SZK mutua xilema txiki

Xilema Fundazioak kudeatutako Nafarroako Gobernuaren harrera-etxebizitzetan erasoa jasan zuen hezitzaile bati bi bajaren kontingentzia profesionala aitortzea lortu du LABek

Soziokomunitario 2020/07/17

Duela bi urte, hezitzaile bati eraso fisiko eta hitzezkoak egin zizkioten adingabeak babesteko etxebizitza batean. Lanera itzuli ondoren, beste bi baja hartu behar izan zituen, jasandako erasoaren ondorioz. Mutua Universalek kontingentzia profesionala ukatu zion, berriz gaixotzeagatiko bi baja horien lan-istripu izaera ukatuz. Hori dela eta, erasotua izateaz gain, gutxiago kobratu behar izan zuen, soldata-osagarririk ez zuelako. Neurri horrekin ados ez zegoela, hezitzaileak, gure sindikatuko afiliatuak, salaketa judiziala jarri zuen, eta ekainean GSINren, Mutua Universalen eta Xilema Fundazioaren aurkako epaiketa egin zen.

Epaiaren arabera, hezitzaileak jasandako bajak berriz gaixotzearen ondorio izan ziren, eta, hala, akusatuak kondenatuak izan ziren langileari ordaintzera bajagatik jaso ez zituen ordainsariak, lan-istripua izanda soldataren % 100 kobratu behar zuelako.

Zerbitzu publiko horren titularra Nafarroako Gobernua da, baina kudeaketa pribatizatuta dauka, Xilema Fundazioarekin azpikontratatuta. Zoritxarrez, ezin konta ahala eraso fisiko eta hitzezko gertatzen dira enpresa horretan, baita sektoreko beste batzuetan ere. Prebentzio-neurrien falta eguneroko ogia da sektoreko ehunka langilerentzat.

Prekarietatea faktore erabakigarria da lan-istripuak izateko orduan, zerbitzuen pribatizazioagatik, prebentzio-neurririk ezagatik, lan-baldintza txarrengatik, langileen errotazio handiagatik eta langile faltagatik. Gainera, ugazaben mutuek sistematikoki ukatzen dute erasoen eta lanari lotutako beste egoera batzuen kontingentzia profesionala, hala nola antsietatea, estresa edo arrisku psikosozialak, hain ohikoak baitira sektore honetan.

Horregatik guztiagatik, idazki honen bidez, langileek jasaten duten babesgabetasuna salatzen dugu, baita Nafarroako Gobernuaren eta beste administrazio publiko batzuen utzikeria ere, zerbitzu publikoak pribatizatzen baitituzte lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen ote den begiratu gabe, eta, nola ez, azpikontratatutako enpresek eta ugazaben mutualitateek daukaten inpunitatea, langileriaren eskubideak sistematikoki urratu eta ukatzen baitituzte.

LAB consigue que se reconozca la contingencia profesional de dos bajas por recaída a una educadora agredida en pisos de acogida del Gobierno de Navarra gestionados por Fundación Xilema

Soziokomunitario 2020/07/17

Hace dos años una educadora fue agredida física y verbalmente en un piso de protección de menores. Tras reincorporarse al trabajo, sufrió dos nuevas bajas por recaída de la agresión padecida. Mutua Universal le negó la contingencia profesional, negando el carácter de accidente de trabajo de las dos bajas por recaída. Además de ser agredida, esto le supuso una disminución económica en las nominas por no contar con complemento salarial. En desacuerdo con esta medida, la trabajadora, afiliada del sindicato interpuso denuncia judicial por estos hechos y el pasado mes de junio se realizó el juicio contra el INSS, la Mutua Universal y Fundación Xilema.

La sentencia concluye que las bajas posteriores sufridas por la educadora fueron fruto de recaída de la agresión sufrida. Condena por ello a resarcir económicamente a la trabajadora por las diferencias económicas no percibidas, ya que por accidente laboral debería haber cobrado el 100%.

El titular del servicio público es Gobierno de Navarra pero la gestión está privatizada y subcontratado con Fundación Xilema. Por desgracia son innumerables las agresiones tanto físicas y verbales que se dan en esta empresa y en otras del sector. La falta de medidas de prevención es el pan de cada día para cientos de trabajadoras del sector.

El factor de precariedad es determinante a la hora de sufrir accidentes de trabajo, por la privatización, la falta de medidas de prevención, las malas condiciones de trabajo, la alta rotación y escasez de personal. También lo es que las mutuas patronales niegan sistemáticamente la contingencia profesional de las agresiones y otros situaciones relacionadas, como la ansiedad, el estrés o los riesgos psicosociales, tan comunes en este sector.

Denunciamos la desprotección que sufren las trabajadora y la dejación tanto del Gobierno de Navarra como de otras administraciones públicas que privatizan servicios públicos y no vigilan el cumplimiento de la normativa de prevención de riesgos laborales. Asimismo, criticamos la impunidad con la que actúan las empresas subcontratadas y las mutuas patronales, incumpliendo y negando sistemáticamente los derechos de la clase trabajadora.