Azken urteotan izan ditugun lorpen hauek nabarmendu nahi ditugu, kolektibo guztiei eragiten dietelako:
• Lan Baldintzei buruzko Akordioa sinatzea: 10 urtetik gorako negoziazio prozesu antzu baten ondoren, akordioa sinatzea lortu da, besteak beste, hobekuntza hauek aurreikusten dituena: zenbait kolektiboren maila igoera, soldata baxuena duten lanpostuen osagarriak igotzea, esperientzia urteen araberako pizgarriak...
• Laneko kontingentzien tratamendua: gure laneko kontingentziak Gizarte Segurantzaren sistema publikoan tratatzea lortu dugu, eta ez mutualitateen sistema pribatu eta interesatuan. Ezagun denez, langileei zuzenean galdetu zitzaien horri buruz, eta azken bozketaren emaitzak argi utzi zuen Iruñeko Udaleko langile gehienak Gizarte Segurantzan artatuak izatearen alde zeudela.

Funcionarios y contratados administrativos
Logros conseguidos

Ayuntamiento de Pamplona 2020 Elecciones sindicales

Entre otros logros, queremos destacar los que a nuestro parecer son los más importantes que hemos conseguido por afectar a todos los colectivos y que son:
• La firma del Acuerdo de Condiciones Laborales: tras más de 10 años de negociaciones infructuosas, se consiguió firmar este acuerdo que contempla mejoras como promociones de varios colectivos, subidas de complementos a los salarios más bajos, incentivos por años de experiencia…
• Tratamiento de las contingencias laborales: hemos logrado que nuestras contingencias laborales sean tratadas en el sistema público de la Seguridad Social, y no por un sistema privado e interesado como es el de las Mutuas. Como es bien sabido, se le preguntó directamente a la plantilla acerca de este asunto, y el resultado que arrojó la votación final dejó claro que la mayoría del personal del Ayuntamiento de Pamplona se posiciona en favor de ser atendidos en la Seguridad Social.

Lan kontratadunak
Lorpenak

Ayuntamiento de Pamplona 2020 Elecciones sindicales

• Udalaren konpromisoa, lan kontratudun finkoek eta mugagabeko langile ez-finkoek egiten duten lana kanpora ez ateratzeko.
• Soldataren %3ko igoera familia-langileentzat, eta %10,5ekoa enplegu sozialeko ofizialentzat.
• Etxez etxeko laguntza zerbitzuan kontratu kaxkarrenak dituzten langileen lanaldiak handitzea.
• 5 opor egun gehiago ematea eguneroko lanaldia minutu batzuk luzatzearen truke.
• Etxez etxeko laguntza zerbitzuan, oporrak hartzeko lehentasun irizpideak bidezkoagoak eta zuzenagoak izatea.
• Etxez etxeko laguntza zerbitzuan, astegunetan, lanaldi zatituak kentzea.
• Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen eta enpresaren arteko komunikazio sisteman hobekuntzak ezartzea, bai zerbitzuaren onerako, bai behar berriak banatzean tratu berdintasuna bermatzeko ere.

Laborales
Logros conseguidos

Ayuntamiento de Pamplona 2020 Elecciones sindicales

• Compromiso del Ayuntamiento de no externalizar trabajos realizados por personal laboral fijo e indefinido no fijo.
• Incrementos salariales del 3% para trabajadoras familiares, y del 10,5% para oficiales de empleo social.
• Aumentos de jornadas para los contratos más precarios del EMAD.
• Consecución de 5 días más de vacaciones, a cambio del aumento de la jornada diaria en unos minutos.
• Reparto más justo y equitativo de la prioridad a la hora de coger las vacaciones en el EMAD. 
• Eliminación de las jornadas partidas de entre semana en el EMAD.
• Establecimiento de avances en el sistema de comunicación entre la empresa y las trabajadoras del EMAD. Esto influye directamente tanto en la mejora del servicio como en la protección de la igualdad de trato a la hora de repartir nuevas tareas.

