IRAK Consejo.orig

Ikasgeletara itzultzea Nafarroan: Hezkuntza eredua berrikusteko Departamentuaren beste aukera galdu bat

Irakaskuntza 2020/08/21 

Hezkuntza presentziala, lanaldi jarraitua jantokiarekin eta irakasle-kopurua handitzea. Horixe da Covid-19aren garaiko ikasturte berri honi ekiteko Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak aurkeztu duen ikasgeletara itzultzeko plana.

LABen iritziz, Departamentuak aukera paregabea galdu du ikasleen behar pedagogikoak eta emozionalak erdigunean jarriko dituen hezkuntza-eredu berri bateranzko aurrerapausoak egiteko.

Ratioak

Haur Hezkuntzako ratioen jaitsiera izan da kontseilariak iragarritako neurrietako bat. LABetik beti eskatu izan dugu ratioen jaitsiera, baina jaitsiera orokorra, hezkuntzako etapa guztietan ezarriko dena. Beraz, guztiz salagarria iruditzen zaigu hobekuntza hori maila guztietan ez aplikatzea, eta baita ikasgelaz bestelako espaziorik ez ezartzea ere.

Osasun neurriak

Madrilekin bilera egin arte, Hezkuntza Departamentuak ez du Nafarroako eskoletan PCR testa egiteko aukerarik proposatu ere egin. Hori izan zen LABetik egin genuen lehen aldarrikapenetako bat, eta horri eutsi egiten diogu gaur egun ere: PCR testak hezkuntza-komunitate osoarentzat.

Inbertsio ekonomikoa eta baliabideak

Kontseilariak iragarri du Hezkuntza Departamentuak 47 milioi euro dituela, eta horiek langile gehiago kontratazeko erabiliko dituela: 666 irakasle gehiago eta 183 behargin gehiago jantoki eta garbiketa zerbitzuak indartzeko. Gainera, inbertsio horren zati bat ikastetxeen baliabide teknologikoak indartzeko izango dela ere iragarri du.

LABek positibotzat jotzen du hezkuntzako inbertsioa handitzea, baina penaz dakusagu oraindik ere ez dela baliabide nahikorik bideratzen ari gaur egun horren beharrezkoak diren estrategia pedagogikoak ezartzera. Gainera, honakoa ere argi ikusten dugu: aurretiaz planifikazio pedagogikorik egin gabe baliabide teknologikoetan inbertitzeak iraganeko hanka-sartzeak berriz ere egitera eraman gaitzakeela, arbel digitalekin gertatu zen bezala.

Eta jakina, ez dugu inolaz ere onartuko egoera horrek zerbitzu publikoetako langileen baldintzen galera ekartzerik: ez murrizketarik, ez soldatak jaisterik. LABetik gure indar guztiz defendatuko ditugu zerbitzu publikoak.

Negoziaziorik gabeko kontingentzia-plana

Azkenik, Hezkuntza Departamentuak kontingentzia-plan hau nola landu duen ere azpimarratu eta salatu nahi dugu, beste behin ere: berandu, alde guztiei entzun gabe eta negoziaziorik batere gabe. Gogora dezagun Departamentuak elkarrizketetatik kanpo utzi dituela irakasleak ez diren langileak, ikasleak eta itunpeko sareko langileak.

Laburbilduz, Hezkuntzan baliabide ekonomiko, teknologiko eta pertsonalak ugarituko diren arren, neurri horiek LABen irudiz adabaki hutsak baino ez dira, berandu eta hezkuntza-eragileekin adostu gabe iritsi den plangintza baten ondorioak. Zalantzarik gabe, Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuak urrezko aukera bat alferrik galdu du, nafar gizarteak eskatzen duen etorkizuneko hezkuntza-eredua birpentsatzeko aukera.

Vuelta a las aulas en Navarra: otra oportunidad perdida del Departamento para repensar el modelo educativo

Irakaskuntza 2020/08/21 

Educación presencial, jornada continua con comedor y aumento de profesorado. Éste es el escenario de vuelta a las aulas que ha presentado el consejero de Educación Carlos Gimeno para que Navarra afronte este nuevo curso de la época Covid.

Desde LAB seguimos opinando que el Departamento ha desaprovechado una buena oportunidad para avanzar en un nuevo modelo educativo; un modelo que ponga en el centro las necesidades pedagógicas y emocionales del alumnado.

Ratios

Una de las medidas anunciadas por el consejero ha sido la bajada de ratios en Educación Infantil. Desde LAB siempre hemos pedido que la bajada de ratios fuese general y en todas las etapas educativas. Lamentamos que esta medida no se aplique a todos los niveles y que no se contemple la disposición de espacios diferentes al aula.

Medidas sanitarias

A la espera de la reunión con Madrid, en Navarra no se plantea la posibilidad de realizar test PCR en las escuelas. Ésta fue una de las primeras reivindicaciones que hicimos desde LAB, la cual mantenemos a día de hoy: PCR para toda la comunidad educativa.

Inversión económica y recursos

El consejero también ha anunciado que el Departamento de Educación dispone de 47 millones de euros, y que planea contratar más personal: 666 docentes más y 183 empleadas y empleados más para reforzar los servicios de comedor y de limpieza. Además, parte de esa inversión se destinará a reforzar los recursos tecnológicos de los centros.

Desde LAB valoramos como positivo el aumento de inversión en educación, pero seguimos viendo cómo los recursos no se destinan a implantar las estrategias pedagógicas que requiere el momento actual. Además, estamos convencidos de que la inversión en recursos tecnológicos sin planificación pedagógica previa puede llevarnos a cometer errores del pasado tales como los sufridos con las pizarras digitales.

Y por supuesto, no aceptaremos en ningún caso que esta situación se traduzca en la pérdida de condiciones de las y los trabajadores de los servicios públicos: ni recortes, ni bajadas de sueldos. Desde LAB defenderemos con firmeza el empleo público.

Un plan de contingencia sin negociación

Finalmente, debemos poner el acento, una vez más, en la manera en la que el Departamento ha elaborado este plan de contingencia: tarde, sin escuchar a todas las partes y sin negociación alguna. Recordemos que el Departamento ha excluido de sus conversaciones al personal no docente, a estudiantes y a las y los trabajadores de la red concertada.

En resumen, a pesar de que se vayan a aumentar los medios económicos, tecnológicos y personales en educación, para LAB éstos no son más que meros parches, fruto de una planificación que llega tarde y sin consensuar con los agentes educativos. Por todo ello nos reafirmamos en nuestra convicción de que el Departamento de Educación del Gobierno de Navarra ha desaprovechado una oportunidad de oro para repensar el modelo educativo de futuro que requiere la sociedad navarra.