osa temeridad

Covid bidezko kutsatzea laneko istriputzat hartu behar da

Administrazioa 2020/07/31

LABen argi daukagu 19/2020 Errege Lege Dekretuak ematen digula bermea pandemia-arriskua oraindik desagertu ez denean, eta, horregatik, haren kontrol zehatza egiteko eskatuko dugu.

Alarma-egoera bukatzearekin batera, hainbat albistek zalantzan jarri dute langile publikoentzat Covid bidezko infekzioa laneko istripu ote den, ondorio guztietarako, enpresetako prebentzio-zerbitzuen aldetik; izan ere, gai hori arautzen zuen 19/2020 Errege Lege Dekretua indargabetu egin baitzen eta, horregatik, uztailaren 22tik aurrera talde horrek ez du lehen adinako babesik.

LABek Nafarroako Gobernuko langileei eta, bereziki, Osasunbideko langileei eragiten dieten kasuei trazabilitate zehatza egin diezaietela eskatuko du, langileen eskubide bakar bat ere urra ez dadin.

Osasunbideko prebentzio zerbitzuak honako hau jakinarazi digu: "Argi daukagu laneko istriputzat hartu behar dela, baita Osasunbidean ere. Kontua da, legearen ikuspuntutik, 19/2020 Errege Lege Dekretuak 9. artikuluan ezartzen duela lan-istriputzat hartuko direla soilik alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabetera arte sortutako kutsatzeak, eta lanean gertatu direnean ".

LAB sindikatuak gogorarazi nahi du maiatzaren 26ko 19/2020 Errege Lege Dekretuak honela diola: “Era berean, lan-ikuskaritzaren arloko prozedurak eteteak arau-egoera berriarekin duen denbora-koherentzia bermatzen da, eta osasun-zentroetan edo zentro sozio-sanitarioetan lan egiten duten langileek sortutako Gizarte Segurantzako prestazioak lan-istriputzat aitortzea xedatzen da, baldin eta, beren lanean dihardutela, COVID-19 hartu badute pandemiaren edozein fasetan, osasun-zerbitzuak ematen diren bitartean arrisku espezifiko horren eraginpean egon direlako”.

Hori guztia kontuan hartuta, LABen argi daukagu langileen eskubideak bermatu behar direla. Covid bidezko pandemia desagertu bitartean, normaltasun berria beste fase bat dela hartu behar da kontuan, pandemia kontrolatzeko egin daitezkeen aldaketak barne. Beraz, langileak informatu eta babestu egin behar dira herritarron tratamenduak eragin ditzakeen arriskuen aurrean.

LABek ez du onartuko herritarroi arreta ona emateko bere osasuna arriskatzen ari den langilearen lan-arriskuak zalantzan jartzea; horregatik eskatzen dugu unitate-burutzen eta prebentzio-zerbitzuen bidez kontrol zorrotza egitea, langileek izan dezaketen edozein gorabehera edo arrisku jasota utziz. Era berean, langileak animatzen ditugu horren inguruko edozein gorabehera jakinarazi diezagutela, ekintza egokiak hasi ahal izateko.

Seroprebalentzia Osasunbidean
Joan den ekainean seroprebalentzia-azterketa bat egin zen Osasunbidean, eta langileen %75ek parte hartu zuen. LABek duela hiru hilabete baino gehiago eskatu zuen azterlan hori abiapuntu ona da, baina hori besterik ez da. Langileen seroprebalentziaren azterketak denbora-jarraitutasuna eta helburu argiak izan behar ditu. Gogora dezagun, horri dagokionez, Osasunbideak irailean ezaugarri bereko beste azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zuela, seroprebalentziaren garapena ikusteko. Orain, ordea, eskakizun horren aurrean, aitzakiak bilatzen eta luzamendutan hasiko da. Azterlan horretarako jarraitutasunik ez badago, azterketa puntuala eta ez oso esanguratsua izanen da, eta publizitaterako amarru hutsa.

Gainera, ez da onargarria langileak markatzea kutsatzearen erantzule, are gutxiago hasiera-hasieratik instrukzio kontrajarriak eman direnean prebentzioari buruz. Gutxiegi diagnostikatutako profesionalek edo oinarrizko osasun laguntza bezalako eremuetako langileengan izan den intzidentziak erakutsi digute adi jarraitu behar dugula, lehengo akatsak ez errepikatzeko.