Udal 3

   Administrazioa gaztetzeko:

Erretiro aurreratua eta txandakako kontratua

    Para rejuvenecer la Administración:

Jubilación anticipada y contrato de relevo

Errelebo-kontratua sektore pribatuan oso hedatua dagoen figura bat da, baina sektore publikoan, harrigarriki, ez da aplikatzen. Baliabide horri esker, langileek erretiro aurreratua hartzeko aukera izaten dute. Iruñeko Udalera ere zabalduko balitz, plantilla gaztetuko litzateke, eta jende gazteak bertan sartzeko aukera gehiago izanen luke; izan ere, gaur egun, ia ezinezkoa egiten zaie administrazio publikoetan lanpostu finko bat lortzea.

El contrato de relevo es una figura muy extendida en el sector privado, pero en el sector público, sorprendentemente, no se aplica. Este recurso permite a los trabajadores acceder a la jubilación anticipada. Si se extendiera también al Ayuntamiento de Pamplona, la plantilla se rejuvenecería y la gente joven tendría más posibilidades de incorporarse a ella, ya que, en la actualidad, les resulta prácticamente imposible acceder a un puesto fijo en las administraciones públicas.

Udal 4

     LEP deialdia

Behin-behinekotasunaren helburua betetzeko modu bakarra da

    Convocatoria de OPE

Única vía para cumplir el objetivo de eventualidad

Gaur egun indarrean dagoen akordio batek Iruñeko Udaleko langileen behin-behinekotasuna murrizteko beharra jasotzen du. Helburua da indize hori % 6tik behera uztea. Ildo horretan, LABen, lan eskaintza publikoen deialdi gardenen alde egiten jarraitzen dugu; lanpostuetara egokitutako lan eskaintzak eskatuko ditugu, plaza eskuratzen duten izangaiak horretara hobekien egokitzen direnak izan daitezen.

Un acuerdo actualmente en vigor contempla la necesidad de reducir la eventualidad entre las y los trabajadores del Ayuntamiento de Pamplona. El objetivo que se fija en el mismo es el de dejar ese índice por debajo del 6%. En esa dirección, desde LAB seguimos apostando por la convocatoria de OPEs transparentes y adaptadas a los puestos de trabajo, con el fin de que quien consiga la plaza sea la persona más adecuada a ella.

Udal 21  

    Ezinbesteko betebeharragatiko baimenak

Derrigorrezkoa da berriz ere aktibatzea

     Permiso por deber inexcusable

Es necesario activarlo nuevamente

Pandemiaren lehen oldarraldian Udalak bere esku zeuden ahalegin guztiak egin zituen langileoi baimen horiek hartzea galarazteko. Orain ere berdin jarraitzen dugu: 14 urtez azpiko seme-alabak dituzten langileek, horiek konfinatuz gero, norbere kontuetarako baimenetara, antzinatasunera, oporretara edo bestelako baimenetara jo behar izaten dute horiek behar bezala zaindu ahal izateko.

En la primera ola de la pandemia el Ayuntamiento hizo todo lo posible para impedir que el personal se acogiese a estos permisos. Ahora seguimos igual: los trabajadores con hijos/as menores de 14 años, si estos se confinan, tienen que acudir a permisos por asuntos propios, antigüedad, vacaciones u otros permisos para poder cuidarlos adecuadamente.

Udal 6

       Murrizketa gehiagorik ez

Eman botoa LABi, eta defenda itzazu langileen eskubideak

        Evitemos más recortes

Vota LAB, y defiende los derechos de la plantilla

Ez diegu utzi behar Udala gobernatzen dutenei berriz ere langileen lan eskubideak murritz ditzatela. Botorik ez emateak esan nahi du eskuak libre uztea nahi dutena eta nahi bezala egin dezaten. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, botoa eman beharra dago. Zuregatik eta guztiengatik.

No debemos dejar que quienes gobiernan el Consistorio intenten de nuevo recortar los derechos laborales de la plantilla. No votar significa dejarles las manos libres y darles rienda suelta para que campen a sus anchas. Por eso, ahora más que nunca, no dejes de votar. ¡Por ti y por toda la plantilla!

Udal 7

       Hurbiltasuna

LAB: denon eskura dagoen sindikatua

     Cercanía

LAB: un sindicato cercano a todas y todos

Bukatu da 2016ko hauteskunde sindikalen ondoren hasitako lau urteko epea. Era guztietako egoerei aurre egin behar izan diegun garai honetan, LABen lana ongien islatzen duen ezaugarrietako bat da langileen ondoan egon izana: entzutea, aholkatzea, laguntzea, gatazkak konponbidean jartzea...

