SZK 2020.7.29 ehs txiki

ANEIS patronalak negoziazioa bukatutzat eman nahi du puntu guztiak jorratu gabe

Esku-Hartze Soziala 2020/07/30

Egungo egoera
Nafarroako Gobernuak Esku-hartze Sozialerako I. Hitzarmen Sektoriala finantzatzeari uko egin ondoren, ANEIS patronalak bere "azken proposamenean" adierazi du negoziazioa "agortuta" dagoela, eta, beraz, “oso-osorik onartu edo baztertu" baino ez dela egin behar.

Ez da serioa ANEISek hori esatea oraindik negoziazio-mahaian jorratu ez diren eta posta elektronikoz soilik trukatu diren puntu asko geratzen direnean. Halaber, sindikatuen eskakizunei erantzun positiboa ematen dietela adierazi dute azken proposamenean, baina hori ez da egia. Zertara jolasten ari dira?

ANEISen proposamena
Hona hemen gure eskakizunak betetzen ez dituzten edo negoziatu ez diren artikuluetako batzuk:
• Hitzarmena berehala aplikatuko da, soldatei buruzko kontu guztiak izan ezik, plegu edo dirulaguntza berriak sartu arte. Epe horretan, hitzarmena ez aplikatzeko klausula (enpresak hitzarmena betetzeari uztea) nahitaezko arbitrajearen bidez erabakiko da (kanpoko agente batek erabakiko du), eta hori beti plantillen kalterako izaten da. Beraz, berehala aplikatzeaz zero, ongi dakigulako enpresak berehala baliatuko direla ez aplikatzeko klausula horretaz.
Hileko % 0,92ko soldata-igoera (13 € inguru), lanaldiarekiko proportzionala, baldintza-agiri edo dirulaguntza berriak sinatu arte.
Hilero, ia 1000 euroko osagarria zuzendarientzat. Non ikusi da holakorik?
Gaur egun dauden antzinatasun kontzeptu guztiak kentzea eta hirurtekoak sortzen hastea 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Gauak: nahitaez itzarrita egon behar izatea, arrazoirik egon ez arren.
Kontingentzia arrunten ondoriozko baja kasuetan, soldata-osagarri guztiak kentzea, eta gehieneko ordainketa bosgarren baja-egunetik aurrera ezartzea.
Kontratazioa: kooperatibek ez dute legea bete beharko.

Zergatik ezin dugu proposamen hau onartu?
ANEISek lan baldintzak hobetzeko hitzarmena lortu nahi du, batez ere, zuzendarien eta aginte-katean dauden gainerako buruen baldintzak hobetzeko. Gainera, ez dakigu noiz hasiko liratekeen hitzarmen hori aplikatzen, eta, bien bitartean, langileen prekarietatea beste lau urtez mantenduko lukete. Aldi horretan ANEISek bake soziala bermatuta izango luke. Baina ez, ez gara proposamen honen konplize izanen, iraingarria baita eta sektoreko plantilletan prekarietatea sustatzen lagunduko baitu.

LAB sindikatuaren jarrera
Ez dugu onartuko ez inposiziorik, ez xantaiarik, ezta horrelako ultimatumik ere. LABek azkeneraino aztertuko ditu hitzarmen duin bat lortzeko aukerak, eta ez dugu onartuko ez hitzarmen faltsurik, ez txeke zuririk. Negoziazioak jarraitu eta amaitu egin behar du. Puntu guzti-guztiak negoziatu behar dira. Izan ere, ANEISek nahi duen gauza bakarra da bere neurrira egindako jantzi bat inposatzea, baina oraindik partida ez da bukatu, eta langileok asko dugu esateko oraindik.

Bagenekien ez zigutela ezer oparituko, baina hortik Gobernua eta patronala hartzen ari diren jarrerara... Ozen eta argi entzun behar dute zein haserre gauden. Sektoreko langileok errespetua merezi dugu, desberdintasunak ongi azpimarratu behar ditugu, eta gure ustez duina dena exijitu. Ez dugu onartuko albo batera utzi nahi izatea. Udazkenean, gure lanaren, ahaleginaren eta eskubideen garrantziaz baliatuko gara. Betebehar guztiak betetzea nahi dute, baina eskubiderik gabe. Aski da, honaino iritsi gara! Arrazoiei erantzuten ez badiete, kaleetan ikusiko dugu elkar.

