OSAseñal

Txaloetatik zaplaztekoetara IV: erabaki desegokiak Osasunbidean Covid krisian zehar

Osasunbidea 2020/07/29

Coviden krisiaren ondorioz Osasunbidean hartutako antolaketa-erabakiek arazo ugari sortu dituzte herritarrei arreta emateko orduan, eta zalantza handiak eragin dituzte langileengan; izan ere, Covid estrategiaren aitzakiaz baliatuz, erabaki gehiegi hartzen ari dira langileekin adostu eta ondorioak egiaztatu gabe.

Osasunbideko kudeatzaileek azken hilabeteetan Covidek sortutako osasun-krisiari aurre egiteko hartu dituzten erabakiek UPNren gobernuen garaian diseinatutako eredu teorikoak aplikatzen dizkiote oraingo errealitateari. Oso eredu korporatibistak dira, benetako konponbide gutxi eskaintzen dituztenak. Gainera, ematen duenez, gure kudeatzaileen nahia neurri hauek luzaroan gera daitezen da.

Erabaki horiek funtsezko arlo batzuk ukitu dituzte, eta LABek hori salatu nahi du; izan ere, halako aldaketak, gure ustez, langileriarekin negoziatzeko dauden esparruetara eraman beharko lirateke.

- Oinarrizko osasun laguntza: oinarrizko osasun laguntzaren erreforma izaten ari da punturik gatazkatsuenetako bat. Egitura horren bunkerizazioa ondoeza sortzen ari da profesionalen eta herritarren artean. Ezohiko egoera bat aprobetxatu da Marta Veraren garaian diseinatutako eredu bat aplikatzeko, zerbitzu publikoen pribatizazioaren norabidean doana. Onartezina da plantillaren barruan gatazkak sortzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak eta Ospitalez Kanpoko Larrialdietako Zuzendaritzak hartzen dituzten erabakiengatik.

Duela aste batzuk azaldu genuen bezala, oinarrizko osasun laguntzak eredu berri bat behar du, birdimentsionatua eta diziplina anitzekoa, herritarren eskaera nagusiei esparru publikotik estaldura emanen diena (hazia: oinarrizko osasun laguntza erreformatzeko proposamena).

- Lan-osasuna: gaur egun, langileak muga-mugako egoeran daude, izan dituzten lan-osasuneko arazoengatik (kutsatuen kopuru handia) eta gure arduradunek emandako irizpide nahasien ondorioz.

Deskonfinamenduan zehar kutsatzeak ez dira gelditu, eta profesionalen artean ehunetik gora kasu daude. Onartezina da Covid-19a gaixotasun profesionaltzat hartu nahi ez izatea eta, hori gutxi balitz bezala, langileari kutsatze-bektore izatearen errua egozten saiatzea.

Sekulako desinformazio-ekaitza izan dugu, eta, horren ondorioz, egoera ezin bereziagoak sortu dira krisian zehar. Konparazio batera: gaur egun, maskaren erabilera komunitarioa ezarri da, baina aurreko faseetan murriztu egin zen ospitaleratze-solairuetan, kaltegarria zelakoan.

Espero dezagun, kutsatuen tasak berriz ere gora eginez gero, egoera horiek ez errepikatzea. Profesionalen artean gertatu diren kutsatze kasu asko gure arduradunek ezarritako irizpideen etengabeko aldaketaren ondorio izan dira.

- Kontratazio-politikak: Coviden krisiak eraginda, edozein gauza onartzen da. Eta horren ondorioz arazo ugari sortzen ari dira, Profesionalen Zuzendaritzak irizpide argirik ez duelako, kontratazio-protokoloak ez baitira bateratu indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala.

Kontratazioen kudeaketa hainbat burutzatan eskuordetu izanak gatazka ugari sortu ditu, kontratatzeko eskumena modu arbitrarioan aplikatu baita, irizpide bateratu bati eta indarreko araudiari erantzun gabe.

Antzeko zerbait gertatzen ari da lanaldiko planillekin; izan ere, burutza batzuek uko egiten diote lanaldiaren berri emateari, langile guztiak etengabe prest izateko helburu bakarrarekin.

Gainera, kontuan izan behar dugu Osasunbideko profesionalen lana ez dela aintzat hartu edo konpentsatu, oso kasu puntualetan izan ezik. Antolaketa faltaren ondorioz, aparteko orduengatik produktibitate asko eta asko ordaintzen ari zaizkio epe laburrean ondorioak izanen dituen lan-erritmo jasanezina daraman plantillari.

- Zuzendaritza krisia: osasun krisi honek utzi digun beste ondorioetako bat kargu-uzteen eta dimisioen ekaitza izan da. Nabarmenena, argi eta garbi, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailearena izan da, baina ez dugu ahaztu behar Ospitaleguneko Zainketen zuzendariarena. Azken hori Ospitaleguneko erizaintzako tarteko burutzetan izandako kargu-uzteen eta dimisioen ondoren gertatu da.

LABek bost urte daramatza Nafarroako Ospitaleguneko Zainketen Zuzendaritzak eraman duen kudeaketa-eredua kritikatzen; izan ere, agerian gelditu da egitura atzerakoia eta neurriz gainekoa dela, eta ez duela balio antolaketa-egitura eta plantillaren kudeaketa egokitzeko, parametro parte-hartzaile, demokratiko eta gardenak oinarri harturik.