Oraingo honetan, talde berritua aurkezten dugu, lankide berriak eta prestuak elkartu baitzaizkigu. Baina gure ezaugarri nagusia ez da batere aldatuko: beti Udaleko langile guztiei laguntzeko prest egotea, afiliatuak izan ala ez. Era berean, LABen talde juridikoa erabiltzen jarraituko dugu eta, beharrezkoa denean, bide judizialari ekinen diogu.

Ya ha finalizado el plazo de cuatro años iniciado tras las elecciones sindicales de 2016. En este tiempo en el que hemos tenido que afrontar situaciones de todo tipo, una de las características que mejor representa la labor de LAB ha sido la de haber estado al lado de la plantilla: acompañar, escuchar, asesorar, ayudar, poner conflictos en vías de solución…

En esta ocasión nos presentamos con un equipo renovado, con nuevas y buenas incorporaciones. Pero nuestro rasgo principal, el de estar siempre en disposición de ayudar a todas las trabajadoras y trabajadores del Ayuntamiento -sean o no afiliados-, no va a variar ni un ápice. Tampoco el de hacer uso del equipo jurídico de LAB del que formo parte e iniciar la vía judicial cuando sea necesario.

Udal 20

    Taldelana, gure berezigarria

      El trabajo en equipo, nuestro distintivo 

LABen ongi dakigu Udaleko gobernu taldearen itxieraren aurrean aitzina egiteko modu bakarra gure presioa dela. Eta horretarako, elkarturik joan beharra dugu. Hortaz, gure ordezkaritzaren ezaugarri nagusia taldelana izanen da; lan-kontratudunen, administrazio-kontratudunen eta funtzionarioen ordezkariak biltzen dituen talde bakarra gara, talde juridiko bikaina ahantzi gabe, jakina. Batasuna indarra bada, guk indar aski daukagu.

En LAB somos conscientes de que la única forma de avanzar, ante la cerrazón de este equipo de gobierno municipal, es a través de la presión que podamos ejercer. Y para ello es necesario ir en bloque. Por eso, la característica principal de nuestra delegación es la de trabajar en equipo; un equipo que reúne a los delegados de personal laboral junto a los de contrato administrativo y los de funcionariado. Y sin olvidarnos, por supuesto, de nuestro gran equipo jurídico. Si la unión hace la fuerza, nosotros la tendremos.

Udal 22

      Sinatutakoa ez da ez aplikatzen, ez eguneratzen

Ez dago jarduerarik, ezta interesik ere

     Ni se aplica ni se actualiza lo firmado

Inactividad y falta de interés

Aldaketa handiak ekarriko dituen aro berri baten atarian gaudela, inkoherentea da akordio batzuek bere horretan jarraitzea gobernu taldearen interes faltagatik eta administrazio jarduerarik ez egoteagatik. Hori da, esate baterako, langileen lan baldintzei buruzko akordioaren kasua. Premiazkoa da, beraz, gai garrantzitsuei irtenbidea ematea, hala nola udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaileek gora egiteko akordioa (duela hiru urte baino gehiago argitaratua), ordutegi-malgutasuna (Udalak ez du gaiari heltzeko mahaira deitzen)…

A las puertas de una nueva era que trae grandes cambios, resulta incoherente que haya acuerdos que permanecen intactos debido a la falta de interés del equipo de gobierno y a la inactividad administrativa. Es el caso del acuerdo sobre las condiciones laborales de la plantilla. Urge, por lo tanto, dar salida a temas tan importantes como el acuerdo de la promoción de los auxiliares de funcionamiento de instalaciones municipales (publicado hace más de tres años), la flexibilidad horaria (el Ayuntamiento no convoca la mesa para abordar el tema)...