Nola lortuko dugu hori?
Irailean, sektoreko LABeko ordezkarien batzar bat eginen dugu, eta afiliatuekin ere beste bat eginen dugu. Bilera horietan erabakiko ditugu hitzarmena sinatu arteko estrategiak eta egin beharreko ekintzak. Hori guztia dela eta, langileak animatzen ditugu sindikatuan afiliatzera, bat eginik mantentzera, goiari eustera, une honetan bizi dugun egoera hil ala bizikoa dela argi izatera eta eginen diren mobilizazioei begira adi egotera.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau: www.labur.eus/EHSdifusioa

ANEIS pretende dar por agotada la negociación sin ni siquiera haber negociado todos los puntos

Intervención Social 2020/07/30

Situación actual
Tras la negativa del Gobierno de Navarra a financiar el I Convenio Sectorial de Intervención social de Navarra, la patronal ANEIS afirma en su “propuesta final” que la negociación “está agotada, por lo que únicamente procede su aceptación o rechazo en bloque”.

No es serio que ANEIS afirme esto cuando todavía quedan muchos puntos que no se han abordado en la mesa negociadora y que únicamente se han intercambiado por email. Asimismo, afirman en su última propuesta que dan respuesta positiva a las exigencias de los sindicatos, algo que no es cierto. ¿A qué están jugando?

Propuesta de ANEIS
Estos son algunos de los artículos que no cumplen nuestras demandas o que no se han llegado a negociar:
Aplicación inmediata del convenio, excepto todo el tema salarial, hasta la entrada de los nuevos pliegos o subvenciones. Periodo durante el cual el descuelgue (que la empresa deje de cumplir el convenio) se haría mediante arbitraje obligatorio (que decida un agente externo), y esto siempre perjudica a las plantillas. Por tanto, de aplicación inmediata nada, ya que las empresas se descolgarían inmediatamente.
Subida salarial del 0,92% mensual (unos 13€), proporcional a la jornada, hasta la firma de los nuevos pliegos o subvenciones.
Complementos de Dirección de casi 1000 euros mensuales. ¿Dónde se ha visto?
Eliminar todas las antigüedades existentes y empezar a generar trienios a partir del 1 de enero de 2019.
Noches: Que se deba estar obligatoriamente en situación de vigilia aunque no haya motivo.
Eliminar todos los complementos para bajas por contingencias comunes al 100%, estableciendo el pago máximo a partir del quinto día.
Contratación: que las cooperativas no cumplan la ley.

¿Por qué no podemos aceptar esta propuesta?
ANEIS pretende tener un convenio para mejorar las condiciones laborales, sobre todo las de los directores y demás cadenas de mando. Un convenio fantasma que no sabemos cuándo empezaría a aplicarse, y que mientras tanto, perpetuaría la precariedad de las trabajadoras durante los 4 años de vigencia que proponen. En este periodo ANEIS tendría garantizada la paz social. No vamos a ser cómplices de esta propuesta que supone un insulto y sigue incentivando la precariedad en las plantillas del sector.

Postura del sindicato LAB
No vamos a aceptar imposiciones, chantajes ni ningún ultimátum como éste. Desde LAB vamos a explorar hasta el final las posibilidades para lograr un convenio digno, pero no vamos a aceptar ni convenios fantasma ni cheques en blanco. La negociación debe proseguir y finalizar. Todos y cada uno de los puntos deben ser negociados. Lo único que quiere ANEIS es imponer su traje a medida, pero aún queda partido por jugar y las plantillas tenemos mucho que decir todavía.

Sabíamos que no nos iban a regalar nada, pero de ahí a la actitud que están adoptando Gobierno y patronal... Deben oír alto y claro lo enfadadas que estamos. Las plantillas del sector debemos hacernos respetar, marcar la diferencia y exigir lo que consideramos digno. No vamos a aceptar que se nos quiera ningunear de esta manera. En otoño vamos a hacernos valer: la importancia de nuestro trabajo, nuestro esfuerzo y nuestros derechos. Porque aquí lo que pretenden es que tengamos todas las obligaciones y ningún derecho, ¡hasta aquí hemos llegado! Si no atienden a razones, nos veremos en las calles.

¿Cómo lo vamos a conseguir?
En septiembre hemos convocado asamblea de delegadas de LAB del sector, y también haremos otra para la afiliación, donde decidiremos la estrategia hasta la firma del convenio y las acciones a desarrollar para su consecución. Animamos a las plantillas a afiliarse al sindicato, a mantenernos unidas, a ser fuertes, a tener muy clara la situación crucial en la que nos encontramos en este momento y a estar atentas a las movilizaciones.

Si quieres recibir información, rellena este formulario: www.labur.eus/EHSdifusioa