LAB sindikatutik eskatzen dugu, beraz, Coviden krisia aprobetxa dadila osasun publikoaren benetako eraldaketa egiteko, modu horretan herritarrei arreta ezin hobea bermatzeko eta langile guztiei lan-baldintza duin eta seguruak bermatzeko, baldintza egokietan lan egin dezaten.

LAB osasun publikoaren alde.

De los aplausos a los sopapos IV: decisiones inadecuadas en Osasunbidea durante la crisis de la Covid

Osasunbidea 2020/07/29

Las decisiones organizativas llevadas a cabo por la crisis de la Covid en Osasunbidea están generando numerosos problemas en la atención a la ciudadanía además de una gran incertidumbre a las trabajadoras y trabajadores, que ven cómo se están tomando demasiadas decisiones no consensuadas ni contrastadas escudándose en la estrategia Covid.

Las decisiones que los gestores de Osasunbidea han adoptado durante los últimos meses para intentar hacer frente a la crisis sanitaria originada por la Covid aplican a nuestra realidad actual modelos teóricos diseñados en la época de los gobiernos de UPN, y tienen mucho de corporativismo y poco de solución real. Además, todo apunta a que el deseo de nuestros gestores es que estas medidas hayan llegado para quedarse.

Desde LAB queremos denunciar algunos de los puntos fundamentales alterados con las citadas decisiones, pues a nuestro entender deben ser llevados a los marcos de negociación con la plantilla.

- Atención primaria: La reforma de atención primaria está siendo uno de los puntos más conflictivos. Su bunkerización está generando malestar entre profesionales y ciudadanos. Se ha aprovechado una situación excepcional para aplicar un modelo diseñado en tiempos de Marta Vera que va en la dirección de la privatización de los servicios públicos. No se puede permitir que se creen conflictos dentro de la plantilla por las decisiones que toman la Dirección de Atención Primaria y la de Urgencias Extrahospitalarias.

Como expusimos hace semanas, la atención primaria debe tener un modelo nuevo, redimensionado y pluridisciplinar, que dé cobertura a las principales demandas de la ciudadanía desde el ámbito público (hazia: una propuesta para reformar atención primaria).

- Salud laboral: Los problemas de salud laboral que ha experimentado la plantilla (con un alto número de contagios) unido a los criterios equívocos de nuestros responsables, han sobreexpuesto a todas las trabajadoras y trabajadores.

Durante la desescalada han continuado los contagios, llegando así a superar la centena de casos entre las y los profesionales. Es inadmisible que no se pretenda considerar la Covid como enfermedad profesional y que se intente culpar al empleado de ser vector de contagio.

Hemos sufrido una tormenta de desinformación que ha generado situaciones tan rocambolescas como que actualmente se haya instaurado el uso comunitario de las mascarillas mientras en fases anteriores se llegó incluso a restringir el uso de las mismas en las plantas de hospitalización por considerarse perjudiciales.

Esperemos que, en caso de nuevos repuntes, no se vuelvan a reproducir estas situaciones. Gran parte de estos contagios entre profesionales se debe al continuo cambio de criterios marcados por nuestros responsables

- Políticas de contratación: El todo vale desatado por la crisis de la Covid está originando multitud de problemas derivados de la falta de un criterio claro por parte de la Dirección de Profesionales, ya que los protocolos de contratación no se han unificado tal y como establece la normativa vigente.

El hecho de que hayan delegado la gestión de la contratación en diversas jefaturas ha generado multitud de conflictos, ya que la capacidad de contratación ha sido aplicada de forma arbitraria sin responder ni a un criterio unificado ni a la normativa vigente.

Algo parecido ocurre con las planillas de jornada, puesto que diversas jefaturas se niegan a facilitarla con el único objetivo de tener a la totalidad de la plantilla a su entera disposición.

Además, debemos tener en cuenta que el trabajo de las y los profesionales de Osasunbidea no ha sido, salvo en casos muy puntuales, reconocidos ni compensados. La falta de organización está derivando en la necesidad de pagar productividades por horas extraordinarias a la plantilla, que lleva un ritmo de trabajo que tendrá sus consecuencias a corto plazo.

-Crisis de dirección: La escalada de ceses y/o dimisiones está siendo otra de las consecuencias que nos está dejando esta crisis sanitaria. La más notoria es, a todas luces, la del propio gerente del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, pero tampoco debemos olvidar la de la Dirección de Cuidados del CHN. Ésta última ha tenido lugar tras la cascada de ceses y dimisiones ocurridas en el seno de las jefaturas intermedias de enfermería del CHN.

Desde LAB llevamos cinco años criticando el modelo de gestión que ha llevado la Dirección de Cuidados del CHN, ya que ha demostrado ser una línea retrógrada y sobredimendisionada incapaz de adaptar la estructura organizativa y la gestión de la plantilla a unos parámetros participativos, democráticos y transparentes.

Desde el sindicato LAB pedimos, por lo tanto, que la crisis de la Covid sea aprovechada para realizar una verdadera transformación de la sanidad pública que garantice una atención óptima a la ciudadanía y, a toda la plantilla unas condiciones laborales dignas y seguras para poder realizar su trabajo en condiciones.

LAB por la defensa de la sanidad publica.