ADM hacienda

LABek Ogasuneko kudeatzaileari eskatu dio alda ditzala Karlos III.ean aritzen diren langileentzat onartutako azkeneko jarraibideak

Foru Ogasuna 2020/11/11

Funtzio Publikoan galdetu ondoren, erantzun digute haiek ez dutela jarraibide horien berri. Beraz, argi dago Nafarroako Foru Ogasuneko kudeatzailea bere eginkizunetatik haratago joan dela langileak eta zerbitzuak antolatu nahian. 

2020ko urriaren 28an, jakin genuen Nafarroako Foru Ogasuneko Kudeaketa-Zuzendaritzak irizpide berriak ezarri dituela Karlos III.aren etorbideko lantokiari atxikitako langileentzako lan modalitateei buruz, Covid-19aren osasun krisia dela eta. Jarraibide berrietan jasotako zenbait irizpidek harridura eragin ziguten, eta, hori dela eta, LABek idazki bat bidali zuen Funtzio Publikora, jakiteko ea guk ezagutzen ez genuen ordenamendu berriren bat ote zegoen, edo, aitzitik, Kudeaketa-Zuzendaritza bere eginkizunetatik haratago joan ote den irizpide berriak zehazteko orduan.

Funtzio Publikoaren erantzuna argia izan da: Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian ez dugu jarraibide horien berri izan, eta guk ez ditugu balidatu.

Mezu bat bidali diogu Ogasuneko kudeatzaileari irizpide horiek alda ditzan eskatzeko, eta eskatu diogu, orobat, jarraibide horietatik atera ditzala telelanaren bidez eman behar diren zerbitzuen eta horretarako behar diren pertsonen antolaketatik haratago doazen gaiak. Izan ere, telelanean aritzeko baldintzen erregulazioa Mahai Orokorrean landu behar da, gai horri buruz irekita dagoen negoziazioaren barruan.

Hori da gertatu dena, eta halaxe jakinarazi nahi dizuegu.

Nafarroako Foru Ogasuneko LAB

LAB solicita al Gerente de Hacienda que modifique las últimas instrucciones adoptadas para el personal de Carlos III

Hacienda 2020/11/11

Tras preguntar en Función Pública acerca de ciertas instrucciones, ésta ha negado tener conocimiento de las mismas, por lo que queda claro que la Gerencia de Hacienda Foral de Navarra se ha excedido a la hora de intentar organizar el personal y los servicios.

Con fecha 28 de octubre de 2020 tuvimos conocimiento de los nuevos criterios de la Dirección de Gerencia de HFN sobre las modalidades de prestación del trabajo por el personal adscrito al centro de trabajo del edificio de Carlos III n.º 4 con motivo de la crisis sanitaria del Covid-19. Ante la sorpresa que nos produjeron determinados criterios incluidos en la nueva instrucción, LAB envió un escrito a Función Pública para determinar si había habido algún nuevo ordenamiento desde la misma que desconociéramos, o si, por el contrario, desde Gerencia se habían extralimitado en sus funciones para determinar los nuevos criterios.

La respuesta desde Función Pública ha sido clara: en la Dirección General de Función Pública no teníamos conocimiento de estas instrucciones ni las habíamos validado.

Hemos enviado un correo al Gerente de Hacienda instándole a que las modifique, suprimiendo de las mismas los asuntos en que se excede de lo que debe ser la organización de las personas y servicios que se hayan de prestar mediante teletrabajo, porque la regulación de las condiciones de acceso al teletrabajo debe ser tratada en la negociación que sobre el tema continúa abierta en Mesa General.

LAB Hacienda Foral Navarra