Udal 10

      Euskara

Hiriaren hizkuntza-errealitatearekin bat datorren zerbitzua herritarrentzat

     Euskara

Por un servicio a la ciudadanía acorde con la realidad lingüística

Euskarak lehenago ere egoera kezkagarria bizi bazuen mailan ofizialean gure hirian, joan den martxoan Iruñeko Udalbatzak onartu zuen euskararen ordenantza berriak are okerrago utzi du; 30 urte inguruko atzerapausoa egin dugu. LABetik egoera horri buelta emateko ahalegin guztiak eginen ditugu: euskararen erabilera normalizatu dadin saiatuko gara, bai Udaleko langileen artean bai eta herritarrekiko zerbitzuen eskaintzan eta arretan ere. Si antes el euskera ya vivía una situación preocupante en el ámbito oficial de nuestra ciudad, tras la nueva ordenanza del euskera que aprobó el pasado mes de marzo el pleno municipal, ha quedado todavía en peor situación; hemos retrocedido casi 30 años. Desde LAB haremos todo lo posible para revertir esta situación: intentaremos que el uso del euskera se normalice, tanto entre el personal del Ayuntamiento como en la oferta de servicios y atención a la ciudadanía.
Udal 11

      Prebentzioa eta lan osasuna

Inoiz baino premiazkoagoak dira

      Prevención y salud laboral

Más prioritarias que nunca

Pandemia honek ikusarazi digu batez ere osasuna zaindu behar dugula, geurea eta geure ingurukoena. Beraz, egoera honetan, laneko osasunak eta eta prebentzioak are lehentasun handiagoa dute, eta LAB erne egonen da arlo honetan ere sor daitezkeen arazoak konpontzen saiatzeko.

Horri dagokionez, une honetan mahai gainean dagoen gai nagusietako bat gure lan-kontingentzien kudeaketa da. Ahalegin handia egin ondoren, bozketa bat antolatzea lortu zen, eta, horren bidez, langileek erabaki zuten Gizarte Segurantzak hartzea kontingentzien ardura, eta ez mutualitateen sistema pribatu batek. Orain, ordea, bueltaka dabil mutualitateetara berriz itzultzeko mehatxua.

Esta pandemia nos ha hecho ver que lo que debemos preservar ante todo es la salud; la nuestra y la de quienes nos rodean. Así pues, en este escenario la prevención y la salud laboral cobran una mayor prioridad aún si cabe, y LAB permanecerá alerta para intentar solucionar los problemas que puedan surgir, también en este campo.

El asunto que en este aspecto está ahora mismo sobre la mesa es el de la gestión de nuestras contingencias laborales. Tras mucho esfuerzo se consiguió organizar una votación a través de la cual la plantilla decidió que fuese la Seguridad Social la que se hiciese cargo de las contingencias, y no un sistema privado de mutuas. Ahora, sin embargo, la amenaza de que volvamos a las mutuas vuelve a aparecer.
Udal 12

     Familia-kontziliazioa, eremu debekatua
Eskaera guztiek horma baten kontra talka egiten dute

     Conciliación familiar, terreno vetado Todas las solicitudes chocan contra un muro

Iruñeko Udaleko gobernu taldeak uko egiten dio bere langileei familia-kontziliaziorako eskubidea aitortzeari. Uko egiten dio ezinbesteko betebeharragatiko baimena aktibatzeari, langileek aukera izan dezaten beren seme-alaba konfinatuak zaintzeko. Askotan eskatu zaion arren, oraindik ez digute ordutegi-malgutasunaren gaia lantzeko mahaira deitu. Eta telelana egiteko aukerari dagokionez, azarora arte ez dute telelana egiteko aukera eman, eta aurretik negoziazio mahaiari plana aurkeztu gabe, gainera. El equipo de gobierno del Ayuntamiento de Pamplona se niega a reconocer el derecho a la conciliación familiar a su plantilla. Se niega a activar el permiso por deber inexcusable que permitiría a las y los trabajadores cuidar de sus hijas e hijos confinados. A pesar de que se le ha solicitado en multitud de ocasiones, sigue sin convocar la mesa que aborde el tema de la flexibilidad horaria. Y con la opción de realizar teletrabajo, no ha sido hasta este mismo mes de noviembre cuando la han habilitado, y eso sin siquiera presentar antes a la mesa de negociación el plan para implantarlo.
Udal 13
Udal 14
Udal 15
Udal 16
Udal 17
Udal 18
Udal 19

 http://www.infoadm.org/