El contagio por Covid debe considerarse accidente laboral

Administrazioa 2020/07/31

En LAB tenemos claro que el Real Decreto Ley 19/2020 nos avala en tanto en cuando el riesgo por pandemia aún no ha desaparecido, y por ello solicitaremos a que se realice un control exhaustivo del mismo.

Coincidiendo con el fin del estado de alarma han aparecido noticias que ponen en duda la consideración, para el personal sanitario y sociosanitario, de la infección por Covid como accidente de trabajo a todos los efectos por parte de los servicios de prevención de las empresas, al decaer el Real Decreto-Ley 19/2020 derivado del Estado de Alarma, que regulaba esta cuestión. Este colectivo queda menos protegido desde el pasado 22 de julio.

Desde LAB vamos a exigir que se realice una trazabilidad exhaustiva de los casos que impliquen al personal del Gobierno de Navarra, y especialmente al de Osasunbidea, de manera que no se conculque ningún derecho de la plantilla.

Desde el servicio de prevención de Osasunbidea se nos ha comunicado lo siguiente: “tenemos claro que se debe considerar como accidente laboral y también en Osasunbidea. El tema es que, desde el punto de vista legal, el Real Decreto Ley 19/2020 en su Artículo 9 establece que solo tendrán consideración de accidente de trabajo los contagios producidos hasta el mes posterior a la finalización del estado de alarma, y cuando tengan un origen laboral”.

Desde el sindicato LAB queremos dejar claro que el Real Decreto Lley 19/2020, de 26 de mayo, dice: “Se asegura, asimismo, la coherencia temporal de la suspensión de los procedimientos en materia de inspección laboral con el nuevo escenario normativo y se dispone el reconocimiento como accidente de trabajo de las prestaciones de Seguridad Social que cause el personal que presta servicios en centros sanitarios o socio-sanitarios y que, en el ejercicio de su profesión, hayan contraído COVID-19 durante cualquiera de las fases de la pandemia, por haber estado expuesto a ese riesgo específico durante la prestación de servicios sanitarios y socio-sanitarios”.

Teniendo en cuenta lo anterior, en LAB tenemos claro que se deben asegurar los derechos de la plantilla. Se sobreentiende que hasta que la pandemia por Covid no entre en vías de desaparición se debe considerar que la nueva normalidad es una fase más, incluidas las posibles modificaciones para el control de la pandemia. Por lo tanto, la plantilla debe ser informada y protegida frente a los posibles riesgos derivados del tratamiento de la ciudadanía.

LAB no va a permitir que a una plantilla que está poniendo en riesgo su salud para dar la mejor atención se le cuestione un riesgo inherente a su trabajo, y exigimos que se realice un control exhaustivo a través de las jefaturas de unidad y los servicios de prevención, dejando constancia de cualquier incidencia o riesgo a la que puedan estar expuestas las personas trabajadoras. Asimismo, animamos a la plantilla a que nos comunique cualquier incidencia al respecto para así poder iniciar las acciones oportunas.

Seroprevalencia en Osasunbidea
En junio pasado se realizó en Osasunbidea un estudio de seroprevalencia en el que participó el 75% de la plantilla. Este estudio que desde LAB solicitamos hace ya más de tres meses, supone un buen punto de partida, pero solo eso. El análisis de la seroprevalencia de la plantilla debe tener una continuidad temporal y unos objetivos claros. Recordemos al respecto que Osasunbidea se comprometió a realizar otro estudio de las mismas características en septiembre para ver el desarrollo de la seroprevalencia. Sin embargo, ahora es el momento en que ante ese requerimiento comienza a buscar excusas y dar largas. Si no existe una continuidad para el mencionado estudio, todo queda en un mero artificio publicitario o un estudio puntual y poco significativo de casos.

Además, debemos hacer hincapié en que no es de recibo señalar como responsables de los contagios a la plantilla cuando desde un principio se han dado instrucciones contradictorias en cuanto a la protección. Las y los profesionales infradiagnosticados o la alta incidencia en determinados ámbitos como atención primaria nos tiene que poner en guardia para no repetir errores anteriores.